GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24
GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24
GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24
Transform your PDFs into Flipbooks and boost your revenue!
Leverage SEO-optimized Flipbooks, powerful backlinks, and multimedia content to professionally showcase your products and significantly increase your reach.
IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Ostirala, 2012ko martxoaren 30a

III. urtea. 67. zenbakia

Loiolako Erriberarako

edo Atotxarako

bidea hartu zain

Donostiako Udalak Loiolako Erriberan jarri asmo duen

autobus geltokiak kudeaketa eredu mistoa izango luke, eta

udalak ez lituzke hamar milioi euro baino gehiago jarri beharko.

Oposizioak informazio falta egotzi dio udal gobernuari. 2-3

Gizartea

Herrietako

parte hartzea

saretzeko

prozesua

abiatu du foru

aldundiak 6
2 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Astekoa ›

Azpiegiturak DDonostiako autobus geltokia

D

Hogei urtean

izan diren beste

proposamenak

Argazki muntatzeak erakusten duenez, Oroimenaren Lorategian aldaketak gutxi nabarituko lirateke lanak bukatutakoan. DONOSTIAKO UDALA

Txosten teknikoak ari dira

Erriberako geltokia zehazten

Autobus geltoki berriarentzat aurreko

egitasmo baten kokapena berreskuratu du

Loiolako Erriberako proposamenak

Donostiako Udalaren arabera, proiektuak

intermodalitatea bermatuko du

Mikel Goñi Donostia

Donostiako udaleko gobernu taldea

aste honetan hasi da aurkezten

Loiolako Erriberako autobus

geltokirako proiektuaren txosten

teknikoak. Modu horretan, izapideei

ez ezik, oposizioko alderdien

informazio eskaerari ere erantzuteko

bidean jarri da. Otsailaren

Bulebarra

pLur azpiko geltokia. Proposamenak

zituen arazo nagusiak ziren

hiriaren erdigunera ibilgailu

handiak sartzea eta harresi zaharrarekin

talka egitea.

Pio XII.a plaza

pLur gainekoa. Orain erabiltzen

den behin-behineko geltokia;

bukaeran aurkeztu zuten oinarrizko

egitasmoa, eta haren bultzatzaileek

uste dute Atotxan egitekoa

zen azpiegitura ordezkatzen

eta hobetzen duela. Izan ere,

tamaina handiagoa edukitzeaz

gain intermodalitaterako egokiagoa

dela iruditzen zaie.

Oposizioko alderdiak informazio

eske ditu Donostiako Udalak.

zerbitzuen eskasia eta horiek

eraikitzeko aukera falta dira alternatiba

honen kontrako arrazoi

nagusiak.

pLur azpiko geltokia. Egungo

biribilgunearen azpian kokatu

nahi zuten; aukera honen arazo

nagusia bertarako sarrerek eta

irteerek zirkulazioan izango luketen

eragina da.

Udaleko Mugikortasun zinegotzi

Jon Albizuk ulergarritzat jotzen

du hori: «Neurri batean, talde politikoek

arrazoia daukate hausnarketa

zehatza egiteko txosten

gehiagoren beharra dagoela».

Hala ere, baieztatu du gobernu

taldea informazioa osatu ahala

oposizioari helarazten ari zaiola.

Hain zuzen ere, asteartean aurkeztu

zuen Albizuk Loiolako Erriberako

autobus geltokiaren trafikoaren

txostena. Asteazkenean,

berriz, kudeaketa ereduaren inguruko

informazioa zehaztu zuen

gobernu taldeak.

Mugikortasun sailaren arduradunak

ere eskaera bikoitza egin

dio oposizioari; hain zuzen ere,

gaia alderdi teknikotik aztertzea

Morlans

pLur gainekoa. Proposamena

egin zenean oso erakargarria

zen, ez zelako beharrezkoa hirigunera

sartzea. Akats nagusia

beste garraioekiko lotura falta

zen.

Mendeurrenaren plaza

pLur gainekoa. Teknikariek oso

eta hiriaren hobe beharra bilatzea.

«Geltokiaren gaiari ahalik

eta zama politiko gehiena kentzea

gustatuko litzaidake».

Aspaldiko egitasmo berritua

Donostiako autobus geltokiaren

gaiak historia luzea dauka. Azkeneko

hogei urteetan hainbat

gune aztertu dira azpiegitura

gauzatzeko, eta oraingoa ez da

Loiolako Erriberako ingurua proposatu

den lehen aldia.

Hain zuzen, 1999an egindako

zatikako planaren aldaketan

oraingo toki bera aukeratu zuen

Donostiako udalbatzarrak autobus

geltokia eraikitzeko. Lanak

hasi gabe, erakunde horrek 2009.

urtean erabaki zuen Atotxa ingu-

aukera egokitzat jotzen zuten,

Eusko Trenbidearen geltokia

eta trenbideak lurperatzeko asmoa

zegoelako, eta haien gainean

jarri nahi zuten. Hala ere,

Eusko Jaurlaritzak zuen horretarako

eskuduntza, eta ezezkoa

eman zuen; beraz, bertan behera

gelditu zen proiektua, nahiz

eta teknikarien kutuna izan.

ruan ezartzea azpiegitura berria;

hain zuzen, AHT abiadura handiko

trenaren geltokiaren ondoan

eta Tabakalera berritutik gertu.

Atotxako lanak hastear zeuden

Donostiako gobernu aldaketa

gertatu zenean. Udalak, hori izoztuta,

beste proposamen bat iragarri

zuen. Aukera horretan, beste

hainbatetan hobetsitako ingurune

bera aukeratu dute: Loiolako

Erriberan dagoen Oroimenaren

Lorategia, alegia.

Otsailaren bukaeran aurkeztutako

proiektuan lorategiaren azpian

bi solairuko geltokia proposatu

dute. Goikoan, 28 nasa izango

Geltokiaren gaiari

ahalik eta zama politiko

gehien kentzea

gustatuko litzaidake»

JON ALBIZU

Donostiako Mugikortasun zinegotzia

dituen autobusen eremua dago,

Atotxarako aurreikusitakoak baino

bost gehiago. Hala eta guztiz

ere, solairu horren beste ezaugarriak

Atotxakoaren berdintsuak

lirateke, diseinuaren oinarrian

Atotxako proiektua dagoelako.

Beheko solairuan, 300 autorentzako

tokia izango duen aparkalekua

legoke. Atotxako proiektuak

700 autorentzako aparkalekua

barneratzen du, eta hau da, Albizuren

ustez, mugikortasunaren

alorrean egitasmo horren hutsik

handiena. «Atotxako autobusek

baino enbarazu handiagoa egingo

lukete ibilgailu horiek».

Oroimenaren Lorategiaren azpian

egitekoa den autobus geltokia

Atotxakoa baino merkeagoa

dela dio udalak; baita beste

proiektua egiten hastear zegoen

enpresari ordaindu beharreko

kalte-ordaina kontuan hartuta

ere. Loiolako Erriberakoa egiteko,

26,8 milioi euro gastatu beharko

dira, Atotxakoa gauzatzeko

baino bi gutxiago.

Udaleko gobernu taldeak jakinarazitakoaren

arabera, «Loiolako

Erriberako proiektuan enpresa

misto bat izango litzateke kudeaketa

formula, udalak jabetzaren

zati bat mantendu ahal izateko».

Atotxaren kasuan, berriz,

kudeaketa enpresa pribatu baten

esku gelditzekoa zen 50 urtez.

Lanen izaerak ere merkatu du
Azpiegiturak DDonostiako autobus geltokia

Aldundiak bost milioi euroko

kopurua bermatu du

Gipuzkoako Aldundiak Donostiako

autobus geltokiaren aldeko konpromisoa

adierazi du hilabete honetan. Hirian

sortu den eztabaida dela eta, erakunde

horren bozeramaile Larraitz Ugartek

jakinarazi zuen aurreko agintaldian

egindako finantzaketa akordioak indarrean

iraungo duela onartutako proiek-

proiektua. Izan ere, Atotxakoak

zailtasun tekniko handiagoak

ditu, uraren mailaren azpitik dagoelako

eta inguruko eraikinek

eragiten diotelako. Azkeneko proposamenean,

berriz, «oraingo lorategia

hesitu eta lanean hasteko

moduan» legokeela diote udal arduradunek.

Hori dela eta, 2015.

urtearen bukaerarako prest izango

litzateke geltokia.

Erdigunea eta sare ezberdinak

Hilabete hauetako eztabaidan

maiz azaldu diren beste bi kontzeptu

zentralitatea eta intermodalitatea

dira. Zentralitatearekin

hiriaren erdigunearen eta geltokiaren

arteko distantzia zein den

deskribatu nahi izan dute. Parametro

horren arabera, Atotxakoa

da gehienentzat aukerarik onena.

Albizuk, ordea, gogora ekarri

du hiriko eta Gipuzkoako biztanle

gehienak ez direla bizi Donostiaren

erdigunean. «Geltokia ez da

erdialdeko biztanle eta turistentzat

bakarrik».

Intermodalitatearen kontzeptua,

berriz, garraio bideen arteko

loturari dagokio. Horri begiratuta,

bi proiektuek dituzte aldeko

eta kontrako aldeak. Atotxako

autobus geltokiak lotura zuzena

luke Adifeko trenbide eta Donostiako

autobus urbanoekin, baita

AHTarekin ere; Norteko tren geltokira

iritsiko dela adierazi baitute

haren arduradunek.

ETS Euskal Trenbide Sarearen

trenbideekin izango lukeen konexio

falta da loturen inguruan Atotxako

proiektuak duen gabezia.

Loiolako Erriberako proiektuaren

aurkakoek intermodalitatearen

inguruan datu zehatzik eman

ez izana leporatu diote udaleko gobernu

taldeari. Kritika horren inguruan,

Albizuk dio Adifek eta

ETSk luzerako egitasmoetan inguru

horretan haien geltokiak egitea

barneratzen zutela. «Gainera,

bilerak eskatu ditugu, eta Aste

Santuaren itzuleran biltzea espero

dut». Bestalde, Mugikortasun

arduradunak dioenez, inguru hori

da hiru sare horiek bat egin dezaketen

Gipuzkoako gune bakarra.

Horrez gain, Albizuk uste du

autobus geltokia Loiolako Erriberan

jartzeak trenbide konpainien

interesa areagotuko duela. «Erabiltzaile

gehiago izango dira inguruan,

eta horrek negozio aukerak

handituko ditu».

1mgoni@hitza.info

M. Goñi Donostia

tua edozein dela ere. Beraz, aldundiak

bost milioi euroko diru saila bermatu du

autobus geltokia egiteko. Edozein

kasutan, foru aldundiak begi onez ikusi

du Donostiako udal gobernuaren proposamena.

Are gehiago, «Donostiak

behar duen geltoki duina» Loiolako Erriberako

proiektuarena dela adierazi du

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.

Donostiako udaleko gobernu taldeak

autobus geltokia Loiolako

Erriberan jartzeko egindako proposamena

zehaztugabetzat jo

dute oposizioko PSE-EEk, EAJk

eta PPk. Hori dela eta, apirilean

edo maiatzean, gai hau udalbatzarrean

jorratzen denean Atotxako

proiektuarekin aurrera jarraitzeko

asmoa azaldu dute,

nahiz eta ez duten erabat baztertu

proposamen berria. Hala ere,

hiru alderdien arabera, txosten

teknikoak falta izatea eta intermodalitatea

bermatu gabe egotea

da traba nagusia.

PSE-EEko zinegotzi Ernesto

Gascok azaldu du bere alderdiaren

jarrera. «Atotxako proiektua

gelditu eta aldatu baino lehen, uste

dugu ikerketa eta analisi guztiak

egin behar direla, eta ez daude».

Zinegotzi sozialistak dioenez,

une honetan kostu ekonomikoen,

mugikortasunaren eta bideragarritasunaren

datuak falta dira.

Kudeaketa modua ere zehaztu gabe

dagoela salatu dute. Eta, intermodalitatearen

alorrari buruz,

hauxe esan dute: «Gobernu taldea

ez da bildu ez Adifekin ezta Eusko

Jaurlaritzako Euskal Trenbide

Sareko arduradunekin ere jakiteko

inguru horretan geltokiak egiteko

asmorik duten».

Gascok faltsutzat jo du egungo

eztabaida, eta Atotxaren aldeko

hautua egin du, «egingarri delako»

eta aurreko agintaldian erabateko

adostasuna lortu zuena

delako. Loiolako Erriberako proposamenaren

inguruan, berriz,

hau dio: «Informazio txostenen

faltan proiektu bat bestea baino

hobea dela esatea fedea izatea

da».

Atotxaren kontrako argudio

nagusietako bat tamaina txikia

477

izatea da. Gascok, ordea, gehiagoren

beharrik ez dagoela dio. «Erabilerari

buruzko ikerketa ekonomikoek

diote ez dela gehiago behar;

gauza txikiak egitea okerra

da, baina gauza handiegiak egitea

oker garestiagoa da».

«Estrategikoa» dela diote

EAJko zinegotzi Martin Ibabek

ere udaleko gobernu taldearen

proposamenak informazioa falta

duela dio. Jeltzaleek ekonomiaren

alorrean kokatu dute beste

arazo bat: «Proiektu bat garestiagoa

edo merkeagoa dela esaten

denean, udalaren interesak defendatu

behar ditugu, eta udalari

zenbat kostatuko zaion jakin behar

dugu. Hori ez dakigu oraindik,

ez delako egin bideragarritasun

ekonomikoko txostenik».

Ibabek uste du autobus geltokia

estrategikoa dela Donostiarentzat;

eta urte askoan geldituta

egon denez zirt edo zart

egiteko garaia dela, baina erabakia

informatuta hartu behar dela

ere uste du. «Atotxako proiektua

aldatu baino lehen, informazio

guztia behar da; eta gero ikusi.

Agian, hobea izango da proposamen

berria, baina ez dago landuta».

pGeltokian egunero sartu edo irtengo

liratekeen autobusen kopurua. Loiolako

Erriberako autobus geltokirako mugikortasun

txostenaren arabera, egunero

477 autobus sartu edo irtengo lirateke

geltokitik. Gertuko herri arteko 189 autobusek

ere erabiliko lukete azpiegitura.

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 3

‹ Astekoa

10

Loiolako Erriberako proposamena

zehaztugabetzat jo du oposizioak

Aurreko agintaldiko

adostasuna lortzea eta

lehenbailehen egitea

hobetsi dute EAJk,

PSE-EEk eta PPk

Atotxako autobus geltokiaren proiektuaren argazki muntatzea. DONOSTIAKO UDALA

Hori dela eta, hurrengo osoko

bilkuran EAJko zinegotziak informazioa

eskatzeko mozio bat

aurkeztuko du; autobus geltokiaren

gaia jorratuko duen batzarre-

Informazio txostenen

faltan proiektu bat

bestea baino hobea dela

esatea fedea izatea da»

ERNESTO GASCO

PSE-EEko Donostiako zinegotzia

«Atotxako proiektua

aldatu baino lehen,

informazio guztia

behar da, eta gero ikusi»

MARTIN IBABE

EAJko Donostiako zinegotzia

«Hogei urte igaro dira

geltokirik gabe; ez dugu

nahi Elorzaren okerrak

berriro gertatzerik»

RAMON GOMEZ

PPko Donostiako zinegotzia

rako informazio osoagoa izatea

da horren asmoa. «Nik informazio

hori ezagutu baino lehen ezin

dut aurreratu bertara zein jarrera

eramango dugun».

PPko Ramon Gomezek, berriz,

pUdalak Erriberako egitasmoan ezarri

beharko lukeen dirua, milioi eurotan.

Ricardo Burutaran Donostiako Udaleko

Hirigintza zinegotziak asteon adierazi

duenez, Erriberako egitasmoa aurrera

ateraz gero, udalak ez lituzke hamar milioi

euro baino gehiago ordaindu behar.

hauxe adierazi du udaleko gobernu

taldearen proposamenari hasieran

eman zion aukeraren inguruan:

«Urteak dira guk geltoki intermodala

jartzeko Loiolako

Erriberaren aldeko apustua egin

genuela». Baina berehala ñabardura

egin du, eta gogora ekarri du

aurreko agintaldian denek Atotxaren

alde egiten zutela ikusirik

PPk ere bat egin zuela, «lehenbailehen

eraiki zedin».

Oraingo ezezkoa aldundiaren

jarrerari egotzi dio. Izan ere, erakunde

horrek uko egin dio Donostia

aldeko metroaren proiektuari,

eta proiektu hori ezinbestekotzat

jo du PPk. «Metroa ez

da Donostiako auzoak elkar lotzeko,

baizik eta Donostia aldeko

herriak eta hiria lotzeko». Azpiegitura

horren faltan, ordea,

«nahiago» dute hiriaren erdialdean,

hau da, Atotxan legokeen geltokia.

Oraingo proiektuak ez du, Gomezen

ustez, «intermodalitatea

bermatzen». Hori dela eta, maiatzeko

udalbatzarrean PPko zinegotziek

Atotxako aukera babestuko

dute. «Hogei urte igaro dira

autobus geltokirik gabe, eta ez

dugu nahi [Odon] Elorzaren okerrak

berriro gertatzerik».
4 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Iritzia ›

Jose Luis Korta

Joxean Agirre

Idazlea

Kirola ikuskizun

bihurtu aurreko filosofia

du, edo grina,

edo pasioa, ez

dakit. Gaur jokalariak

profesionalizatu egin dira

eta kontratuaren arabera jokatzen

dute, ez dut esango diruaren

truke, baina oso ondo bereizten

dituzte eguneroko bizitza eta asteburuetako

lana. Jose Luis Kortak

ere izango ditu bere kontratuak,

baina bere ikuspegia da harriturik

naukana.

Ez dut telebista ikusteko ohiturarik,

gaueko bederatzietatik aurrera

ez bada, eta orduan programaren

kalitateari ez diot askorik

begiratzen, berdintsu zait astrocanali

begira egon edo curling

emanaldi bat ikusi kirolen kate

batean, Barthesek esaten zuen

moduan, ohera joan aurretik

pentsamenduaren errota gelditzeko

balio baitu telebistak,

nahiz eta gure errota ezin den harenarekin

alderatu.

Modu horretaz esertzen naiz,

beraz, igande gauetan afalondoan

pantailaren aurrean eta

Finlandia erdi bidean denean

(Olazabal-Azkargorta bikotea

denoi adarra jotzen ari denean)

pasatzen naiz El Conquistadorera.

Irudia qDonostia

DIRU KONTUAK HERRITARREN AURREAN

«Herritarrek parte hartzeko politikarekin bat, eta

informazioa eta gardentasuna aintzat hartuta»,

Donostiako Udal Gobernuak jendaurrean aurkeztu

zituen 2012. urteko aurrekontuak, iragan larunbatean,

Donostiako udaletxean bertan. Juan Kar-

Programa ez zait batere interesatzen.

Partaideak arruntak iruditzen

zaizkit. Tamaina horretako

kirolariak bizi naizen kalean

bertan aurki ditzaket. Kamera

aurrean egiten dituzten bakarrizketak

aspergarri samarrak dira,

egia esan behar bada. Baina, bospasei

urteotan programa ikusten

jarraitu badut, Jose Luis Kortagatik

izan da. Berak nauka programari

atxikia eta ez bestek.

Berari begira pentsatzen nuen

bizitza joko moduan ikusiko zuela.

Gauza jakina da gure iragan

apustuzalean dena zela apustu

gai: ez pilota, aizkora edo harria

bakarrik, baita aisialdiarekin lotutako

beste hainbat jarduera

ere, artistikoenak barne: zeinek

bota irrintzi luzeagoa, zeinek bertso

hobea... Jolasa apustu bihurtzen

zuten. Umeak ginelarik, herri

txikietako gazteak, apustu

egiteagatik, zeinek astakeria

handiagoak egin ere ibiltzen ziren.

Baina Kortak ez daki jokoa eta

jolasa bereizten. Ume batentzat

jolasa bera dela esan ohi da gau-

Horretan eta beste

gauza askotan ume

bat bezalakoa da,

baina 62 urte ditu.

Nik ez nuen ezer

konprenitzen

zarik serioena, nahiz eta helduontzako

jolasean dena gezurra

den. Horretan eta beste gauza askotan

ume bat bezalakoa da, baina

62 urte ditu. Nik ez nuen ezer

konprenitzen.

Aspaldi irakurritako liburu

bat zabaldu nuen, Javier Echeverriaren

Sobre el juego saioa. Han

suerte jokoak, estrategia jokoak,

erruleta, txinatarren gô famatua,

zezenketa, karta jokoa eta beste

hainbat aztertzen dira, baina ez

nuen Kortaren kasua argituko zidan

lerrorik aurkitu. Bere jarrerak,

izatekotan ere, lana-jolasa binomioa

gainditzeko Fourierek

asmatu zuen sistemarekin zuen

lotura, baina ezin nuen gizona

Fourier irakurtzen irudikatu.

Etsiturik, aktore on bat izan zitekeela

erabaki nuen, berea antzezpena

izan zitekeela alegia,

tarteka bere pertsonaia aterako

zuela kameren aurrean paseatzera.

Baina hara non joan den igandean

zortzi kameren aurrean

hasten den negarrez, hain zinez

eta benetan non nire azken esplikazioak

ere ez didan balio. «Ni

irabaztera etorri nintzen eta ez

dut asmatu» errepikatzen zuen,

malkoak isurtzen zituela. «Irabaztera?

Zer irabaztera?» galdetu

nion neure buruari eta berriro zerotik

abiatzen nintzela ohartu

nintzen eta badakit datorren urtean

berriro igandetan telebistaren

aurrean eseriko naizela.

los Izagirre alkateak aurrekontuen aurkezpen

orokorra egin ondoren, sailetako diru kontu zehatzen

berri eman zuten udal gobernuko gainerako

kideek. Dozenaka herritar izan ziren aurkezpenean.

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 2.500 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta mozteko eskubidea du komunikabideak. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.info.

Bat bitan

Aitziber Garmendia

Aktorea

«Earki»

Aztoratuta, asaldatuta, urduri nabil azkenaldian, eta hala sumatzen

ditut ingurukoak ere. Udaberria ote? Odola alteratzen

duela diote; odola bakarrik izango balitz, gaitz erdi. Hematokrito

batzuk gora, globulu gorri batzuk behera, oraindik

ere geure burua kontrolatzeko gai izango ginateke. Garuna

alteratzeak beldur handiagoa ematen dit, baina erremediorik ez duen

eromen hau hain gozagarria da batzuetan! Joan den astean zoriontasunari

buruz hizketan egon nintzen lagun batzuekin, eta zoriontasuna

eragiten duen hormona horren izena atera zen. Endorfina; zoriontasunaren

hormona. Ze polita, ezta? Munduko zoriontasun guztia hormona

baten arabera lortzerik izango bagenu, errazagoa litzateke

dena, baina tira.

Ez dakizuenoi azalpen labur bat emango dizuet; nola izan zoriontsu

titulupean egin nezake inportantzia handiagoa emateko, baina nahiago

dut bizipozaren errezeta izena erabili, helburu errazagoek pereza

gutxiago ematen dute normalean-eta. Nahi duzuen neurrian erabili

gero informazio hau, eta triste bizi bazarete, ez dadila izan behintzat

abisatu ez dizuedalako. Endorfinak gorputzak berak sortu eta liberatzen

ditu, eta hainbat bide daude horretarako: txokolatea, janari pikantea,

ariketa fisikoa, sexua, barrea... Aukeratu bat, edo bi edo denak

Ze sinplea naizen askotan, ze ‘felixiana’.

Baina zein polita den munduari begi

hauekin begiratzea

eta osatu gustuko errezeta, bakoitzak nahi (edo ahal) duen bezala endorfinak

liberatzen asteko.

«Zer moduz?» galdetutakoan askotan entzuten dudan erantzuna

«Ondo esan beharko» da. Zergatik esan beharko? Ez, ez daukazu inongo

obligaziorik ondo zaudela esateko. Erantzun iezadazu «gaizki» edo

«izorratuta» edo «pattal» edo «potroraino»; baina ez erantzun «ondo

esan beharko», inork ez zaitu behartu-eta ondo zaudela esatera. Bai,

badakit hitz egiteko era bat dela, baina azkenean, ondo pentsatzen baduzu,

bizitzaren isla garbi bat baino ez da.

Lehengo batean felixiana bat nintzela esan zidaten, eta ea «irribarrea

jantzita jaio nintzen». Ba, bai, hala da. Eta ez naiz lotsatzen horretaz.

Irribarrez egoten naiz konturatu gabe, eta ez dut bost urtean eraman

nuen hortzetako aparatuaren emaitza luzitzeagatik egiten, gorputzak

nolabait bizitzeko poza eta ilusioa transmititzeko beharra

duelako baizik. Askotan ez diot munduko egoerari askorik erreparatzen,

ez dut pentsatzen hurrengo urtean noiz, non edo nola egongo

naizen (hurrengo urtean egon, baldin banago, nahikoa dut eta). Triste

nagoenean, ez dut sekula albistegirik ikusten eta egunkaririk irakurtzen.

Triste nagoenean, Nozilla bokadiloa jaten dut marrazki bizidunei

begira, eta horrek sendatu egiten nau pixka bat, edo goxatu behintzat.

Ze sinplea naizen askotan, ze felixiana. Baina zein polita den

munduari begi hauekin begiratzea, eta «zer moduz» galdetzen didatenean,

irribarrez «earki» erantzun ahal izatea.

‘‘ Pasaiako eraberritzea

erabat geldirik dago,

eta herritar guztiak

haserre daude»

MARKEL OLANO

EAJko eleduna Gipuzkoako Batzar Nagusietan

«Kontseiluan nagusi

direnek gidatu behar

dute Tabakalerako

proiektua gaur egun»

BLANCA URGELL

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua

1.742

pIazko hirugarren hiruhilekoan

jaiotako haur kopurua. Eustaten

arabera, iazko hirugarren

hiruhilekoan 1.742 haur jaio ziren

Gipuzkoan, 2010eko epe berean

baino %5,8 gutxiago.

%11

pOtsailean turismoak Gipuzkoan

izandako beherakada.

Eustatek jakitera eman duenez,

otsailean iazko hilabete berean

baino %11 turista gutxiago ailegatu

dira Gipuzkoara.
Irati Hartsuaga q

Udaberri dantza taldeko kidea

Tolosako Udaberri dantza taldeak Erromeria

Eguna eta Dantzari Txiki Eguna antolatu ditu

biharko, euskal dantzak plazaratzeko asmoz.

«Jaietan erromeria

talde bat ez baduzu

ekartzen, giro hori

galdu egiten da»

Imanol Garcia Landa Tolosa

Irati Hartsuagak (Tolosa, 1985)

hamabi urte daramatza Tolosako

Udaberri dantza taldean. Eskusoinua

jotzen du, eta taldeko musikarien

arduraduna da. Udaberrik

Dantzari Txiki Eguna eta

Erromeria Eguna antolatu ditu,

biharko.

Larunbaterako erromeria antolatu

duzue. Nolatan hasi zineten ekitaldia

antolatzen?

Hori hasi zen 50. urteurrenaren

harira. Data iristen ari zela eta, lehenago

dantza taldetik pasatu

zen jendea inplikatu nahi genuen.

Hori lortzeko, urteurrena

baino hiru urte lehenago pentsatu

genuen festa bat antolatzea, ea

jendea hurbiltzen zen ikusteko,

eta, gero, 50. urteurrenera begira

jendearen laguntza edo parte hartzea

lortzeko. Urteurrena 2007an

izan zen, eta ekimenak aurrera

egin du. Gaur egun, 120 lagun biltzea

ez da broma.

Erromeriaren helburuetako bat dantza

kalera ateratzea da, ohiko emanaldiez

aparte.

Lehengoko erromeriek bazuten

bere xarma, eta gaur egun argi

dago garaiak aldatzen ari direla

eta ezin dugula ainguratuta gelditu

lehengokoan. Baina badaude

gaur egun herriko festetan egiten

diren erromeriak, eta horiek behar

dute bultzada bat. Gure aldetik,

erromeria moderno bat sortu

nahi genuen, herriko jendeak

parte hartzeko eta horren bitartez

dantza bultzatzeko.

Festetan egiten diren erromerietan,

ez dirudi hainbeste jendek dantza

egiten duenik.

Erromeri taldeak asko daude, ateratzen

zaizkizu harri azpietatik

ere. Baina gero plaza bat hutsa

ikusten badute, kostatu egiten

da. Bestalde, Tolosan behintzat,

eta bere tamainako herri gehienetan,

baztertu egin dira horrelako

taldeak. Beti jotzen da festetan

rock taldeak ekartzera. Horrek joera

markatzen du. Ez baduzu

erromeria talde bat ekartzen,

erromeriako giroa galdu egiten

da. Eta behin galduta dagoenean,

talde bat ekartzeak ez du funtzionatzen.

Joera bat hartzen denean,

aldatzea oso zaila da.

Orain 30 urte edo, 20 urteko gazte

batek bazekien arin-arina eta fandangoa

dantzatzen. Baina, egun,

hori nekez gertatzen da.

Jende asko dago, nire adinekoa,

umetan 8 urte arte-edo dantza

ikasi, gero erabat utzi, eta orain

erabat ahaztua duena. Batzuk berriz

hasi dira ikasten; heldu asko

daude ikasten dutenak, eta horiek

ikus ditzakezu plazetan dantzan.

Baina oraindik badago kopuru

handi bat ahaztua duena

edo sekula ikasi ez duena.

«1960ko hamarkadan

dantza taldeek indar

handia hartu zuten;

hori galtzen joan da»

«Ikasten ari diren

haurren arteko loturak

bideratzen du gero

taldean jarraitzea»

Udaberrik antolatuta, 40 heldu inguru

ari dira dantza ikasten.Dezente

dira, ezta?

Bai, dezente dira. Hogeita gutxi

urtetik hasi, eta aurrerakoak izaten

dira. Profil bat baino gehiago

daude. Batzuk badaude umetan

hasi, utzi, eta orain heldutan berriz

arra sortu zaienak eta berriz

ere ikastera animatu direnak. Badaude

beste batzuk, helduagoak,

gaztetan erromerietan dantzan

egiten zutenak, baina askori iruditzen

zaie ez dutela ondo egiten,

eta horiek etortzen dira ondo ikastera.

Gero, beste batzuk daude, batek

edo besteak esanda, eta ondo

pasatzen dela entzun dutelakoeta,

ariketa pixka bat egitera etortzen

direnak. Ikastaroan aritzen

direnek parte hartzen dute, besteak

beste, Erromeria Egunean, eta

azken urteetan izan duen gorakada

gehienbat horri esker da.

Jendea dantza egiten ikustearen

zailtasunaz beste dantza taldeekin

ere hitz egingo duzue.

Egoera orokorra argia da: jende

askok ez daki dantzan, eta, orduan,

ez dira animatzen dantza

egitera. Horretan denak ados gaude.

Eta dantza taldeek irauteari buruz,

zein da zure ustea?

1960ko hamarkadan dantza taldeen

boom bat izan zen; pila bat sortu

ziren, eta, orduan, sekulako indarra

hartu zuen. Bazirudien

dena aurrera zihoala, eta pixkana

indar hori galtzen joan da. Eta,

gaur egun, badirudi dantzariak

ikusten direla politikariei agurra

egiten, dantza txapelketetan, eta

listo. Badago beldur pixka bat

etorkizunera begira ere. Oso ondo

dago dantza modernizatzea. Eta

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 5

‹ Gaiak

denak izan behar du bere garapena,

noski. Baina mundu tradizionalean

mugitzen garen dantza

taldeok, zaharra ondo ezagutu

gabe, berrira itsu-itsuan joko ote

den beldurra dugu. Modernizazio

prozesu horretan, beldurra dago

zaharra erabat galtzeko.

130 haur inguru ari dira ikasten Udaberrin.

Zer lan egiten da haiekin?

Garai horretan egin behar dena

da giro polit bat sustatu, talde bat

sor dadin eta pixkana talde hori

denboran manten dadin. Beraien

arteko loturak bideratzen du gero

taldean jarraitzea. Umetatik talde

handiak hasten dira. Une honetan,

9, 10, 11 urteko ume dezente

daude, baina gero 13 edo 14 dauz-

ITZEA URKIZU / HITZA

katenak bost inguru bakarrik

daude. Hor beti pasatzen da adin

kritikoa; horregatik, beraien artean

giro ona badaukate, errazagoa

da taldean jarraitzea.

Dantzari Txiki Eguna ere egingo duzue

bihar. Zer moduz pasatzen dute

txikiek?

Egun-pasa izaten da. Goizean, kalejira

egiten da, eta, arratsaldean,

emanaldia Tolosako Plaza Berrian.

Nire ustez, ilusioz bizitzen

dute eguna. Zure herriko kaleetan

ateratzea berezia da. Beraientzat

aurreneko eguna da egun oso

bat pasatzen dutena lagunekin,

eta horrek ere beraien arteko harremana

sendotzen laguntzen

du.
6 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Gaiak ›

Herrietako parte hartze politikak saretzeko,

prozesu berri bat jarri du martxan foru

aldundiak; aste honetan bildu da lehen aldiz

parte hartzea sustatzeko koordinazio taldea.

Nola eragin

herritarrek

hitza hartzea

Samara Velte Donostia

Herritar askorentzat

urrun daude instituzioetakoerabakiguneak;

politika publikoetan

parte hartzeak esfortzu

handia eskatzen du, edo beste

norbaitentzako gordetako pribilegio

gisa ikusten dute. Parte hartzeko

aukerak egon direnetan

ere, udal bakoitza bere erara moldatzen

saiatu da, eta ez dute beti

beste herrietako proposamenen

berri izan. Gabezia horretatik

abiatuta, udaletako parte hartze

politikak elkarren artean saretzeko

dinamika bat jarri du martxan

Gipuzkoako Foru Aldundiak;

abendutik aritu dira elkar ezagutzeko

tailerrak antolatzen, eta asteazkenean

bildu zen lehenengoz

lurralde osoko parte hartzea sustatuko

duen koordinazio taldea.

Orain arteko tailerretan 40 herri

ingurutako ordezkariek parte

hartu dute; koordinazio taldeak,

ordea, bederatzi kide ditu. Arantza

Ruiz de Larrinaga foru aldundiko

Partaidetzarako Zuzendaritzako

burua aritu da koordinatzaile

lanetan; hark azaldu

duenez, taldea osatzerakoan kontuan

izan dituzte eskualdeen arteko

oreka eta herrien tamaina,

«guztien ikuspegia izateko».

Ruiz de Larrinagaren arabera,

jadanik ehundik gora proposamen

sortu dira udaletan. Foru aldundiak

eratutako sareak horiek

sendotuko dituelakoan dago:

«Aukera pila bat ematen ditu elkarrengandik

ikasteko, hutsetik

ez hasteko, besteen esperientziak

aprobetxatzeko...».

Hiru asteburutan aritu dira ordezkariak

tailerrak egiten. «Dudak,

gogoak, borondatea... burutik

pasatzen diren gauza asko partekatzeko

balio izan digu; horrek

lasaitasun bat ematen du», azaldu

du Amaia Agirreoleak, Donostiako

Parte Hartzeko udal teknikariak.

Tailerrak «horizontalak»

izan direla ere azaldu du, eta emozioak

eta bizipenak partekatu dituztela:

«Garrantzitsua da hori,

konfiantzaz hitz egiteko. Parte

hartzea, azkenean, beste harreman

mota bat sortzea ere bada».

Bilera horietan hainbat behar

atzeman dituzte. «Parte hartze

teknikariak oso leku gutxitan

daudela ikusi genuen», azaldu du

Ruiz de Larrinagak. «Oro har,

udaletako teknikariak ez daude

oso trebatuta dinamizatzaile izateko

eta euren arloetan parte hartzea

bultzatzeko».

Leku batetik bestera ere asko

aldatzen da kontua; herriaren tamainak

soilik asko eragiten du.

Abendutik, hiru saio egin dituzte herrietako esperientziak partekatzeko; irudian, Usurbilgoa. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gregorio Iraola Albizturko alkateak

azaldu duenez, herri txikietan

errazagoa da herritarrengana

iristea, baina harremana askoz

pertsonalagoa da, eta horrek zail-

Herria ordezkatzen

duen erakundea da

udala, berez, baina inoiz

ez da horrela bizi izan»

MAITANE AGIRRE

Zumaiako Partaidetza zinegotzia

«Udala zenbat eta

irekiagoa izan, orduan

eta konfiantza gehiago

izango du jendeak»

GREGORIO IRAOLA

Albizturko alkatea

du egiten du prozesua: «Horregatik,

ohiturak aldatu behar dira:

udalak instituzio irekia izan behar

du. Zenbat eta irekiagoa izan,

orduan eta konfiantza gehiago

izango du jendeak, eta errazago

iritsiko da udala haiengana».

Txiki zein handi, herri guztiek

behar duten ezaugarri bat gertutasuna

da, Agirreolearen hitzetan:

«Udalak herritarrak dauden

lekura joan behar du, ez alderantziz.

Horrela erraztu egiten da elkarrizketa».

«Parte hartzearen kultura»

Dinamiketan parte hartu duten

ordezkari gehienak berriak dira

udaletan; orain arte, herritar gisa

ezagutu dituzte parte hartze politikak.

Maitane Agirre Zumaiako

Herritarren Partaidetzarako zinegotziaren

esanetan, «amildegi»

bat egon da instituzioen eta

herri mugimenduen artean: «Berez,

herria ordezkatzen duen erakundea

da udala, baina inoiz ez da

horrela bizi izan. Udala hor goian

dagoena izan da, nahi duen kudeaketa

egiten duena, nahi duen

erara, herriaren beharrak kontuan

hartu gabe».

Horren ordez, «parte hartzeko

kultura» da sortu nahi dutena,

Garbiñe Mendizabal Tolosako

udal teknikariak azaldu duenez:

«Ez dugu jakin parte hartzen; ez

digute erakutsi». Politika publikoak

beste era batera nola egin

daitezkeen asmatu nahian ari

dira. Hala azaldu du Jon Altolagirrek,

Urretxuko zinegotziak: «Esperientziak

erakutsiko digu nondik

jo, baina oso ondo etorriko zaigu

ikustea ondokoak zer egiten

duen».

Iosu Lizarralde Oñatiko Parte

Hartze zinegotziak erakunde,

teknikari eta herritarren arteko

«rol aldaketa» aipatu du. Ruiz de

Larrinagarentzat, informazioa

herritarren eskura jartzea ere gakoa

da; esaterako, aurrekontuei

buruzkoa. «Gerturatze horretan,

erakundeen eskumenak ezagutzetik

hasi behar dugu».

Koordinazio taldeak hilean

behin biltzen jarraitzeko asmoa

du. Hemendik aurrera, «asmo

konkretuetan» hasiko da: herri

mota bakoitzerako eta gai jakinetarako

lantaldeak osatuko dituzte,

eta proposamenak falta diren

herrietara zabaltzeko lanetan hasiko

dira.
Maiatzaren 18tik

20ra ospatuko

da Mundumira,

Leintz Gatzagan

eta Eskoriatzan

Besteak beste, Esne

Beltza eta Bizardunak

taldeen kontzertuak

izango dira, baita

Slow Food azoka ere

Erredakzioa

Maiatzaren 18tik 20ra bitartean

egingo da aurtengo Mundumira

jaialdia. Lehen aldiz, bi herriren

artean antolatu dute; Leintz Gatza

eta Eskoriatzaren artean,

hain zuzen. Egun osoan izango

dira ekintzak, nagusiki Leintz

Gatzagan. Gaueko ekitaldiak,

kontzertuak eta aparkalekuak,

berriz, Eskoriatzan izango dira.

Edozein moduz, aurreko zazpi aldietan

bezala, bost kontinenteetako

musika, gastronomia, antzerkia

eta eskulangintza ezagutzeko

parada izango dute

bertaratzen direnek. Besteak beste,

Esne Beltza eta Bizardunak

taldeek kontzertuak egingo dituzte,

baita Brasil, Madagaskar

eta AEBetako taldeek ere. Azoken

esparruan, Slow Food azoka

da aurtengo berritasun nagusia.

Adegiko presidente izateko

hautagaitza aurkeztu du

Pello Gibelaldek

Hiru urteko bi agintaldi

osatu ditu Eduardo

Zubiaurre presidenteak;

Gibelaldek haren

lekukoa hartu nahi du

Erredakzioa

Pello Gibelalde enpresaburua

da Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen

Elkarteko presidente izateko

lehen hautagaia. Asteon

aurkeztu du Eduardo Zubiaurre

egungo presidentearen lekukoa

hartzeko hautagaitza; izan

ere, Zubiaurrek hiru urteko

bi legealdi osatu ditu. Gibelalde

azken hamabi urteetan Adegiko

batzorde eragileko kide izan

da.

Maiatzaren 24an egingo duten

batzar nagusian erabakiko dute

Adegin hurrengo hiru urteetarako

presidentea zein izango den.

Hautagai izan nahi dutenek astebete

lehenago arteko epea dute

hautagaitza aurkezteko. Nolanahi

ere, normalki, hautagaitza

Adegiren urteko batzar orokorra, 2008an. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

bakarra aurkeztu izan da. Maiatzaren

24an bertan, kontseilu

errektorea ere berrituko du Adegik.

Presidenteak eta bederatzi

kidek osatzen dute kontseilu

errektore hori.

Pello Gibelalde legazpiarra da,

eta 1974an Olaberrian sortutako

Hine enpresaren fundatzailea da.

Egun, orotara, sei herrialdetan

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 7

‹ Gaiak

zortzi enpresa ditu Hine taldeak,

eta 319 langilek lan egiten dute

enpresa horietan. Gipuzkoatik

kanpo, AEBetan, Erresuma

Batuan, Txinan, Indian eta Brasilen

ditu enpresak. Azken urteotan

behin baino gehiagotan saritu

dute Gibelalderen ibilbidea.

Besteak beste, Joxe Mari Korta

Saria eman zioten 2009an.

Foru eraikin

guztietatik

segurtasun

arkuak kendu

ditu aldundiak

Larraitz Ugartek azaldu

duenez, segurtasun

agenteen presentzia

nahikoa dela iritzita

hartu dute erabakia

Erredakzioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak

kendu egin ditu foru eraikin guztietako

segurtasun arkuak. Hala

baieztatu du aste honetan bertan

Larraitz Ugartek, Gipuzkoako

Foru Aldundiko bozeramaileak.

Ugarteren arabera, duela pare

bat aste hartu zuen erabakia foru

gobernuak, aldundiaren eraikinetako

sarreretan egoten diren

segurtasun agenteen presentzia

segurtasuna bermatzeko nahikoa

dela iritzita. Kontrol sozialarekin

ere lotu du erabakia: «Nahikoa

kritikoak gara kontrol

sozialerako eta zaintza eta segurtasunerako

muturreko neurriekin».

Ugartek nabarmendu du

herritarren erakundeetarako

sarbidea errazteko xedea ere

baduela segurtasun arkuak kentzeko

erabakiak.
8 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Publizitatea ›

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEA

Asteazken arratsaldeko 15:00ak arte jasotako iragarkiak soilik argitaratuko dira.

Higiezinak

ETXEBIZITZAK

SALDU

Arrasate. Aukera

paregabea. 204.000 euro.

Eguzki dorrean etxebizitza

salgai. Eraberritua, guztia

altzariz hornitua eta oso

eguzkitsua. Denak

kanpoaldera ematen du. Hiru

logela, bi komun, egongela

eta sukaldea. Hiru igogailu

eta gas naturala.

Interesatuok deitu telefono

honetara: 650-01 05 15.

Arrasate. Saloun (Pineda)

daukadan etxebizitza

trukatuko nuke Arrasateko

etxebizitza bategatik. Erdi

berria. Urbanizazio pribatua.

Hondartzatik 300 metrora.

943-79 45 74.

Eskoriatza. Erdigunean

etxebizitza ia berria salgai.

102 metro koadrokoa.

Duplexa. Bi logela, ikasteko

gela, bi komun, sukaldea, eta

egongela handia. Garajea eta

trastelekua. Beherapen oso

handiarekin. 245.000 euro.

675-71 16 93 /

688-67 63 96.

Oñati. Etxebizitza salgai San

Lorentzo auzoan. 60 metro

koadro eta bi logela. Prezio

negoziagarria.

699-78 47 49.

Soraluze. Etxebizitza salgai.

Hiru logelakoa. Terraza

handiarekin. 608-57 37 50.

ERRENTAN EMAN

Arrasate. Bidebarrieta

kalean 80 m2 etxebizitza

ematen da errentan. Hiru

logela, bi komun, sukaldea

eta logela. Balkoiarekin.

Jantzia. 695-75 85 26.

Bergara. Erdigunean 72

metro koadroko etxebizitza

ematen da errentan. Bi

logelakoa. Eguzkitsua.

606-65 58 08 /

660-04 25 25.

Bergara. Lau logelako

etxebizitza ematen da e

rrentan erdigunean.

608-17 77 55.

Eskoriatza. Apartamentua

errentan edo salgai

erdigunean. Jantzia. Eraikin

berria. 670-78 17 59.

Irura. Iruran pisu

berritua,ederra, alokairuan,

500 euro(eskudirutan).

Bankuko abala edo asegurua

beharrezkoa. Etxea guztiz

berritu berria dago,

estrenatzeko dago oraindik,

toki lasai eta eder batean

kokaturik. Konpromisorik

gabe ikus ezazu. Jabe eta

bizilagun euskaldunak!

85m2 , 3 logela, wc 1,

balkoi 1, trastero 1,

elektrodomestikoak berri

berriak, sukaldea,

garbigailua, labea,

mikruina..., komuna berria,

instalazio elektriko berria,

kalefakzio berria gas

naturala, Climalit lehioak,

oso argitsua eta ekialdeko

kokapena (eguzkia egun

osoan), egurra lurrean...

Zoragarria eta zuk

estreinatuko zenuke!.

Tel.:676-05 18 85.

joxibalerdi@hotmail.com

ERRENTAN HARTU

Antzuola. Antzuolan etxea

behar dugu errentan.

Baserria ere hartuko genuke.

626-73 40 19 /

699-24 86 99.

OPORRETAKO

ETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Hondarribia. Gela

bakarreko apartamentua

alokatzen da Hondarribian

Aste Santu eta Pazko astean,

hondartzaren parean.

Interesatuak deitu telefono

honetara: 617-55 25 43.

PISUA KONPARTITU

PISUKIDE BILA

Aretxabaleta. Logela

ematen da errentan Araba

ibilbidean. Mutil batentzat.

Kontratuarekin.

678-73 66 54.

Arrasate. Pertsona bat

behar da 4 gela eta 2 bainu

gelako pixua osatzeko, etxea

oso eguzkitzua da,oso ondo

dago eta 3 langile bizi dira

bertan. 653-71 44 57.

Arrasate. Etxea osatzeko

NORBANAKOEN IRAGARKIAK

Iragarkiak paperean argitaratzeko tarifak:

Iragarki bakarra: 5 euro. Bi iragarki: 9 euro.

Hiru iragarki: 12euro. Bost iragarki: 17euro. BEZa barne.

Gehienez 20 hitz argitaratu daitezke iragarki bakoitzean.

gela bat edo bi ditugu

errentan. 630-71 35 83.

Arrasate. 36 urte neska

pertsona baten bila

etxebizitza osatzeko.

680-74 67 80.

Arrasate. Pertsona bat

behar da Altamira auzoan 4

logela eta 2 bainugela dituen

etxebizitza osatzeko. Etxea

oso ondo dago eta langileak

bizi dira bertan.

653-71 44 57.

Bergara. Logela ematen da

errentan etxebizitza

osatzeko. Erdigunean.

608-17 77 55.

Oñati. Baserri baten logela

ematen da errentan,

sukaldea eta komuna

erabiltzeko aukerarekin.

679-34 00 45.

LOKALAK

EROSI

Bergara. Lokal bila gabiltza

san lorentzo edo matxiategi

kaleetan. 50 m2tik gorakoa.

654-35 50 16.

GARAJE/

TRASTEROAK

SALDU

Bergara. Bergaran, 15 m2ko

garaje itxia salgai Ozaetan.

Prezio negoziagarria.

655-72 63 13 /

943-76 50 71.

Oñati. Garaje itxia, 17

m2koa, salgai Arantzazu

kalean. Prezio onean.

635-06 24 79.

ERRENTAN HARTU

Oñati. Garaje bat errentan

hartuko nuke Oñatiko

Bidebarrieta kalean.

626-59 91 86.

LURSAILAK

SALDU

Eskoriatza. Apotzagan

11.000 metro koadroko

lursaila salgai. Borda eta

guzti. 690-81 64 39.

EROSI

Arrasate. Lursaila erosiko

nuke Arrasate, Aretxabaleta

edo Eskoriatza inguruan.

Interesatuok deitu zenbaki

honetara: 619-87 95 57.

Teknologia

INFORMATIKA/

BIDEOJOKUAK

SALDU

Ordenagailua eta pantaila

salgai. Pentium 4, 1,5 Gb

Ram. Disko gogorrak

160 Gb. Fire-ware txartela.

Sistema eragilea w-xp sp-3.

100 euro. 669-65 48 87.

Lana/negozioak

LAN ESKARIAK

PERTSONAK ZAINDU

Aretxabaleta. Haur

hezkuntza ikasi duen 22

urteko neska haurrak

zaintzeko prest.

Esperientziaduna. Goizez

edo arratsaldez.

688-88 39 57.

Aretxabaleta. Emakume

euskalduna umeak edota

pertsona nagusiak zaintzeko

prest. 666-26 07 62.

Arrasate. Neska gertu

ospitalean gauak egiteko,

garbiketa lanak edo nagusiak

zaintzeko. Egoitzatan

eskarmentua dut.

693-40 88 86.

Arrasate. Nagusiak eta

umeak zaintzen lan egingo

nuke, baita garbitasuna

lanak egiten ere. Ordutegia:

16:00etatik 21:30era.

Esperientzia eta

erreferentziak. 677-81 10 00

Arrasate. Nagusi edo

umeak zaintzen lan egingo

nuke debagoienan. Baita

garbitasun lanetan ere.

Egunez, gauez edo

ospitalean ere bai. Angela.

659-57 93 89.

Arrasate. Nagusi edo

umeak zaintzen lan egingo

nuke debagoienan. Baita

garbitasun lanetan ere.

Egunez, gauez edo

ospitalean ere bai. Elena.

627-60 49 99.

Arrasate. Nagusiak

zaintzen edo denetariko

garbitasun lanetan jardungo

PROFESIONALEN IRAGARKIAK

(MODULOA)

Moduloen kontrataziorako, deitu: 943-30 43 33

nuke debagoienan: atari,

elkarte, taberna eta abarrak.

Orduka, egun osoz zein

etxean bertan bizi izaten.

682-31 97 37.

Arrasate. Arratsaldetan

edo asteburuetan lan egingo

nuke tabernetan edo

nagusiak zaintzen.

606-64 16 09.

Arrasate. Arrasaten,

Aretxabaletan edo

Eskoriatzan. Neska

euskalduna esperientzia

handia duena, prest haurrak

zaintzeko, eskolara

eramateko edota etxerako

lanak egiten laguntzeko.

Magisteritzan diplomatua

eta hezkuntza berezian

espezialista. 600-39 47 77.

Arrasate. Emakumea prest

nagusiak zaindu, garbiketa

edo bestelako lanetan

jarduteko. 603-77 58 82.

Arrasate. Neska gertu

nagusiak eta umeak

zaintzeko eta garbiketa lanak

egiteko. 618-04 15 45

Bergara. Neska gertu

pertsona nagusiak zaintzeko

eta garbitasun lanak egiteko.

Esperientziaduna.

680-77 06 46.

GAINERAKOAK

Arrasate. Eskarmentudun

gidaria lanerako gertu. B, D,

D1 eta BTP baimenak ditut.

Mudantzatan laguntzen ere

bai. Nagusiak zaindu edo

garbiketak egiteko gertu.

Gurutze gorriaren titulua

daukat. 698-59 37 57.

Arrasate. Debagoienan

eraikuntzarekin lotutako edo

bestelako edozein lanetarako

mutila prest. 677-70 93 80.

Arrasate. Debagoienan,

gizonezkoa gertu garbiketa

lanak egiteko: etxeak,

elkarteak, tabernak, atariak

eta abar. Eskarmentuduna.

Miguel. 634-41 90 51.

Azpeitia. Taberna

traspasatzen da. Martxan

dago. Sukaldea,biltegia,

danetik martxan jarraitzeko,

prezio ekonomikoa,

negoziatu daiteke.

Kontakturako telefono

zenbakiak: 943-56 96 70 /

697-76 14 35.

Citroen xsara. Citroen xsara

autoa salgai. SS-AF

matrikuladuna. Egoera

onean. Prezio interesgarria.

669-36 30 20.

GAINERAKOAK

SALDU

Aulki elektrikoa. Gurpildun

aulki elektrikoa. Egoera oso

onean. 1.500 euro.

677-38 85 64.

Autokarabana

debagoienan. Oso egoera

onean dagoen autokarabana

salgai. Benimar, 6 plaza, 2.8

td. 10 urte. 18.000 euro.

629-43 27 19 /

943-76 56 96.

Txakurrendako karroa.

Txakurrak eramateko karroa

salgai. Egoera oso onean.

Alzaga etxekoa. Lau txakur

eramateko modukoa. 360

euro. Deitu 19:00etatik

aurrera. Jabi. 695-75 52 70.

pertsonarik badago, email

bat bidal dezala ondoko

helbidera:

mzubizaga@yahoo.es

MUSIKA/PELIKULAK/

LIBURUAK

SALDU

Baxuarendako

anplifikagailuak. Bi

anplifikagailu. Peavey eta

academy etxekoak. Prezio

oso onean. 652-71 38 28.

Denetarik

SALDU/EROSI

Arrasaten panteoia

salgai. Panteoia saltzen da

BILDUMAK

arrasateko hilerrian. Lau leku

dauzka. Erabili gabea.

EROSI

685-77 66 63.

Txanponak. Zilarrezko eta

urrezko txanponak erosiko

Ibilgailuak

nituzke. 656-75 76 98.

AUTOAK

SALDU Familia/etxea

ETXERAKO

BMW 325i E30 salgai.

TRESNAK/ALTZARIAK

1988. Urtekoa, 170zp eta

SALDU

220.000km. Kotxea egoera

oso onean dago. IAT(ITV)a Berogailu ekologikoa

2013ko martxora arte. Salgai debagoienan. Pelet

ez delako erabiltzen. Prezioa sistema darabilen berogailu

ezin hobea 3.100 euro. Xabi ekologikoa salgai, egoera

680-38 67 63.

onean. Interesa izanez gero

idatzi

mitartegarai@euskalnet.net

helbidera edo deitu zenbaki

honetara: 943-79 17 51.

Chaise longueak

debagoienan. Banakako 2

chaise longue. Beltzak.

Tamaina ezberdinak. Leku

faltagatik saltzen dira.

Berriak. Prezio interesgarria.

635-71 80 28.

Kristalezko mahaia.

Bulegorako kristal eta

altzairuzko mahaia salgai

debagoienan. 160x78x76

neurrikoa. Egitura altzairu

eta kristal tenporizatuzkoa.

619-87 95 57.

Ohe egiten den sofa. Bi

lagunentzat ohe egiten sofa.

Ikea ps lovas markakoa,

beltza arraia zuriekin

(koltxoia barne).

160x205cm. Berria. Leku

faltagatik saltzen da. Prezio

interesgarria. 635-71 80 28.

Arrasate. Debagoienan

tituludun eta

esperientziadun

ileapaintzailea lan egiteko

gertu. Makilajea eta

manikuran ere esperientzia.

629-01 40 33.

Harremanak

KOTXEA KONPARTITU

Arrasatetik Donostiara

autoan. Egunero arrasatetik

donostiara joateko autoa

partekatzeko jende bila nabil.

Arrasatetik 8:30ean irtetzen

naiz eta donostiatik

HAURREN TXOKOA,

OSAGARRIAK

Haur kotxea erosi nahi.

Haur kotxea erosi nahi dut.

Bugaboo bee markako haur

kotxea erosiko genuke.

Interesatuek mesedez deitu

656-78 28 13 telefono

zenbakira.

LAN ESKAINTZAK

OSTALARITZA

Zaldibia.

Astebukaeratarako

zerbitzari euskalduna behar

da, kotxearekin.

Deitu: 943-88 00 44.

17:30etan. Imanol.

669-13 20 08.

Aisia/kirola

ANIMALIAK

EMAN

Txakurkumeak oparitzen

GALDU

Umearen txamarra galdu

Aretxabaletan.

Aretxabaletan, aratustedomeka

arratsaldean galdu

nuen. Marroia da, Quiksilver

etxekoa eta 4 tailakoa.

NEGOZIOAK/

TRASPASOAK

SALDU

dira. Labrador arrazako hiru

kume ar etxe bila dabiltza.

Martxoaren 2an jaio ziren.

Ondo zainduko duen/dituen

Harremanetan jartzeko

deitu telefono zenbaki

honetara: 659-35 89 92.
San Juan plazaren obren bigarren faseko indusketetan, I. mendeko zeramikaz eta haziez betetako

erromatarren garaiko etxebizitza baten sotoa aurkitu dute, 4,5 metro kubokoa.

Bixeraren azpian, Oiasso

Erik Gartzia Irun

Bixera eraikin historikoa

eraitsi, eta zer aurkitu

dute? Are historikoagoak

diren aztarnak.

1936an eraiki zuten Bixera, eta hiriaren

sinbolo izan da. Bertan,

Irungo San Juan plazan, obra batzuk

egiten ari zirela, Arkeolaneko

ikertzaileek euren lanetarako

pagotxa aurkitu zuten gaur zortzi:

4,5 metro kubo I. mendeko aztarnaz

beteta, hiru metroko luzera,

metro eta erdiko zabalera eta

metro bateko sakonera duen eremuan.

Oiasso herrixkaren zatia

da.

«Erromatarren garaiko etxebizitza

baten sotoa aurkitu dugu,

betelanez egindakoa», azaldu du

Mertxe Urteagak, Arkeolaneko

kide eta Irungo Oiasso Museo

Erromatarreko zuzendariak

(Lazkao, 1960). Adierazi duenez,

San Juan plazako obrekin batera,

eurek proiektu arkeologikoa aurkeztu

zuten, eremu hori oso zabala

baita. Hasiera batean, zundaketan

ez zuten ezer ere aurkitu, baina

gaineratu du aztarnak aurkitu

dituzten lur eremua ez zegoela

besteak bezain «prentsatuta».

«Txiripaz izan da aurkikuntza;

zundaketetan ezer ez zen agertu,

baina makinak lurrak mugitzen

ari zirela ikusi genuen ezberdina

zela lur hori».

Lautadatxo edo eremu hori

erromatarrek eraiki zuten.

«Erliebean zeuden pinportak

kendu zituzten, eta lur horrekin

zuloak bete zituzten», esan du

Urteagak. Plano hori betetzean

lehen zegoen herrixkaren aztarnak

desagertu zirela azaldu du.

Hala, «zaborrez» bete zituzten

zulo horiek, tartean hondatutako

zeramika zati hautsiekin eta «oso

ondo kontserbatu diren» fruitu

haziekin.

San Juan plaza gaur egun Irunen

erdigunea da, eta Oiasson ere

toki oso garrantzitsua izan zen lehenengo

mendetik aurrera. «Lehenengo

mendearen bukaeran

planoa eraikita», zehaztu du Urteagak,

«hiriaren ardatz nagusia

zen kalea egin zuten lautadatxo

horren gainean. Guztira, 700 metro

inguru zituen luzeran eta 400

zabaleran, hamabost hektarea inguru».

Eraiki ondoren, orubeak

banatu zituzten, eta etxebizitzak

eta tailerrak eraiki zituzten bertan.

Hipotesia indartuta

Oiasso hiria ikertzen hasi zirenean,

eremu horretan plano

bat zegoela esan zuten, hipotesi

moduan. Datu topografiko batzuk

azaldu ondoren esan zuten

Erromatarren garaiko soto bat aurkitu dute Bixera zegoen tokian. ASIER PEREZ-KARKAMO

hori. Orain dela bi urte egindako

aurkikuntzek hipotesi hori baieztatu

zutela ziurtatu du, eta bigarren

fasekoek, berriz, indartu. Sinesgarritasun

aldetik, gainera,

Hainbat orube utziko

ditugu induskatu gabe,

etorkizuneko

arkeologoek ikertzeko»

MERTXE URTEAGA

Oiasso Museo Erromatarreko zuzendaria

garrantzia izan du: «Obren barruan

programa arkeologiko bat

zegoen. Bigarren fasean egindako

aurkikuntzek frogatu dute guk ez

ditugula eskatzen arkeologia

ekintzak eskatzeagatik. Badaude

pisuzko arrazoiak». Azkeneko

mende laurdenean aurkikuntza

oso garrantzitsuak egin direla

gaineratu du.

Bestalde, Oiassok zuen biztanle

kopurua ezin dela argi finkatu

esan du Arkeolaneko kideak.

«Betiko galdera da hori. Orube

batek solairu bakarreko etxea

eduki zezakeen, edo gehiago, eta

solairu bakoitzean ezin da finkatu

zenbat jende bizi zen. Esaten

da hektarea batean kontatu

behar direla 40 eta 400 pertsonaren

artean. Hamabost hektarea

zeuden Oiasson; beraz, atera

kontuak... Hori bai, hiri bat zela

argi dago». Gaur egungo Gipuzkoako

bi hirietako bat zen Oiasso.

Bestea Menoska zen, baina oraindik

ez dute haren arrastorik aurkitu.

Deba eta Oria ibaien artean

egongo litzateke hiri hori, kostaldean.

San Juan plazako planoan ikerketa

gehiago ez dituztela egingo

gaineratu du. Irunen bertan

«ukitu gabeko» orube gutxi geldi-

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 9

‹ Gaiak

tzen direla, alegia. «Batez ere

Beraun aldean daude, etxe sakabanatuetan.

Lorategi horien

azpian zerbait egotea da gure

itxaropena», esan du Urteagak.

Padura aldera joanda hor ere

aztarna gehiago aurki daitezkeela

gaineratu du, garai bateko portuarenak.

Hala ere, ez dute ikertzeko asmorik.

«Gaur egun ditugun baliabideak

nahiko onak direla uste

dut, baina hemendik hogei urte

barru hobeak izango direla uste

dugu. Alde horretatik, pentsatzen

dugu hainbat orube utzi behar

ditugula induskatu gabe,

etorkizuneko belaunaldiek aukerak

izan ditzaten, euren erara lan

egin dezaten».

Hiri erromatarraren aztarna

asko aurkitu dituzten arren, baskoien

hiriaren aztarnarik oraindik

ez dute topatu. «Uste dugu

beste toki batean zegoela baskoien

hiria izan zena, Oiasso

izenekoa. Burdin Aroko Oiasso

hori aurkitzea espero dut hil

baino lehen!», esan du Urteagak.

EAJk dio PSOEk

ez duela bete

Tabakalerarekin

hartu zuen

konpromisoa

«Hartutako erabakiei

aurre egiteko» exijitu

dio Ikerne Badiola

Gipuzkoako Kultura

diputatuak EAJri

Erredakzioa

EAJk asteon salatu du Espainiako

Gobernuak ez duela bete

2011ko aurrekontuetan Tabakaleraren

proiektuarekin hartutako

konpromisoa. Konpromiso

horren arabera, PSOEren gobernua

iazko aurrekontuetatik zazpi

milioi euro Tabakaleraren egitasmorako

ematekoa zen. EAJko

Markel Olanok eta Eneko Goiak

egindako agerraldian Jose Luis

Rodriguez Zapateroren gobernuari

«konpromiso politikoa» ez

betetzea egotzi diote, eta Eusko

Jaurlaritzari eta Gipuzkoako

Foru Aldundiari, berriz, «kudeaketa

politiko egokia» ez egitea.

Areago, Madrilera diru horri

buruz hitz egitera Martin Garitano

Gipuzkoako ahaldun nagusiak

berak joan beharko lukeela

uste du EAJk.

EAJren salaketaren ondoren,

Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru

Aldundiko Kultura diputatuak

EAJri exijitu zion «hartutako erabakiei

aurre egiteko» eta «erantzukizuna

eskatzeko» akordioak

bete ez dituztenei. Badiolaren

arabera, 2010eko urrian sinatu

zen zazpi milioi euroko akordioa;

alegia, Raxoi gobernura heldu

baino urtebete lehenago. «EAJk

argitu beharra dauka zer egin

duen urte luze horretan Zapaterok

bere konpromisoak bete zitzan.

Orduan, zergatik ez zuen

ezer egin?».

Odon Elorza Donostiako alkate

ohiak, berriz, PP egin du diru sail

horren galeraren erantzule. Adierazi

du EAJren akusazioa «faltsua»

dela eta diru kopuru hori

PSOEk ez baino PPk baztertu

zuela, 2011ko aurrekontuak luzatu

zituenean.
10 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Gaiak ›

XVI. mendekoa da prozesioen jatorria. XVII.

mendean antzezpenak elizatik kalera atera ziren,

eta prozesioak sortu ziren herri guztietan. Gaur

egun, herri gutxik eusten diote ohiturari.

Prozesioak:

berriz eliza

barrura?

Onintza Lete Arrieta Azkoitia

Aste Santuko prozesioak

gogoratzearekin

bat datoz burura hainbat

herri: Segura,

Hondarribia, Azkoitia, Pasaia...

Herri horietan guztietan prozesioek

toki propioa dute urteko sasoi

honetan. Jesusen heriotza ardatz

hartuta, eskultura gisa egindako

irudi bidez esplikatzen dira

kristau misterioak prozesioan.

Herri bakoitzak bere erara eta

hainbat irudirekin egiten du ekitaldia.

Liturgiak XVI. mendean

du jatorria, eta aurrera darrai aipatutako

herri horietan; gainerakoetan,

galduz joan da urteen poderioz.

Oraintsu arte iraun du batzuetan:

Azpeitian, esaterako,

orain lauzpabost urtera arte egiten

zituzten prozesioak. Eta,

oraindik ere, irudiak prestatu eta

parrokian jartzen dituzte Aste

Santuan.

Ondoko herrian, Azkoitian,

egoera hobexeagoa da: urtero bezala,

prozesioa egingo dute hainbat

herritarren eta bisitariren aurrean.

Itxuraz, dena da dotorea.

Azkoitian ere kezkatuta daude,

ordea. Antolatzaileen esanetan,

jendea falta da prozesioan parte

hartzeko, eta ez dakite noiz arte

eutsi ahal izango dioten ohiturari.

Izan ere, gaur egun herritar askok

oporretara joateko aprobetxatzen

ditu egun horiek, eta, beraz,

herrietan ikusle eta parte

hartzaile gutxi gelditzen da. Elizarekin

eta erlijioarekin zuzenean

lotutako ekitaldietan ere gero

eta jende gutxiagok hartzen du

parte, eta prozesioak horren isla

dira.

Azpeitian saiatu ziren prozesioa

salbatzen. Deialdia ere egin

zuten komunikabideen bitartez.

Ez zuen emaitzarik izan, ordea:

«Poliki-poliki ahuldu zen, eta hori

jendaurrean adieraztea erabaki

genuen», adierazi du Kepa Susperregi

Azpeitiko erretoreak. Talderik

ez zen sortu, ordea; laguntzeko

prest gerturatu zirenak zaharregiak

ziren irudiak sorbalda

gainean eramanez prozesioan

parte hartzeko. Hala, errealitatea

onartu behar izan zuten: «Egin

ezin dena, ezin da egin».

Susperregik prozesu orokorrago

baten barruan kokatzen du

prozesioa galtzea: «Lehen, sasoiko

jendea etortzen zen, orain horiek

zahartu egin dira, eta oraingo

jendeak bestelako ikuspegia

Ikusleak eta parte

hartzaileak galtzen

ari dira prozesioak,

eta galtzear daude

Azpeitian eliza barrura

mugatzen dute

ekitaldia; Azkoitian

larri-larri moldatzen dira

du sinesmenarekiko, oporrekiko...».

Behar adinako talderik osatu

ez arren, Aste Santuan lan egiten

duen taldetxoa badago Azpeitian.

Dionisio eta Iñigo Perez anaiek,

esaterako, urte asko daramatzate

prozesioak prestatzen eta haietan

parte hartzen. Aurten ere,

prozesiorik egon ez arren, irudiak

prestatu egingo dituzte, parrokian

ikusgai egon daitezen. Perez

anaiek «pena handia» sentitu zuten

prozesioa desagertzean, baina

ez dute etsi: «Irudiak prestatzen

eta jartzen segitzen dugu,

hori mantenduta errazagoa izango

delako egunen batean berriz

prozesioa egitea». Sei lagun ari-
tzen dira prestaketa lanetan, eta

Aste Santuan parrokia «dotoreago»

egoten dela nabaria dela diote.

Zazpi irudi prestatzen dituzte,

beste bi zaharberrituta daudelako

eta horiek ukitzea «debekatuta»

daukatelako. Bestela, horiek

ere dotoretzeko prest daude pereztarrak.

Biek gogoan dute orain 25-30

urte prozesioak herrian zuen indarra.

Handik gutxira hasi zen beherakada,

ordea: ostegun santuko

prozesioa galdu zen aurrena,

gurutze bidea gero. Prozesioa galdu

aurreko ibilerak ere gogoan dituzte:

«Aurreneko irudia eramaten

zutenek hura amaitutakoan

bosgarrena hartu behar izaten

zuten; jenderik ez, eta hala moldatu

behar izaten genuen», dio Iñigo

Perezek.

Gaur egun ekitaldi bakarra egiten

dute elizatik kanpo: ostiral

santuko gurutze bidea, hain zuzen.

08:00etan parrokia aurretik

abiatuta hilerrirako bidea egiten

dute, gurutze bat hartuta.

Perez anaiek «askotan» pentsatu

dute beraiek ardura uzten duten

egunean desagertu egin daitekeela

orain dagoen gutxia ere.

Hala ere, umorerik ez dute galdu:

«Orain krisiarekin jendea herrian

gelditzen hasiko da, eta berriz

jarriko dugu martxan prozesioa».

Azken unera arte, zalantzak

Azpeitian bezala, Azkoitian ere

martxan da prozesioa antolatzen

duen herritar taldea. Gonzalo Torres

Pitusa da antolatzaileetako

bat. 61 urte beteko ditu aurten,

eta 18 urte zituenetik hartu du

parte prozesioetan, «tartean urte

batzuetan huts egin» badu ere.

Beste sei lagunekin batera aritzen

da Aste Santurako dena antolatzen.

Azkoitian hamahiru irudi prestatu

eta ateratzen dituzte prozesioan.

Irudi bakoitza lau lagunek

eramaten dute, eta irudi bakoitzaren

aurrean haur bat joaten da.

Horretaz gain, bost armatu figura

ere ibiltzen dira Azkoitian. Armatuak

soldaduak dira, eta armadura

eta kaskoak jantzita ateratzen

dira prozesioan. Guztira, 70 lagunek

hartzen dute parte prozesioan,

beraz. Azken urteetan jendea

biltzeko «arazoak» izan dituztela

aitortu du Torresek: «aurten ere

azken unera arte ez dugu jakingo

irudi guztiak ateratzeko gai izango

garen ala ez». Iaz irudi bat ez

ateratzekotan egon ziren, baina

azken unean aurkitu zuten jendea.

Torresek gogotsu egiten du

lana; «honek bete egiten nau»,

dio. Gainera, soldaduz janzten da

bera. Hala ere, ardura zama

bihurtzen da erraz: «Urteren batean

nahiko nuke Aste Santuan

kanpora joan ahal izatea oporretara.

Edo beste herriren bateko

prozesioa ikustera. Baina ezin

dut halakorik egin; prozesioa aurrera

ateratzeko gutxi gaude bes-

tela ere». Ez daki zenbat denboraz

eutsi ahalko dioten prozesioari,

ezta nolakoa izango den ere Azkoitiko

etorkizuneko Aste Santua.

Oraingoa luzaroan mantentzea

zaila ikusten du, baina argi

ditu lehentasunak: «Gaueko prozesioari

eutsi nahi nioke, gainerakoa

galtzen bada ere».

Beste herrietan prozesioak galdu

izanak pena ematen dio, alde

batetik; «poza ere bai, bestetik,

hemen jarraitzen dugulako geurea

egiten». Prozesioa erlijiotik

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 11

‹ Gaiak

Azkoitiko prozesioko une bat: Iruitturri elkartekoak Jesus Baratzetakoa irudia eramaten. JON ANDONI MARTIN Azpeitiko prozesioa parrokiatik abiatzen, 1934. urtean. FIDEL URIAREN ARTXIBOA

Aurten, Azkoitiko Jesus

Baratzetakoaren irudiak

300 urte beteko ditu

D Agerikoa da prozesioen

tradizioa aspaldikoa

dela. Eta urteurren batzuek

ageriagoan uzten dute hori. Azkoitian,

esaterako, aurten 300

urte beteko ditu prozesioan

ateratzen duten irudietako batek.

Jesus Baratzetakoa da irudia.

Bertan Jesus belauniko

ageri da, aingeru batek kopa

bat eskaintzen dion bitartean.

Irudia Goiko Kalekoa da. Izan

ere, prozesioak egiten hasi zirenean

kale bakoitzak bere irudia

zuen. Hau Felipe Arizmendik

egindako lana da. Garai hartako

apaizak bere poltsikotik erosi,

eta udalari oparitu zion prozesioan

ateratzeko. Hala, Azkoitiko

irudi ia guztiak

udalarenak edo kaletarrenak

dira.

harago doa harentzat, Azkoitiko

ohituren eta kulturaren parte ere

bada.

Juan Bautista Mendizabal

Azkoitiko kronista ofizialak ere

uste du Aste Santuko prozesioa

Azkoitiko nortasunaren parte

bat dela. Historian atzera eginez,

berriz, XVI. mendean kokatu du

prozesioen sustraia. Garai hartan,

«eliza barruan eta xumeki»

egiten zuten antzerkia; «kalera

ateratzen hasi ziren XVII. mendean,

eta XX. mendera arte iraun

zuen; 1960ko hamarkadan,

berriz, ia herri guztietan galdu

ziren», dio.

Azkoitikoa, Segurakoa, Hondarribikoa,

Pasaiakoa... bizirik dira

oraingoz, baina noiz arte?. Agian,

hauskortasun horretaz jabetuta,

Azkoitiko prozesioaren inguruan

argazki liburua egin zuen iaz Jon

Andoni Martin Pegote argazkilariak,

Mendizabalen argibideek lagunduta.www.jonandonimartin.es

webgunean dago ikusgai.
12 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Publirreportajea ›

‘Cocinas.com’-ek denda ireki du Azpeitian. Zazpiehun metro koadro ditu lokalak, eta horietatik 400

erakusketak hartzen ditu; hirigunetik hurbil dago, eta dekorazio arloko azken joerak biltzen ditu.

‘Cocinas.com’, sukaldeaz harro egoteko

Zerbitzurik onena

eskaintzeko prest iritsi

da Azpeitira Cocinas.com.

Esperientzia

handiko profesional

talde batek lan egiten du Arretxe

kaleko 15. zenbakian ireki berri

duten dendan, eta beti prest dago

bezeroari aholkuak emateko

erosketa prozesu osoan.

Eskulanetan trebe direnek garbi

ikusiko dute Azpeitiko Cocinas.com

eurentzat egina dagoela.

Bezeroei kalitatea eta preziorik

onenak eskaini nahi dizkieten dekorazio

munduko profesionalek,

berriz, haiei dendara lagundu eta

bertan hautatu baino ez dute egin

beharko, etxean baleude bezala.

Garbi izan dezakete Cocinas.comen

kalitate onena aurkituko dutela,

preziorik onenean. Edo beste

modu batera esanda: Italiako diseinua,

Suediako prezioetan. Ez

al da halakoa guztiok etxerako

nahiko genukeen sukaldea?

Behin dendan izanik, bezeroek

sukaldea desmuntatuta erosteko

aukera dute, muntatze eta instalatze

gastuak aurrezteko, edo garraio

eta instalazio zerbitzuak

kontratatu ahal izango dituzte.

Hala nahi badute, diseinu proiektu

bat ere eska dezakete, baita

etxetresna elektrikoak, sukaldegainak

eta lurzoruak ere.

Egizu zerorrek

Baina Cocinas.com-ek Do it yourself

edo egizu zerorrek ereduari

ere erantzuten dio. Hala, Cocinas.com

webgunean ametsetako

sukaldea diseinatu eta erosteko

aukera du bezeroak, bost pauso

errazetan. Horretarako, bideo batzuk

biltzen ditu webguneak, bezeroari

altzariak muntatzen laguntzeko.

Cocinas.com-ek sukaldeak

erosteko XXI. mendeko era

ordezkatzen du.

Bezeroen gustuetara eta eskakizunetara

egokitzen da; hori da

garrantzitsuena. Horrela, Cocinas.com-ek

gipuzkoar guztiengana

iritsi nahi du Azpeititik: inde-

pendizatzen diren gazteengana,

etxea berritu nahi duten bikoteengana,

espazio berezia eta erabilgarriagoa

nahi duten familiengana,

betikoarekin konformatzen ez

diren diseinuzaleengana, eta abarrengana.

Gainera, sukalde batean ezinbestekoak

dira hezetasunaren,

gazitasunaren, erabilera etengabearen

eta garbiketa produktuen

eragina eramateko moduko materialak.

Material onak

Cocinas.com-ek materialik egokienak

erabiltzen ditu altzari

guztietan, eta ez aurrealdean soilik.

Gainerako sukalde markek

baino gramaje handiagoa dute

cocinas.com-en oinarriek, apalek

eta sukaldegainek, eta sukalde

guztiek atzealde sendoak dituzte.

Horrez gain, burdineria onena,

irekiera eta itxiera sistema leunak,

eta konfiantza handiena

ematen duten osagarriak dituzte.

Diseinuarekin, kalitatearekin

eta prezioarekin batera, Cocinas.com-en

beste alderdi garrantzitsu

bat enpresak duen gaitasun

logistikoa da. Horrek aukera

ematen die berdindu ezinezko

epeen barruan lan egiteko. Hala,

eredu gehienen kasuan, gehienez

bost laneguneko epean jasotzen

du bezeroak eskaria, frankizia-

Altzari guztiak

1.655 €

BEZa aparte

Cocinas.com-en daude merkatuko diseinu funtzional eta berritzaileenak, prezio ezin hobean. GIPUZKOAKO HITZA

Cocinas.com-ek materialik egokienak erabiltzen ditu altzari guztietan. GIPUZKOAKO HITZA

ren zentralak erosketa berretsita

daukanetik kontatzen hasita.

Enpresak punta-puntako zerbitzua

eskaintzen die profesionalei

eta publiko orokorrari. 2010ean

sortu zen arren, mundu osoan sukaldeko

altzariak ekoizten eta

merkaturatzen hogei urte baino

gehiagoko esperientzia duen talde

bateko kidea da. Enpresak edozein

gorabeherari azkar erantzuteko

gaitasuna du; punta-puntako

zerbitzua eskaintzen du, eta logistika

handia. Bere sukaldea aldatzeko

asmotan dabilen inork ez

luke dudarik izan beharko: Azpeitiko

Cocinas.com-era joan beharko

luke.
Asteburuko proposamenak D

1

Zea Mays

Oñati

pZER? Zea Mays taldearen

kontzertua.

pNON? Oñatiko gaztelekuan.

pNOIZ? Gaur, 23:00etan.

pGEHIAGO.Udalak antolatuta,

Zea Mays talde bizkaitarrak

kontzertua emango du,

gaur, Oñatiko gaztelekuan.

Taldea 1997. urtean sortu

zen, Bilbon. Ordutik, sei disko

kaleratu dituzte, eta ibilbide

oparoa osatu dute. Lehen

diskoa, Zea Mays 1998an

argitaratu zuten, Elektrizitatea

2000. urtean, Harrobian

2

‘Sed Lux Permanet’

Donostia

pZER? Ballet du Grand Theatre

de Geneve konpainiaren

Sed Lux Permanet dantza

ikuskizuna.

pNON? Viktoria Eugenia antzokian.

pNOIZ? Gaur, 20:00etan.

pZER? Bi koreografiaz osatutako

dantza ikuskizuna da

Sed Lux Permanet. Lehenean,

Francesco Ventrigliak benetako

maitasuna lortzeko

hainbat oztopo gainditzen

dituen bikote baten istorioa

kontatzen du. Bigarrenean,

bizitzaz eta heriotzaz ariko

da Ken Ossola.

4

‘La lechuga’

Beasain

pZER? Glu-glu taldearen taldearen

La lechuga antzezlana.

pNON? Usurbe antzokian.

pNOIZ? Gaur, 22:15ean.

pGEHIAGO.Aurten, 18. aldiz

osatu dute Antzerki Garaia

egitaraua, Ordizia eta Beasaingo

udaletako Kultura

Sailek bultzatuta. Egitarau

horren barruan, La lechuga

antzezlana emango dute,

gaur. Komedia beltza dago

obraren oinarrian, eta elkarri

gorrotoa dioten familia baten

gorabeherak kontatzen

ditu istorioak.

M. DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

2002an, Sortuz, grabitatearen

aurka 2005ean, Morphina

2007an eta Era, 2010ean.

Azken lan horretako Negua

joan da ta izan da taldearen

azken kanta arrakastatsuena.

Besteak beste, zeinu hizkuntzan

egindako bideokli-

pak hedapen handia izan

duelako. Aiora Renteria

(ahotsa), Asier Basabe

(bateria), Ruben Gonzalez

(baxua) eta Iñaki Imaz Piti

(kitarra elektrikoa eta akustikoa)

dira taldekideak.

3

Bertso jaialdia

Bergara

pZER? Udalak antolatuta,

bertso jaialdia.

pNON? Bergarako udal pilotalekuan.

pNOIZ? Gaur, 22:30ean.

pGEHIAGO.Bergarako Udaleko

Kultura Batzordeak antolatuta,

goi mailako bost bertsolari

kantuan ariko dira

gaur, udal pilotalekuan. Miren

Amuriza, Maialen Lujanbio,

Amets Arzallus, Ainhoa

Agirreazaldegi eta Andoni

Egaña izango dira taula gainean.

Haiei gaiak jartzeko lanetan

arituko da, bestalde,

Josu Goikoetxea.

5

The New Piccadillys

Andoain 6

Erdi maratoia

Azkoitia-Azpeitia

pZER? The New Piccadillys

taldearen kontzertua.

pNON? Bastero kulturgunean.

pNOIZ? Gaur, 22:30ean.

pGEHIAGO.Rock and roll eta

twist doinuen bidez 1960ko

hamarkadara eramaten du

entzulea Glasgowko (Eskozia)

The New Piccadillys taldeak.

George Miller, Keith

Warwick, Mark Ferrie eta Michael

Goodwin dira partaideak.

Guztiak ere ospe handia

lortu izan duten taldeetan

ibilitako musikari

beteranoak.

Azkoitia-Azpeitia lasterketa, Diego Garcia zenaren omenezko eskulturaren albotik pasatzen. G. GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Errekorra egiteko asmoz

Erredakzioa

1

3

Gizonezkoetan Mike Kigen eta

emakumezkoetan Doris Txanweigo

—biak kenyarrak— faborito

direla, bihar jokatuko da,

Diego Garciaren Omenezko XIX.

Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia.

Gainera, aurtengoan, bi kategorietan

markak hobetzeko aukera

asko ikusten dituzte antolatzaileek.

«Egin dugun esfortzuarekin,

6

4

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 13

‹ Agenda

5

uste dugu ekartzea lortu

dugun lasterkariak marka hobetzeko

gai izango direla, bai gizonezkoetan

eta bai emakumezkoetan

ere», adierazi zuen Agustin

Jimenez antolatzaileak, iragan

astean egindako aurkezpen ekitaldian.

Hala ere, markarik hobetu

ezean ere ez dela inolako porrota

izango aurreratu zuen.

Eguraldiak zeresan handia izaten

du lasterkarien emaitzetan,

eta, hein handi batean, horren

menpe ere egongo da marka

berritzea.

Mike Kigenek 59:58ko marka du

erdi maratoian. Besteak beste, Donostiako

Krosa irabazi zuen iaz,

eta 2010. urtean bosgarren sailkatu

zen Munduko Txapelketan. Azkoitia-Azpeitian

iaz Stanley Bi-

2

wott-ek jarritakoa da orain arteko

markarik onena; 1.00.23. Dennis

Masai, Kennedy Kimutai, Emmanuel

Bett eta Bernard Waweru korrikalariak

ere gizonezkoen

kategoriako faboritoen artean

daude. Masai, besteak beste,

10.000 metroetako junior mailako

txapelduna da. Kimutai-k, berriz,

Istanbuleko erdi maratoia irabazi

zuen iaz.

Emakumeen artean Doris

Txanweigo da faborito nagusia,

baina Antonina Rutto kenyarra

eta Jessenia Centeno kubatarra

ere faboritoen artean daude.

1.08.57ko marka gainditzea izango

dute xede.

Lasterketa Azkoitiko Julio Urkixo

etorbidean hasiko da,

16:30ean.
14 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Agenda ›

Ekitaldiak D

Musika

pAndoain. The New Piccadillys.

Gaur, 22:30ean, Bastero

kulturgunean.

pArrasate. Xabier Lete Gogoan.

Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin,

Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz,

Arantxa Irazusta, Amets

Arzallus eta Petti. Bihar,

19:00etan, Amaia antzokian.

pAzpeitia. Azpeitiko Elkartasun

Egunerako kantu lehiaketa.

Old Bridge, Sardin Zaharrak,

Skandalue, Friday's Crew, Belar

Txarrak, Segabathor, Kasik, Aldexok

eta Egurra ta Kitto taldeek

zuzenean aurkeztuko dituzte

kantuak. Bihar, 22:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

pAzpeitia. Alasdair Roberts.

Igandean, 18:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

pBeasain. Musikeneko ikasleen

kontzertua. Bihar, 20:00etan,

Igartzako multzoan.

pDonostia. Low. Gaur,

20:00etan, Kursaalean.

pDonostia. Heydi eta Prim

Lane. Gaur, 20:00etan, Le Bukowskin.

pDonostia. Entzerrona Fest,

Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean.

Gaur, 20:00etan, Hotzikara,

Nessun Dorma, Lur eta

Yaw. Bihar, 18:00etan, Humillate,

Gailuf, Txemak, Physis Versus

Nomos eta Chase The Mayhem.

pDonostia. Fairlight eta Planeta

Leta. Gaur, 23:00etan, El

Muro tabernan.

pDonostia. Pablo Alboran.

Bihar, 21:00etan, Kursaalean.

pDonostia. Homeless #04

jaialdia. Bihar, 21:00etan, Uliako

merenderoan. Cass McCombsen

kontzertua eta afaria. Ondoren,

01:00etan, The Flow Storeren

10. urteurren jaia, Le Bukowskin.

pDonostia. Nerviosah, Mil Demonios

eta Malo. Bihar,

22:00etan, Mogambo aretoan.

pDonostia. Ze Premikin jaialdia.

Asteazkenean, 20:00etan,

Gazteszenan.

pDonostia. Wheels eta Le

Fous. Asteazkenean,

23:00etan, Dokan.

pEibar. Yaw. Bihar, 23:00etan,

Ez Dok pubean.

pGetaria.La URSS, Sudor eta

Achtung!. Gaur, 21:00etan, gaztetxean.

pHondarribia. Leon de Oro

abesbatzaren kontzertua. Bihar,

20:00etan, parrokian.

pHondarribia. Xatz Eskifaia eta

Eskifaia abesbatzen kontzertua.

Igandean, 20:00etan, parrokian.

pHondarribia. Supersweet,

Moby Dick eta Naica. Asteazkenean,

22:00etan, Psilocybenea

aretoan.

pLasarte-Oria. KantaJimJazz

Irudia qTolosa

FORMA «KLASIKOA» ILDOTZAT HARTUTA

Ni ez naiz Xabier Montoia. Horixe duela hamar urte Xabier Montoiak

kaleratutako azken diskoaren izenburua. Ia hamar urte disko

berririk kaleratu gabe pasa ostean, ordea, —Deus gutxi lana grabatu

zuen tartean, baina ez zuen sekula argitara eman—, Maite Arroitajauregi

eta Ibon Rodriguez bidelagun hartuta, iaz aurkeztu zuen jen-

taldearen kontzertua. Gaur,

19:00etan, Manuel Lekuona

kultur etxean.

pOñati. Zea Mays. Gaur,

23:00etan, gaztelekuan.

pSoraluze. Porco Bravo eta

Plan B. Bihar, 22:30ean, gaztetxean.

pTolosa. Ruper Ordorika. Gaur,

20:30ean, Leidor aretoan.

pTolosa. Chalwa Band & King

Konsul. Gaur, 22:30ean, Bonberenean.

pTolosa. Gabriel Faure-ren Réquiem

musikala, Tolosako Orfeoiaren

eskutik. Bihar,

20:30ean, Santa Klara elizan.

pTolosa. Xabier Montoia. Bihar,

22:30ean, Bonberenean.

pUsurbil. Kantu jira: zuberotarrak

eta usurbildarrak elkarrekin

kantuan. Bihar, 18:00etan, Mikel

Laboa plazan.

pUsurbil. Bertan Bera, Materia

Gris, Trifulka eta Laket. Bihar,

23:00etan, frontoian.

pZarautz. Lucky Malice eta Antifunkrieg.

Gaur, 22:00etan, Putzuzulo

gaztetxean.

pZarautz. Udaberri Fest: Bizardunak,

Gatibu, Txarrena, Bongo

Botrako, Vendetta, Skandalue

Eletrotxaranga, Tiktara eta Egurra

ta Kitto. Bihar, 17:00etan,

Munoa plazan.

pZestoa. Buffalo eta Mondocane.

Gaur, 23:00etan, gaztetxean.

pZumaia. Bikustik. Gaur,

23:00etan, Algorri tabernan.

pZumarraga. Joseba Irazoki.

Bihar, 20:30ean, Zelai Arizti kultur

etxean.

pZumarraga-Urretxu. Duassemicolcheiasinvertidas.Asteazkenean,

19:00etan, gaztetxean.

Antzerkia

pBeasain. Glu-glu taldearen

La lechuga antzezlana. Gaur,

22:15ean, Usurbe antzokian.

pDonostia. Historia de dos,

Secuencia Tres. Gaur eta

bihar, 20:00etan, Antzoki Zaharrean.

pDonostia. Nubes de otoño.

Bihar, 18:00etan, Bidebietako

Kontadores aretoan.

pDonostia. Zeoze o ze!. Igandean,

19:00etan, Doka kafe antzokian.

pEibar. Hain anitza, hain ederra

ipuina, Zurrumurru Antzerki taldearen

eskutik. Bihar,

18:00etan, umeen liburutegian.

pEibar. Tanttaka taldearen Ipar

Haizearen kontra antzezlana.

Bihar, 20:30ean, Coliseo antzokian.

pTolosa. Pirritx, Porrotx eta

Marimototsen Zazpikoloroa

ikuskizuna. Bihar, 16:00etan,

Leidor aretoan.

daurrean beste disko bat: Montoiaren mundu miresgarria. Hamar

kantuz osaturiko diskoa da, forma «klasikoa» duten kantuak: «Eragin

beltza hor dago, ezin baitut neure burua ukatu, baina aurreko

diskoetan baino gutxiago azaltzen da. Klasikoagoak dira hauek».

Bihar, Bonberenean izango da, 22:30etik aurrera. MONIKA DEL VALLE / ARP

pVillabona. Txalo Produkzioak

antzerki taldearen Kafe Txinatarra

antzezlana. Gaur,

22:30ean, Gurea antzokian.

Bertsolaritza

pBergara. Bertso jaialdia. Gaur,

22:30ean, udal pilotalekuan.

Bertsolariak: Miren Amuriza,

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus,

Ainhoa Agirreazaldegi eta

Andoni Egaña.

pErrenteria. Bertso saioa. Astelehenean,

13:00etan, Koldo

Mitxelena institutuan. Bertsolariak:

Sustrai Colina eta Amets

Arzallus.

pLizartza. Bertso bazkaria.

Bihar, 14:00etan, Goikoetxea

sagardotegian. Bertsolariak:

Sebastian Lizaso eta Andoni

Egaña.

pOrdizia. Argi Berri saria. Bihar,

20:30ean, Argi Berri elkartean.

Bertsolariak: Endika Igarzabal,

Josu Sanjurjo, Amaia Iturriotz,

Maindi Murua, Manex Mantxola

eta Imanol Uria.

pUrretxu. Martxoan Bertsoa

2012. Bertso musikala. Bihar,

22:30ean, Labeaga aretoan.

pZarautz. Bertso afaria. Gaur,

21:00etan, Azken Portu auzoko

Urpekoak elkartean. Bertsolariak:

Julio Soto eta Iker Zubeldia.

pZegama. Bertso saioa. Igandean,

18:30ean, Kasino elkartean.

Bertsolariak: Aitor Sarriegi,

Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

eta Andoni Egaña.

Dantza

pDonostia. Ballet du Grand

Theatre de Geneve taldearen

Sed Lux Permanet ikuskizuna.

Gaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

pDonostia. Godalet dantza.

Haurrentzako tailerra eta dantza

ikuskizuna. Bihar, 17:00etan,

San Telmo museoan.

Ikus-entzun

pAstigarraga. Gartxot. Bihar,

17:00etan, kultur etxean.

pDonostia. Psicosis.Gaur,

19:00etan, Fnacen.

pLegazpi. Zinekluba: The

Artist. Gaur, 22:15ean, Latxartegi

aretoan.

Hitzaldiak

pArrasate. Filipinetako negoziazio

prozesuari buruzko hitzal-
Ekitaldiak D

Irudia qMutriku

BERDELAREN EGUNA

Berdel usainak hartuko ditu, bihar, Mutrikuko kaleak. Izan ere, XVII.

Berdel Eguna ospatuko dute bertan. Ospe txarra zuen arrain horrek,

eta haren onurak ezagutarazteko sortu zuten Berdel Eguna

Mutrikuko Udalak eta San Pedro Kofradiak; apurka-apurka, ordea,

sona handia hartu, eta urtero milaka pertsona biltzen ditu festa

egun horrek. Besteak beste, hainbat modutara prestatutako berdela

dastatzeko aukera izango dute bertan biltzen direnek. J. C. RUIZ / ARP

dia, Filipinetako Fronte Demokratiko

Nazionaleko ordezkari

baten eskutik. Asteartean,

18:30ean, Kulturateko areto nagusian.

Erakusketak

pEibar. Indalecio Prieto euskal

politikan, 1883-1962 erakusketa.

Gaurtik apirilaren 29ra bitartean

ikusgai, Portalean.

pGetaria.Milango La Rosa enpresaren

oinarri historikoari buruzko

ManiQueen, 1922tik erakusketa.

Gaurtik ekainaren 17ra

bitartean, Cristobal Balenciaga

museoan.

Bestelakoak

pAretxabaleta. Munduko jolasen

jaialdia, Algara ludotekak

antolatuta. Gaur, 17:00etan,

Gernika plazan.

pAzkoitia-Azpeitia. Diego

Garciaren Omenezko XIX.

Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia.

Lasterketa 16:30ean irtengo da,

Azkoitiko Julio Urkixo etorbidetik.

pDonostia. Pintura tailerra.

Gaur, 16:30ean, Loiola kultur

etxean.

pDonostia. Bretxako I. Lore eta

Landare Azoka. Bihar,

09:00etatik 14:00etara, Bretxako

merkatuan.

pDonostia. Musika familian:

Jugando con la música: Taller

de viento metal. Bihar,

12:00etan, Kursaalean.

pDonostia. Gidoiari buruzko

master class-a: La estructura

del guión como elemento de

sentido. Astelehenean,

15:00etan, Zuatzu Enpresa Parkeko

PIA eraikinean.

pDonostia. Bretxako eskulan

azoka. Datorren ostegunetik hilaren

9ra bitartean (larunbata

salbu), Bretxako merkatuan.

pErrenteria. Kezka bat gutxiago

olerki liburua aurkezteko

errezitaldia, Urtzi Urkizuren eskutik.

Gaur, 22:00etan, Mikelazulo

kultur elkartean.

pHernani. Bigarren eskuko azoka.

Bihar, 10:30etik 13:30era,

Atsegindegi plazan.

pMutriku. Berdel Eguna. Bihar,

egun osoan.

2 Asteko estreinaldiak

‘Cumbres

borrascosas’

pZuzendaria. Andrea Arnold.

pAktoreak. James Howson,

Kaya Scodelario, Nichola Burley,

Oliver Milburn, Steve Evets,

Amy Wren, Paul Hilton.

pHerrialdea. Erresuma Batua.

pIraupena. 128 minutu.

pSinopsia.Yorkshireko etxe

bakarti batean bizi dira Cathy

eta Hindley Eranshaw,aitarekin.

‘[•REC] Génesis’

pZuzendaria. Paco Plaza.

pAktoreak. Leticia Dolera, Diego

Martin, Mireia Ros, Ismael

Martinez, Emilio Mencheta,

Alex Monner, Javier Botet, Ana

Isabel Velazquez, Blai Llopis,

Itziar Castro.

pHerrialdea. Espainia.

pIraupena. 80 minutu.

pSinopsia. Hirugarren [·Rec]

hau ez da jarraipen bat, prekuela

bat baizik. Beldurrezko etxearen

misterioa eta Medeiros haurraren

jatorria zein den argitu

nahi du. Akzio gehiena ez da

gertatuko etxe itogarriaren

barruan; handik kilometro

batzuetara dago agertoki nagusia,

eta gertaera asko egun argiz

‘Lorax, en busca de

la trúfula perdida’

pZuzendaria. Chris Renaud.

pAnimaziozko filma.

pHerrialdea. AEB.

pIraupena. 94 minutu.

pSinopsia. Lorax izaki bitxia da;

‘Tres veces

20 años’

pZuzendaria. Julie Gavras.

pAktoreak. William Hurt, Isabella

Rossellini, Doreen Mantle,

Kate Ashfield, Aidan McArdle,

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 15

‹ Agenda

Halako batean,aita gazte batekin

agertuko da; Heathcliff du

izena,eta bere ardurapean hartu

duela jakinaraziko die.Aita hil,

eta Hindleyk hartuko du etxearen

ardura.Heathcliff mespretxatzen

du; horregatik,bere jatorria

zein den gogoraraziko dio

behin eta berriz.Heathcliff eta

Cathyren artean,berriz,amodio

ezinezko bat hasiko da loratzen.

Zinema garaikideak Bronte

ahizpak berriro deskubritu di-

izanen dira. Koldok eta Clarak

elkar maite dute; hori dela eta,

ezkontzea erabaki dute. Maite

duten guztiekin partekatu nahiko

dute egun hori, jakin gabe

mundua desagertzeko zorian

dagoela uste du, eta bera horren

kontra borrokatzen ari dela

aldarrikatzen du. Haren sorreraren

inguruan dena da misterio.

Protagonista gaztea neska batekin

maiteminduko da, eta,

hura liluratzeko asmoz, Loraxen

Arta Dobroshi, Luke Treadaway,

Leslie Phillips.

pHerrialdea. Frantzia.

pIraupena. 88 minutu.

pSinopsia.Adamek eta Mariek

elkar maite dute; denbora luzea

daramate elkarrekin,eta duten

tuela ematen du.Iaz,Cary Fukunaga

zuzendari gazteak Charlotte

Bronteren Jane Eyre klasikoaren

bertsio txukuna egin zuen.

Oraingoan,beste ahizpa baten

txanda ailegatu da,Emily eta

haren lanik ezagunena,Wuthering

Heights.Kasu honetan ere,

belaunaldi berriko zuzendari

baten eskutik etorri da egokitzapena,Andrea

Arnold britainiarraren

eskutik.Ez du aktore ezagunetara

jo nahi izan.

itzal beltz batek dena zapuztuko

duela. Zoriontasunaren

eguna izan beharko zuen,

baina, bat-batean, infernua

zer den ezagutuko dute.

jatorria ezagutzen saiatuko da.

Despicable Me filmak izan zuen

harrera onaren ostean, Chris

Renaud zuzendaria berriro ere

animazio film batean murgildu

da, oraingo honetan bakarka.

Hainbat aretotan hiru dimentsiotan

ikusi ahalko da.

bizimoduak guztiz lasaia dirudi.

Itxuraz,ez dute arazo larririk,pozik

daude biloba,lan eta lagunekin.Egun

batetik bestera,ordea,

bereiztea erabakiko dute.60 urte

pasatxo dituzte,eta ez dute

indarrik horri aurre egiteko.
Kontu kontari D

Gorka Igartua

Aktorea

«Kasualitatez iritsi zitzaidan

aktore gisa jarduteko aukera»

Alex Areizaga Urretxu

Kasualitatez iritsi zitzaidan aktore

gisa jarduteko aukera». Gorka

Igartuaren (Ezkio-Itsaso,

1979) hitzak dira. ETB1eko

Goenkale telebista saioan izan zen hori.

Horren ondotik, Hasiberriak telesaileko

protagonistetako bat izan zen, eta Telecincoko

Hospital Central telesailean ere parte

hartu zuen. Baita hainbat antzezlanetan

ere. Egun, Oñatiko Hijos de Juan de Garai

enpresan lan egiten du. Noizbehinka aktore

lanetara itzultzeko aukerak suertatzen

zaizkio, eta gustura baliatzen ditu.

«Ez dakit zergatik eman zidaten aukera

hura», adierazi du. «Beste batzuek euren

Ostirala, 2012ko martxoaren 30a

Zuzendaria: Lierni Alkorta Zeberio

Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

Goenkale telesaileko gazteak, 2000. urteko abenduan ateratako argazki batean. Ezkerretik hasita hirugarrena da Igartua. GIPUZKOAKO HITZA

‘Hasiberriak’telesailean

ondo pasatzen genuen,

eta proiektua aurrera atera

genezakeela ikusi genuen»

prestakuntza helburu jakin batzuk lortzera

bideratzen dute, eta horrek pisu handia

izan beharko luke. Niri aukera eman zidaten,

eta egoera horretan aurkitu nintzen»,

esan du, Goenkale-ri erreferentzia eginez.

Telesail horretan esan behar izan zuen lehen

esaldia ere gogoan du: «Ni Guti naun,

eta hi?». Eta erantzuna: «Ni, Teresa».

«Hainbeste aldiz irakurri nuen, esaldia bakarrik

atera zen», dio.

Gazte iritsi zitzaion aukera Igartuari.

«Adin horrekin gauzak beste modu batean

ikusten dituzu. Ilusioa egiten dizu, zerbait

berezia egingo duzula sentitzen baituzu.

Ilusio horrek hurrengo agertokira eraman

ninduen, eta hurrengora...». Ibilbide artistikoa

baino gehiago esperientzia artistikoa

duela esaten du, ibilbidea aktore prestatuagoei

aitortuz. Esperientzia horren barnean,

Hasiberriak telesailekoa izan zen sona

gehien eman zion lana. «Gazteak ginen,

eta gugan oinarritutako produktua zen.

Berezia izan zen», adierazi du. «Karga bat

hartzen duzu zure gain, eta ilusioa egiten

dizu aurrera ateratzeak. Esperientzia eta

ilusio pila bat elkartu ziren proiektu hartan.

19-20 urte genituen, ondo pasatzen genuen

eta proiektua aurrera atera genezakeela

ikusi genuen». Hura amaituta, bakoitzak

bere bideari jarraitu dio. Igartuak antzerkira

ere jauzi egin zuen, Karmakros antzerki

tailerraren eta Arte Eszenikoen

Tailerraren eskutik. «Mundu horretan

zaudela, albokoak prestatuta ikusten dituzu,

eta zuk ere ikasi egin nahi duzu».

Hala ere, beste kezka batzuk ere bazituen.

«Denbora kontua ere bada. Arlo soziala

beti izan dut gustuko, eta UNEDen

ikasten hasi nintzen, nire martxan. Horrek

denbora eskatzen du. Bestalde, jende

asko dago aktore munduan, eta ez da erraza

aurrera egitea. Nik ez dut maila profesional

batean lan egin nahi. Film laburretan

eta antzekoetan, berriz, ilusioa egiten

dit parte hartzeak».

Aspaldiko partez, aukera ere izan du horretarako.

Tercera guerra mundial film laburrean

izan da hori. Hala ere, ez du itsutzen

horrek. Oñatin lan egiten du , eta gustura

dago. «Beste arlo bat da, ez du aktore

lanarekin zerikusirik, baina egun, lana

izatea ez da gutxi, eta bizitza aurrera ateratzeko

lain ematen badit, horretan jarraituko

dut. Arlo sozialean lan egiteko aukera

badut ere, saiatuko naiz egiten».

Oroitzapen politak utzi dizkio arte eszenikoen

munduak Igartuari. «Norbaitek

zerbait zintzoki agertzen dizunean polita

da. Gurea gaztetxoentzako saioa zen; ilusioz

ikusten zuten. Horietako batekin elkartu

eta begi bereziekin begiratzen zintuela

ikusten zenuenean, jabetzen zinen

norbaiti ilusioa egiten ziola pertsonaia

hori ikusteak edo harekin hitz egiteak.

Gauza horiek politak dira gazteekin, benetakoak

direla ikusten baituzu. Beste batzuetan,

ez dakizu hala den», dio. Telebistak

aurreiritziak sortzen dituela ere aitortzen

du: «Onak edo txarrak izan daitezke,

zaila da aztertzen, baina telebistak ez lituzke

ateak itxi edo ireki behar».

«Bizitzako zati bat izan da», ondorioztatu

du: «Ez dakit zertan aldatu nauen, baina

esperientziek eta gertatzen zaizkigun gauzek

osatzen gaituzte, onerako eta txarrerako».