11.07.2015 Views

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24 Xabier Payaipuinak, errefrauak, inauterietako antzezpenak eta Gabonetakoak;eta ez tradiziozkoak, bertsolaritza eta pastorala. Tradiziozko generoekjoera dute sorkarien egileen izenak ahazteko; ez tradizioz-koetan, ordea, autoreak agerikoak eta ezagunak izan ohi dira, etageneroak historia edo kronologia jakin bat izaten du. Ez da komeninahastea tradizioaren zentzu zikliko edo errepikakorra tradiziozkoizaera horrekin: lehena presente dago ahozko genero guztietan, etabigarrenak ahozko kanta, ipuin eta esaerak iraunarazteko moduariegiten dio erreferentzia. Corpusa sailkatzeko ohitura arau sendoaizan arren, ahozko tradizioen artean bereizketak egitea ez da pentsalitekeen bezain erraza, adierazpide jakin bat performance mota batbaino gehiagotan erabil baitaiteke. Duela gutxi arte, tradiziozkoeneta ez-tradiziozkoen arteko aldeaz gain, ikertzaile eta biltzaileekbatik bat ezaugarri testualen arabera banatu izan dituzte generook:banaketa horrek “genero dekoratiboa” bezalako sailkapenak egiteraeraman ditu, kontuan izan gabe atal horretan bildutako sorkariekfuntzio oso ezberdinak izan zitzaketela.Alde horretatik, zentzuzkoagoa dirudi Joxerra Garziak BasqueOral Ecology 2 artikuluan iradokitzen duen behin-behineko sailkape-nak (Garzia, 2007): irizpide testualak erabili ordez, genero bakoitza-ren ekoizpena, transmisioa, harrera eta funtzio soziala baliatzen dituaztergaiak bereizteko (ikus 1. Taula). Tamalez, ez da konplexutasu-nik gabeko sistemarik, eta Garziak berak egindako proposamenarenbalizko hutsak aipatzen ditu. Lehen oztopoa da identifikatzea zeinagerkari izenda litezkeen ahozko tradizio eta zein ez (nahiz eta kon-ponbide bat aurreikusten duen John Foley eta Juan Mari Lekuonarenzenbait ekarpenen ildotik). Bigarren oztopoa generoen bilakaera etaegoeren desberdintasuna da, zenbait sorkarik bizi-bizi dirauten bitar-tean, beste batzuek apenas baituten baliorik edo funtziorik egungoeuskal gizartean, eta bada, noski, aspaldi iraungitako generoetakoarrastorik oraindik erabiltzen denik, nahiz eta erabilera hori ez denaski generoa bizirik dagoela baieztatzeko.Garziak artikuluan nabarmendu egiten du bere proposamenarenbehin-behinekotasuna: ez du gutxiesten orain arte erabilitako metodo2. Eskuragarri hemen: http://journal.oraltradition.org/files/articles/22ii/ii/5_garzia.pdf

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!