15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kontu kontari D

Gorka Igartua

Aktorea

«Kasualitatez iritsi zitzaidan

aktore gisa jarduteko aukera»

Alex Areizaga Urretxu

Kasualitatez iritsi zitzaidan aktore

gisa jarduteko aukera». Gorka

Igartuaren (Ezkio-Itsaso,

1979) hitzak dira. ETB1eko

Goenkale telebista saioan izan zen hori.

Horren ondotik, Hasiberriak telesaileko

protagonistetako bat izan zen, eta Telecincoko

Hospital Central telesailean ere parte

hartu zuen. Baita hainbat antzezlanetan

ere. Egun, Oñatiko Hijos de Juan de Garai

enpresan lan egiten du. Noizbehinka aktore

lanetara itzultzeko aukerak suertatzen

zaizkio, eta gustura baliatzen ditu.

«Ez dakit zergatik eman zidaten aukera

hura», adierazi du. «Beste batzuek euren

Ostirala, 2012ko martxoaren 30a

Zuzendaria: Lierni Alkorta Zeberio

Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

Goenkale telesaileko gazteak, 2000. urteko abenduan ateratako argazki batean. Ezkerretik hasita hirugarrena da Igartua. GIPUZKOAKO HITZA

‘Hasiberriak’telesailean

ondo pasatzen genuen,

eta proiektua aurrera atera

genezakeela ikusi genuen»

prestakuntza helburu jakin batzuk lortzera

bideratzen dute, eta horrek pisu handia

izan beharko luke. Niri aukera eman zidaten,

eta egoera horretan aurkitu nintzen»,

esan du, Goenkale-ri erreferentzia eginez.

Telesail horretan esan behar izan zuen lehen

esaldia ere gogoan du: «Ni Guti naun,

eta hi?». Eta erantzuna: «Ni, Teresa».

«Hainbeste aldiz irakurri nuen, esaldia bakarrik

atera zen», dio.

Gazte iritsi zitzaion aukera Igartuari.

«Adin horrekin gauzak beste modu batean

ikusten dituzu. Ilusioa egiten dizu, zerbait

berezia egingo duzula sentitzen baituzu.

Ilusio horrek hurrengo agertokira eraman

ninduen, eta hurrengora...». Ibilbide artistikoa

baino gehiago esperientzia artistikoa

duela esaten du, ibilbidea aktore prestatuagoei

aitortuz. Esperientzia horren barnean,

Hasiberriak telesailekoa izan zen sona

gehien eman zion lana. «Gazteak ginen,

eta gugan oinarritutako produktua zen.

Berezia izan zen», adierazi du. «Karga bat

hartzen duzu zure gain, eta ilusioa egiten

dizu aurrera ateratzeak. Esperientzia eta

ilusio pila bat elkartu ziren proiektu hartan.

19-20 urte genituen, ondo pasatzen genuen

eta proiektua aurrera atera genezakeela

ikusi genuen». Hura amaituta, bakoitzak

bere bideari jarraitu dio. Igartuak antzerkira

ere jauzi egin zuen, Karmakros antzerki

tailerraren eta Arte Eszenikoen

Tailerraren eskutik. «Mundu horretan

zaudela, albokoak prestatuta ikusten dituzu,

eta zuk ere ikasi egin nahi duzu».

Hala ere, beste kezka batzuk ere bazituen.

«Denbora kontua ere bada. Arlo soziala

beti izan dut gustuko, eta UNEDen

ikasten hasi nintzen, nire martxan. Horrek

denbora eskatzen du. Bestalde, jende

asko dago aktore munduan, eta ez da erraza

aurrera egitea. Nik ez dut maila profesional

batean lan egin nahi. Film laburretan

eta antzekoetan, berriz, ilusioa egiten

dit parte hartzeak».

Aspaldiko partez, aukera ere izan du horretarako.

Tercera guerra mundial film laburrean

izan da hori. Hala ere, ez du itsutzen

horrek. Oñatin lan egiten du , eta gustura

dago. «Beste arlo bat da, ez du aktore

lanarekin zerikusirik, baina egun, lana

izatea ez da gutxi, eta bizitza aurrera ateratzeko

lain ematen badit, horretan jarraituko

dut. Arlo sozialean lan egiteko aukera

badut ere, saiatuko naiz egiten».

Oroitzapen politak utzi dizkio arte eszenikoen

munduak Igartuari. «Norbaitek

zerbait zintzoki agertzen dizunean polita

da. Gurea gaztetxoentzako saioa zen; ilusioz

ikusten zuten. Horietako batekin elkartu

eta begi bereziekin begiratzen zintuela

ikusten zenuenean, jabetzen zinen

norbaiti ilusioa egiten ziola pertsonaia

hori ikusteak edo harekin hitz egiteak.

Gauza horiek politak dira gazteekin, benetakoak

direla ikusten baituzu. Beste batzuetan,

ez dakizu hala den», dio. Telebistak

aurreiritziak sortzen dituela ere aitortzen

du: «Onak edo txarrak izan daitezke,

zaila da aztertzen, baina telebistak ez lituzke

ateak itxi edo ireki behar».

«Bizitzako zati bat izan da», ondorioztatu

du: «Ez dakit zertan aldatu nauen, baina

esperientziek eta gertatzen zaizkigun gauzek

osatzen gaituzte, onerako eta txarrerako».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!