05.07.2016 Views

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

20160705-sanferminak-2016-gehigarria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 SANFERMINAK 2016ko uztailaren 5a | GARA

«Pertsona guztiak barne hartzen dituzten

festak berreskuratzea da gure helburua»

MAIDER BELOKI

IRUÑEKO KULTURA ZINEGOTZIA

Maider Beloki Iruñeko Kultur arloko zinegotziak urtebete darama karguan. Gorabeherak

gorabehera, gustura hartu du bere lana, eta aurten udal berriak osatutako lehenengo

sanferminen egitaraua antolatzeko aukera izan du.

Iosu GANUZA | IRUÑEA

Urtebete eman duzu Iruñeko

Udaleko kultur arloan jadanik.

Nola ikusi duzu zure lana?

Batez ere, oinarriak jartzeko eta

egokitzeko urtea izan da. Taldeak

antolatu, ahultasun nabarmenenak

antzeman eta indartu,

hutsuneak betetzeko lana

izan dugu gehienbat. Hauek

guztiak, are nabarmenagoak

izan dira jaien antolaketan. Ez

sanferminetan soilik, baita beste

ospakizunetan ere eta, batez

ere, auzoetako jaiak antolatzeko

orduan. Horietan kudeaketa

ez zen ia existitzen. Beraz, lan

egiteko eta kultura kudeatzeko

modu berriak ekarri ditugu.

Gure asmoa da honek behintzat

datozen hiru urteetarako

balio izatea, eta kultura bizitzeko

modu hau herrian zabaltzea,

aldaketa politikoren bat egotekotan,

desagertu ez dadin.

Nolakoa izan da San Fermin

jaien prestaketa?

Esan daiteke hau gure lehenengo

urtea izan dela sanferminak

kudeatzen. Izan ere, iaz, soilik

zenbait kontratu ixteko denbora

izan genuen. Izan ditugun

arazoen artean, horrela deitu

badaiteke behintzat, denboraren

kudeaketa izan da nabarmenena.

Ez genuen egutegia

ezagutzen, eta gezurra dirudien

arren, sanferminek ez dute

sail propiorik Kultur sailaren

barnean. Urte amaieratik daramagu

lanean, eta, batez ere,

denbora falta izan zaigu partehartzea

planifikatzeko orduan.

Uste dugu, hala ere, gainontzekoa

ongi atera dela, eta ez dago

guztia aldatu beharrik. Gauzak

zaharberritu, edo berrikuntzak

egiteko ordua da.

Nolakoa izan da prozesu parte

hartzailea?

Sanferminetako mahaiak martxoan

jarri genituen martxan.

Momentuz ardatza sanferminetako

Liburu Txuriaren prestaketa

izaten ari da. Hau parte-hartzean

aurrerapauso bat dela

uste dugu. Gero, zenbait mahai

daude, horien artean, nagusia

Mahai Orokorra deitzen duguna

da. Gero Egitarau Mahaia, Kaleetako

Mahaia eta Entzierroko

Mahaia daude. Berez mahai bat

ez den arloa ere, guk sanferminen

prestaketan mahaitzat hartzen

duguna, Berdintasunarena

da. Ezinbestekoa baita jai parekideak

sortzea. Aipatu bezala,

Liburu Txuria osatzen ari gara.

Hori etorkizunean parte-hartzea

gidatzeko ardatza izatea

nahi dugu. Adibiderik argienak,

mahaiez harago, txupinazoaren

eta kartelaren hautaketan izan

ditugu. Biak sanferminetako

ikur dira. Lehena, gainera, askotan

polemikoa eta baztertzailea

izan da; izan ere, talde politikoek

ez dute beti bertan parte hartzeko

aukerarik izan. Orain herriari

ireki nahi izan diogu.

Herrikoia den zerbait, herria-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!