28.04.2013 Views

BERRIA, 2012-07-12 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07-12 - datu-basea25

BERRIA, 2012-07-12 - datu-basea25

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 berria 2012ko uztailaren 12a, osteguna

Harian › Euskal Herria

Zure ziztada behar dugu D

Erlauntzak handituz jarraitzen du

Buruntzaldeko

alkateek atxikimendua

eman diote

‘Zure ziztada behar

dugu’kanpainari

Ainara Arratibel Gascon Andoain

Gero eta gehiago ari dira bat egiten

BERRIA Taldea diruz laguntzeko

Zure ziztada behar dugu

kanpainarekin. Erlauntza handituz

doa. Oraingo honetan, Gipuzkoako

Buruntzaldea eskualdeko

alkateek eman diote atxikimendua.

Euskal Herri euskaldun bat

izateko «estrategikoa eta ezinbestekoa»

iruditzen zaie BERRIA, eta

normalizazioaren bidean urratsak

egiten jarraitzeko proiektuari

eustearen garrantzia nabarmendu

dute.

Atzo Andoainen egindako agerraldian

izan ziren Andoain, Hernani,

Lasarte-Oria, Urnieta eta

Ereñotzuko alkateak eta Usurbil

eta Astigarragako zinegotzi bana.

BERRIA Taldeko kontseilari ordezkari

Joanmari Larrartek eskerrak

eman zizkien kanpainari

atxikimendua azaltzeagatik. Gainera,

diru laguntzak biltzen hasteko

arrazoia azaldu zien. «Interneten

eraginez, gero eta gehiago

kostatzen da egunkariak saltzea,

eta, krisiaren ondorioz, diru sarrerak

gutxitu egin dira».

Hernaniko alkate Luis Intxauspek,

berriz, herritarrek informa-

Buruntzaldeko alkateen agerraldia, atzo, Andoainen. JON URBE / ARGAZKI PRESS

zioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea

aldarrikatu du, eta nabarmendu

du Hernanin oso errotua

dagoela BERRIA. «Kanpaina

sortu zenetik dago herrian taldetxo

bat lanean, eta sanjoanetan

txosna bat jarri zen dirua biltzeko».

Intxauspek gogorarazi nahi

izan du BERRIA estrategikoa dela

helduak alfabetatzeko.

Andoainek BERRIArekin duen

lotura nabarmendu du Ana Karrere

alkateak. «Egunkariaren

egoitza nagusia Andoainen egonda,

beti izan da identifikazio bat.

Martin Ugaldek egin zuen lotura,

eta guretzat ohore handia da halako

proiektu bat Andoainen izenari

atxikita egotea». Pozik eman

dio atxikimendua kanpainari.

«Eskatzen digutena oso gutxi da,

dagoen beharrerako».

Egun, jende askok Interneten

irakurtzen du egunkaria. Ohitura

zaharrekoa da, ordea, Pablo Barrio

Lasarte-Oriako alkatea.

Nahiago du paperean irakurri.

«Ez dut imajinatzen egun batean

jaiki eta paperezko egunkaririk ez

egotea. Are gutxiago, euskarazkorik

ez egotea». Euskarazko hedabideak

sustatzearen aldeko apustu

garbia egin du. Uste du azken

urteetan handitu egin dela herrian

euskararen eta BERRIAren

presentzia. «Euskalduntzean

pauso garrantzitsuak ematen ari

dira, eta euskararen kaleko presentzia

sustatzeko egitasmoak

ere bai: adibidez, euskararen maratoia».

Urnietako alkate Mikel Pagolak

uste du udalek eredu izan behar

dutela euskararen aldeko

ekintzetan eta babesean. Azaldu

du bertako udalak baduela konpromisoa

euskarazko hedabideekin,

eta urtero laguntzen duela diruz

Aiurri aldizkaria. «Kritikak

ere jaso ditugu horregatik. Baina

argi dugu euskararen normalizazioan

urratsak egiteko ezinbestekoak

direla halakoak. Apustu horri

eutsiko diogu».

Deia herritarrei

Astigarragako Udalak hasieratik

agertu zion babesa kanpainari,

Maite Olaziregi zinegotziak azaldu

duenez. Udala bultzatzaileetako

bat izan da beste eragile batzuk

erakartzeko. Adibidez, ikastolan

ere zabaldu dute kanpaina.

«Egunerokoan asko erabiltzen

dugu BERRIA. Ikastolan, adibidez,

oso estimatua da Mantangorri».

BERRIAk gaur-gaurko gaien inguruan

ematen duen ikuspegi nazionala

nabarmendu du Usurbilgo

zinegotzi Alaitz Aizpuruak.

Herritarrak atxikimendua ematera

deitu ditu: «Euskaldunon

identitaterako oso garrantzitsua

da BERRIA, eta funtsezkoa da denek

gure ziztadatxoa egitea».

@ Buruntzaldeko

alkateen

agerraldia:

www.berria.info

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!