21.06.2013 Views

Euskal Literatura V

Euskal Literatura V

Euskal Literatura V

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

17.—BENITO LARRAKOETXEA AGIRREZABALA

(1894-...)

Gizaseme azkar onek ez dakigu noraiño sartzen dituen bere

euskal sustral luze sakonak. Malte izan ditu, eta ditu gaur ere,

Euskalerriko zeru-lur-itxasoak. Ain dituzu ederrak! Maite du

euskal izaera. Eta malte du batez ere, gure izkuntza, eusko gogoa

gatzatzen duen euskera. Eta bere bizitzddirik geiena kanpolurraldeetan

arrotz emanagatik, atxikitasunik aundienarekín

landu du amaren bularrean edoski zuen mintzaera.

GIZON.—Aita Larrakoetxea'tar Bedita, laterandar lekaldea;

Aita Ipojito Larrakoetxea, «Legoaldi»-ren anaia, Zeanuri'n jalo

zan 1894-6-24'an. «Nire guraso Pantzeska Andoni Larrakoetxea

Gallaga ta Yosebe Agirrezabala Etxezarraga'k Zeanuri'ko Undurraga

edo Urandurraga auzoan, Altxagutxi etxe bakarrean»

ekarri ninduen mundura. Zazpi neba-arreba izan ziran. Undurraga'n

bertan asi ta osotu zituen lenengo maillako ikasketak.

Gero, Laterandar Araudun Lekalde izateko asmoz, Naparroa'ko

Altzasu'ra joan zan 1907'an, an latera ta giza-ikasketak buruturik.

Bi urte ondoren, Oñati'ra aldatu zan, emen azter-urtea biribildurik,

iru zin edo botuak egiteko; berton osatu zitun balta

mezatarako bear zituen ikasketak, eta azkenez Gazteiz'en abadetu

zan 1917-12-21'an.

Urrengo urtean Gazteiz'en egin zuen gudaritza, baita Zenbakizti-ikasketak

sakondu ere, karmeldarren komentuan bizi zalarik;

ondoren Oñati'n erakutsi zitun Latera, Eladera, Zenbakiztia

ta beste gal batzuk. Bitartean Irakasle agiria ere lortu

zuen, Iruña'ko Irakasle-Irakastegian azterketak jasanik. Ondoren

balta izan genduan Oñati'ko Udal-irakastegiko Zuzendari

ta Rodrigo Mercado de Zuazola izeneko Iraskuntzako Gau-irakastegiko

maixu, 1936'garren urterarte izan ere. Irakaskintzan,

beraz, buru-belarri sartua ibilli zitzaigun gaztetako urterik edérrenetan.

52

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!