15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Iritzia ›

Jose Luis Korta

Joxean Agirre

Idazlea

Kirola ikuskizun

bihurtu aurreko filosofia

du, edo grina,

edo pasioa, ez

dakit. Gaur jokalariak

profesionalizatu egin dira

eta kontratuaren arabera jokatzen

dute, ez dut esango diruaren

truke, baina oso ondo bereizten

dituzte eguneroko bizitza eta asteburuetako

lana. Jose Luis Kortak

ere izango ditu bere kontratuak,

baina bere ikuspegia da harriturik

naukana.

Ez dut telebista ikusteko ohiturarik,

gaueko bederatzietatik aurrera

ez bada, eta orduan programaren

kalitateari ez diot askorik

begiratzen, berdintsu zait astrocanali

begira egon edo curling

emanaldi bat ikusi kirolen kate

batean, Barthesek esaten zuen

moduan, ohera joan aurretik

pentsamenduaren errota gelditzeko

balio baitu telebistak,

nahiz eta gure errota ezin den harenarekin

alderatu.

Modu horretaz esertzen naiz,

beraz, igande gauetan afalondoan

pantailaren aurrean eta

Finlandia erdi bidean denean

(Olazabal-Azkargorta bikotea

denoi adarra jotzen ari denean)

pasatzen naiz El Conquistadorera.

Irudia qDonostia

DIRU KONTUAK HERRITARREN AURREAN

«Herritarrek parte hartzeko politikarekin bat, eta

informazioa eta gardentasuna aintzat hartuta»,

Donostiako Udal Gobernuak jendaurrean aurkeztu

zituen 2012. urteko aurrekontuak, iragan larunbatean,

Donostiako udaletxean bertan. Juan Kar-

Programa ez zait batere interesatzen.

Partaideak arruntak iruditzen

zaizkit. Tamaina horretako

kirolariak bizi naizen kalean

bertan aurki ditzaket. Kamera

aurrean egiten dituzten bakarrizketak

aspergarri samarrak dira,

egia esan behar bada. Baina, bospasei

urteotan programa ikusten

jarraitu badut, Jose Luis Kortagatik

izan da. Berak nauka programari

atxikia eta ez bestek.

Berari begira pentsatzen nuen

bizitza joko moduan ikusiko zuela.

Gauza jakina da gure iragan

apustuzalean dena zela apustu

gai: ez pilota, aizkora edo harria

bakarrik, baita aisialdiarekin lotutako

beste hainbat jarduera

ere, artistikoenak barne: zeinek

bota irrintzi luzeagoa, zeinek bertso

hobea... Jolasa apustu bihurtzen

zuten. Umeak ginelarik, herri

txikietako gazteak, apustu

egiteagatik, zeinek astakeria

handiagoak egin ere ibiltzen ziren.

Baina Kortak ez daki jokoa eta

jolasa bereizten. Ume batentzat

jolasa bera dela esan ohi da gau-

Horretan eta beste

gauza askotan ume

bat bezalakoa da,

baina 62 urte ditu.

Nik ez nuen ezer

konprenitzen

zarik serioena, nahiz eta helduontzako

jolasean dena gezurra

den. Horretan eta beste gauza askotan

ume bat bezalakoa da, baina

62 urte ditu. Nik ez nuen ezer

konprenitzen.

Aspaldi irakurritako liburu

bat zabaldu nuen, Javier Echeverriaren

Sobre el juego saioa. Han

suerte jokoak, estrategia jokoak,

erruleta, txinatarren gô famatua,

zezenketa, karta jokoa eta beste

hainbat aztertzen dira, baina ez

nuen Kortaren kasua argituko zidan

lerrorik aurkitu. Bere jarrerak,

izatekotan ere, lana-jolasa binomioa

gainditzeko Fourierek

asmatu zuen sistemarekin zuen

lotura, baina ezin nuen gizona

Fourier irakurtzen irudikatu.

Etsiturik, aktore on bat izan zitekeela

erabaki nuen, berea antzezpena

izan zitekeela alegia,

tarteka bere pertsonaia aterako

zuela kameren aurrean paseatzera.

Baina hara non joan den igandean

zortzi kameren aurrean

hasten den negarrez, hain zinez

eta benetan non nire azken esplikazioak

ere ez didan balio. «Ni

irabaztera etorri nintzen eta ez

dut asmatu» errepikatzen zuen,

malkoak isurtzen zituela. «Irabaztera?

Zer irabaztera?» galdetu

nion neure buruari eta berriro zerotik

abiatzen nintzela ohartu

nintzen eta badakit datorren urtean

berriro igandetan telebistaren

aurrean eseriko naizela.

los Izagirre alkateak aurrekontuen aurkezpen

orokorra egin ondoren, sailetako diru kontu zehatzen

berri eman zuten udal gobernuko gainerako

kideek. Dozenaka herritar izan ziren aurkezpenean.

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 2.500 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta mozteko eskubidea du komunikabideak. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: gipuzkoa@hitza.info.

Bat bitan

Aitziber Garmendia

Aktorea

«Earki»

Aztoratuta, asaldatuta, urduri nabil azkenaldian, eta hala sumatzen

ditut ingurukoak ere. Udaberria ote? Odola alteratzen

duela diote; odola bakarrik izango balitz, gaitz erdi. Hematokrito

batzuk gora, globulu gorri batzuk behera, oraindik

ere geure burua kontrolatzeko gai izango ginateke. Garuna

alteratzeak beldur handiagoa ematen dit, baina erremediorik ez duen

eromen hau hain gozagarria da batzuetan! Joan den astean zoriontasunari

buruz hizketan egon nintzen lagun batzuekin, eta zoriontasuna

eragiten duen hormona horren izena atera zen. Endorfina; zoriontasunaren

hormona. Ze polita, ezta? Munduko zoriontasun guztia hormona

baten arabera lortzerik izango bagenu, errazagoa litzateke

dena, baina tira.

Ez dakizuenoi azalpen labur bat emango dizuet; nola izan zoriontsu

titulupean egin nezake inportantzia handiagoa emateko, baina nahiago

dut bizipozaren errezeta izena erabili, helburu errazagoek pereza

gutxiago ematen dute normalean-eta. Nahi duzuen neurrian erabili

gero informazio hau, eta triste bizi bazarete, ez dadila izan behintzat

abisatu ez dizuedalako. Endorfinak gorputzak berak sortu eta liberatzen

ditu, eta hainbat bide daude horretarako: txokolatea, janari pikantea,

ariketa fisikoa, sexua, barrea... Aukeratu bat, edo bi edo denak

Ze sinplea naizen askotan, ze ‘felixiana’.

Baina zein polita den munduari begi

hauekin begiratzea

eta osatu gustuko errezeta, bakoitzak nahi (edo ahal) duen bezala endorfinak

liberatzen asteko.

«Zer moduz?» galdetutakoan askotan entzuten dudan erantzuna

«Ondo esan beharko» da. Zergatik esan beharko? Ez, ez daukazu inongo

obligaziorik ondo zaudela esateko. Erantzun iezadazu «gaizki» edo

«izorratuta» edo «pattal» edo «potroraino»; baina ez erantzun «ondo

esan beharko», inork ez zaitu behartu-eta ondo zaudela esatera. Bai,

badakit hitz egiteko era bat dela, baina azkenean, ondo pentsatzen baduzu,

bizitzaren isla garbi bat baino ez da.

Lehengo batean felixiana bat nintzela esan zidaten, eta ea «irribarrea

jantzita jaio nintzen». Ba, bai, hala da. Eta ez naiz lotsatzen horretaz.

Irribarrez egoten naiz konturatu gabe, eta ez dut bost urtean eraman

nuen hortzetako aparatuaren emaitza luzitzeagatik egiten, gorputzak

nolabait bizitzeko poza eta ilusioa transmititzeko beharra

duelako baizik. Askotan ez diot munduko egoerari askorik erreparatzen,

ez dut pentsatzen hurrengo urtean noiz, non edo nola egongo

naizen (hurrengo urtean egon, baldin banago, nahikoa dut eta). Triste

nagoenean, ez dut sekula albistegirik ikusten eta egunkaririk irakurtzen.

Triste nagoenean, Nozilla bokadiloa jaten dut marrazki bizidunei

begira, eta horrek sendatu egiten nau pixka bat, edo goxatu behintzat.

Ze sinplea naizen askotan, ze felixiana. Baina zein polita den

munduari begi hauekin begiratzea, eta «zer moduz» galdetzen didatenean,

irribarrez «earki» erantzun ahal izatea.

‘‘ Pasaiako eraberritzea

erabat geldirik dago,

eta herritar guztiak

haserre daude»

MARKEL OLANO

EAJko eleduna Gipuzkoako Batzar Nagusietan

«Kontseiluan nagusi

direnek gidatu behar

dute Tabakalerako

proiektua gaur egun»

BLANCA URGELL

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua

1.742

pIazko hirugarren hiruhilekoan

jaiotako haur kopurua. Eustaten

arabera, iazko hirugarren

hiruhilekoan 1.742 haur jaio ziren

Gipuzkoan, 2010eko epe berean

baino %5,8 gutxiago.

%11

pOtsailean turismoak Gipuzkoan

izandako beherakada.

Eustatek jakitera eman duenez,

otsailean iazko hilabete berean

baino %11 turista gutxiago ailegatu

dira Gipuzkoara.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!