15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tzen dira prestaketa lanetan, eta

Aste Santuan parrokia «dotoreago»

egoten dela nabaria dela diote.

Zazpi irudi prestatzen dituzte,

beste bi zaharberrituta daudelako

eta horiek ukitzea «debekatuta»

daukatelako. Bestela, horiek

ere dotoretzeko prest daude pereztarrak.

Biek gogoan dute orain 25-30

urte prozesioak herrian zuen indarra.

Handik gutxira hasi zen beherakada,

ordea: ostegun santuko

prozesioa galdu zen aurrena,

gurutze bidea gero. Prozesioa galdu

aurreko ibilerak ere gogoan dituzte:

«Aurreneko irudia eramaten

zutenek hura amaitutakoan

bosgarrena hartu behar izaten

zuten; jenderik ez, eta hala moldatu

behar izaten genuen», dio Iñigo

Perezek.

Gaur egun ekitaldi bakarra egiten

dute elizatik kanpo: ostiral

santuko gurutze bidea, hain zuzen.

08:00etan parrokia aurretik

abiatuta hilerrirako bidea egiten

dute, gurutze bat hartuta.

Perez anaiek «askotan» pentsatu

dute beraiek ardura uzten duten

egunean desagertu egin daitekeela

orain dagoen gutxia ere.

Hala ere, umorerik ez dute galdu:

«Orain krisiarekin jendea herrian

gelditzen hasiko da, eta berriz

jarriko dugu martxan prozesioa».

Azken unera arte, zalantzak

Azpeitian bezala, Azkoitian ere

martxan da prozesioa antolatzen

duen herritar taldea. Gonzalo Torres

Pitusa da antolatzaileetako

bat. 61 urte beteko ditu aurten,

eta 18 urte zituenetik hartu du

parte prozesioetan, «tartean urte

batzuetan huts egin» badu ere.

Beste sei lagunekin batera aritzen

da Aste Santurako dena antolatzen.

Azkoitian hamahiru irudi prestatu

eta ateratzen dituzte prozesioan.

Irudi bakoitza lau lagunek

eramaten dute, eta irudi bakoitzaren

aurrean haur bat joaten da.

Horretaz gain, bost armatu figura

ere ibiltzen dira Azkoitian. Armatuak

soldaduak dira, eta armadura

eta kaskoak jantzita ateratzen

dira prozesioan. Guztira, 70 lagunek

hartzen dute parte prozesioan,

beraz. Azken urteetan jendea

biltzeko «arazoak» izan dituztela

aitortu du Torresek: «aurten ere

azken unera arte ez dugu jakingo

irudi guztiak ateratzeko gai izango

garen ala ez». Iaz irudi bat ez

ateratzekotan egon ziren, baina

azken unean aurkitu zuten jendea.

Torresek gogotsu egiten du

lana; «honek bete egiten nau»,

dio. Gainera, soldaduz janzten da

bera. Hala ere, ardura zama

bihurtzen da erraz: «Urteren batean

nahiko nuke Aste Santuan

kanpora joan ahal izatea oporretara.

Edo beste herriren bateko

prozesioa ikustera. Baina ezin

dut halakorik egin; prozesioa aurrera

ateratzeko gutxi gaude bes-

tela ere». Ez daki zenbat denboraz

eutsi ahalko dioten prozesioari,

ezta nolakoa izango den ere Azkoitiko

etorkizuneko Aste Santua.

Oraingoa luzaroan mantentzea

zaila ikusten du, baina argi

ditu lehentasunak: «Gaueko prozesioari

eutsi nahi nioke, gainerakoa

galtzen bada ere».

Beste herrietan prozesioak galdu

izanak pena ematen dio, alde

batetik; «poza ere bai, bestetik,

hemen jarraitzen dugulako geurea

egiten». Prozesioa erlijiotik

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 11

‹ Gaiak

Azkoitiko prozesioko une bat: Iruitturri elkartekoak Jesus Baratzetakoa irudia eramaten. JON ANDONI MARTIN Azpeitiko prozesioa parrokiatik abiatzen, 1934. urtean. FIDEL URIAREN ARTXIBOA

Aurten, Azkoitiko Jesus

Baratzetakoaren irudiak

300 urte beteko ditu

D Agerikoa da prozesioen

tradizioa aspaldikoa

dela. Eta urteurren batzuek

ageriagoan uzten dute hori. Azkoitian,

esaterako, aurten 300

urte beteko ditu prozesioan

ateratzen duten irudietako batek.

Jesus Baratzetakoa da irudia.

Bertan Jesus belauniko

ageri da, aingeru batek kopa

bat eskaintzen dion bitartean.

Irudia Goiko Kalekoa da. Izan

ere, prozesioak egiten hasi zirenean

kale bakoitzak bere irudia

zuen. Hau Felipe Arizmendik

egindako lana da. Garai hartako

apaizak bere poltsikotik erosi,

eta udalari oparitu zion prozesioan

ateratzeko. Hala, Azkoitiko

irudi ia guztiak

udalarenak edo kaletarrenak

dira.

harago doa harentzat, Azkoitiko

ohituren eta kulturaren parte ere

bada.

Juan Bautista Mendizabal

Azkoitiko kronista ofizialak ere

uste du Aste Santuko prozesioa

Azkoitiko nortasunaren parte

bat dela. Historian atzera eginez,

berriz, XVI. mendean kokatu du

prozesioen sustraia. Garai hartan,

«eliza barruan eta xumeki»

egiten zuten antzerkia; «kalera

ateratzen hasi ziren XVII. mendean,

eta XX. mendera arte iraun

zuen; 1960ko hamarkadan,

berriz, ia herri guztietan galdu

ziren», dio.

Azkoitikoa, Segurakoa, Hondarribikoa,

Pasaiakoa... bizirik dira

oraingoz, baina noiz arte?. Agian,

hauskortasun horretaz jabetuta,

Azkoitiko prozesioaren inguruan

argazki liburua egin zuen iaz Jon

Andoni Martin Pegote argazkilariak,

Mendizabalen argibideek lagunduta.www.jonandonimartin.es

webgunean dago ikusgai.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!