15.06.2013 Views

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

GIPUZKOAKO HITZA, 2012-03-30.pdf - datu-basea24

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

10 gipuzkoako hitza 2012ko martxoaren 30a, ostirala

Gaiak ›

XVI. mendekoa da prozesioen jatorria. XVII.

mendean antzezpenak elizatik kalera atera ziren,

eta prozesioak sortu ziren herri guztietan. Gaur

egun, herri gutxik eusten diote ohiturari.

Prozesioak:

berriz eliza

barrura?

Onintza Lete Arrieta Azkoitia

Aste Santuko prozesioak

gogoratzearekin

bat datoz burura hainbat

herri: Segura,

Hondarribia, Azkoitia, Pasaia...

Herri horietan guztietan prozesioek

toki propioa dute urteko sasoi

honetan. Jesusen heriotza ardatz

hartuta, eskultura gisa egindako

irudi bidez esplikatzen dira

kristau misterioak prozesioan.

Herri bakoitzak bere erara eta

hainbat irudirekin egiten du ekitaldia.

Liturgiak XVI. mendean

du jatorria, eta aurrera darrai aipatutako

herri horietan; gainerakoetan,

galduz joan da urteen poderioz.

Oraintsu arte iraun du batzuetan:

Azpeitian, esaterako,

orain lauzpabost urtera arte egiten

zituzten prozesioak. Eta,

oraindik ere, irudiak prestatu eta

parrokian jartzen dituzte Aste

Santuan.

Ondoko herrian, Azkoitian,

egoera hobexeagoa da: urtero bezala,

prozesioa egingo dute hainbat

herritarren eta bisitariren aurrean.

Itxuraz, dena da dotorea.

Azkoitian ere kezkatuta daude,

ordea. Antolatzaileen esanetan,

jendea falta da prozesioan parte

hartzeko, eta ez dakite noiz arte

eutsi ahal izango dioten ohiturari.

Izan ere, gaur egun herritar askok

oporretara joateko aprobetxatzen

ditu egun horiek, eta, beraz,

herrietan ikusle eta parte

hartzaile gutxi gelditzen da. Elizarekin

eta erlijioarekin zuzenean

lotutako ekitaldietan ere gero

eta jende gutxiagok hartzen du

parte, eta prozesioak horren isla

dira.

Azpeitian saiatu ziren prozesioa

salbatzen. Deialdia ere egin

zuten komunikabideen bitartez.

Ez zuen emaitzarik izan, ordea:

«Poliki-poliki ahuldu zen, eta hori

jendaurrean adieraztea erabaki

genuen», adierazi du Kepa Susperregi

Azpeitiko erretoreak. Talderik

ez zen sortu, ordea; laguntzeko

prest gerturatu zirenak zaharregiak

ziren irudiak sorbalda

gainean eramanez prozesioan

parte hartzeko. Hala, errealitatea

onartu behar izan zuten: «Egin

ezin dena, ezin da egin».

Susperregik prozesu orokorrago

baten barruan kokatzen du

prozesioa galtzea: «Lehen, sasoiko

jendea etortzen zen, orain horiek

zahartu egin dira, eta oraingo

jendeak bestelako ikuspegia

Ikusleak eta parte

hartzaileak galtzen

ari dira prozesioak,

eta galtzear daude

Azpeitian eliza barrura

mugatzen dute

ekitaldia; Azkoitian

larri-larri moldatzen dira

du sinesmenarekiko, oporrekiko...».

Behar adinako talderik osatu

ez arren, Aste Santuan lan egiten

duen taldetxoa badago Azpeitian.

Dionisio eta Iñigo Perez anaiek,

esaterako, urte asko daramatzate

prozesioak prestatzen eta haietan

parte hartzen. Aurten ere,

prozesiorik egon ez arren, irudiak

prestatu egingo dituzte, parrokian

ikusgai egon daitezen. Perez

anaiek «pena handia» sentitu zuten

prozesioa desagertzean, baina

ez dute etsi: «Irudiak prestatzen

eta jartzen segitzen dugu,

hori mantenduta errazagoa izango

delako egunen batean berriz

prozesioa egitea». Sei lagun ari-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!