15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Maiatzaren 18tik

20ra ospatuko

da Mundumira,

Leintz Gatzagan

eta Eskoriatzan

Besteak beste, Esne

Beltza eta Bizardunak

taldeen kontzertuak

izango dira, baita

Slow Food azoka ere

Erredakzioa

Maiatzaren 18tik 20ra bitartean

egingo da aurtengo Mundumira

jaialdia. Lehen aldiz, bi herriren

artean antolatu dute; Leintz Gatza

eta Eskoriatzaren artean,

hain zuzen. Egun osoan izango

dira ekintzak, nagusiki Leintz

Gatzagan. Gaueko ekitaldiak,

kontzertuak eta aparkalekuak,

berriz, Eskoriatzan izango dira.

Edozein moduz, aurreko zazpi aldietan

bezala, bost kontinenteetako

musika, gastronomia, antzerkia

eta eskulangintza ezagutzeko

parada izango dute

bertaratzen direnek. Besteak beste,

Esne Beltza eta Bizardunak

taldeek kontzertuak egingo dituzte,

baita Brasil, Madagaskar

eta AEBetako taldeek ere. Azoken

esparruan, Slow Food azoka

da aurtengo berritasun nagusia.

Adegiko presidente izateko

hautagaitza aurkeztu du

Pello Gibelaldek

Hiru urteko bi agintaldi

osatu ditu Eduardo

Zubiaurre presidenteak;

Gibelaldek haren

lekukoa hartu nahi du

Erredakzioa

Pello Gibelalde enpresaburua

da Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen

Elkarteko presidente izateko

lehen hautagaia. Asteon

aurkeztu du Eduardo Zubiaurre

egungo presidentearen lekukoa

hartzeko hautagaitza; izan

ere, Zubiaurrek hiru urteko

bi legealdi osatu ditu. Gibelalde

azken hamabi urteetan Adegiko

batzorde eragileko kide izan

da.

Maiatzaren 24an egingo duten

batzar nagusian erabakiko dute

Adegin hurrengo hiru urteetarako

presidentea zein izango den.

Hautagai izan nahi dutenek astebete

lehenago arteko epea dute

hautagaitza aurkezteko. Nolanahi

ere, normalki, hautagaitza

Adegiren urteko batzar orokorra, 2008an. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

bakarra aurkeztu izan da. Maiatzaren

24an bertan, kontseilu

errektorea ere berrituko du Adegik.

Presidenteak eta bederatzi

kidek osatzen dute kontseilu

errektore hori.

Pello Gibelalde legazpiarra da,

eta 1974an Olaberrian sortutako

Hine enpresaren fundatzailea da.

Egun, orotara, sei herrialdetan

2012ko martxoaren 30a, ostirala gipuzkoako hitza 7

‹ Gaiak

zortzi enpresa ditu Hine taldeak,

eta 319 langilek lan egiten dute

enpresa horietan. Gipuzkoatik

kanpo, AEBetan, Erresuma

Batuan, Txinan, Indian eta Brasilen

ditu enpresak. Azken urteotan

behin baino gehiagotan saritu

dute Gibelalderen ibilbidea.

Besteak beste, Joxe Mari Korta

Saria eman zioten 2009an.

Foru eraikin

guztietatik

segurtasun

arkuak kendu

ditu aldundiak

Larraitz Ugartek azaldu

duenez, segurtasun

agenteen presentzia

nahikoa dela iritzita

hartu dute erabakia

Erredakzioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak

kendu egin ditu foru eraikin guztietako

segurtasun arkuak. Hala

baieztatu du aste honetan bertan

Larraitz Ugartek, Gipuzkoako

Foru Aldundiko bozeramaileak.

Ugarteren arabera, duela pare

bat aste hartu zuen erabakia foru

gobernuak, aldundiaren eraikinetako

sarreretan egoten diren

segurtasun agenteen presentzia

segurtasuna bermatzeko nahikoa

dela iritzita. Kontrol sozialarekin

ere lotu du erabakia: «Nahikoa

kritikoak gara kontrol

sozialerako eta zaintza eta segurtasunerako

muturreko neurriekin».

Ugartek nabarmendu du

herritarren erakundeetarako

sarbidea errazteko xedea ere

baduela segurtasun arkuak kentzeko

erabakiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!