02.07.2013 Views

Historia emakumeek kontatu izan balute, ez luke nahi ... - Boga - Hitza

Historia emakumeek kontatu izan balute, ez luke nahi ... - Boga - Hitza

Historia emakumeek kontatu izan balute, ez luke nahi ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria.Ostirala, 2012ko martxoaren 9a. 49. zenbakia

«Giro

txarrean

andreek

gauza

asko egin

dituzte»

Historia emakumeek

kontatu izan balute, ez luke

nahi kexati eta martiri izan

direnen bertsioa Lola

Valverde historialariak [4-5]

Euskararen Hilabetea Hendaian

Hirugarren urtez martxoa

euskararena ari da izaten [5-6]

Podologo naturalak

Hamarnaka arrainek azalaren

egoera hobetzen dute [10]

2IRITZIA

Puntua

Joxe Juan Ugalde

Atez ate

elkar

joka?

Ez, ez nator 1936ko gerrako pasadizo makurrik

azaleratzera. Artikuluaren izenburua

gehiago dator bake giroz eta bandera zuriz,

liskar eta intransigentzia eragile baino. Aitor

dezadan, hala ere, herri honek baduela

sesiorako berezko joera moduko bat; elkar ulertzeko baino,

ondokoaren iritziei entzungor egin ez ezik, iritzi horiek

erasotzat jotzeko berezko joera moduko bat. Herri

honek gehiago erabiltzen du hitza borroka fiktizioetarako,

arazoen oinarriak eta konponbideak aztertu eta adosteko

baino.

Adibide ulergarria jartze aldera, horra Leitzarango autobidearen

inguruan sortu genuen porru-hazia. Azkenean,

A2 eta A4 arteko lehia fiktizioan katramilatu ginen,

seguru asko, kasu askotan, baten eta bestearen arteko aldeak

zeintzuk ziren jakin gabe. Lehenago, beste horrenbeste

gertatu zen Lemoizko zentral nuklearraren inguruko

eztabaidarekin. Lehiak oso gure egin genituen, erabakian

inolako eskuhartzerik ez genuen arren. Bi eztabaida

haietan iritzi-emale edo berriketari paperean eduki gintuzten,

gutako bakoitzari inolako erabaki-ahalmenik aitortu

gabe.

Orain zaborrak dira. Zaborrak biltzeko sistema egokiena

atez atekoa edo bosgarren edukiontzia ezartzea ote

den. Eztabaida horretara ekarri gaituzte, aurrekoetan be-

Ez dakit atez ateko sistema

ezarrita, zenbateraino ase

diren batzuen espektatibak

[...] Bistan dena da, bi herri

horietan [Hernani eta

Usurbil], funtzionatu egiten

duela bilketak, eta isildu egin

direla kontrako oihuak

zala, alderdi politikoek. Izan ere, herri honetan itsu-mutil

bihurtuta daude alderdiak. Hemen dena politikaren zelaira

eramaten da. Ez dakigu alderdien proposamenak (ia

aginduak) galbahe pertsonaletik pasatzen, eta gure iritzi

propioa egiten. Bestela, ikusi zein kolore bakarreko diren

aukera baten eta bestearen aldeko iritziak. Ez dut siglen

alderatze errazera joko, baina bistakoa da zeintzuk dauden

aukera baten edo bestearen alde.

Hernanin eta Usurbilen sekulako zalaparta sortu zen

atez atekoa ezarri aurreko hilabeteetan. Zenbaitek argudio

errazera jo zuen, Lemoizko zentral nuklearraren inguruko

ezabaidan gertatu zen moduan. Orduan zentrala

egin ezean, azak jatea beste destinorik ez genuela izango

bota zuen, oso modu kalkulatuan, gerora hitza jan behar

izan zuen politikari ezagun batek. Hernanin eta Usurbilen,

berriz, kaosa eta zikinkeriaren argudioa erabili zuten

atez atekoaren kontrakoek.

Ez dakit atez ateko sistema ezarrita, zenbateraino ase

diren batzuen espektatibak eta zenbatek aldatu duen iritzia

sistema ezarri berriaren alde. Bistan dena, bi herri

horietan funtzionatu egiten duela bilketak eta isildu egin

direla kontrako oihuak.

Orain datorrena burrunbadatik gertuago legoke, Bilduk

gehiengoa duen 34 udalerritan aldi bereko ezarpena

egin nahi delako. Eta orain, jakina, eztabaidan sartu direnak,

udal ordezkari politikoez gain, agintari nagusiak

izan dira. Kontrakoek diote ezinezkoa dela zaborraren

%70 baino gehiago birziklazea. Dena den, argigarriak

izan litezke Juan Carlos Alduntzin lurralde antolamendurako

foru diputatuak esandakoa eta emandako datuak:

atez atekoa egiten den herrietan nabarmen jaitsi

dela zabortegira eramaten den hondakin kopurua, eta

bide horri jarraiki ez dela errauste plantarik beharko. Gipuzkoako

herritar bakoitzak, batez beste, 488 kilo zabor

sortzen omen du urtean, eta lautik hiru zabortegira omen

doa. Atez atekoa ezarrita dagoen udalerrietan, berriz, biztanleko

346 kilo zabor sortzen da, eta hirutik bat (82 kilo)

eramaten da zabortegira.

Ebidentzia batzuk ezin dira ukatu. Aurreko batean

Hernanin, garaiz kanpo ateratako poltsa gutxi batzuk

ikusi nituen zabor bilketarako erabiltzen diren zutabeetan.

Gutxi horiek heztea, dena dela, denbora kontua izango

da. Azken finean, zaborren arazo erraldoiak kontzientzia

eta heziketa eskatzen ditu. Hori landu egiten da. Gizartea,

gizakia bezala, hezi egiten da. Eta heziketa kontua

da, ezinbestean, zero zabor egoerara hurbildu beharra dagoela

barneratzea.

Hori bai, sistemaren ezarpenaren inguruan ere badugu

zer ikasi. Zinez uste dut herritarrok partaide izan behar

dugula erabaki handietan. Zaborren bilketa horietako

bat da. Harrigarria da Pasaiako kanpoko portua inposatu

nahi dutenak atez atekoari buruzko erreferenduma eskatzen

aritzea. Aukera ederra dute orain atez atekoen aldekoek,

haiei eta guztioi, atez ateko demokrazia zer den erakusteko.

Herri bozketaz erabakitakoak eta irabazitakoak

balio bikoitza edo erantsia duela irizten diot.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Kale Nagusitik

Ibai

Maritxalar

Artzain herria

Hasiera beti da zaila ezagutzen ez den tokian,

atzerria da egunerokotasuna askorentzat.

Ezezaguna jatea, kanpokoa entzutea edo

arrotza bizitzea gogorra da epe luzerako eta

ezinbestean geratu behar duenarentzat. Euskalduna

ere izan da atzerritar munduan eta Ameriketako Estatu

Batuetako mendi bazterrak ezagutu dituen artzainari

galdetu edota aberria hilabetetan urrun izan duen

arrantzaleari: etxeko berotasuna bezalakorik ez dago.

Azken hamarkadan gure herrietan hizkuntza, kolore,

arraza, erlijio eta jatorri ezberdineko pertsonen etorrera

izan dugu. Mundu mailako joan-etorrien ondorioa gurera

ere iritsi da eta aldaketaz jabetu ez garela iruditzen

zait askotan. Gure Euskal Herria amaitu da, akabo.

Orain guztion Euskal Herria eraiki behar dugu, etorri

direnen eta gaudenon aberria; ezer izango bagara nahasketa

horretatik aterako baita ezinbestean. Ez dezagun

orain mende erdiko etorkinekin egindako akatsa

errepikatu. Ados ehunka autobusetan ekarri zituzten

herritar espainiarrak euskal nortasunaren ahultze estrategia

baten parte zirela, baina hori bakarrik? Jakin al

genuen belarri motzak geurera erakartzen? Edo beharrak

sortzen? Azkenean sedukzio beharra da dagoen

gauzarik eraginkorrena, ‘behar duenak ikasiko du!’, zioen

aitonak. Egun, bestelako herrialdeetatik eta arrazoiengatik

etorri diren horiekin bizi gara eta agerian geratu

da gure harresi izaera, ezintasuna. Euskalduna oro

har arrazista da, atzerakoia, beldurtia eta ezjakina. Nola

ulertu bestela ezberdinari diogun beldurra? Superbibentzia

ote? Geurea galtzeko arriskua? Baliteke, baina

jarrera horrekin ez ditugu ustez Espainiara edo Frantziara

etorri diren horiek erakarriko. Hasteko beharrak

sortu behar dira: «Aizu, hemen biziko bazara euskara

ikasi behar duzu!», esan behar zaio etorri denari, ados,

baina zer eraginkortasun, zilegitasun izango dugu geure

artean gazteleraz entzuten bagaituzte; gurasoak

umeari euskaraz eta bikoteari lehen mailako erdara garbian

hitz egiten dionean duen seriotasuna du egoerak.

Horregatik, etorkinari eskatzearekin batera geure buruarekin

zintzoak izan behar dugu, eskatzen dugun

hori eskaini. Datorrenari dauzkan ardurak aldarrikatzeaz

gain, bertakook dauzkagun eskubideak eta baldintzak

eskaini behar zaizkio, berdinetik berdinerako

harremanean hurbilduko dira kolore eta zapore ezberdineko

euskaldun berriak.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Judas Z Judas Arrieta

BOGA Diruz laguntzen duten erakundeak

Udalak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia

Erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa

Zuzendaria: Urko Etxebeste

Kudeatzailea: Maika Tameron

Geltoki morea

Oihana Etxebarrieta

Zorionak

eta urte

askotarako!

Nondik hasi, zer esan? Leitzatik itzuli

berria naiz, eta oraindik oilo ipurdia

daukat. Kantak, dantzak, hitzaldiak…

zoragarriak izan diren

arren, bertan bildutako neska zoragarriak,

emozioak, eta amets giroa ikaragarriak

izan dira. 600 emakume inguru egon gara hiru egunez

Leitzako karrikak feminismoz betetzen. Hiru

egun eta hainbat bizipen…

Ostiralean hasi ginen, aspaldi ikusi gabeko lagunak

ikusten, berriak ezagutzen… Eta gai potoloari

heldu genion: prozesu demokratikoa eta emakumeon

hitza. Ardatz nagusia izan da hau. Gaur egunean

Euskal Herrian bizi dugun egoerak, gatazkaren

konponbidea ekartzeaz gain, beste Euskal Herri

berri bat eraikitzeko aukera ekarriko digu, eta

Leitzan, argi geratu zen, Euskal Herri horrek feminista

izan behar duela, bestela ez dela sakoneko aldaketarik

emango. Igandean aritu ginen batez ere

estrategia horren inguruan, eta ideia bat nabarmenduko

nuke bertatik: «Herri bat ez da askea

izango, bertako herritarrak aske ez diren bitartean».

Beraz, prozesu demokratiko bat aurrera eramaterakoan,

herriari eman behar zaio hitza, eta

emakumeon eta feministon parte hartzea ere beharrezkoa

da aurrera egin eta jendarte eredu berri

bat sortzeko.

Ez dut gehiegi sakondu nahi ideia honetan, horretarako

lanean jarraituko baitu Euskal Herriko

Bilgune Feministak. Lan honek behar duen arretan

zentratu nahi dut gehiago. Ekarpen handiak

egon dira hiru egun hauetan Leitzan. Ponentzia

eta tailer interesgarri asko burutu dira, Euskal Herriari

eta euskal herritarroi ekarpena egin asmoz.

Baina bertan ginenez gain, norbaitek jarraitu ahal

izan du bertako lana?

Koordinatzailea:

Eihartze Aramendia

Produkzio arduraduna:

Itsaso Garayar

Argitaratzailea:

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.

ISSN 2174-7482

Lege gordailua:

SS-68/2011

Egoitza nagusia:

Santa Klara, 22. 20100,

Errenteria-Orereta

Telefonoa:

(0034) 943 34 03 30

IRITZIA 3

Webgunea:

boga.hitza.info

Posta elektronikoa:

boga@hitza.info

Publizitatea:

(0034) 647 35 42 54

nmujika@bidera.eu

Komunikabideek ez dute inolako jarraipen berezirik

egin. Soilik, Topatu.info izan da bertan, eta

kriston lan txukuna egin dute. Askok, gazte sortzaileek

bultzatutako atari honi esker informazioa

bertan egon izan balira bezala jaso ahal izan dute.

Aupa zuek! Baina besteek? Bertan egon al ziren

igandeko mahai-inguru nagusia kubritzen (Independetzia

dugu bidea, eta helburua: Euskal Herri

Feminista)? Nik uste dut atentzio berezitu bat merezi

zuela. Ez ditut komunikabideak banan-banan

aipatuko, uste dut haiei dagokiela Euskal Herrian

burutu diren topaketa feminista jendetsuak non

kokatu behar zituzten, eta bete ote dutenaren inguruko

hausnarketa.

Baina komunikabide publikoak aipatu nahiko

nituzke, EITB hain zuzen. Euskadi Irratian, zenbait

elkarrizketa eskaini direla, eta nolabaiteko jarraipena

egin dela aipatu didate, baina jakin badakidana

da, bertan ez dudala kamera bakarra ikusi.

Beraz, telebista informatzeko erabiltzen duen pertsona,

ez da ohartu asteburu honetan Leitzan geratutako

guztiaz. Telebista publikoa denez, haien

agendan sartu beharko luketela uste dut zinez. Eta

ez nik bakarrik. Larunbat arratsaldean sektoreka

burutu genituen eztabaidetan, komunikazioaren

inguruko asanbladan egoteko aukera izan nuen,

eta bertan argi eta garbi azaldu zen, interpelazio

zuzena egin behar zaiola EITBri. Publikoa da, eta

beraz, ezin du ezkutatu jendartearen zati batek burutu

duen lana hiru egun hauetan. Benetan lotsagarria

iruditzen zait, ez dakit zuei…

Ez dut artikulua honekin amaitu nahi zeren ez

da hau ekarri dudana Leitzako motxilatik. Ilusioak,

ametsak, gogoak, eta morea, more asko ekarri

dut bueltako motxilan.

Inguru guztia morez pintatzen jarraitzeko pintura

adina ekarri dut, eta topaketa hauek baino lehen,

pintura eskasian geratzen ari nintzen arren,

bete egin dut motxila, beste urte batzuetan inguru

guztiak pintatzeko adina. Baina espero dut, eskasian

berriro hasi baina lehen horrenbeste emakumerekin

(edo gehiagorekin) berriz ere elkartzeko

aukera izatea! Eskerrik asko Bilgune Feministari

horrelako topaketekin bere urtebetetzea ospatu

izana. Eskerrik asko zure oparia guztiokin konpartitu

izana! Zorionak Bilgune eta hamaika gehiago

bete ditzazula!

4ELKARRIZKETA

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

«Lortutako eskubideak

desagertu daitezke»

Lola Valverde

Historialaria

Inkonformista da. Bizirik egoteko ezinbesteko

baldintza dela iritzi dio. Eusko Ikaskuntzak

omendu zituen 44 emakumeen zerrenda

osatu zuen, «inkorformistak guztiak»

Goiatz Labandibar Oiartzun

Lola Valverde (Donostia, 1941) Antonio

Valverde Aialde margolari eta Maria Dolores

Lamsfus errenteriarren seme-alaben

artean zaharrena da. Historia Garaikide

eta Modernoko Doktore da Euskal Herriko

Unibertsitatean, eta generoan aditua da.

Donostia hiritarra eta nekazal giroko

Oiartzun euskalduna oreka perfektua

omen ziren zuen haurtzaroan. Nongotarrago

sentitzen zara?

Oiartzun da gure herria. Hemen pasatu

dugu denbora asko. Hilabete asko pasatzen

genituen: uda eta oporraldiak. Gurasoak

egunero etortzen ziren. Aita lanetik

ateratzean margotzera etortzen zen. Nire

alaba Oiartzungo etxean jaio zen. Eta aita

hemen hil zen. Lotura, bihotzekoa, Oiartzunekin

dugu. Donostiarrak ere sentitzen

gara, baina bigarren mailan. Oiartzun

beti dago aurretik.

Lola Valverde zerk lotzen du gaur egun

Oiartzunekin?

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Orain gutxi etortzen naiz. Lotura betirako

gelditzen zaizu, ez da joaten, denborarekin

identifikazioa ez da aldatzen. Anaia hemen

bizi da eta harengana etortzen gara.

Oroimen asko etortzen zaizkit burura, herritar

asko, ohiturak…

Amona Doloresi, aitaren amari, zor diozu

izena. Alargundu zenean familiako

enpresaren buru jarri zen. Berarekin harreman

berezia zenuten.

Beti gure ondoan bizi izan zen. Gurasoak

etxez aldatzen baziren, amona bazterreko

etxebizitzara mugitzen zen.

Emakume inkonformistak atsegin dituzu.

Halakoa zen amona?

Noski gustatzen zaizkidala! Amona bazen.

Pentsa, 1920 inguruan alargundu zenean,

bere gain hartu zuen handitzen ari zen enpresa

bat. Emakume eredu ezberdina izan

zen garai hartarako. Bi alaba zituen, Maria

Josefa eta Carmen, eta 1920rako emakume

modernoak ziren: erretzen zuten, kotxea

gidatzen zuten, pianoa jotzen zuten eta

kontzertuak ematen zituzten… Eredu tradizionala

nire ama zen. Ttikitan pentsatzen

genuen salbuespenak zirela, emakumeek

nire ama bezala izan behar zutela.

Amaren izena ere badaramazu. Hura

emakume kontserbadoreko familia batetik

zetorren.

Askotan esaten zuen ‘zer egin dut nik halako

familia izateko?’. Bera hain emakume

egokia zen, eta etxean denak gizartearekin,

artearekin, politikarekin… kezkak genituen!

Eta zu, inkonformista al zara?

Bai, guztiz! Eta hala izaten jarraitzen dut.

Konformista izateko, hobe da hiltzea! Bizirik

egoteko inkorfomista izan behar duzu.

Ezin dituzu gauzak diren bezala onartu

eta horrekin bizi. Egin behar dena da pentsatu

nola nahi duzun izatea gauzak, eta

ahal baduzu, aldatzeko gauzak egin.

Gogoratzen duzu zergatik ikasi zenuen

historia?

Historia ezkondu eta gero ikasi nuen. Garai

hartan ez zegoen unibertsitaterik eta

amak ez zuen nahi inor kanpora joatea.

Gainera, ez nuen argi zer egin nahi nuen.

Eman zidaten eredua ezkontzea zen. Ezkondu

eta alaba izan nuen. Oso gogoan dut

eszena bat: bi hilabete zeuzkan alabak eta

etxean nengoen, arropa lixatzen, Isabel aldamenean

nuela. Negarrez, pentsatzen

nuen: ‘Hau da nire bizitza, betirako?’ Senarra

etorri zenean zer gertatzen zitzaidan

galdetu zidan eta horrela ezin nuela bizi

esan nion. ‘Bihar zerbait bilatzen hasiko

gara’, esan zidan. Frantsesa zen nekien

gauza bakarra. Titulu bat nuen. Senarrak

Santo Tomas Lizeoko zuzendariari deitu

zion eta frantsesa emateko norbait behar

ote zuen galdetu zion. Frantseseko irakaslea

Madrilera zihoan eta irakasten hasi

nintzen. Gero, karrera egitea erabaki

nuen. Filosofia eta Letrak egin nuen, Historia

espezialitatean. Hirugarren urtean,

semea izan nuen. Libretik ikasi nuen karrera:

lanean, haurrekin... Zaragozan hasi

nintzen, baina bigarren zatia Iruñean egin

nuen. Bukatuta, Errenteriako Institutuan

hasi nintzen irakasle. Historia ikertzea

erruz gustatzen zitzaidan. Tesia nire kabuz

hasi nintzen egiten: Entre el deshonor y

la miseria, XVIII. eta XIX. mendetako Gipuzkoan

eta Nafarroan abandonatutako

haurren inguruan. Haurrak abandonatzen

ziren ohorea ez galtzeko edo miseria

gorrian zeudelako emakumeak. Kongresuetan

komunikazioak egiten hasi nintzen

eta EHUtik deitu zidaten, lanpostu

bat libre zegoela eta ea interesatzen zitzaidan.

Pentsatzeko denbora eskatu nuen. 24

ordu utzi zizkidaten. Baietz erabaki nuen.

Hartu dudan erabaki onenetakoa izan da.

«Bizirik egoteko

inkonformista

izan behar da»

Irakaskuntzan eta ikerketan jarraitzeko

aukera eman dit.

Behar bezala baloratzen al da historiaren

garrantzia?

Gaur egun Humanitateak oso baztertuta

daude. Zientziaren garaia bizi dugu. Baina

Humanitaterik gabe gizartea oso gogorra

izango litzateke. Kultura, geroz eta beharrezkoagoa

da. Pertsona bat ondo osatzeko,

kultura maila behar du. Ingurua, iragana…

ezagutu behar da, mundu honetan

bizi ahal izateko eta ongi mugitzeko.

Euskal kultura garaikidean, Valverdetarren

etxea ezinbesteko erreferentea da.

Markarik utzi du zugan?

Orain arte, kulturaz hitz egin denean,

Mendebaldeko kulturaz aritzen ginen, Europaz

eta Amerikaz. Orain, kultura esatean

globalki pentsatu behar da. Gaur, Txinako

margolariei buruzko artikulu bat irakurri

dut. Orain arte hori ez zen gertatzen.

Baina zure kultura da beste guztien aurrean

lagundu eta ikertu behar duzuna. Euskal

kultura mantentzea, herri bezala, lehenengo

beharra da. Gure aitak ideia hori

barneratu zigun! Ikaragarria zen. Bihotzean

zeraman, sufritu egiten zuen gauzak

gaizki egiten, galtzen zirela ikustean.

Iaz, Euskararen Nazioarteko Egunean

Eusko Ikaskuntzak omendu zituen 44

emakumeen zerrenda osatu zenuen.

Euskal historian garrantzia izan duten

emakume horiek zer dute komunean?

Inkonformismoa. Nahiz eta oso ezberdinak

izan eta batzuei gehiago nabaritu, ez

zuten onartu jokatu behar zuten gizarteko

errola. Zailtasunen aurka borrokatu ziren

eta gauza ikaragarriak eta interesgarriak

lortu zituzten, arlo askotan. 44 bakarrik ziren;

oso emakume interesgarriak gelditu

zitzaizkidan kanpoan.

Historian,garai onik izan al da emakume

izateko?

Ez! Orain da onena, baina hemen eta gauden

bezala egonik. Atzera begira, askoz

txarragoak izan dira zibilizazio eta kultura

guztiak. Gure gizartean gauza asko aldatu

dira, eta gauza asko daude aldatzeko. Espainiako

II. Errepublikan emakumeek, borrokaren

eta aldaketen bidez, gauza asko

lortu zituzten. Eta denak galdu ziren.

Franco hiltzean beste erregimen bat jartzean,

Errepublikako neurri haiek berriz

piztu dira. Baina horiek ere desagertu daitezke.

Gauzak ez dira betiko irabazten.

II. Errepublikaren irakaspen handiena

hori izan zen?

Frankismoak dena kendu zuen: lana, dibortzio

eskubidea, botoa… Emakumeek

atzera egin zuten, etxeetan itxi. Hori da

guk ezagutu dugun historia. Borrokan eta

erne jarraitu behar dugu. Lortzen den ezer

ez da betirako. Beti joan daiteke atzeraka.

Orain ere nabaritzen da gauza batzuetan

atzerakada. Alderdi berri bat dago boterean,

eta ondorioz, hasi dira gauza batzuk aipatzen

eta ukitzen. Ikusiko dugu noraino,

baina atzerakada izango da.

Zein emakume historiko duzu gustuko?

Bizitzan gauzak aldatzen diren bezala,

gustuko pertsonaia historikoak ere aldatzen

dira. Azken urteetan, Clara Campoamor

asko gustatzen zait. Espainiako Gorteetan

emakumeek boto eskubidea lortzeko

egin zuena izugarria iruditzen zait.

Baina baditut gehiago! Adibidez, Marina

Ulazia azpeitiarra. Bere testamentua irakurri

nuen. Ez zegoen sinatuta, ez zekielako

idazten. XVIII. mendeko ola-emakume

bat izan zen. Alargundu zenean, senarraren

burdinolaren kargu egin zen eta negozioa

zabaldu zuen, beste burdinola batekin.

Testamentuan azaltzen du nola bera

zen agintzen zuena, erabakiak hartzen zituena,

bere seme-alabak olak eskatzen zituenerako

baliatzen zituen… 44 emakume

horien artean sartu nuen. Emakume interesgarri

asko aurkitzen dituzu ikertzen

hastean.

Nola izango zatekeen historia emakumeok

kontatu izan balute?

Zaila da hori, hain luzea da historia… Ez

nuke nahi kexati eta martiri izan direnen

bertsioa. Giro txarrean eta baldintza zakarrenetan,

emakumeak gauza asko egin

ditu.

Zein ikerketa dituzu esku artean?

Gelditu gabe nabil. Argitaletxe batetik

proposamena jaso dut liburu bat egiteko

ELKARRIZKETA 5

44 emakume

euskal historia

idazteko

Eulalia Abaitua

Kattalin Agirre

Julia Alvarez Resano

Korisanda Andoins

Marga Anduraine

Maria Arangola

Benita Asas Manterola

Juana Asbaje

Pepita Etxebeste Lopez-Diez

Todda Azenariz

Julene Azpeitia

Rita Barrenetxea

Ana Belasko

Katarina Bourbon

Teresa Cabarrus

Ernestina Champourcin

Marie Coulon

Oneka Durr

Katalina Erauso

Bitxori Etxaluz

Kristina Etxaluz

Inesa Gaxen

Maria Goiri

Kasilda Hernaez

Maria Hoztako

Martina Ibaibarriaga

Dolores Ibarruri

Frantziska Iratxeta

Lurdes Iriondo

Alexandrina Izko

Madalen Jauregiberri

Joana II Labrit

Madalen Larralde

Tomasa Lauzirika

Maravillas Lanberto

Maialen Lujanbio

Maria de Maeztu

Bizenta Mogel

Josepa Sarralde

Polixene Trabudua

Matilde Uitzi

Marina Ulazia

Margarita Valoiskoa (Nafarroakoa)

Elbira Zipitria

Emiliana Zubeldia

eta bueltak ematen ari naiz ideiari. Ikerketa-proiektu

batean ere banabil, unibertsitatean,

emakume txiroen inguruan: nola

moldatzen ziren emakume txiroak bizirauteko

eta seme-alabak aurrera ateratzeko.

Tolosa eta Donostia aztertu ditut.

Orain, Irunekin hasiko naiz, baina emakume

txiroetara mugatu gabe. Irungo emakume

denak hartuko ditut kontuan.

Dirua nondik lortzen zuten ikusi nahi dut.

6EUSKARA

Herriko Etxeko euskara teknikariak eta hautetsiak herenegungo merkatuan jarritako permanentzian. [ASIER PEREZ-KARKAMO]

Urte osoa izan nahiko

lukeen hilabetea

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Hirugarrenez Euskararen Hilabetea antolatu dute Hendaian. Orain arteko ekintzak

oso jendetsuak izan dira, eta hilaren 16ko bertsu afarirako edo 31ko ‘Benito Lertxundi

Kantuz’ jaialdirako sarrera gutxi geratzen direla ohartarazi dute Euskara Zerbitzutik.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Asier Perez-Karkamo Hendaia

Hiru urte bete dira aurten

Hendaian martxoa Euskararen

Hilabetea izan

behar zela erabaki zutenentik.

Herriko Etxeko

Euskara Zerbitzuaren

ekimenez sortu zen, baina

segituan herriko kultur nahiz kirol elkarteek

eta ikastetxeek bat egin zuten

ideiarekin, baita dozenaka merkatarik ere.

Denen artean erabakitzen dute zer egin,

ekitaldi batzuk elkarrekin, eta beste batzuk

bakoitzak bere kabuz. Elkarlan horrek

emaitza eman du, eta Hendaian urtean

zehar antolatzen dituzten ekimenen artean

potoloenetakoa da.

Hilaren 1ean abiatu zuten Euskararen

Hilabetea, baina asteburuan egin zituzten

orain arteko ekitaldi jendetsuenak: Abbadia

gazteluaren bisita eta Abbadiaren biografiaren

idazle Patri Urkizurekin topake-

Euskararen

Hilabeteko egitaraua

Hilabetean zehar

Eskolen arteko kirol jarduerak euskaraz.

Herriko Etxeko kirol zerbitzuak antolaturik.

Martxoko astelehenetan

09:30-10:30: Euskarazko ipuinen irakurketa,

Abbadiako gazteluan. Ikastetxeentzat.

13:30-14:00: Euskarazko testuen irakurketa,

Abbadiako eremuan. Hitzordua,

Larretxean.

Bihar, hilak 10

11:00: Ipuinaldia. Euskarazko ipuinak,

Xan Errotabehere kontalariarekin, herriko

Mediatekan, Doan.

Etzi, hilak 11

09:00-12:00: Hendaia eta Hondarribiko

pilota eskolen arteko lehiaketa, Daniel

Ugarte pilotalekuan, Endaiarrak elkarteak

antolaturik. Sartzea doan da.

09:30-12:00: Urpekaritza bataioak

euskaraz, herriko igerilekuan, doan, Urpean

elkarteak antolaturik.

Hilak 16, ostirala

19:30: Bertsu afaria Merkatu Zaharrean;

Besta Komiteak antolaturik, eta Bertsolarien

Lagunak elkartearen laguntzarekin.

Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai

Colina, Jon Maia, Odei Barroso.

Gai-emailea: Hendaiako Bertso Eskola.

Benito Lertxundi hilaren 31an ariko da. [BOGA]

ta, Euskerrock kontzertua, arrantzaleen

gaian oinarritutako haurrentzako herri kirolak...

Antolatzaileak oso pozik daude

orain arte antolatutako ekitaldiek izan duten

harrerarengatik.

Prezioak: 20 euro ( 16 euro 16 urtetik beherakoentzat).

Erreserbak: Turismo Bulegoan,

Besta Komitean eta Bertsolarien

Lagunak elkartean astelehenetik

aurrera.

Hilak 17, larunbata

09:30-12:00: Hendaiako saltegietan

ere, euskaraz. Hendaia Euskarazen mahaia

merkatuan. Merkatarientzako materialaren

banaketa. Musika animazioa.

Floridako merkatuan.

17:00: Jorge Oteizaren poesia, musikarekin

eta irudiekin, herriko Mediatekan,

doan.

Hilak 17, larunbata

11:00-16:00: Udaberriko Besta. Pirritx,

Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia,

Daniel Ugarte pilotalekuan, Akelarre

elkarteak antolaturik. Erreserbak:

Hendaiako Turismo Bulegoan eta Irungo

Oskarbi liburudendan. Prezioa: 7 euro

(euro bat, Integrazio Batzordearen

alde).

11:00-16:00: Hendaian Kantuz, Merkatu

Zaharrean.

Hilak 21, asteazkena

14:30: Baina zer jaten dute hontzek?

Gaueko harraparien egagropilen disekzio

tailerra euskaraz, CPIE Euskal Itsasbazterrak

antolaturik. Hitzordua Larretxean.

Aholkatua da izena ematea

(05.59.20.37.20 eta domaine.abbadia@hendaye.com).

19:00: Poesia emanaldia, musikaz eta

Asteazkenean Errepublika plazako merkatuan

Euskararen Hilabetearen antolatzaileek

permanentzia jarri zuten, merkataritza

arloan euskaraz aritzeko dauden

tresnen berri emateko. Herriko Etxeko

Euskara arloko teknikari eta hautetsiak

aritu ziren informazio eske agertzen ziren

herritar zein dendariei harrera egiten:

«Helburua da merkatariak inplikatzea, eta

baliabideak ematea, haien egunerokotasunean

euskararen erabilpena emenda dezaten»,

esan zuten.

Besteren artean, Hendaiako Gazte Informazio

Bulegoak osaturiko euskaraz aritzeko

tresna eta lotura interesgarri anitz dituen

dokumentua banatu zuten.

Sarrerak eta erreserbatzeak

Asteazkeneko informatzea ere arrakastatsua

izan zen. Antolatzaileak pozik zeuden

Euskararen Hilabeteak hiru urteotan izandako

hazkundearengatik: «Asteburuko

ekintza guztiak jendez gainezka egon zi-

irudiez lagundurik. Parte hartzaileak:

Tere Irastortza, Itziar Gomez, Aitor Furundarena,

Iñaki Telleria, Izaskun Etxeberria.

Mendi Zolan kulturgunean, Akelarre

elkarteak antolaturik. Sartzea: 5

euro.

Hilak 22, osteguna

19:00: Hendaiako merkatariak eta euskara

mahai-ingurua, herriko Kontseiluaren

gelan. Antxeta Irratiaren, Euskararen

Erakunde Publikoaren, Bai Euskarari

ziurtagiri elkartearen eta Gazte Informazio

Bulegoaren (hizkuntza bikoteak)

parte hartzearekin.

Hilak 24, larunbata

09:30-12:30: Udaberriko garbiketa

handia Hendaiako itsasbazterrean. Publiko

guztientzako naturaren aldeko lan

boluntarioa. Hitzordu anitz eskainiko dituzte,

baina Kaneta portukoa euskaraz

animatua izanen da. Iraupena: 3 ordu

(bukaerako zintzur-bustitzea barne).

Antolatzaileak: Hendaiako Herriko

Etxea eta CPIE Euskal Itsasbazterra. Komeni

da izena ematea (05.59.20.37.20

eta domaine.abbadia@hendaye.com).

Hilak 25, igandea

11:30: Euskal dantza herrikoiak, Mutxiko

elkarteak antolaturik, Gaztelu Zahar pilotalekuan.

Hilak 27, asteartea

09:30, 14:30 eta 20:30: Asisko Urmeneta

eta Juanjo Elordiren Gartxot filmaren

proiekzioa, Baleak elkarteak antola-

EUSKARA 7

ren. Igandeko haurrentzako herri kirol

saioa Daniel Ugarten egin behar izan genuen

eguraldiarengatik, baina beteta egon

zen hura ere», zioen Elsa Spizzichinok, Herriko

Etxeko Euskara teknikariak.

Spinizzinok uste du hilaren 31ra arteko

ekitaldiak orain artekoak bezain arrakastatsuak

izango direla, eta ekintza nagusietara

joateko interesaturik daudenei dei

egin zien, sarrerak «lehenbailehen» erosteko:

«Sarrerak geratzen dira, baina edozein

unean agor daitezke. Herritar asko Bixintxoetako

Hostoak ikuskizuna ikusi gabe

geratu ze, azken orduan erosi nahi izan zutelako».

Hala, hilaren 16ko bertsu afarirako, 18ko

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen

emanaldirako, eta hilaren 31ko Benito Lertxundi

Kantuz jaialdirako sarrerak salgai

daude, eta CPIE Euskal Itsasbazterrak antolatzen

dituen bi ekimenetarako ere erreserba

egitea komeni dela esan dute (ikus

ondoko koadroan egitaraua).

turik. 09:30ean eta 14:30ean ikastetxeentzat

izango da emanaldia, eta

20:30ean, publiko guztientzat.

Sokoburuko Antoine d’Abbadie mintzaldi-aretoan

dira saioak. Sartzea: 5

euro (2,5 euro 14 urtetik beherakoentzat).

Hilak 30, ostirala

19:00: Maitasun Gutun Lehiaketaren

sari banaketa, Abbadia gazteluko kaperan.

Hendaia.com-ek antolaturik.

Hilak 31, larunbata

16:30: Abbadia gazteluaren bisita euskaraz.

Prezio murriztua: 6,60 euro. Toki

kopuru mugatua. Aholkatua da izena

ematea (0559 20 04 51 eta chateauabbadia@hendaye.com).

20:30: Benito Lertxundi Kantuz kantaldia,

Daniel Ugarte pilotalekuan.

19:30etik goiti Jateko eta edateko bertan,

Hendaiako Ikastolarekin, kantaldia

hasi aurretik, eta bukatu ondoren. Ekitaldeak

bi zati izanen ditu:

1. partea: Hendaiako Irandatz, Garaziko

La Citadelle eta Baigorriko Jean Pujo kolegioetako

abesbatzak, Xan Idiart-ek

eta Et Incarnatus hari-orkestrak lagundurik.

2. partea: Benito Lertxundiren abeslariaren

kontzertua.

Sartzea: 12 euro (8 euro 12 urte arte).

Erreserbatzeko: sarean (hendaye-tourisme.fr

edo barrabarra.eu), Hendaiako

Besta Komitean, eta Hendaia, Biriatu

eta Urruñako Turismo Bulegoetan.

8 ASTEKO ERREPASOA

Kareletik

Eñaut

Gantxegi

Baratzez

baratz

Badirudi gurpil gainean doazela gauzak azkenaldian

bazter hauetatik, txirrindularitzari

buruz ari bagara behinik behin. Kezka eta zalaparta

dezente sortu da Euskal Herriko Itzulia

eta Donostiako Klasika burutu gabe geratuko zirela adierazi

zutenean. Egia esanda bada kezkatzeko motiborik,

historikoki txirrinduzalea izan baita Euskal Herria, eta

errepideetan izan ohi den ikuskizunik gabe uzteak, hankamotz

utziko luke kirol profesionalaren panorama. Eta zaletuen

artean, Pasai San Pedron headquarters-ak dituen Astarloza

Taldea ezin alde batetara utzi, EHko itzuliari begira

bi irteera antolatu baititu; bata Arrateko santutegira eta

bestea Oñatira. Azken urte hauetako ika-mikak alde batetara

utzi eta Astarloza errepideetan lanean ikustea pozgarri

suertatu zaie bere zale talde honetako partaideei eta

beste hainbatei (Paris Niza delakoan susto txiki bat eman

badie ere, erorketa bat medio).

Lezon, bestalde, baratzeak izan dituzte hizpide azkenaldian,

eta hainbat lur eremu herri baratz bilakatzeko egitasmoak

sortu du interesa. Hori dela eta, berauetan parte hartzeko

izena ematea proposatu du udalak, martxoaren 22

arteko epea zabalduz. Soziologo sena atera, eta zera pentsatzen

hasi naiz: zein profileko jendeak hartuko du parte?

Baserritar kaletartuak? Kalekume baserrizaleak? Marihuanaren

lege berriak landare miragarri hau landatzea

zilegi ikusiko dutenak?

Eta baratz batetik bestera, kasu honetan Baratze batsonatuaren

oinarrian dagoen militar odoltsuaren oinordekoek

gogoraraziko dutena. Martxoaren 19an Hendaiako Herriko

Etxeak bultzaturiko ekimen bat izango dugu, Aljeriako

guda amaitu zela-eta 50. urteurrenean. Gogoan dut aita

Afrikako lurralde haietan izan zela Erasmusberezian, eta

denaboraldi bat han igarotzea egokitu zitzaigularik, herrialde

hura apur bat ezagutzea egokitu zitzaigula. Susmoa

dut omenaldi honen funtsa ez dela izango ezagutu genituen

aljeriarrak eta bazter haietara joan ziren Frantziako

kolonoen arteko elkarrizketa bultzatzea. La grandeur

de la Franceeta halakoek pisu gehiago izango dute, odol

eta armez inbadituriko lurralde hura Frantzia zeneko garaia

nostalgiaz gogoratuko dutelarik hainbat hiritar errespetagarrik.

Oraindik herrialde batek ohorekeria, inperialkeria

eta bestelako keriakgainean dituelarik, zama astunegia

da zibilizazioen arteko elkarrizketa sanoa emateko.

Zoom Asteko argazkia

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

BOGA

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

ASTEKO ERREPASOA 9

Gainontzeko

364 egunak

Martxoaren 8aren barruko ekimenak

egiten ari dira egunotan Oarso Bidasoan.

Zilegiak eta beharrezkoak dira. Aurten,

ordea, berezitasun bat dute ekimen

horiek: herri guztietan emakumeek bat egin

dute elkarrekin lan egiteko. Urteko gainontzeko

364 egunetan (365 aurten) elkarlan

hori mamitzeko aitzakia izan da, nolabait

esatearren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren

barruko ekimenak prestatzeko biltzea.

Horren erakusle da Pasaiako emakumeen

ekarpena (irudian). Aurten, udalerriko

lau barrutietako emakumeek bat egin dute

ekimen bateratuak antolatzeko orduan.

Barruti guztietan egin dituzte ere jarduerak,

baina jendetsuenak batera egin dituztenak

izan dira. Antzekoa gertatu da Oiartzunen,

Errenteria-Oreretan, Irunen, Hondarribian

eta Lezon.

Mendeetan ukatu zaiena berreskuratzen

ari dira emakumeak, borrokatzen. Hori ez

da, ordea, euren lana bakarrik. Denena da.

Emakumeen eskubideetan atzerako urratsik

egin ez dadin herritar bakoitzak bere

ekarpena egin behar du, isila, zalapartatsua,

irudimentsua edo aldarrikatzailea.

Hondar ale guzti-guztiek balio dute.

10 OSASUNA

Sendabidea

ausikika

[ISABEL MANCEBO BALDA]

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Geroz eta toki gehiagotan ikus daitezke

iktioterapia eskaintzen duten establezimenduak.

Arrain txiki batzuk dira tratamenduaren

arduradunak, arrain sendagileak ere deituak.

Mesfidantza ere ugaritu da jendearen artean.

Eihartze Aramendia Irun

Kosk eta kosk. Hori da garra

rufa arraintxoen lana. Ahoko

bentosekin azalak dituen zikinkeriak

eta zelula hilak xurgatzen

ditu eta azala onera

ekartzen du. Hankak uretara sartu eta berehala

ehunka arraitxo euren lana egiten

hasten dira. Hasieran kilimak sentitzen

dira, baina pixkanaka hankak ohitu eta

masaje gustagarria bihurtzen da. Iktioterapia

deitzen zaio tratamendu horri.

Bi tratamendu mota egin daitezke: estetikari

dagokiona eta azaleko arazoei dagokiona.

Lehenengoa denek erabil dezakete,

haurrek izan ezik.

«Iktioterapia oso ona da psoriasi arazoentzat,

dermatitisa duenarentzat eta zauriak

orbaintzeko», azaldu du Naroa Sixto

Irungo Aloe Herboestetik dendako arduradunak.

Inguru honetan iktioterapia zerbitzua

eskaintzen duen bakarra da.

Duela bost hilabete hasi ziren tratamendu

hori eskaintzen: «Negozioa ireki behar

nuen eta zerbait berria eskaini nahi nuen.

Eta hara non, telebistan ikusi nuen tratamendu

hau. Gustatu egin zitzaidan, eta

jartzea erabaki nuen», adierazi du Sixtok.

Estetika kontuetarako saio batekin

nahikoa da, helburua ez baita osasuna;

gehiago nahi badira, horretarako aukera

dago, noski. Osasun kontuetarako, aldiz,

erregulartasun bat behar da Sixtok aholkatu

duenez: «Astean behin egin behar da

tratamendua, eta pixkanaka ikusten da

bezero bakoitzak zenbat denbora behar

duen».

Kutsatzeko arriskua

Garra rufa arrainek 37-40 grado behar dituzte

bizirauteko, eta era berean, tenperatura

horretan hainbat birus eta bakteria

ugaritu daitezke.

Garra rufek ez dituzte hortzik eta ezin

dute zauririk egin; hori horrela, tratamendua

ez dela arriskutsua pentsa daiteke.

Dena den, Erresuma Batuko Osasunaren

Babes Agentziak egin duen ikerketaren

arabera, arrainak birus edota bakteria jakin

batzuekin kutsa daitezke, eta infekzioa

pertsonei pasa, «batez ere sistema immune

ahula dutenei, psoriasia edo diabetesa

dutenei, adibidez».

Horrez gain, gaixotasun «larriak» trans-

mititu daitezke agentziaren arabera, «tratamendua

egin baino lehen hanketan zauriak

edo ebakiak baldin badaude».

Horren aurrean, tratamendu hori eskaintzen

duten establezimenduek hainbat

baldintza bete behar dituzte. «Guk

gure bezeroen oinak begiratzen ditugu,

ezin dituzte onddorik eduki oinetan zein

azazkaletan, eta zauririk ere ez. Horrez

gain, tratamendua baino lehen, oinak desinfektatzen

eta garbitzen ditugu», argitu

du Sixtok. Horrez gain, arrain-ontziari garrantzia

berezia eman dio: «Homologatutako

filtro bereziak ditu eta ura aldatzeko

kontrolak».

Eskuetarako tratamendua

Oraingoz oinak bakarrik tratatzen ditu

Naroa Sixtoren dendak, baina aurrerago

eskuetarako tratamendua jartzea pentsatzen

ari da: «Hainbat bezerok galdetu

didate ea zergatik ez dudan jartzen eskuetarako.

Pentsatzen nabil eta agian jarriko

dut».

Sendagile

turkiarrak

Garra rufa arrainek Turkian dute jatorria.

Podologo naturalak dira eta hortik

datorkio arrain sendagilea izena.

Bere onurak XIX. mendean ezagutu

ziren, psoriasia zuen pertsona batek

bere azalean hobekuntzak sumatu

eta gero.

Turkiako Gobernuak babestu egin

zituen desagertuko zirenaren beldur,

beraz, iktioterapian erabiltzen diren

garra rufak benetakoak diren arren,

arrain-haztegietakoak dira.

Arrain mota horien imitazioak ere

atera dira merkatura, tchin-tchin delakoak.

Txinatik datoz eta garra rufek

ez bezala, hortz txikiak dituzte. Horren

eraginez, azaleko zelula hilak

nahiz bizirik daudenak jaten dituzte,

zauriak egiteaz gain. Horren aurrean,

iktioterapia tratamendua eskaintzen

duten establezimenduek, benetako

arrain garra rufak direla bermatzen

duten ziurtagiria izan behar dute erakusgai.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Whatsapp-ek

lehiakide berria du

Nagore Vega

Whatsapp aplikazioa

ezaguna da smartphone

motako telefonoak

dituzten erabiltzaileen

artean. Berehalako

mezularitza zerbitzua da. Doakoa. Adituen

arabera, lehiakide gogorra atera zaio

aplikazio horri. Spotbros izena du, eta Bilboko

eta Getxoko hainbat gaztek garatu

dute (spotbros.com).

Spotbros komunikazio plataforma berri

bat da. Plataforma horrekin lagunekin

kontaktuan egon daitezke erabiltzaileak

une oro, eta inguruan dituzten aplikazioen

erabiltzaileak ezagutu.

Whatsapp eta halakoak bezala (Viber,

Kik...) doakoa da Spotbros ere. Alegia, sakelakoan

Internet kontratatuta duten erabiltzaileek

doan erabili dezakete. Edozein

herrialdetako kontaktuekin harremanak

izanda ere, erabiltzaileek ez dute gehiago

ordaindu behar zerbitzua erabiltzeagatik.

Android-entzat

Oraingoz, munduko edozein txokotan deskarga

eta erabili daitekeen arren, Android

sistema eragilea duten smartphone telefonoetan

bakarrik erabili daiteke. Android

Marketean sartu, eta bertatik deskarga

daiteke, momentuan, eta doan.

Garatzaileek jakinarazi dutenez, gainontzeko

plataformetarako ere prestatzen

ari dira aplikazioa. Bereziki aurreratua

dute Apple sistema eragilea duten telefonoentzako

(laster egongo da App Storen,

garatzaileen arabera).

Azkenaldian sarean gertatzen ari diren

datu publikazioak eta erabilerak direla

eta, erabiltzaileak segurtasunarekin eta

pribatutasunarekin ere kezkatuta daude.

Spotbrosen arduradunek nabarmendu

dutenez, pribatutasuna garrantzitsua da

beraientzat: «Erabiltzaileen pribatutasuna

inporta zaigu, horregatik mezuak zifra-

BOG@

Spotbros aplikazioaren erabileraren eta funtzionamenduaren adibideak. [SPOTBROS]

tu egiten ditugu. AEB Ameriketako Estatu

Batuetako Segurtasun Agentziak segurtasun

handiko dokumentuentzat erabiltzen

duen sistema berbera erabili dugu

aplikazioan».

Eta gainontzeko aplikazioekin alderatuta,

ezberdintasun nabarmena du Spotbro-

Spotbrosen zerbitzaritik

desagertu egiten dira

erabiltzaileen mezuak eta

argazkiak 30 egunera

sek, garatzaileen arabera: «Gainontzeko

plataformek ez dute halakorik egiten, baina

gure kasuan, erabiltzaileen mezuak eta

irudiak desegin eta desagertu egiten dira

gure zerbitzarietatik, 30 egun pasatuta».

Getxo eta Bilbo

Fernando Calvo, Alejandro Lopez, Gorka

Rodriguez eta Alvaro Marcos dira Spotbros

garatu duten Bilboko eta Getxoko

gazteak.

Euren aurreko lanak utzi,

eta duela lau hilabete hasi ziren

proiektuan buru-belarri lanean.

Duela gutxi zabaldu

dute, eta dagoeneko erabiltzaile

askok deskargatu dute.

1nvega@hitza.info

15.000

Deskarga

Lau astean: Android sistema eragilea

erabiltzen dutenak, Android Marketean

jarri bezain laster hasi ziren

deskargatzen Spotbros aplikazioa.

Garatzaileen datuen arabera, lehenengo

lau astean 15.000 pertsonek

deskargatu zuten. Ordutik hona askoz

gehiago izan dira, eta gehiago izatea

espero dute.

Hala, Android-erako ez ezik, Iphone-etarako

ere garatzen ari dira aplikazioa.

Laster egongo da App Storen,

garatzaileen arabera: «Gogor lan egiten

ari gara hori ahal bezain laster

merkaturatzeko».

Spotbros: Aplikazioaren gaineko informazio

gehiago.

spotbros.com

www.twitter.com/Spotbros

www.facebook.com/spotbros

AMUA 11

Muxu-truk: gauzak

berrerabiltzeko

txoko digitala

Zerbait soberan eta erabilgarria badaukazu,

eta bota beharrean beste norbaiti

oparitu nahi badiozu, Barakaldoko (Bizkaia)

Eguzkik martxan jarritako blog honetan

iragarri dezakezu: eguzkimuxutruk.blogspot.com.

«Inolako irabazi asmorik gabe zerbait

behar baduzu, eta gure blogean iragarrita

baldin badago, blogean dauden urratsak

jarraituz eska dezakezu. Trukea eta berrerabiltzea

bultzatzeko bloga da». Barakaldoko

Eguzkik harremanetan jarriko

ditu iragarlea eta eskatzailea.

Zientzia eta

teknologia gazteen

begietan, 30ean

2011ean zehar Elhuyar Fundazioak, EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura

Zientifikoaren Katedrak eta Eusko Jaurlaritzaren

Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko

gazteek zientziaz eta teknologiaz duten

pertzepzioa neurtzeko azterketalana

egin dute. Bertako emaitzak

aurkezteko eta gaiaren inguruan hausnartzeko

mintegia antolatu dute Donostiako

San Telmo museoan, hilaren 30eko

goizerako.

Mintegian, emaitzak aurkezteaz gain,

zientzia gazteen artean gizarteratzeko

bertako eta kanpoko esperientziak ezagutu

ahal izango dituzte hurbiltzen direnek.

Mintegia doan da. Hala ere, antolatzaileek

jakinarazi dute beharrezkoa dela izena

ematea, eta horretarako epea hilaren

23an amaituko da. Elhuyarren honako

webgunean ikus daiteke egitaraua, baita

izena eman ere:

laborategia.elhuyar.org/mintegia-egitaraua.asp?Mintegi_Kodea=11&lang=EU.

12TXOKOA

Jasokundeko Amaren eliza Goiko kaletik aterata. Dorre neogotikoa du, 1897koa. Duela gutxi barrualdea berritu dute. [AIZPEA AMAS ]

Parrokiaren

altxorrak

Jasokundeko Amaren parrokia Errenteriako-Oreretako

altxor artistikoetako bat da, eta ez kanpotik bakarrik,

barruan ere garrantzia artistikoa duten lanak ezkutatzen dira.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Aizpea Amas Errenteria-Orereta

Mendeak igaro dira

Errenteria-Oreretako

eraikin adierazgarri

honetatik.

Garrantzia sozial

eta politikoa galdu

badu ere, garrantzia

artistikoa mantentzen jarraitzen du.

Herriko Erdigunean altxatzen da, eta gotiko

euskalduna deitzen den estiloaren ikurretako

bat da. Pista horien guztien atzean,

Jasokundeko Andra Mariaren parrokia

ezkutatzen da.

Errenteriako ondare artistikoaren adibide

nagusienetako bat da parrokia. Hari

buruzko lehen berriak 1384koak badira

ere, parrokia gaur egun ezagutzen dugun

bezala, XVI. mendean zehar eraiki zuten.

1523an erabaki zuen Udalbatzak eliza berreraikitzeko

lanak hastea, eta 1573ra arte

luzatu ziren. Lanek 50 urte luze iraun zuten.

Gaur egun bezala, finantzazio arazoak

ere eguneroko ogi ziren orduan, eta horren

ondorioz, askotan eten behar izan zituzten

lanak.

Francisco de Marruquiza maisu hargina

hasi zen lanak egiten, eta bere ondotik,

1557an, Domingo de Aranzaldek hartu

zuen lekukoa. Maisu harginak lanak zazpi

urtean bukatzeko asmoa zeukan, urteko

350 dukatetan. 1564an zendu zen, ordea,

eta Juanes eta Domingo de Aranzastroquik

hartu zuten lanen ardura. 1.200 dukaten

truke lau urtean burutuko zuten hitza

eman zuten. Esan eta egin.

50 urte horietan finantzazio arazoei aurre

egiteko erabaki bereziak hartu zituzten,

hiribilduko itsasontziek lortzen zituzten

etekinen erdia elizaren lanetarako gordetzea,

esaterako.

Behin egitura eraikita hurrengo mendeetan

eraiki zituzten eliza osatzen duten

portada nagusia, sakristia eta dorrea. Azken

hori 1825ean eraberritu zuen Juan

Bautista de Huicik. Hala ere, erremate horrek

gutxi iraun zuen, eta 1897an gaur

egun elizak duen erremate neogotikoak

ordezkatu zuen. Ramon Cortazarren zuzendaritzapean

eraiki zuten, eta 24.541 pezetako

kostua izan zuen. Estanislao de Alzelay

errenteriarrak ordaindu zuen.

Hurrengo pausoa beiratea jartzea izan

zen. Munich-eko Zettler etxeari eskatu zizkioten,

baina tartean I. Mundu Gerra lehertu

zen, eta Amsterdamen geratu ziren

Errenteria-Oreretara etorri behar zuten

beirateak. Hala ere, gatazka bukatu zenean,

erretoreak Amsterdameko portuan

aurkitu zituen: kaxak ukitu gabe eta beira

guztiak osorik zeudela diote.

Jasokundeko Amaren parrokiak altxor

ugari ditu ate eta horma horien barruan.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Aldare nagusia da Jasokundeko Amaren elizako arte lan nabarmenenetakoa. [AIZPEA AMAS]

Horietan Ama Birjinaren Koroatzeko

erretaula nabarmendu daiteke. Kondairaren

arabera, Aragoiko Katalina Errege

Katolikoen alaba eta Ingalaterrako Enrique

VIII. lehen emaztearena izan zen. Horri

jarraituz, berak Morrontxo dorreko Maria

Lezo andreari oparitu zion ohorezko

dama gisa emandako zerbitzuak eskertzeko,

eta azken horrek, berriz, elizari. XV.

mendearen bukaerakoa eta XVI. mende

hasierakoa da.

Beste altxorretako bat San Migelen kapera

da, eta horren barruan, Ambrosio de

Bengoechearen Sagrarioa. 1615ean Miguel

de Zabaleta Errenteriako bikarioak

elizako Sagrarioa ordezkatzeko beharra

ikusi zuen. Izan ere, garai horretan eliza

askok berritu zuten, Trentoko Kontzilioaren

aginduz. Berez, aldare nagusian jartzekoak

ziren irudi hori, baina egun, San Migelen

kaperan dago.

Aldare nagusia da eraikineko azken altxor

handia. Egun ikus daitekeen erretaula

XVIII. mendekoa da, baina aurretik beste

bat bazegoela dioten aipamenak ere badira.

1655an hasi ziren hura ordezkatzeko

lehen ahaleginak egiten, baina 1774ko urtarrilaren

12ra arte ez zuen Errege Kontseiluak

onartu udalak egindako eskaera.

Azken horrek baldintza batzuk jarri zituen,

esate baterako, marrazkia Felipe de

Castro errege eskultore nagusiak egitea.

Errenteriako Udalak erretaula zurez

egitea nahi zuen, ez soilik materialaren

kostuarengatik, baita dagoeneko ebakia

zegoelako ere. Erretaularen gaineko txostena

Ventura Rodriguez errege arkitektoari

bidali zioten, eta berak, azkenik, erretaula

marmolez eta estukoz egitea erabaki

zuen. Gainera, Rodriguezek berak diseinatu

zuen marrazki bat gaineratu zioten. Eskulturak,

berriz, Alfonso Bergaz eta Fran-

De Azurmendi

arkitektoa

protagonista

Jasokundeko Amaren Parrokian aurki

daitezkeen zenbait obra esku bakarretatik

pasatu dira, Francisco de

Azurmendi arkitektoarenetatik: erretaula

nagusia berak eraiki zuen, eta

koruko eskailerak, presbiterioko zorua,

harmaileria eta beste zenbait

elementuz ere bera arduratu zen.

Arazo ugari izan zituen erretaula

nagusia eraikitzeko garaian, obrek

luze iraun baitzuten, hamar urte. Horietako

bat zen Rodriguez erretaularen

diseinatzailea ez zela herrira etortzen.

Hala, Azurmendiri emandako

plano batzuen gainean hasi ziren

eraikitzen, baina gerora, aldatu egin

behar izan zituzten. Udala izan zen

beste traba, presbiteriora igotzeko

eskaileren gainean eztabaidatu baitzuen

bi aldeek interes kontrajarriak

zituztelako kokapenaren gainean.

Materialarengatik ere istiluak eduki

zituzten, udalaren asmoen kontra

Rodriguez diseinatzaileak marmolez

eta estukoz egitea erabaki zuelako.

cisco de Azurmendi —goiko despiezean—

maisuen esku geratu ziren.

Obrak hiru zatitan ordaintzea hitzartu

zuten, Añarbeko burdinolak produzitu

ahala eta beste hainbat kobraketa egin

ahala proiektura bideratzeko. Azkenean,

hamar urte behar izan zituzten lanak bukatzeko,

arkitekto eta udalaren arteko eztabaidak

tarteko.

Sendabelarrak

Nekane Martiarena

Bostorria

(‘Potentilla

reptans’)

TXOKOA 13

Euskaraz askotan esaten dugu landarearen izenak landareari

buruzko hainbat datu-edo ematen dizkigula. Landare honetan

ere halaxe gertatzen da, bostorri izena du, bost hosto

dituelako. Zazpikoak ere aurkituko ditugu. Bereizteko, edo

landare hau modu erraz batean ezagutzeko marrubi hostoen

antza duela esan dezakegu.

Apiriletik aurrera loratzen da eta udazkena arte iraun dezake.

Ez da batere zaila aurkitzeko, zelai askotan, toki hezeetan aurkituko

dugu. Euskal Herrian oso ezaguna eta betidanik erabilia.

Hostoak eta zainak erabiltzen dira. Urte

guztirako lehortu nahi badugu iraila,

urria aldera hartu eta jaso dezakegu.

Zainak lehortzerako

orduan kontuan hartu hostoak

baino denbora gehiago

behar dutela. Ondo-ondo

lehortu arte ez ditugu gordeko,

bestela lizundu egingo

zaizkigu eta.

Almorranak

garbitzeko

Gauza ezberdin askotarako balio

du bostorriak. Ezagunena edo erabiliena

almorranak garbitzeko, kentzeko da. Horrez gain ere, beherakoak mozteko

ere erabil daiteke.

Almorranen kasuan, 20-30 gramo landare egosiko ditugu eta bederatzi

egunez basotxo bat edan behar da. Baraurik egiten bada askoz hobeto. Almorrana

handia bada edo ez bazaigu joan, zazpi egunez deskantsa daiteke,

eta berriz ere prozesua errepikatu edo bederatzigarrena egin.

Beste aukera bat 50 gramo landare ur askotan egosi, horrekin almorrana

garbitu, eta lurrinak egiten. Egunean behin edo bitan almorrana zapi

goxo batekin edo eskuarekin eta ur honekin garbituko dugu. Horrez gain,

infusio handi honek botatzen duen lurrina baliatuko dugu gainean eseri

edo jartzeko.

Beherakoa dugunean, 30- 40 gramo landare egosi hamar minutuz ur litro

batean. Ur hau egun guztian zehar eta bi edo hiru egunez hartu.

Bostorria jangarria da, nahiz eta ez dagoen landare hau jateko ohiturarik.

Entsalada moduan jan daiteke. Jateko orduan beti hosto goxoak, gazteak

erabiliko ditugu.

Bostorriarekin ardoak, lurrinak eta infusioak ere egin daitezke.

14TXANPA

Asteburuko agenda

Musika

Trintxerpe: Gaur, Khuda, The Enterprise

eta Pedro De La Hoya taldeek kontzertua

emango dute Mogambo aretoan,

21:00etatik aurrera.

Hondarribia: Gaur, musika eskolako

tronpeta audizioa izango da udaletxean,

18:30ean.

Trintxerpe: Bihar, Marvin, Stalin, All Became

Dust, The Animal Within eta DJ

JonCreature taldeek kontzertua emango

dute Mogambon. 20:30ean hasiko da.

Errenteria-Orereta: Bihar, kantu jira herriko

plazatik abiatuko da, 12:00etan,

udal txistulariekin batera.

Errenteria-Orereta: Etzi, Udal Txistulari

Taldea Gaztaño auzoan ibiliko da goizeko

bederatzietatik aurrera.

Errenteria-Orereta: Etzi, Errenteriako

Musika Kultur Elkarteko musika bandaren

kontzertua izango da, 12:30ean, Merkatuzarren.

Irun: Etzi, Udal Txistulari Taldea Aduana

eta Erdigunea auzoetatik ibiliko da, goizeko

bederatzietatik aurrera.

Irun: Etzi, Planta Baja taldeak Amaia

Kultur Zentroan kontzertua emango du,

20:00etan.

Hondarribia: Etzi, Hondarribia Hiria Musika

Bandaren kontzertua izango da

Itsas Etxeko auditoriumean, arratsaldeko

bostetan.

Antzerkia

Errenteria-Orereta: Bihar, Langagorri

antzerki taldeak Una historia un tanto

peculiar lana antzeztuko du Fatimako

Andre Mariaren parrokiako Gaztediren

lokalean. 20:00etan hasiko da.

[WWW.1512-2012.COM]

Nafarroaren konkista, Donibanen. Gaur, Konkistak

500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburupean hitzaldia

emango du Sergio Iribarren (irudian erdikoa) 1512-2012 Nafarroa

Bizirik ekimeneko kideak. Hitzaldia Bixi Bixi kultur elkartean

izango da, 19:00etan.

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Dantza

Irun: Bihar, break dance multimedia

saioa izango da Amaia Kultur Zentroan,

Papiro...flexia izenburupean. Logela &

Circle of Trustek eskainiko du,

20:00etan.

Errenteria-Orereta: Etzi, mutxikoak

dantzatzeko aukera izango da Herriko

Enparantzan, 12:00etan.

Hondarribia: Etzi, mutxikoak dantza

emanaldia izango da Zumardikoak elkartearen

eskutik. Zumardi plazan izango

da, 12:00etan.

Ikus-entzun

Oiartzun: Gaur, 36ko gerra Oiartzungo

emakumeen ahotik dokumentala

emango dute udaletxeko areto nagusian,

17:00etan. Ondoren, solasaldia izango

da haur erbesteratuekin.

Irun: Gaur, Las mujeres saharauis: la lucha

por la Igualdad dokumentala ikusteko

aukera izango da Oiasso museoan,

18:00etan. Gero, solasaldia izango da.

Hendaia: Gaur, zine-kontzertua izango

da Ca va jazeer izenburupean.

19:00etan, kontserbatorioko ikasleek

kontzertua emango dute, eta 20:45ean,

Michel Petrucciani filma proiektatuko

dute pianista batek aurkezturik. Varietes

antzokian izango dira emanaldiak.

Hitzaldiak

Irun: Gaur, Lo que nos dicen los glaciares

hitzaldia, Amaian, 19:00etan.

Errenteria-Orereta: Bihar, bularreko

minbiziari eta menopausiari buruzko hitzaldia

emango dute Aljarafe elkartearen

egoitzan, 19:00etan.

Tailerra

Oiartzun: Bihar, autodefentsa tailerra

izango da Elorsoro kiroldegian, 10:00etatik

13:30era.

Literatura

Irun: Gaur, Arqueología Romana en Gi-

BOGA

Ostirala, 2012ko martxoaren 9a

Zinemak

NIESSEN

(ERRENTERIA-ORERETA)

John Carter 3D:

17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).

Esto es la guerra:

17:30; 22:00; 22:30; 00:45 (lar.).

Intocable:

17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).

El monje: 22:30; 00:45 (lar.).

Chronicle: 17:30; 19:45.

Indomable: 17:15; 20:00.

Luces rojas:

17:00; 19:45; 22:35 01:00 (lar.).

La mujer de negro: 22:30; 00:50.

VARIETES (HENDAIA)

Michel Petrucciani: 20:30 (ost.).

Le jardinier qui voulait être roi 3D:

17:00 (ig.).

Le jardinier qui voulait être roi :

15:00 (lar.).

Ghost Rider 2 3D: 21:00 (lar.).

Ghost Rider 2: 15:00 (ig.).

La mer à boire: 17:00 (lar.).

TXINGUDI (IRUN)

John Carter 3D: 17:15; 19:45 (lar., ig.).

John Carter:

puzkoa liburua aurkeztuko dute Javier

Arce eta Mertxe Urteaga egileek. Aurkezpena

Oiasso Museoan izango da,

20:00etan.

Errenteria-Orereta: Bihar, II. Mariasun

Landa lehiaketaren sari banaketa izango

da Xenpelar Etxean, 12:00etan. Horrez

gain, Skolastikaren erakusketaren bisita

gidatua ere izango da, besteak beste.

Hendaia: Bihar, Xan Errotabehere kontalariak

ipuinak kontatuko ditu Mediatekan,

11:00etan.

Hendaia: Bihar, poesia irakurketa izango

da musikaz lagunduta, Tere Irastorzaren

eskutik. Mandi Zolan kulturgunean izango

da, 19:00etan.

Deialdiak

Irun: Gaur, genealogia zaletuak Meakako

auzo elkartean elkartuko dira, 10:30ean.

Informazio gehiago www.afigen.blogspot.com

helbidean.

Oiartzun: Bihar, zuhaitzak landatuko dituzte

Oianleku inguruan. Artaso Elkartean

gelditu dira, 08:30ean.

Irteerak

Hendaia: Gaur, Besoingo erraka segituz

natura ateraldia izango da EIZIEk antolatuta.

Informazio gehiago 05 59 20 37 20

20:15 (lar., ig.); 22:45 (lar.).

La invención de Hugo: 17:00.

Viaje al centro 2 3D: 22:30 (lar.).

Luces rojas: 19:30 (lar., ig.); 22:15.

La mujer de negro: 16:30.

Indomable: 18:30 eta 20:30 (lar.,

ig.); 22:30 (lar.).

El invitado: 16:00.

Chronicle:

18:15 eta 20:00 (lar., ig.); 22:00 (lar.).

Una aventura...: 16:00.

The Artist: 18:10 (lar., ig.).

Intocable: 16:00; 18:15 eta 20:00

(lar., ig.); 22:15 (lar.).

Esto es la guerra: 16:00; 18:00 eta

20:00 (lar., ig.); 22:15 (lar.).

MENDIBIL (IRUN)

John Carter:

16:15 (lar.ig.); 19:15; 22:00.

Esto es la guerra:

16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:15; 22:30.

La invención de Hugo:

16:15 (lar., ig.); 19:15; 22:00.

Luces rojas:

15:45 (lar., ig.); 18:00; 20:15; 22:30.

Indomable: 22:30.

Viaje al centro de la tierra 2:

16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:10.

Chronicle:

16:00 (lar., ig.); 18:00; 20:10; 22:30.

zenbakira deituta.

Antxo: Biharko Iruñerriko itzuliaren bigarren

etapa antolatu du Jaizkibel Mendizale

Taldeak. Interesdunek informazio

gehiago 943 5 1 47 00 telefono zenbakira

deituta edo www.jaizkibelmt.tk webgunera

sartuta lor dezakete.

Irun: Etzi, Finalistaren Eguna ospatuko

du Erlaitz mendi taldeak. Horretarako Oiz

mendira joango dira eta ondoren bazkaria

egingo dute. www.erlaitz.com-en informazio

gehiago.

Besteak

Oiartzun: Bihar, bertso-poteoa izango

da, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña

eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien eskutik.

Amazkar tabernatik abiatuko dira,

19:30ean.

Hondarribia: Kultura arteko jaialdia antolatu

du etzirako Emeki elkarteak. Argazkiak,

dantzariak, bertsolariak, abeslariak

eta poesia izango dira Hondarribiko

emakumeen ekimenean. Jaialdia

17:00etan izango da, Itsas Etxean.

Hendaia: Etzi, ikastolaren ganbara hustea

izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan

egun osoan.

Hondarribia: Etzi, brokante eta bilduma

azoka izango da kirol kaian, 10:00etan.

[IRATZ INTZIARTE]

TXANPA 15

Kabareta, Oiartzunen. Bihar, Hemen da kabareta! lana

taularatuko du Lezoko Orratx! antzerki taldeak udaletxeko areto

nagusian, 19:30ean. Antzerki taldearen obrak ez du glamourdun

kabareta oinarri, gainbeheran dagoen konpainia batena baizik:

«Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak,

oinetako zaharrak…».

[BOGA]

Metal doinuak, Hondarribian. Bihar, Helmet eta Fighting

With Wire taldeen kontzertua izango da Psilocybenea aretoan.

21:00etan hasiko da emanaldia. Helmet taldea Meantime diskoaren

hogeigarren urteurrena ospatzeko kontzertuak ematen ari da

eta disko mitiko horretako kantuak entzuteko aukera izango da

biharko kontzertuan.

BOGA

astero mugimenduan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!