04.05.2013 Views

Denbora eta egia Kojèveren gogoetan Jakintza-arloa ... - Euskara

Denbora eta egia Kojèveren gogoetan Jakintza-arloa ... - Euskara

Denbora eta egia Kojèveren gogoetan Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zakur biziduna ez den zerbait da, eta zakur bizidunarekin kanpoko errealitate batekin

bezala erlazionatzen da. Kojèveren esanetan, “zakur” izen abstraktua, zakur enpirikoa

esentzialki hilkorra izateak ahalbidetzen du, zakurra bere bizialdiko une bakoitzean

hiltzeak. Hain zuzen ere, une oro hiltzen ari den zakurra da denboran dirauen zakurra,

orainaldian hiltzen ari, iraganean amiltzeko.

Hortaz: Aristotelesentzat bada zakur adiera, zakur erreal eternala badagoelako,

hots, “zakur” espeziea, beti orainaldian dagoena; Kojèveren iritziz, aldiz, bada zakur

adiera, zakur erreala denboran dagoelako, esentzialki delako hilkorra, une oro ari baita

suntsitzen; eta adiera bera da hain zuzen ere errealitate espazial horren suntsitzearen

etengabeko oraina, eta suntsitze horixe bera da denbora.

Bestalde, Kojèverentzat adiera dirauen zerbait da (nahi baldin bada “eternalki”;

baina zentzu honetan: denborak diraueino). Hori bai, zakur adierak baino ez dirau

(adierak, hots, zakur errealaren denborazko suntsipenak): izan ere, suntsitze horrek

denborak adina irauten baitu, denbora berez ez baita suntsitze hori baizik; Aristotelesek

dioenez, berriz, zakur erreala da dirauena, eternalki gainera, betiereko itzulera baitago;

beraz, espezie gisa bederen iraungo du. Horrexegatik azal dezake Kojèvek

Aristotelesenean azalgaitz dena, alegia, mamut esentziaren iraupena, gizakiongan,

galduriko espezie batena izan arren. Are gehiago, gizakiok baditugu fosilik gabeko

izakien adierak. 141

Kojèvek nabaritzen duenez, hortaz, “zakur” hitzean zakur erreala hilda dago.

Zakurra eternala balitz, denboraz at existituko balitz, edo denborarik gabe, zakur adiera

ez legoke zakur errealaz berex. Zakur esentziaren existentzia enpirikoa zakur biziduna

litzateke, ez “zakur” hitza (pentsatua edo esana). Beraz, ez legoke mintzorik (logos)

mundu errealean; eta enpirikoki existitzen den mintzoa gizakiarena bakarrik denez gero,

ez legoke orduan gizakirik munduan. Egia dioen mintzoa sentipenezko kokagunetik

ateratzen da, baina atera daiteke soilik hemengo kokagunea, hauxe da, izaki espaziala,

denborazkoa ere badelako, iraganean suntsitzen delako. Eta iraganean desagertzen den

errealitateak mintzo legez dirau, jadanik errealitate sentipenezkorik gabe, orainaldian.

104

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!