05.07.2016 Views

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 SANFERMINAK 2016ko uztailaren 5a | GARA

Iruñeko Udalak Berdintasun Mahaia osatu du aurten, hiriko eragileekin batera sortu dituen mahaien artean

Jai parekide eta sexismorik gabekoen bila

I.G. | IRUÑEAUda heltzean,

herri eta hirietako

jaiekin

batera,

t a m a l e z

oraindik ere

parekidetasunaren aldarria egin

beharra dago. Aurtengoan, Iruñeko

Udalak hiriko eragileekin

batera sortu dituen mahaien artean

dago Berdintasun Mahaia.

Bertan, Sanferminak Berdintasunez

kolektiboak parte hartu

du, mahaia koordinatuz eta Berdintasun

Kontseiluarekin bitartekaritza

lanak eginez.

Aurtengo kanpaina inoiz baino

zabalagoa izango da. Berrikuntzetako

bat aniztasun funtzionala

duten pertsonentzako

egokitua izatean datza. Horrela,

besteak beste, QR kodearen bidez

herritarrek zeinu hizkuntzan

grabatutako bideo bat ikusgai

izango dute.

Berdintasun Mahaiak etengabeko

kontaktua izan du beste

mahaiekin eta 43 proposamen

inguru luzatu dizkie, besteak

beste, emakumearen irudiaren

zabalpenaz, jaietan emakumeek

izan behar duten presentziaz,

egitarauan emakumeek izan beharreko

parte hartzeaz, irudi

edo zeinu sexistak ekiditeaz…

Honetaz gain, berebiziko garrantzia

eman diote berdintasun

eta sexismoaren gaitzespena

egiten duten irudien

zabalpenari. Udalak jendea biltzen

den zenbait gunetan kartelak

jarri ditu, «jendea jabetzen

has dadin».

Beste alderdi garrantzitsu bat

etxeko bizikidetza da. Izan ere,

jaietan parranda, janaria, sukaldea,

garbiketa eta abar pilatu

egiten dira. Dei egiten die horregatik

herritarrei, «etxea osatzen

dutenei, guztien artean egin behar

direla egin beharrekoak,

guztiek disfruta dezaten».

SEGURTASUNA

Udal eta herri eragileen elkarlanak

hiriko segurtasuna ere aztertu

du eta, beste udal sailen

112 TELEFONOA

Udalak ohartarazi nahi

du 112 telefonoak eraso

sexisten gaineko

atentzioa ematen duela

«ez soilik eraso larri bat

denean». Horrela,

biktima batek «deitu

dezake eta laguntza

eskatu nahiz eta

salaketa jarri nahi ez

izan».

ARRETA ZERBITZUA

Aurten, berriz ere,

Gazteluko Plazan arreta

zerbitzua kokatuko da,

gauerdira arte, «batez

ere jendeak ikusten

duenaz informa dezan

eta gaztetxoei arreta

emateko».

artean, Hiri Segurtasunerako

Sailak ere parte hartzen du bertan.

2013ko ikerketa bat hartu

zen ardatz moduan, eta hori

osatu edo gaurkotzea izan da asmoa.

Jaietan hiriak aldatu egiten dira

eta emakumeen ikuspuntua

gaineratu eta espazio kritikoak

eta seguruak atzeman beharra

zegoen. Izan ere, gune kritikoak

ez dira soilik ilunak, baizik eta

jendetza biltzen den guneak ere

bai, uztailaren 6an Udaletxe Plaza,

esaterako. Udal eta herri eragileentzat

berebiziko garrantzia

dauka jendeak gune eta egoera

horiek identifikatzea. Garrantzitsua

da ere herritarrek gune kritiko

horiek aditzera ematea.

Berdintasun Sailak espero du,

ekarpen horiekin guztiekin, sanferminak

igaro eta gero ikerketa

osoago bat aurkeztu ahal izatea.

Sanferminetako kanpainak

beste ardatz bat ere badu: baliabideen

ezagutza. Horretarako

ohartarazi dute 112 telefonoak

eraso sexisten gaineko atentzioa

ematen duela «ez soilik eraso larri

bat denean». Horrela, biktima

batek «deitu dezake eta laguntza

eskatu nahiz eta salaketa

jarri nahi ez izan». Laguntza psikologikoaz

gain, aurten orientazio

zerbitzua gehitu zaio, «batez

ere hurbileko inor ez duten biktimentzat

edota Iruñea ezagutzen

ez dutenentzat».

Berdintasun Mahaiaren arduradunen

esanetan, «jendeak argi

eduki behar du biktima babestu

eta erasotzailearen jarrera gaitzetsi

behar duela hasieratik»,

betiere biolentzia saihestuz. Izan

ere, erasotzaileak «askotan kontsumoz

goraino daude eta hobe

da larrialdi zerbitzuetara edota

092ra deitzea». Aurtengo kanpainan,

gainera, eraso sexisten

semaforoa osatu da. Lau hizkuntzatan

eta erasoa zer den eta zer

ez den, konparaketa mailakatua

aurkeztuz.

Gainera, aurten, berriz ere,

Gazteluko Plazan arreta zerbitzua

kokatuko da, gaueko

00.00ak arte «batez ere jendeak

ikusten duenaz informa dezan

eta gaztetxoei arreta emateko».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!