11.07.2015 Views

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12 Joxerra Garziabatuaren eremuan zokoratuta bizitzera kondenatua zegoenean, biltzelana egitea zen lehentasuna. Gogoan dut Antonio Zavala zena nolahaserretzen zen, arrazoi osoz, biltze lanari ikerketa gradua ukatzenziotenekin. Berandu samar bada ere, gurean ere biltzaile bikainak izanditugu, eta haiei esker gaude orain ikerketan aurrera egiteko moduan.Zientziaz ari dela Pedro Miguel Etxenikek aipatu ohi duen bezala,ikerketan ere iraganeko erraldoien bizkar gainean oin hartuta baka-rrik egin daiteke aurrera. Horregatik iruditzen zait txalogarria XabierPayak biltzaile handi haiei egiten dien esker oneko aipamena.Egileak dioen bezala, hala ere, “tamalez, pentsamendu eta bizi-pen horietako asko haizeak baino ez ditu gorde”, baina aitzindarihaiek gabe zer ikerturik ere ez genuke gaur egun izango. Metaforaritira eginez, nago antologia hau bera ez ote den, neurri handi batean,“haizea ikasteko” ahalegin eskergarria, gustura irakurtzen den testuaizateaz gain. Payaren beraren hitzetan esanda: “antologia honek eus-kal ahozkotasunaren dibertsitatea eta ugaritasuna islatu nahi ditu, bibalio horiek erakusten baitute ondoen euskal kulturaren bizitza etairaupenaren gakoetako bat izan dela ahozko literatura”.Gure aurreko biltzaile handiek bildutakoa behar bezala jendar-teratzea da guri egokitu zaigun egiteko nagusia. Garbi dago, ordea,ezer ganoraz jendarteratzekotan aurrena jendarteratu nahi den horiezagutu ez ezik, ebaluatu, ulertu eta sailkatu behar dela. Alegia,aldez aurreko ikerketarik gabe ez dagoela ezer ganoraz jendarteratze-rik, eta garbi dago Xabier Payak sekulako aurre lana egin behar izanduela, antologia hau idazten hasi baino lehen. Bestalde, “jendartera-tze” kontzeptua bera errotik aldatu da, Internet dela medio. Garai ezhain aspaldiko batean, aditu batek zekiena jakinaraztea zen, nagu-siki, jendarteratzea, eta jendarteratze generoko <strong>liburua</strong>k datuz lepoegon ohi ziren, bestela nekez eskuratzekoa baitzen informazio hori.Gaur egun, ordea, nahi -eta behar- baino informazio gehiago dagoedonoren eskura, eta arriskua oso da bestelakoa. Jakintza alor batidagokion ezagutza jendarteratzekoan, jendearen informazio-egarriaasetzea zen garai ez batere aspaldiko batean xede nagusia; gaur egun,aldiz, informazio uholdean ez itotzeko irizpideak, gakoak behar ditugehienbat jendeak. Alde horretatik ere, eredugarria iruditzen zaitantologia hau.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!