15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

San Juan plazaren obren bigarren faseko indusketetan, I. mendeko zeramikaz eta haziez betetako

erromatarren garaiko etxebizitza baten sotoa aurkitu dute, 4,5 metro kubokoa.

Bixeraren azpian, Oiasso

Erik Gartzia Irun

Bixera eraikin historikoa

eraitsi, eta zer aurkitu

dute? Are historikoagoak

diren aztarnak.

1936an eraiki zuten Bixera, eta hiriaren

sinbolo izan da. Bertan,

Irungo San Juan plazan, obra batzuk

egiten ari zirela, Arkeolaneko

ikertzaileek euren lanetarako

pagotxa aurkitu zuten gaur zortzi:

4,5 metro kubo I. mendeko aztarnaz

beteta, hiru metroko luzera,

metro eta erdiko zabalera eta

metro bateko sakonera duen eremuan.

Oiasso herrixkaren zatia

da.

«Erromatarren garaiko etxebizitza

baten sotoa aurkitu dugu,

betelanez egindakoa», azaldu du

Mertxe Urteagak, Arkeolaneko

kide eta Irungo Oiasso Museo

Erromatarreko zuzendariak

(Lazkao, 1960). Adierazi duenez,

San Juan plazako obrekin batera,

eurek proiektu arkeologikoa aurkeztu

zuten, eremu hori oso zabala

baita. Hasiera batean, zundaketan

ez zuten ezer ere aurkitu, baina

gaineratu du aztarnak aurkitu

dituzten lur eremua ez zegoela

besteak bezain «prentsatuta».

«Txiripaz izan da aurkikuntza;

zundaketetan ezer ez zen agertu,

baina makinak lurrak mugitzen

ari zirela ikusi genuen ezberdina

zela lur hori».

Lautadatxo edo eremu hori

erromatarrek eraiki zuten.

«Erliebean zeuden pinportak

kendu zituzten, eta lur horrekin

zuloak bete zituzten», esan du

Urteagak. Plano hori betetzean

lehen zegoen herrixkaren aztarnak

desagertu zirela azaldu du.

Hala, «zaborrez» bete zituzten

zulo horiek, tartean hondatutako

zeramika zati hautsiekin eta «oso

ondo kontserbatu diren» fruitu

haziekin.

San Juan plaza gaur egun Irunen

erdigunea da, eta Oiasson ere

toki oso garrantzitsua izan zen lehenengo

mendetik aurrera. «Lehenengo

mendearen bukaeran

planoa eraikita», zehaztu du Urteagak,

«hiriaren ardatz nagusia

zen kalea egin zuten lautadatxo

horren gainean. Guztira, 700 metro

inguru zituen luzeran eta 400

zabaleran, hamabost hektarea inguru».

Eraiki ondoren, orubeak

banatu zituzten, eta etxebizitzak

eta tailerrak eraiki zituzten bertan.

Hipotesia indartuta

Oiasso hiria ikertzen hasi zirenean,

eremu horretan plano

bat zegoela esan zuten, hipotesi

moduan. Datu topografiko batzuk

azaldu ondoren esan zuten

Erromatarren garaiko soto bat aurkitu dute Bixera zegoen tokian. ASIER PEREZ-KARKAMO

hori. Orain dela bi urte egindako

aurkikuntzek hipotesi hori baieztatu

zutela ziurtatu du, eta bigarren

fasekoek, berriz, indartu. Sinesgarritasun

aldetik, gainera,

Hainbat orube utziko

ditugu induskatu gabe,

etorkizuneko

arkeologoek ikertzeko»

MERTXE URTEAGA

Oiasso Museo Erromatarreko zuzendaria

garrantzia izan du: «Obren barruan

programa arkeologiko bat

zegoen. Bigarren fasean egindako

aurkikuntzek frogatu dute guk ez

ditugula eskatzen arkeologia

ekintzak eskatzeagatik. Badaude

pisuzko arrazoiak». Azkeneko

mende laurdenean aurkikuntza

oso garrantzitsuak egin direla

gaineratu du.

Bestalde, Oiassok zuen biztanle

kopurua ezin dela argi finkatu

esan du Arkeolaneko kideak.

«Betiko galdera da hori. Orube

batek solairu bakarreko etxea

eduki zezakeen, edo gehiago, eta

solairu bakoitzean ezin da finkatu

zenbat jende bizi zen. Esaten

da hektarea batean kontatu

behar direla 40 eta 400 pertsonaren

artean. Hamabost hektarea

zeuden Oiasson; beraz, atera

kontuak... Hori bai, hiri bat zela

argi dago». Gaur egungo Gipuzkoako

bi hirietako bat zen Oiasso.

Bestea Menoska zen, baina oraindik

ez dute haren arrastorik aurkitu.

Deba eta Oria ibaien artean

egongo litzateke hiri hori, kostaldean.

San Juan plazako planoan ikerketa

gehiago ez dituztela egingo

gaineratu du. Irunen bertan

«ukitu gabeko» orube gutxi geldi-

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 9

‹ Gaiak

tzen direla, alegia. «Batez ere

Beraun aldean daude, etxe sakabanatuetan.

Lorategi horien

azpian zerbait egotea da gure

itxaropena», esan du Urteagak.

Padura aldera joanda hor ere

aztarna gehiago aurki daitezkeela

gaineratu du, garai bateko portuarenak.

Hala ere, ez dute ikertzeko asmorik.

«Gaur egun ditugun baliabideak

nahiko onak direla uste

dut, baina hemendik hogei urte

barru hobeak izango direla uste

dugu. Alde horretatik, pentsatzen

dugu hainbat orube utzi behar

ditugula induskatu gabe,

etorkizuneko belaunaldiek aukerak

izan ditzaten, euren erara lan

egin dezaten».

Hiri erromatarraren aztarna

asko aurkitu dituzten arren, baskoien

hiriaren aztarnarik oraindik

ez dute topatu. «Uste dugu

beste toki batean zegoela baskoien

hiria izan zena, Oiasso

izenekoa. Burdin Aroko Oiasso

hori aurkitzea espero dut hil

baino lehen!», esan du Urteagak.

EAJk dio PSOEk

ez duela bete

Tabakalerarekin

hartu zuen

konpromisoa

«Hartutako erabakiei

aurre egiteko» exijitu

dio Ikerne Badiola

Gipuzkoako Kultura

diputatuak EAJri

Erredakzioa

EAJk asteon salatu du Espainiako

Gobernuak ez duela bete

2011ko aurrekontuetan Tabakaleraren

proiektuarekin hartutako

konpromisoa. Konpromiso

horren arabera, PSOEren gobernua

iazko aurrekontuetatik zazpi

milioi euro Tabakaleraren egitasmorako

ematekoa zen. EAJko

Markel Olanok eta Eneko Goiak

egindako agerraldian Jose Luis

Rodriguez Zapateroren gobernuari

«konpromiso politikoa» ez

betetzea egotzi diote, eta Eusko

Jaurlaritzari eta Gipuzkoako

Foru Aldundiari, berriz, «kudeaketa

politiko egokia» ez egitea.

Areago, Madrilera diru horri

buruz hitz egitera Martin Garitano

Gipuzkoako ahaldun nagusiak

berak joan beharko lukeela

uste du EAJk.

EAJren salaketaren ondoren,

Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru

Aldundiko Kultura diputatuak

EAJri exijitu zion «hartutako erabakiei

aurre egiteko» eta «erantzukizuna

eskatzeko» akordioak

bete ez dituztenei. Badiolaren

arabera, 2010eko urrian sinatu

zen zazpi milioi euroko akordioa;

alegia, Raxoi gobernura heldu

baino urtebete lehenago. «EAJk

argitu beharra dauka zer egin

duen urte luze horretan Zapaterok

bere konpromisoak bete zitzan.

Orduan, zergatik ez zuen

ezer egin?».

Odon Elorza Donostiako alkate

ohiak, berriz, PP egin du diru sail

horren galeraren erantzule. Adierazi

du EAJren akusazioa «faltsua»

dela eta diru kopuru hori

PSOEk ez baino PPk baztertu

zuela, 2011ko aurrekontuak luzatu

zituenean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!