02.07.2013 Views

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

Elkartasuna landetxeetan

Oiartzungo bi nekazaletxek elkartasun

kanpaina jarri dute martxan [10]

OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria.Ostirala, 2012ko uztailaren 13a. 65. zenbakia

Marc Legasseren sustraiak

Politikari eta idazlea Lezoko Jamot-Enean

izan zen bere haurtzaroan [6-7]

Hendaiako arrosak

100 urte bete ditu

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da; duela hamar urte

desagertzeko zorian egon zen. Realaren kontra jokatuko dute gaur [4-5]

2IRITZIA

Puntua

Joxe Juan Ugalde

Gehiago

merezi

dugu

Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken

konfrontazio armatua behin betiko

gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela

pentsatzen dugulako. Gure ustez, gaur

egun, helburu hori lorgarria da euskal herritarren,

bere ordezkari politikoen eta Europa zein Nazioarteko

Komunitate zabalaren laguntzarekin. Argi adierazi

nahi dugu ez garela hona etorri ezer inposatzera eta

inork ez dezala pentsa herri honetako herritargoari ezer

agintzeko eskubidea edota autoritatea dugunik. Ez gara

inor hemengo eragile ezberdinei eta beraien ordezkari politikoei

zer egin behar duten esateko».

Honela zioen Donostian, 2011ko urriaren 17an, nazioarteko

sei izen handik plazaratuta utzi zuten Aieteko Adierazpenaren

atarikoak. Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko

idazkari nagusi ohia, Gro Harlem Bruntland Norvegiako

lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen

ministro ohia, Pierre Joxe Frantziako barne ministro

ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea eta Jonathan

Powel Erresuma Batuko kabinete buru ohia izan ziren

sinatzaileak.

Lokarriren eskutik egindako aurkezpen solemne bezain

xumean euskal eragile gehienak izan ziren. Zeudenak

zeuden. Ia denak. PSE eta Eliza erdizka. PP ez. Gainerakoak

han.

Adierazpenak bost puntu zituen (ditu). Lehenengoak

jarduera armatua behin betiko uzteko eskatzen dio ETAri.

Bigarrenak, hori gertatu ondoren, baiezkoa eman eta

Benetan uste dut, Aieteko

Adierazpena dela Euskal

Herriaren normalizaziorako

bide-orria. Bultza dezagun,

«gehiago merezi dugulako»

gatazka armatuaren ondorioez soilik elkarrizketak zabaltzeko

eskaera egiten die Espainiako eta Frantziako gobernuei.

Hirugarrenak urrats sakonak eskatzen ditu eginiko

minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta errekontziliazioan

aurrera egiteko. Laugarrenak elkarrizketaren

bidea iradokitzen du, gai politikoak eta gatazkari lotutakoak

aztertuz eta herritargoari kontsultatuz, aro berria

sortzen laguntzeko. Bosgarren puntuan errekomendaziotzat

jotzen diren aurreko lau puntuak bideratzea aztertzeko,

Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten

dute sinatzaileek.

Adierazpenak sekulako aire ufada ekarri zuen idortuta

zegoen atmosfera politiko eta sozialera. ETAk, berehala,

hitzartua zirudien lehen puntuari baiezkoa emanda, jarduera

armatua behin betiko utzita zuela jakinarazi zuen.

Bederatzi hilabetera, bigarren puntuan ez atzera ez aurrera

gaudela dirudi. Gobernuek ez dute bere egin bakebidetzat

jo genuena. Frantziakoa, beti bezala, Espainiakoaren

zain… azken honek desegitea beste aukerarik ez

duela adierazi dio ETAri, eta presoen auzia damuaren eta

birgizarteratzearen bidetik konpontzea proposatu du. Lehen

ere porrot egina duen aukera. Erants diezaiogun horri

ETAk, azken agirian, auzia «espetxeetan kateatu nahi

izatea» leporatu diola Rajoyren gobernuari.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskunde

giroan murgilduta gaude bete-betean, zenbaiten iritziz,

giroa sortze hutsak hauteskundeen aurrerapena eragin

lezakeelako, nahiz eta Patxi Lopez lehendakariak behin

eta berriz esana duen ez dituela aurreratuko. Indar handia

du, dena den, hauteskundeak azaroa aldera izango direla

dioen hipotesiak, eta eszenatoki horretan mugitzen

ari dira alderdiak, Aieteko Adierazpenekoak atzean utzita.

Zenbait analistaren iritziz, klabe horretan ulertu behar

da, bere garaian Aietekoarekin bat etorri arren, azkenaldian

Rajoyren gobernuaren diskurtsoaren tankerakoa

erabiltzen ari diren alderdien jarrera. Akaso ezker abertzalea

terreno politikoan sartu izanaren ondorio ere izan

liteke tenporalki Aietetik urruntzea, distantziak eta zelai

politikoak markatu nahi izatea… baina, lehenago edo geroago,

zezenari adarretatik heldu beharra etorriko da.

Espainian eta Frantzian badakigu zer dagoen. Bi gobernu

horiek kanpoko bultzada eta aginduak behar dituzte

(Estrasburg-eko Giza Eskubideen Epaitegiak Parot

doktrinaz eman duen epaia kasu) bakearen eta normalizazioaren

bidean aurrera egiteko. Kontua da, hauteskundeetan

norbere posizioak herriaren interesaren aurretik

jartzeak oraindik sortu ez den landarearen aurretiazko

usteltzea ekar lezakeela. Ez dut uste indarkeriaren basakeriara

itzuliko ginatekeenik; bai, ordea, etxean, euskal

gizartean, beste urte mordoxka baterako ezinikusia, gorrotoa

eta gisakoak sustraitzera, bake aukera historiko

eta paregabe hau galduta.

Benetan uste dut, Aieteko Adierazpena dela Euskal Herriaren

normalizaziorako bide-orria. Bultza dezagun,

«gehiago merezi dugulako».

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Kale Nagusitik

Ibai

Maritxalar

Hormaz horma

Askotan pentsatzen dut herriko kaleak agertoki

erraldoiak direla, gure joan-etorrien dekoratuak.

Oreretako kaleak dira nire bizipenen

eszenografia eta bertako kale, eraikin eta zumardi

artean eraldatu naiz; hazi eta gizondu. Irudiak bata

bestearen atzetik datozkit nire bizitzaren antzerkian: baserritar

jantzita 3 urterekin batzoki atzealdean (Mafalda pelikularen

kartela ikusten dela); pailazo mozorrotuta Zumardiko

iturri zaharrean; 15 urterekin toki berean eta nire

lehen zitan urduri; Inauteri gau euritsuan Olibeteko eskaileretan

eskozes faldarekin (kalimotxo litroak eskuan);

Ikastolatik oinez herrira greba egunean; Lekuona fabrikan

goizeko ordu txikitan croissant beroak janaz 18 urterekin;

Beraungo futbol zelaian entrenamendu osteko berriketan;

astelehen goizeko zazpietan Iztietako autobus geltokian

unibertsitateko autobusaren zain; AEK-ko leihotik

Biteri kaleari begira 23 urterekin; Ekuadorko bidaia prestatzeko

bileran Mikelazulon; Xenpelar Etxean erakusketa

inaugurazioko festan lagunekin dantzan; Pontikako frontoian

pala partidan; Gaztelun eguneko menua jaten; Gambrinusen

lanean 28 urterekin; Arkaitzan kartelada osteko

potean; San Tomas Egunean; madalenetan; asteazken

gaueko zinema planean Niessenen, edota Kabiako Aniztaldia

bileran, atzo. Horrela mende herena pasa da eta herriak

eraldaketan darrai, geure transformazioaren testigua

da kalea. Hau horrela izanik, nola ez dugu geure egiten?

Sentitzen?

Azken 25 urtean urrun izan dugu espazio publikoa. Debeku,

isun edo mugez estali dituzte geure diren kale eta enparantzak.

Orain udaletxean aurpegi berriak sartu dira,

haize freskoa; eta oraindik TAO harrapakinak lanean

diharduten arren, kalea geureganatzen ari garen sentipena

arnasten da. Horrela sortu dira mugimendu berriak eta

motel bada ere (pausoz pauso), herritarrok protagonismoa

hartu dugula iruditzen zait. Pontikako Kabia eremua, Oarsoko

musikarien ekitaldiak eta herriko hormak koloreztatzeko

helburua duen Hormachic proiektua. Lehen printzak

atera dira: Dordoka eta Erbiamosaikoa Maria Lezo

kaletik Gaztañora bideko eskaileretan, eta oraindik egiteke

diren hainbat mural berri. Honi lehenago eginak diren

Lekuona lantegiko Nora goaz ama?, eta Zapata instalazioa,

Galtzaraborda kiroldegi alboko kolore zubiak, edo Lobato

etxeko margo bikainak gehitzen badizkiogu, guztiok

nahi dugun Herri Bizia sortzen ari gara. Hurrena artista

plastikoentzako lokalak lortzea da, edo Merkatu Zaharra

okupatzea. Herria geurea den unetik izan gaitezen bizi eta

arnasten dugun Oreretako protagonista aktiboak.

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Judas Z Judas Arrieta

BOGA Diruz laguntzen duten erakundeak

Udalak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia

Erakundeak: Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Zuzendaria: Urko Etxebeste

Kudeatzailea: Maika Tameron

Geltoki morea

Oihana Etxebarrieta

Handitan

zer izan nahi

duzu?

Medikua, suhiltzailea, aktorea,

irakaslea, gerra korrespontsala,

kazetaria, abeslaria, argazkilaria,

dantzaria, jakintsua, ikertzailea,

lagunen laguna, ama,

abenturazalea, etxe baten jabea, edo birena, alaia,

diruduna… Hori eta askoz gehiago izan nahi nuen

nik txikitan. Orain ere handitan zer nahiko dudan

pentsatzen jarraitzen dut.

Denok amesten dugu gauza askorekin, eta

gehienetan inguruak normaltzat eta ontzat hartzen

dituen gauza horietaz egiten dugu amets. Baina

inork entzuten ez gaituenean, ilargira iristearekin

egiten dugu amets, nahi dudana egitearekin,

pozik bizitzearekin.

Baina dirudienez Irungo neskek ez dugu/dute

horren inguruan ezer pentsatzen. Dirudienez, Irunen,

neskatilek ez dute lanbide batekin amesten,

edo lagunarte batekin… Irunen, amets bakarra,

kantinera izatearena da. Hori da behintzat alarde

tradizionaleko kantinerek irakurri zuten diskurtsoan

esan zutena, malko artean.

Oraingoan ez naiz hasiko alardearen inguruan

hausnartzen. Horren inguruan egin izan dut, eta

uste dut gainera jaiak amaituta bake pixka bat merezi

dugula. Run-run-arekin ibili ordez, esandako

esaldi horri erantzun nahi diot.

Utzi zuen buruei amets

egiten, eta ez pentsatu

soilik zuen helburua

kantinera izatea dela.

Hori baino gehiago balio

duzue eta!

Koordinatzailea:

Eihartze Aramendia

Produkzio arduraduna:

Larraitz Lasa

Argitaratzailea:

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.

ISSN 2174-7482

Lege gordailua:

SS-68/2011

Egoitza nagusia:

Santa Klara, 22. 20100,

Errenteria-Orereta

Telefonoa:

(0034) 943 34 03 30

IRITZIA 3

Webgunea:

boga.hitza.info

Posta elektronikoa:

boga@hitza.info

Publizitatea:

(0034) 647 35 42 54

nmujika@bidera.eu

Honela dio hitzez hitz kantinerek irakurri zuten

testuak: «Zaila izaten da, txikitan jakitea handitzean

zer izan nahi dugun, eta askotan galdetzerakoan

erantzunik gabe geratzen gara. Baina Irunen ez

da hala gertatzen, txikitan handitzerakoan zer

izan nahi genuen galdetzerakoan guztiok argi genuen;

nik handitzerakoan kantinera izan nahi dut.

Hori izan da beti gure ametsa…».

Pozten naiz, neska horientzako hain garrantzitsua

dena lortu badute, haien ilusioa betetzea poztekoa

da, bai. Baina mesedez, urteetako borroka feministak,

eta emakumeen aldeko borroka bi esalditan

lurretik botatzea ez da zilegi! Neskok

txikitan lanbideekin egiten dugu amets, proiektu

erraldoiak dauzkagu buruan … Irunen ere bai! Eta

mesedez, ez baztertu amets guzti horiek. Ziur nago

kantinera izateaz gain batzuek mediku izatearekin

amestu duzuela, kirolari izatearekin, familia

izatearekin, edo beste mila gauzekin. Emakumeak,

pixkanaka-pixkanaka etxetik ateratzea lortu

du, bozka eskubidetik lan eskubidera, kaleak ere

gureak direla aldarrikatzera, festetan parte hartzera…

Etxetik atera gintuen borroka luze batek.

Etxean egoten jarraitzen zuten emakume horien

babesleku bakarra haien irudimena zen.

Haien buruan nahi zutena imajinatu zezaketen,

galtzak janztea, pilotan jolastea, egunero bazkaria

egin behar ez izatea, etxetik kanpo lan egitea… Irunen

ere amesten zuten, eta amets horiek, amets

izateari utzi eta errealitate izatera pasatu nahi izatean

lortu dugu gaur egun daukaguna. Beraien burua

ez zuten gizonen esklabo ikusi nahi, mila gauza

egiteko kapazak zirela ikusten zuten, erabaki

nahi zuten. Eta hori lortzen joan dira.

Gaur egun, neska bati, handia denean zer izan

nahi duen galdetzean, eta suhiltzaile erantzutean,

normaltzat joko dugu (ez guztiek, baina tira, pixkanaka-pixkanaka).

Eta hori garaipen bat da. Neskak,

nahi duena erabaki dezakeelako. Bai, badakit,

oraindik ate guztiak ez ditugu zabalik, baina horretan

gabiltza!

Beraz, burua arma indartsua da, eta oraindik

lortzeko dugun hori guztia imajinatzen dugunok,

hori lortzen saiatuko gara. Ez bagara gu, gure ondorengoak

izango dira. Beraz, mesedez, utzi zuen

buruei amets egiten, eta ez pentsatu soilik zuen

helburua kantinera izatea dela. Hori baino askoz

gehiago balio duzue eta!

4KIROLA

Arantzarik gabeko

mendeurrena

Apirilaren 15ean 100 urte bete zituen Hendaiako Eglantins

futbol taldeak. Mendeurrena ospatzeko antolatutako

ekitaldien barruan, gaur anaitasun partida jokatuko dute

Realaren aurka, Bixente Lizarazu estadioan.

Asier Perez-Karkamo Hendaia

Gaur arratsaldean goi

mailako lehia izango

da Hendaiako Bixente

Lizarazu futbol zelaian,

ez baita ohikoa

izaten talde profesionalen

parte hartzea

Lecrerq etorbideko kirolgunean. 19:00etatik

aurrera herriko taldeak Reala izango

du aurkari, eta horregatik, gaurkoa egun

seinalatua da, apirilaren 25a egun handia

izan zen bezala. Egun hartan Hendaiako

Eglantins futbol taldeak ehun urte bete zituen,

eta unerik goxoenetako batean iritsi

zaio arrosaren taldeari mendeurrena. Azken

bi denboraldietan bitan igo da mailaz,

helduen mailako jokalari kopurua inoiz

baino handiagoa da, eta 300 haur dituzte

atzetik, herriko lehen taldera iritsiko diren

egunarekin amets egiten dutenak.

1912ko apirilaren 25etik ageri da Les

Eglantins elkarteen zerrendan. St. Joseph

eskolako Mendiondo abadeak sortu zuen

taldea, herriko gazteei jarduerak proposatzeko

xedez. Futbola ez ezik, pilota, gimnastika,

saskibaloia eta atletismoa praktikatzeko

sortu zen elkartea eta, kirolaz

gain, beste jarduera batzuk lantzen zituzten;

hala, antzerkian aritzen ziren, eta

abesbatza eta fanfarre bana zituzten.

Urteen poderioz, gazteen zaletasunak

aldatuz joan ziren, eta futbolak eta pilotak

geroz eta indar handiagoa hartu zuten elkartean.

1973 urtean Eglantins eta Stade

Hendayais herriko beste kirol elkarteko pilota

arloak bateratu zituzten, Endaiarrak

elkartea sortuz. Une horretatik, futbol taldea

soilik da Eglantins. Elkarteak biltzen

zituen jarduerak aldatu baziren, gauza bat

ez zen aldatu. Mendiondo abadearen babespean

sortu zuten taldea, eta egun, patronatuaizaten

jarraitzen du; apaizek ia dirurik

jartzen ez duten arren, haiena den

Villa Maria eraikinean egoitza izaten jarraitzen

du Eglantinsek.

Herriko futbol talde bakarra da, eta Hendaian

futbolean aritzen diren guztiek osatzen

dute Eglantins. Hego Euskal Herrian

ez bezala, kirolean hasten diren Ipar Euskal

Herriko ikastetxeetako haurrak sei urterekin

federa daitezke; hau da, ez dute

ikastetxeetan Eskola Kirola egiten, kirol

taldeetan baizik. Hala, Eglantins taldearen

futbol eskolan 150 haurrek dute izena

emanda, eta beste horrenbestek jokatzen

dute 13 urtetik gorako mailetan. Guztira,

kirolariak, teknikoak eta zuzendaritzako

kideak batuta, ia 400 pertsonek osatzen

dute futbol taldea.

Presidentzian, estreinakoz

Aurtengoa urte berezia bada, are bereziagoa

da Serge Roman taldeko presidentearentzat.

Hilabete gutxi darama karguan,

baina mendeurreneko ekitaldien arduradun

nagusia da. Nolanahi ere, kluba ondo

ezagutzen du barrutik, bertan daramatzan

35 urteetatik gehienak zuzendaritzan

eman baititu. «Baina jokalari ere izan nintzen,

hegaleko atzelaria», nabarmendu du.

Romanentzat argi dago non dagoen Eglantinsen

kirol sapaia, eta zein den klubaren

funtzioa: «Gauden mailan ondo gaude,

agian beste koska bat igo gaitezke, baina

Mendiondo abadeak sortu zuen Les Eglantins taldea, 1912an. [EGLANTINES-HENDAYE.COM]

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

gehiago ez; hemen ez da ezer kobratzen

duen jokalaririk. Baina atzetik gazteak datoz,

eta tarteko horietako bat ateratze polita

da». Horrela atera ziren bere garaian

Franck Histilloles aurrelari handia edo herriko

futbol zelaiari izena utzi dion Bixente

Lizarazu munduko txapelduna. Biek Hendaiako

taldean jokatu zuten Bordeleko Gi-

Kirolariak, teknikoak

eta zuzendaritzako kideak

batuta, ia 400 pertsonek

osatzen dute kluba

«Gogoratzen dut

asanblea batean klubeko

giltzak hartu eta alkateari

eman nizkiola»

rondins taldera jauzi eman eta bakoitzak

bere ibilbide profesionala hasi zuen arte.

Amets Arzallus herrikoa eta bertsolaria

sei urterekin hasi zen Eglantinsen jokatzen

eta helduen taldean ari da. Aurten, bigarren

urtez jarraian, mailaz igo dira seniorrak,

baina kontrakoa bizitzea ere tokatu

zitzaion, hots, bi maila jarraian galtzea.

«Duela zortzi bat urte izango zen —kontatzen

du—. Taldea apurtuta zegoen... hiruzpalau

urte eman genituen horrela. Egoera

okerrenean jarri zenean jokalari ia guztiak

joan ziren, abenduan. Bi edo hiru geratu

ginen, eta gazteekin osatu behar izan genuen

taldea, 16 urtez azpiko taldetik sei jokalari

hartu behar izan genituen,

azkenengo mailaraino jaisteko zigorra ekiditeko.

Hiru edo lau entrenatzaile izan genituen,

baina horietako inork ez zuen aldalekuko

giroa baretzen asmatu».

Roman presidentearentzat ere hura

izan zen unerik zailena: «Baziren garaiak

jaisten ginela, mailarik ez genuelako. Urte

batean igo eta hurrengo urtean jaitsi. Baina

jaistea jokalariek aldegiten dutelako...

Gogorra da hori». Taldea desagertzeko zorian

egon zela baieztatu digu Romanek:

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Arzallus —eskuinean—, eta Roman presidentea —erdian—, taldean bi urte daraman Xabi Aranbarri azkoitiarrarekin, klubeko egoitzan. [A. PEREZ-KARKAMO]

«Inork ez zuen zuzendaritzan aritu nahi;

une batean bi ginen soilik. Gogoratzen dut

asanblea batean klubeko giltzak hartu eta

alkateari eman nizkiola. Esan nion gehiago

ezin genuela egin, zerbaitekin lagundu

behar zuela, eta lagundu ezean, ezingo genuela

jarraitu. Lehenago apaizak laguntzen

zigun, baina hori dagoeneko ez da horrela,

eta Herriko Etxeak laguntzen ez bazigun

ez zegoen jarraitzerik».

Zorionez, egoera beltzetik zurira irauli

zen. Arzallusek gogoratzen duenez, ez zen

berehalakoa izan: «Pixkanaka-pixkanaka

egoera aldatuz joan zen. Beste giro bat sortu

zen. Nik bi muturrak bizi izan ditut eta,

ohartzen naiz, gutxieneko batasun bat

duen aldagela batekin eta hori horrela

izan dadin nolabaiteko indarra duen entrenatzaile

bat edukiz gero, beste klabe batzuek

funtzionatzen dutela, ez gaudelako

futbol profesionalean. Entrenatzailearen

figura oso garrantzitsua da, eta Fabien Genetek

asko lagundu du giro egokia sortzen.

Ez gara profesionalak, baina seriotasun

minimo bat behar du taldeak, berak

amateurtasun eta seriotasunaren arteko

oreka lortu du. Eta entrenatzaile bezala

ere ona da. Horregatik igo gara azken bi urteetan;

hori bezain sinplea da».

Presidentea ere gustura dago egungo jokalari

multzoarekin. «Giro ona berreskuratu

dugu, jendea pozik dago eta joandako

jokalari batzuk itzuli dira, eta aurten lehen

taldeak izan duen maila oso altua izan

da. Iaz igo ginen, eta gure asmoa maila

mantentzea zen, baina beste maila bat igo

dugu», gaineratu du.

Realarekin harreman onak

Joan den astean aurredenboraldiko entrenamenduak

hasi zituen Eglantinsen lehen

taldeak eta gaur arratsaldean jokatuko

dute lehen partida, Realaren kontra. Hendaiakoen

presidenteak aitortu du Donostiako

taldearekin harreman oso onak dituztela:

«Beraiekin eta baita Real Unionekin

ere. Mendeurrenera etortzeko,

esaterako, Realak ez du batere trabarik ja-

KIROLA 5

rri. Lehen mailako taldea dira, baina disponibilidade

osoa izan dute gurekiko».

Gaur arratsaldeko zazpiak baino minutu

eskas batzuk lehenago jokalariak Bixente

Lizarazu estadioko aldalekuetatik

berdegunera azaltzen direnean txaloz jasoko

dituzte harmailak beteko dituzten bi

mila hendaiarrek. Txalo egingo diete Realeko

jokalariei, txaloak ere izango dira

etxeko taldeko elastikoa jantziko duen hamaikakoarentzat,

baina txalo zaparrada

handiena ehun urte hauetan Eglantinsen

arrosa handik hona eraman eta Villa Mariako

bulegoetan lan egin izan duten guztientzat

izango da, ehun urte bete baititu

Hendaiako futbol taldeak.

6 HISTORIA

Legasseren arrastoa

Oarso Bidasoan

Marc Legasse idazle eta politikagizon anarkoabertzale

lapurtarrak bere sustraiak Hendaian eta Lezon zituen. Aitona

Hendaiako alkate izan zen, eta haurtzaroko momentu asko

Lezoko Jamot-Enea etxean bizi izan zituen.

Erik Gartzia Lezo

Lezo. 1990ko apirilaren 27a.

Haur dantzariak arkuak

eta makilak eskuan dituztela.

Tartetik, bi gizon: Patri

Urkizu idazle lezoarra,

anfitrioi lanetan, eta berarekin

koadrodun alkandora

soinean duen gizona. Marc Legasse (Paris,

1918-Baiona,1997) da, anarkismoa eta

abertzaletasuna batu zituenetako bat. Lezoko

herriak omendu zueneko bideoa sareratu

du Berria Telebistak (ikus www.berria.info/berriatb/1454/).

Lezoko herriak Legasse omentzea ez da

(bakarrik) bere lan politikoaren eta literarioaren

aitortza. Izan ere, nahiz eta Frantziako

hiriburuan jaio, Euskal Herrian zituen

sustraiak Legassek, Lezon zein Hendaia

eta Basusarrin (Lapurdi).

Marc Legasse Euskal Herri osoan da ezaguna

bere ideia independentistak eta libertarioak

aldarrikatzeagatik. Hainbat iturrietatik

edan zuen abertzaletasuna. Esaterako,

1937an Luis Arana Goiri ezagutu

zuen Donibane Lohizunen, eta Xanti eta

Marc Legasse anaiekin elkarrizketa luzeak

izan zituen. Xanti anaia naziek hil zuten

Bigarren Mundu Gerran. Kontzientzia

abertzalea indartuta, han hemenka aritu

zen Euskal Herriaren nortasuna eta askatasuna

aldarrikatzen, eta 1940an Paris

atzean utzi eta Ziburun finkatu zen. Hamarkada

horretan Lapurdi, Behe Nafarroa

eta Zuberoarako autonomia estatutu

proposamena idatzi zuen, arrakastarik gabe.

1946an espetxeratu zuten estreinakoz

(beste bi ere etorri ziren), separatismoagatik.

Garai hartan bertan erbestean zegoen

Eusko Jaurlaritzari kexa azaldu zion, Ipar

Euskal Herriko abertzaletasunarekin

zuen «mespretxuagatik». Bost aldiz aurkeztu

zen hauteskundeetara, guztiak alderdi

edo mugimendu abertzaleekin. Joan

den mendeko bigarren erdialdean beste erbesteratu

olatu berriarekin harremana

izan zuen Legassek, eta Krutwig, Txillardegi,

Emilio Lopez Adan edo Francisco Letamendia

bezalakoekin harremanetan

sartu zen. Ezkerreko abertzaletasunera lerratu

zen, anarkismoa baztertu gabe.

Franco hil eta bi urtera Bermeora (Bizkaia)

joan zen bizitzera, eta orduan argitaratu

zuen Gastibeltzaren karabinak elebe-

rria (frantsesez). Hamarkada bat beranduago,

Jakue Pascualekin batera, Anarkherria

liburua kaleratu zuen. Horiek dira,

agian, bere liburu ezagunenetakoak. Lezon

jaso zuen omenaldia Zortziko de Iraeta

para arpa y txalaparta izenburu «sutileko»

liburuaren aurkezpenean izan zen. Joseba

Aurkenerena orduko Kultura zinegotziak

aitortu zuenez, Legassena, «konturatu

gabe omenalditxo bilakatu zen».

Haurtzaroko oroitzapenak

Hori bere biografia ezagunena da, era laburtuan.

Baina bada, baita ere, Oarsoaldea

eta Bidasoarekin duen harremana.

Xanti eta Marc Legasse anaiak Luis Arana Goirirekin. Bere eragina jaso zuten anaiek. [BOGA]

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Lezoaldizkarietako hainbat zenbakitan jasota,

herriarekin zuen harremana kontatzen

dute bertan. Unibertsitate izena daraman

herriarekin harremana bere birraitonaren

anai batengatik datorkio. Rafael

Zabala Santo Kristo basilikako kapelaua

zen, eta Kale Nagusiko Jamot-Enea etxean

bizi zen (egun 16. zenbakia dena). Hura hiltzean,

bere iloba Gaudioso Zelaia Zabalari

utzi zion etxea, Legasseren amona Estanisladaren

anaia zena.

Eta hortik datorkio Hendaiarekin lotura

Marc-i. Izan ere, Estanislada Hendaiako

alkate (1912-1919) eta mediku izan zen Ferdinand

Camino Goienetxe doktorearekin

ezkondu zen. Camino doktoreak herriko

Itsas Ospitalea eraiki zuen, eta Espainiako

Carlos III.a domina jaso zuen, beste hainbat

merezimenduren artean. Hendaiako

Lezoko kale garbitzaile

baten parabola erabili

zuen Euskal Herriaren

askatasuna irudikatzeko

alkate izan zenean, bere izena jarri zion

Frantziako Estatu Kontseiluak: Arrêt Camino

da, oraindik indarrean dago eta prefetak

berekin izan zuen «botere gehiegikeriarekin»

du zerikusia.

Camino doktoreak, bere herriko medikua

izatez gain, Lezon kontsulta irekitzeko

baimena eskatu zion koinatu Gaudiosori.

Astearte zein ostiraletan irekitzen zuen

Legassek berak aipatu zuen bezala, bere

haurtzaroa gogorarazten zuenean. «Noizbehinka,

aitonak Xanti anaia eta biok eramaten

gintuen Lezora, eta eguna plazan

edo etxeko patioan jolasten pasatzen genuen,

gaixoak artatzen zituen bitartean.

Oraindik ez zen Lezo inguratzen duen

errepidea existitzen, eta Jaizkibelen zelaiak

Jamot-Enearaino iristen ziren. Banbu

kainaberek basotxo bat egiten zuten

bertan».

Aita Donostiak osaba Gaudiosori Baztandik

ekarritako txalaparta oparitu ziola

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

ere gogoan zuen Legassek. «Osaba musikologo

ezaguna zen. Pianoa eta arpa jotzen

zituen, baina askoz nahiago genituen txalapartaren

doinuak». Jerbaxio Albizu

Errenteria-Oreretako bikarioa (euren senide

urruna) ere joaten zen noizbehinka

Kale Nagusiko etxe horretara, txipiroiak

tinta beltzean jatera. Jainkoak euskaldunak

euskaldun izateko sortu zituela esaten

zien Xanti eta Marc-i, «Jainkoaren borondatea

zelako». Lezo «bihotzean» gelditu

zitzaion Legasseri, eta hil baino lehen

ikusi ezin izan zuen itxaropena gelditu zitzaion:

«Nire bihotzean geratu da Santo

Kristoren mirakulua gertatzeko itxaropena,

noizbait nire herriari bere independentzia

eta nortasuna ekarriko diona, On Jerbaxioren

ebangelioaren arabera. Amen».

Lezoko kale garbitzailearen istorioa ere

kontatu zuen Gastibeltzaren karabinak

eleberrian. Erratza hartu, eta Pariseraino

joan zen kale garbitzailea. Bertan, Victor

Hugo idazlea ezagutu eta Euskal Herriarekiko

zaletasuna piztu zion. Baina kale garbitzailea

asperduragatik hil zen Parisen,

erraztu eta erraztu. Erratzaren ile bakoitza

Euskal Herriko Foruetako artikulua

zela irudikatu zuen, eta erratza bera Euskal

Herria. Osaba Gaudiosoren aholkua jasotzen

du parabola horretan: «Hobe da

etxeko ataria txukuntzea eta ez urrunekoa».

Kale garbitzailea ez bezala, Euskal Herrian

hil zen Legasse, 1997ko martxoaren

21ean. Bederatzi egun beranduago aireratu

zituzten errautsak Orregako Ibañeta lepoan,

euskaldunek inoiz izan duten garaipenik

sonatuenaren parajean. Hurrengoaren

zain egongo da Legasse, dagoen tokian

dagoela.

Marc Legasse. [BOGA]

Pysbe sortu zuen Louis Legassek. Irudiko Vendaval ontzia Nabarra boua bihurtu zuten. [BOGA]

Jamot-Enea etxean bizi zen Legassetarren osaba Gaudioso Zelaia. [ERIK GARTZIA]

HISTORIA 7

Pysbe, beste

Legassetar bat

Oarsoaldean Legassetarrek ez zuten

Lezorekin bakarrik harremana izan.

Marc eta Xantiren aitak, Louisek, Donibanerekin

harremana izan zuen,

eta ez nolanahikoa: Pysbe sortu

zuen. Frantziako kolonia den Saint

Pierre eta Mikelunera alde egin zuen,

soldaduska ez egiteko. Bertan zeuden

jada bere anai-arrebak. La Morue

Française bakailautegia zabaldu

zuten Ternua ondoko uharte horietan.

Izugarri aberastu ziren, eta bertako

agintari izatea lortu zuen. Alkohol

kontsumoa AEBetan galarazita zegoenean,

Saint eta Mikeluneko biltegietatik

bidaltzen zituzten kontrabandoan

edariak, Gure Herria itsasontziaren

bitartez.

1905ean kartzelan sartu zuten

aita. Oso katolikoa zen, eta urte hartan

Frantziako Estatuaren eta Elizaren

arteko banaketa legea onartu zuten.

AEBtako bandera jarriko zuela

mehatxatu zuen, eta horregatik espetxeratu

zuten, epe laburrez.

Parisen jarri zuen bere enpresen

egoitza nagusia, eta Arrainaren baroia

ezizenez ezagutzen hasi ziren. Alfonso

XIII.a Espainiako erregearen ingurukoak

ezagutu eta bere menpeko

lurraldean Ternuako bakailaoa arrantzatzeko

enpresa bat irekitzea proposatu

zion. Horrela sortu zuten Pysbe.

Enpresaren akzioen laurdena

erregeak izan zuen, eta Legassek

%49 (espainiarra ez zelako ezin zuen

gehiengoa eduki). Egoitza nagusia

Pasai Donibanen zuen, eta ehunka

familiari eman zien lana. II. Errepublika

garaian akzioak errekisatu zizkioten,

baina 1936an auzia irabazi zuen.

Beranduegi. 36ko Gerra hasi zen,

eta Pysbeko lau bakailao ontzi errekisatu

zituen Eusko Jaurlaritzak: Mistral,

Vendaval, Euzkal-Herria eta Hispania.

Gipuzkoa, Nabarra, Bizkaya

eta Araba bou bilakatu zituzten itsasontzi

horiek, hurrenez hurren.

Bideoa: Lezoko omenaldiko bideoa

ikusteko aukera, hemen. Legasserekin

batera, Txillardegi, Luis Nuñez,

Emilio Lopez Adan, Patri Urkizu eta

Luis Jimenez Aberasturi agertzen

dira, mahai-inguru batean.

www.berria.info/berriatb/1454/

8 ASTEKO ERREPASOA

Zoom Asteko irudia

«Ez», ez da

Maizegi, herriko festetan, emakumeen kontrako sexu erasoak izaten dira. Irungo

festetan ere hala izan da: bi eraso jasan dituzte bi emakumek. Hori salatzeko,

Irungo hainbat eragilek deituta, elkarretaratzea egin zuten joan den asteko

ostiralean. Maizegi errepikatzen dira gisa horretako erasoak, eta ondorioz, maizegi

egiten dira horrelako elkarretaratzeak. Horrekin bukatu beharra dago.

Emakume batek ezetz esaten duenean, ezetz da. «Ez» horrek gizonen ahotik

ateratzerakoan duen balio berbera du. Ez, eta kitto. Ulertu nahi ez duenak, min

egin nahi duenak, errespeturik ez duenak, gehiago dela uste duenak bakarrik ez du

ulertzen ezezko horren esanahia. «Ez» gehiago egongo dira Oarsoaldeko eta Bidasoko

festetan. Ulertu behar duenak uler dezala, eta ez badu ulertu, etxean geldi

dadila, bakarrik, inori kalterik ez egiteko.

BOGA

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

ASTEKO ERREPASOA 9

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

Kareletik

Eñaut

Gantxegi

Kirol eskirol

Kirola eta biolentzia. Biolentzia eta kirola. Bi

izenburu horietako bat aztertzen ari nintzen

aste honetako artikuluari izena jartzeko.

Baina horretan ari nintzela, hara non

hainbat gauza irakurri, eta ez bata ezta bestea jartzea

deliberatu dut, azken finean biak sinonimo direla ohartu

bainaiz; ez pentsa gaur egun biolentzia exogenoaz

ulertzen denaz hitz egingo dizuedala, biolentzia endogenoaz

baizik, kirola egitea ez al da ba gure aurka egitea

maila batean? Ez al da gure kalterako sekulako palizak

hartzea? Eta maila profesionalean zer esanik ez,

hainbesteko esfortzuk osasungarritik harago doan

maila batean paratzen baititu kirolari horiek. Eta hori

lan istripuez hitz egin ez dugula. Galdegin bestela Mikel

Astarlozari, hain gogotsu itxarondako Tourra kareletik

joan baitzaio eroriko batengatik. Lastima sanpedrotarra

bizikletatik jaistera behartu izana, zoritxarrez

ohikoegi bilakatu zaizkigun eroriko horrekin. Bide batez

Astarloza Taldeak prestaturiko irtenaldia bertan

behera geratu dela adierazi du kirolari pasaitarraren aldeko

kolektibo honek.

Kiroletik aparteko biolentzia, kirolzalea hala ere badago,

ez baitu zer ikusirik kirolarekin jende batek hartzen

duen jarrera. Horren adibide azken egunotan Gipuzkoan

jokaturiko Donostia Cup-en izandako gertakari

latzak, non hiru gazte atxilotuak izan ziren. «Gazteak

dira», «odola bero dute» eta bestelako betikokeriak entzun

izan badira ere, ez dut uste neurririk hartu denik

gaiaren gainean; tira, atxiloketak izan dira, baina horiek

neurriak baino, zigorrak dira niretzat, neurria zer

edo zer txarra gertatu aurretik hartzen direnak baitira.

Eta politika kirol bezala hartu duten hainbat alderdik

txartel gorria atera diote Juan Carlos Alduntzini,

beraien aurrean ispilu bat jarri eta dituzten mitxelin ustelak

ikustarazteagatik. «Gora gu ta gutarrak!» batekin

amaitu zuen bere urtebete inguruko ibilera; nik, ordea,

honakoa diot: gora zu ta zutarrak, Juancar! Hainbesteko

txaparroi mediatikoa jasan eta oraindik zutik eta

irribarre batekin ikusi izanak lasaitu gintuen maila batean,

karguarekin bai, baina pertsonarekin ezin izan

dutela argi utziz. Bere ordez lezoar bat, Haritz Salaberria

alkate ohi eta artista bikaina (zentzu literarioan

behintzat bai). Zero zabor hortzmugan, eta sin sabor

ugari bere aurka ibiliko dela argi izanda ere, Martix reload!

10 ELKARTASUNA

[ISABEL MANCEBO BALDA]

Elkartasun gauak

nekazaletxean

Gaueko 45 euroan, Oiartzungo bi nekazaletxek

presoen eta iheslarien aldeko elkartasun

ekimena abian jarri dute. Asteburu jakin batean

eskaintza hori baliatzen dutenen dirua

bi kolektibo horietara bideratuko dute.

Urko Etxebeste Oiartzun

Euskal preso eta iheslarien aldeko

ekimenak asko eta askotarikoak

dira Oarsoaldean, Bidasoan,

Euskal Herrian eta nazioartean.

Denetik egiten da

horiei elkartasuna eta babesa adierazteko,

nahiz presoek eta senideek dituzten behar

ekonomikoak asetzeko. Horien artean

bada berritasunik: Oiartzungo bi nekazaletxetan

astebururako gau bat edo bi hartzen

dituztenek, horregatik ordainduko

dutena presoen eta iheslarien alde bideratuko

dute, dena. Aroxkene eta Olazi dira bi

nekazaletxe horiek.

Josune Beratarbide da Olazi nekazaletxeko

arduradunetako bat. Espainiako Estatuan

hainbat landa etxeen arteko elkartasun

elkartea sortu zutela jakin zuen. Horren

barruan daudenek, bezeroek

ordaintzen duten %15a gobernuz kanpoko

erakundeei bideratzen diete. «Ideia ona

iruditu zitzaidan. Bezeroak ezarritako tarifa

ordaintzen du, eta aldi berean erabakitzen

du zein erakunderi eman dirua. Euskal

Herrian bizi naiz, eta hemengo elkarte

bati bideratu nahi nion dirua: horrela erabaki

nuen preso eta iheslarien alde asteburu

bat bideratu, jasotzen den %100a haiei

emateko».

Aroxkene landetxearekin harremana

badute Olazikoek, eta ideia zein zen azaldu

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Ideia nekazaletxe

gehiagotara nahiz hainbat

jatetxetara zabaltzeko

asmoa dute

bezain pronto, baiezkoa eman zuten ere

Aroxkenekoek. «Bien artean tarifa adostu

genuen, normala baino baxuagoa. 45 euro

balio du elkartasun logelak gau bakoitzeko.

Astebururako erreserbak dira horiek.

Gau bakarra edo bi har ditzake bezeroak».

Ideia nekazaletxe gehiagotara zabaltzeko

asmoa dute, baita zenbait jatetxetara

ere, «baina egoera ekonomikoa zein den

ikusita, oraindik hori airean dago». Ekainean

hasi ziren Olazikoak elkartasun zerbitzua

ematen, eta bezeroen zain dabiltza,

gogoz. Beratarbidek nabarmendu du batez

ere Euskal Herriko bezeroei bideratutako

kanpaina dela.

Erreserbak

Erreserbak egiteko behean zehazten diren

bideak jarraitu behar dira. Hala, bezeroak

eta bi landetxetako arduradunak ados jarri

behar dira zein asteburu baliatuko duten

batzuek elkartasun keinua egiteneko

paraje eder eta lasaian atseden hartuz, eta

besteek gogo hori bideratzeko. Ekainean

hasi ziren ekimenarekin, eta uztailean jarraituko

dute. Arduradunak aztertzen ari

dira abuztuan edo beste hilabeteetan egiten

jarraitu.

«Jasotako dirua behar den tokira iritsiko

dela ziurtatzen dugu. Gugan konfiantza

izan behar dute bezeroek», zehaztu du

Beratarbidek.

Harremanetarako

argibideak

Olazi nekazaletxea

Helbidea: Oiartzabal bidea 14, Iturriotz

auzoa, 20180, Oiartzun.

Telefono zenbakia: 943 49 08 18.

Posta elektronikoa:

info@olazi.com.

Webgunea: www.olazi.com.

Aroxkene nekazaletxea

Helbidea: Aroxkene 7, Karrika auzoa,

20180, Oiartzun.

Telefono zenbakiak:

943 49 46 92 eta 652 76 28 15.

Posta elektronikoa:

aroxkene@yahoo.es.

Webgunea: www.aroxkene.com.

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Zurea ez den gailu

bat erabiltzean...

Nagore Vega

Uda garaian, oporretara joatean,

norberarenak ez diren

ordenagailuak eta bestelakoak

erabili behar izaten dituzte

Internetera konektatu

nahi dutenek, askotan. Beste batzuetan,

kanpoan ez egonda ere, ordenagailu publikoak

darabiltzate erabiltzaileek: liburutegietan,

mintzalekuetan... Horiek erabiltzean,

baina, hainbat segurtasun ohar izan

behar dira kontuan. Izan ere, garrantzitsua

da norberaren identitatea eta datu

pertsonalak babestea.

Pasahitzak dira aintzat hartu beharreko

lehen gauza. Ez da komeni erabiltzen diren

zerbitzu guztietan —posta elektronikoa,

sare sozialak, bankuak...— pasahitz

bera izatea. Egokiena ezberdinak izatea

da, eta ahal izanez gero, pasahitzek letra larriak,

xeheak, zenbakiak eta karatere bereziak

izan behar dituzte.

Batzuetan, asko dira erabiltzaileak behar

dituen pasahitzak, erabiltzen dituen

zerbitzuak ere beste hainbeste direlako.

Kasu horietarako, badaude pasahitzak kudeatzeko

programak.

Bestalde, edozein tokitatik gehien kontsultatzen

den zerbitzua posta elektronikoa

da. Saioa hasten den bakoitzean, ondoren,

ixteaz gogoratu behar du erabiltzaileak.

Horrez gain, mezu arraroren bat jasoz

gero, ez da komeni irekitzea, birusa izan

daitekeelako. Ordenagailu edo gailu publiko

bat erabiltzean, ez da komeni halakorik

irekitzea, posta elektronikoan jasotako informazio

guztia galtzeko arriskua baitago.

Gmailen zerbitzu ona

Gmailek oso zerbitzu ona eskaintzen du

halako kasuetarako. Bere ohiko ordenagailua

ez den beste batean bere kontua zabalik

dagoen jakin dezake erabiltzaileak,

eta hasitako saio hori ixteko aukera ere

badu. Oso erabilgarria da despistatuen-

BOG@

Segurtasun oharrak aintzat hartzea komeni da, gailu publikoak erabiltzean, esaterako. [BOGA]

tzat, baina baita ere norbaitek erabiltzailearen

pasahitza lortu eta bere posta elektronikoa

erabili badu.

Hona benetako kasu baten azalpena.

Duela bederatzi hilabete Gmailen mezu

bat jaso zuen pertsona batek, esanez, norbaitek

erabili zuela bere kontuetako bat

Txinan, eta ea bera ote zen. Pertsona hori

ez zen Txinan egon orduko hartan, eta

kontuaren pasahitza aldatu behar izan

zuen, dena ondo zegoela frogatu ondoren.

Beraz, neurriak hartzea ez dago soberan.

Bankuak eta sare sozialak

Bankuetako kontuak kontsultatu edota

zenbait transakzio egiten dituzte erabiltzaileek

ere, bereziki, kanpora joatean.

Edonork erabil ditzakeen aparailuetan halakoak

egitea ez da komeni.

Eta gaur egun, postaren ondoren,

gehien erabiltzen den zerbitzua sare sozialak

dira, Facebook eta Twitter bereziki.

Horiek dituzte erabiltzaile gehien, eta horiek

baliatzen dituzte erabiltzaileek, gainontzekoei

euren berri emateko, oporretan

esaterako.

Norbaitek gailu publiko batean

Facebook kontsultatu

nahi badu, komeni zaio etxetik

atera aurretik hori ondo konfiguratuta

izatea. Batetik, komenigarria

da nabigatze segurua

aktibatuta izatea. Kontu horre-

tan norbaitek saioa hasten duen bakoitzean

abisatzeko eskatzen badiogu Facebooki,

jakingo dugu ea beste norbaitek erabiltzen

ote duen gure kontua, guk inoiz erabili

ez dugun ordenagailu batean, esaterako.

Facebookek aukera ematen du erabiltzailearen

pribatutasuna bermatzeko, baina

horretarako funtzioak ezagutu behar

dira eta ondo konfiguratu. Horretarako,

komeni da oinarrizko kontrolak eta aurreratuak

kontsultatzea, eta ondo konfiguratzea.

Twitterri dagokionez, norbaitek etxetik

eta bere gailuetatik kanpo kontsultatu

nahi badu, segurtasun oharrak ere aintzat

hartu behar ditu. Twitterrek ere aukera

eskaintzen du norberak bere pribatutasuna

kontrolatzeko. Erabiltzaileak, gero,

neurriak hartu beharko ditu, ezagutzen ez

dituen erabiltzaileen aipamenekin kontuz

ibiltzeko, esaterako.

Gainontzeko sareekin —Tuenti, Google+...—

antzekoa da funtzionamendua.

Erabiltzaileak kontrolatu behar du zein

den bere irudia, zein perfila eta zein den zabaldu

nahi duen informazioa. Etxetik atera

baino lehen, komeni da gaiari buruz irakurtzea,

eta informatzea.

Horrez gain, ez dago ohar hoberik, norberaren

sen onari kasu egitea baino. Norberak

eraiki behar du bere biografia sarean,

baina segurtasunean pentsatuz.

1nvega@hitza.info

AMUA 11

Donostiako parkinen

informazioa denbora

errealean: dParking

dParking, Android mugikorrentzat aplikazioa

da. dParkingek, Donostiako parkinen

informazioa eskaintzen du denbora

errealean. Une bakoitzean, parkin bakoitzean

dagoen plaza libre kopurua erakusten

du. Parkin bakoitzari buruz, gainera,

tarifa tarteak eta gastuaren simulatzailea

eskaintzen ditu, uneoro jakin ahal

izateko zein den gastua. Minutuen arabera

kalkulatzen du. Horrez gain, gauden lekutik

aukeratutako parkineraino eramango

gaituen programa abiarazten du, sakelakoan

GPSa izanez gero.

‘Idazmahai Birtualak:

Garrantzitsuena

ikaslea delako’

Haritz Rodriguez Transistoria ekoiztetxeko

(transistoria.com) arduradunak dioenez,

«PostPC edo PC-osteko aro berrian

sartzen ari gara, non baliabide informatikoen

birtualizazioaren laguntzaz, geure

aplikazio eta datuak edozein leku edo

gailutik eskura ditzakegun».

Elgoibarko Ikastolak eta Usurbilgo Lanbide

Eskolak «pausu itzela» eman dute

K35 enpresaren eskutik, «beraien azpiegitura

teknologikoa garai berrietara egokitzen

lehenak izan direlako, zerbitzari eta

mahaigaineko ordenagailuak birtualizatzeko

teknologiari esker». Idazmahai birtualak

erabiltzen dituzte ikasleek. Alegia,

sistema eragilea beren ordenagailuetan

instalatuta egin beharrean, zerbitzari baten

kontura lan egiten dute.

Bi arrakasta kasu horiek oinarri hartuta,

Idazmahai Birtualak: Garrantzitsuena

ikaslea delako izeneko mikrodokumentala

argitaratu dute (Youtuben, izenburua

bilatuta). Gidoia eta errealizazioa

Transistoriak hartu ditu bere gain.

12 IBILBIDEA

Itsaso ondotik,

arrantza herria

San Marko parkea, Portua auzoa, Butroi

pasealekua, kirol kaia, kai berria, Higerreko faroa...

biltzen ditu Hondarribiko kostak.

Itsaso ondoko txokoak ezagutzeko aukera

izango du bisitariak, proposatutako ibilbidean.

Naiara Manterola Hondarribia

Hondarribiko kaleetan bisitatzeko

txokoak asko eta asko

dira. Herriak ingurune berezia

eskaintzen du. Kosta izateaz

gain, mendia ere badu,

eta bi aukerez gozatzeko leku aproposa izan

daiteke. Itsaso ondoko txangoa proposatuko

dugu ondorengo ibilbidean, eta sei txoko

bisitatuko ditugu. Lehenengoa, autoan hirira

iritsi direnentzat, hori utzi eta ibilbidearen

abiapuntua izango da: San Marko parkea.

Autoa Irun kalean utziko dugu, eta le-

kurik ez balego, Irun kalearen perpendikularrean

dagoen Bidasoa ibilbidean. Bertan,

San Marko parkearen sarreran, gurutzea

ikus daiteke. San Markoko gurutzeak atzerritik

Santiagorako bidea egitera etortzen

ziren erromesei bidea markatzen zien. Parkea

bisitatzeko ateak egun osoz irekita daude,

eta atsedenaldirako gune aproposa da.

Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako

harresiekin diseinatu zuten parkea, eta

ekosistema txikiak sortu dira bertan. Biologoek,

ornitologoek eta talde ekologistek interes

handiko lorategi botanikoa dela esan

dute, zuhaitz, zuhaixka, iratze, goroldio eta

Zuhaizti, paseo, urmael eta harresiekin diseinatuta dago San Marko parkea. [N. M.]

likenen kontenplaziorako aukera ematen

baitu. Gainera, udaberrian habia egiten duten

hogei hegazti mota baino gehiagoren

ikerketarako gunea da.

Behin parkea bisitatuta, Portua auzora

eramango gaituen bidea jarraitu. Portua

auzoan, Hondarribian bereziak diren

arrantzaleen etxeak ikus daitezke. Hala,

balkoi eta leiho urdinak, berdeak eta gorriak

dauzkaten arrantzaleen etxeak nagusi

dira auzo osoan zehar. Garai batetik asko

aldatu da auzoa, urak estaltzen baitzuen

egun duen azalerarik gehiena. Apenas

ematen zen erraztasunik harresiz kanpoko

lur hauetan eraikitzeko. Gaur egun, auzoa

hondar gainean eraikita dago, eta kaleak ez

dira guztiz zuzenak. San Pedro kalera iritsi,

eta Hondarribian ezagunak diren pintxoez

gozatzeko aukera ematen duten tabernak

eta jatetxeak topatuko ditugu. Bananondoek

inguratzen dute San Pedro kalea, eta terraza

batean eseri, eta pintxo eta tragoska

batez gozatzeko aukera paregabea dago

bertan. Txantxangorri, Enbata, Gran Sol,

Yola Berri, Goxodenda, Ignacio, Itxaropena

eta Lekuona tabernek eskaintzen dute besteak

beste, Hondarribiko pintxo eta edariez

gozatzeko aukera.

Portua auzoa atzean utzi eta Butroi pasealekura

joateko bidea hartuko dugu. Itsas

ondoko pasealekutik paraje ederra du aurrean

ibiltariak: Txingudiko badia. Bidasoa

ibaiak sortutako estuarioa da badia. Hegoaldean

Hendaia eta Irun arteko mugako zubietan

eta iparraldean Zokoburun eta Higer

lurmuturretan ditu mugak. Hendaia eskuinaldean

eta Irun eta Hondarribia

ezkerraldean ditu. Badia, itsasgoran, laku

lasaia da, eta itsasbeheran estuarioa da. Badiaren

ur gaziak Bizkaiko golkoaren kresalak

eta Bidasoa ibaiaren urek sortzen dituz-

Txingudiko badia Bidasoa

ibaiak sortutako estuarioa

da. Marea goian

dagoenean laku lasaia da,

eta itsasbeheran

estuarioa da

Hondarribia

Iraupena

Ordu 1

Luzera

4,5 km

HONDARRIBIA

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Higer itsasargia

Kirol kaia

Kai berria

Butroi

pasealekua

Portua

auzoa

B A D I A

T X I N G U D I K O

HENDAIA

San Marko

te. Butroi pasealekua zeharkatu, kai zaharretik

abiatuta, hondartzara bidean. Aurrera

jarraituta kirol kaira iritsiko gara. Kaiaren

ondoan, espigoi batek bereizten du Bidasoa

ibaiaren bokaleko Gipuzkoako azken

hondartza. 800 metroko luzera du eta ingurua

urbanizatu berria da. Bainu lasaia eta

hondartza eremu zabala eskaintzen ditu

Hondarribiko hondartzak.

Kai berria

Kirol kaia atzean utzi eta kai berrira bidea

hartuko dugu. Babes portua obra garrantzitsua

izan zen Hondarribiarentzat. 1914an

erabaki zuten portu bat egitea, eta horretarako

bi proiektu aurkeztu zituzten bere kokapena

zein lekutan izango zen erabakitzeko:

bat, Asturiagako txokoa baliatuz, eta

bestea, San Telmo gazteluaren parean. Azkenean,

bigarren aukera eman zuten ontzat,

arrantzaleen iritziaren aurka. Oso gutxi

iraun zuen portu hark, 1919an, itsasoak

egindakoaren zati handi bat desegin baitzuen.

1933an Ezequiel Lorca Agurretari esleitu

zitzaizkion portua berregiteko lanak, baina

1934an lanak gelditu behar izan zituzten,

eta azkenean, Ramon Iribarren ingeniari

irundarraren adoreari esker, 1941ean lortu

zuten berriz ere obrei ekitea: 1948ko apirilean

bukatu zituzten. Orain, bertara iristen

dira arrantzaleen itsasontziak. Arraina atera,

eta salgai jartzen dute goizeko ordu txikietan.

Behin salduta, hortik arrandegieta-

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Arrantzaleen koloretako etxeak ikusi daitezke Portua auzoko San Pedro kalean. [N. MANTEROLA]

Kirol kaiaren ondoan, espigoi batek bereizten du Bidasoa ibaiaren bokaleko hondartza. [N. M.]

ra banatzen dute. Itsasoan eguraldi txarra

izanez gero, kaia arrantza ontziz beteta izaten

da, babestuta daude.

Higerreko itsasargia

Kai berriak eskaintzen dituen parajeak

utzi, eta itsasargiraino doan bidea hartuko

dugu. Higerreko itsasargia Francisco Lafarga

ingeniariaren sorkuntza da. 21 metroko

altuera du, eraikitzeko lanak 1854an hasi

zituzten, eta 1883ko otsailean bukatu. 1881

arte oliba olioa erabiltzen zuten bertako argia

pizteko, ondoren petrolioa, eta egun argindarra.

Argia 23 miliaraino ikus daiteke.

Sendabelarrak

Nekane Martiarena

Azeri buztana

(‘Equisetum

arvense’)

IBILBIDEA 13

Landare berezia da, zurtena zatika-zatika korapiloak bailiran

hazten da, eta horietatik pinuen antzeko hosto fin asko ateratzen

dira. Ez du lorerik botatzen. Zurtena barrutik hutsa izaten

da.

Propietaterik ezagunena pixa-eragile izatea da, likidoak botatzeko

edo eliminatzeko, hankak handituta ditugunean, adibidez. Hau

da, diuretikoa da. 40 gramo landare lehor egosiko dugu ordu erdi batez litro

erdi uretan, eta egunean hiru aldiz hartu. Goiz, eguerdi eta gau.

Pixa-bideak garbitzearekin odola ere garbitzen du eta luzarora larru

azaleko arazoak ekiditen edo gutxitzen ditu.

Organismo ahulduei erremineralizatzen laguntzen die. Anemia kasuak,

adibidez. Hau izango da bere beste propietate garrantzitsu bat.

Larru azaleko arazoetan (zauriak, ekzemak, ultzerak, onddoak, herpeak)

hostoak txiki-txiki eginda eta enplasto

moduan jarriz sendatzeko gaitasuna

du. Zukua ere atera daiteke, eta hau

jarri. Beraz, orbainak ixteko gaitasuna

ere badu.

Hezetasuna dagoen tokiak,

erreka inguruak, bide ertzak,

eguzkirik gabeko tokiak atsegin

ditu. Euskal Herrian aspaldidanik

dagoen, ezaguna den eta oso

erabilia den landarea dugu azeri

buztana.

Landare hau oso antzinakoa da, landare

primitiboa dela esan daiteke. Badirudi duela milaka urte, 400 mila urte

gutxi gorabehera, azeri buztan baso ederrak omen zeuden. Garai hartan

zen bezalakoa omen da orain ere, dirudienez ez du aldaketarik jasan.

Uda eta udazken garaian jaso daiteke, eta lehortu ondoren urte guztirako

jaso.

Baratza duen jendearentzat

Osinarekin bezalaxe azeri buztanarekin ere baratzeko zenbait zomorro

akabatzeko eta barazkiak erremineralizatzeko botika bat egin daiteke.

Ontzi batean azeri buztan oso-osoa jarriko dugu urez beteta, nahi izanez

gero euri urarekin egin daiteke. Egunero ondo-ondo nahasi; hau 8-9 egunez

egingo dugu, ur guztia usteldu arte. Behin usteldu ondoren, hiru parte

ura eta botika honetatik parte bat nahasiko ditugu. Makil batekin-edo

minutu batez dena behar bezala mugitu, eta fumigadore batez baratzean

bota daiteke, 2-3 egunetan.

14TXANPA

Asteburuko agenda

Musika

Trintxerpe: Gaur, Thrash jaialdia izango

da Mogambo aretoan. Violator, War-

Head, FPV eta Hilotz taldeek kontzertua

emango dute, 21:00etatik aurrera.

Trintxerpe: Bihar, II Mojito Workin jaialdia

izango da Mogambo aretoan, Temblores,

Gora Gora Kids eta disko jartzaileekin

(Dr. Punko, The Boston Man eta J. Simone).

21:00etan hasiko da.

Hondarribia: Etzi, udal txistularien alborada

izango da Alde Zaharretik eta Mendelutik,

08:00etatik aurrera.

Irun: Gaur, Musikirun II. Maketa Lehiaketaren

barruan, Kan eta Kail taldeek kontzertua

emango dute ZL diskotekan,

21:00etan.

Irun: Bihar, Musikirun II. Maketa Lehiaketaren

barruan, The Rises (lehenengo aldiko

irabazlea) eta Sed de nubesen kontzertua

entzuteko aukera izango da ZL

diskotekan, 21:00etan.

Irun: Bihar, Irun Hiria musika bandak

Santiagoko polkak interpretatuko ditu

Triangulo plazan, 22:30ean.

Irun: Bihar Saxofones Tryumf laukotearen

jazz kontzertua izango da Escuelas

kalean, 22:30ean.

Irun: Etzi, txistularien diana izango da

Belaskoenea eta Elitxu auzoetatik,

09:00etan hasita.

Hendaia: Bihar, kontzertua izango da

Zarpai Bandarekin eta dantzaldia Cel III

taldearekin, Floridako portuan.

20:00etan hasiko da.

Hendaia: Etzi, organo kontzertua izango

da San Bixente elizan, 21:30ean hasita.

Errenteria-Orereta: Gaur, Kabia Espazio

Kreaktiboan mikrofonoak irekiko dituzte,

musika bidez espresatu nahi duen guztientzat,

22:00etan.

Errenteria-Orereta: Bihar, 16:00etatik

aurrera ElektroniKabia bihurtuko da Kabia.

Herriko disko jartzaileak izango dira

bertan.

Errenteria-Orereta: Etzi, musika klasikoaren

topaleku izango da Kabia. Bakoitzak

bere musika eramatera animatu dituzte

musikariak. 11:00etan hasiko da.

Irteerak

Hondarribia: Bihar, Zubieta Etxaldeko

metal aroko aztarnategira bisita antolatu

du udalak. Joan nahi duenak garai bateko

paradorearen aparkalekuan (Jaizkibel

tontorrean) egon beharko du 08:45ean.

[NAIARA MANTEROLA]

Bluesa Hondarribian. Gaurtik etzira bluesaz gozatzeko aukera

izango da Hondarribia Blues Jaialdiaren barruan. Virginia Labuat,

Claps for Clapton, Huckleberry Finn eta beste hamaika artista

igoko dira oholtza gainera. Egitaraua ikusteko jo webgune honetara:

hondarribia.hitza.info.

[BOGA]

Txipiroi festa, Hendaian. Gaur, txipiroi bestaren haritik txipiroia

saltsa guztietan probatzeko aukera izango da, 19:00etatik

aurrera. Zarpai bandak txokoak alaituko ditu eta dantzaldia izango

da Koloka, Larzenak eta Berri Good taldeekin Mimosa etorbidean,

Hondartza auzoan.

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Oiartzun: Biharko Bujaruelo-Mondarruego

zeharkaldia antolatu du Girizia

mendi taldeak. 15:30ean aterako dira

ikastolatik. Informazio gehiago

www.girizia.org atarian.

Dantza

Errenteria-Orereta: Bihar, Erromeria

Eguna ospatuko dute hamalaugarrenez.

10:00etan, diana izango da herriko kaleetan.

11:00etan, hamaiketakoa, Koldo

Mitxelena plazan (Esmalteria).

12:00etan, kalez kale, musikariak eta

dantzariak, herriko kaleetan. 13:15ean,

Neskatzen soka dantza, Zumardian.

14:30ean, herri bazkaria, Esmalterian.

18:00etan, erromeri nagusia, Zumardian

eta herriko kaleetan. 19:00etan, Aiko taldea.

Ikus-entzun

Irun: Gaur, Misión imposible 4 filma proiketatuko

dute Euskal Jai pilotalekuan,

22:00etan.

Hitzaldia

Irun: Gaur, Etxeko zerbitzuaren erregimen

berria izenburupean hitzaldia

emango dute Yolanda de Pablo eta Idoia

Ikardo abokatuek. Amaia Kultur Zentroan

izango da hitzaldia, 16:30ean hasita.

Jaiak

Irun: Gaurtik astelehena bitarte Elitxu

auzoko jaiak ospatuko dituzte. Egitaraua

irun.hitza.info webgunean kontsulta daiteke.

Trintxerpe: Asteburuan karmenak ospatuko

dituzte Pasaiako barrutian. Hona

hemen egitaraua.

Gaur:

-16:00etan, haurrentzako askaria eta jolasak,

Azkueneko pistan.

-17:00etan, eskola arteko hockey-txapelketa,

Andonaegiko futbol-zelaian.

-17:30ean, erraldoiak eta buruhandiak,

Azkueneko pistatik abiatuta.

-18:30ean, hockeya, Felix del Estal eta

Fernando Dominguezen oroimenez.

-19:00etan, jaien hasiera, alkateordetzan

eta kontserbatorioko musika bandaren

kalejira, Trintxerpeko kaleetan.

-19:30ean, Karmengo Amaren Hirurrena,

Karmengo Amaren elizan.

-19:30ean, erromeria eta euskal dantzak,

Serafin Esnaola plazan.

-20:00etan, txupinazoa, ikurrina igotzea,

kanpai iraulketa eta herriko presoen aldeko

kartelada, alkateordetzan.

-20:00etan, Jose Maria Elgezabalen

oroimenezko 15. areto futbol txapelketako

final-laurdenak.

-20:00etan, danborrada tradizionala alkateordetzatik

abiatuta.

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

Zinemak

VARIETES (HENDAIA)

Prometheus 3D: 21:00 (lar., ig.).

Prometheus: 15:00 (ig.).

Les vieux chats (j.b.): 17:00 (lar.).

80 egunean (j.b.): 17:30 (ig.).

TXINGUDI (IRUN)

Qué esperar cuando estás esperando:

16:00; 18:15 eta 20:30 (lar.,

ig.); 22:45 (lar.).

Ice Age 4 3D: 17:00.

Ice Age 4: 16:00; 18:00 (lar., ig.).

The amazing Spiderman 3D:

19:00 (lar., ig.); 22:00 (lar.).

Lobos de Arga: 16:10; 18:15 eta 20:15

(lar., ig.); 22:30 (lar.).

Tengo ganas de ti:

17:00; 19:30 (lar., ig.); 22:15 (lar.).

El dictador: 16:30; 18:30 eta 20:30

(lar., ig.); 22:45 (lar.).

Moonrise kingdom:

20:00 (lar., ig.); 22:15 (lar.).

MENDIBIL (IRUN)

The amazing Spiderman:

16:15 (lar., ig.); 19:15; 22:00.

Ice Age 4:

16:00 (lar., ig.); 18:10; 20:10; 22:30.

El dictador:

16:15 (lar., ig.); 18:10; 20:15; 22:30.

Qué esperar cuando estás esperando:

15:45 (lar., ig.); 18:00; 20:20; 22:30.

Tengo ganas de ti:

16:15 (lar., ig.); 19:15; 22:00.

Blancanieves...: 19:15 (lar., ig.);

22:00 (lar., ig.); 22:15 (ost.).

Men in Black 3: 17:00 (lar., ig.); 17:45

(ost.); 20:10 (ost.).

80 egunean filmeko fotograma bat.

-22:00etan, herri afaria.

-23:00etan, kontzertua Down Town Trioren

eskutik (Blues eta Gospel), Serafin

Esnaola plazan.

-23:30ean, diskofesta DJ Auxkin eta DJ

Pitxaren eskutik, Gudarien plazan.

-00:00etan, diskofesta Drbmusik, Azkuenen.

Bihar:

-10:30ean, toka eta bote txapelketa,

Gernika plazan.

-12:00etan, aiton-amonentzako meza,

Karmengo Amaren elizan.

-12:30ean, herri kirolak, azokaren ondoan.

-13:00etan, erraldoiak eta buruhandiak,

Serafin Esnaola plazan eta Gudarien plazan.

-14:30ean, senidetasun bazkaria, Trintxerpeko

Jubilatuen Elkarteak antolatua,

Oiartzunen.

-16:30ean, dantza emanaldia eta desfilea,

Galizia eta Euskal Herriko taldeekin,

Serafin Esnaola plazan.

-17:30ean, Azkueneko danborrada, Ulia

etorbidetik hasita.

-18:00etan, beteranoen futbol partida,

Andonaegiko futbol-zelaian.

-18:00etan, Jose Maria Elgezabalen oroimenezko

15. areto futbol txapelketako 3.

eta 4. postuak, Azkueneko pistan.

-18:30ean, sardina jatea eta sagardo

dastatzea, trikitilariek girotuta, azokaren

ondoan.

-19:00etan, Jose Maria Elgezabalen oroimenezko

15. areto-futbol txapelketako

finala, Azkueneko pistan.

-19:00etan, tango argentinar erakustaldia,

Agata elkartearen eskutik, Serafin

Esnaola plazan.

-19:30ean, capoeira erakustaldia, Gerais

taldearen eskutik, Gudari plazan.

-19:30ean, Karmengo Amaren Hirurrena,

Karmengo Amaren elizan.

-21:00etan, familia danborrada, Serafin

Esnaola plazatik abiatuta.

-21:30ean, bakailao afari herrikoia, pilotalekuan.

-23:00etan, kontzertua Mystery train

(Elvis tribute band), Serafin Esnaola plazan.

-23:30ean, rock kontzertua: Kasemarat,

Hira eta Vomito taldeen eskutik, Gudarien

plazan.

-00:00etan, karaoke lehiaketa, Azkuenen.

-01:00etan, Gazte Jai Nemux Professional

Music, Azkuenen.

Etzi:

-09:00etan, diana, Kontserbatoriotik

hasita.

-10:00etan, puzgarriak, Euskadi Etorbidean.

-10:15ean, XXIII. Atletismoko Julio Mon-

[BOGA]

TXANPA 15

Arditurri eguna, Oiartzunen. Etzi, meategiak ezagutzeko

aukera izango da egun osorako prestatu dituzten ekitaldien bidez.

11:30etik 12:30era, historiaurreko meatzaritza tekniken erakustaldia

egingo dute. 16:30ean, Luberri Ikasgune Geologikoko Jose Angel

Torresekin ordubeteko irteera izango da Aiako Harriko mineralak

ezagutzeko helburuarekin. Horrez gain, meategiak prezio berezian

bisitatu ahal izango dira: bi eurotan oinarrizko bisita eta hiru eurotan

sakoneko bisita; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

izango dira bisitak. Bestalde, gaur disko konpaktuak berrerabiltzeko

tailerra izango da haurrentzat Arditurrin, 16:00etatik 18:00etara.

toya oroitaldia, Euskadi etorbidetik hasita.

-12:00etan, IV. Haur Lasterketa Tratu

ona nahi dut, pasa hitza leloarekin, adingabekoei

tratu ona ematearen aldeko

kanpainaren barruan, Gernika plazatik

abiatuta.

-13:00etan, Trintxerpeko Musika Bandaren

kontzertua, Serafin Esnaola plazan.

-17:00etan, haurrentzako tailerrak, Azkueneko

parkean.

-17:30ean, Amulleta taldearen danborrak,

Andonaegitik hasita.

-18:30ean, patata tortilla lehiaketa, Azkueneko

parkean.

-19:30ean, Karmengo Amaren Hirurrena,

Karmengo Amaren elizan.

-19:30ean, emakumeen danborrada,

Serafin Esnaola plazatik abiatuta.

-22:00etan, emakumeen danborradaren

afaria, pilotalekuan.

-22:30ean, kontzertua: Imanol Carballo.

Hondarribia: Etzi, Karmengo Amaren

prozesioa izango da. 17:00etan Portuko

elizan errespontsuaren otoitza egingo

dute, eta 17:30ean Karmen Amabirjinaren

irudia hartuta prozesioan aterako

dira. Bentan amarratutako Marloia itsasontzira

igoko dira eta badiarantz zuzenduko

dira, bertan, itsasoan zendutako

itsas-gizonen omenezko errespontsua

eta lore eskaintza egingo dituzte.

Besteak

Irun: Gaur, Energiaren Egunak izeneko

iraunkortasun martxa iritsiko da Zabaltza

plazara. 11:00etan irekiko dituzte ateak

eta bertan auto hibridoen eta elektrikoen

erakusketa egongo da. Horrez gain,

gidatze eraginkorraren inguruko ikastaroa

egiteko aukera izango da. Klase teorikoak

zein praktikoak emango dituzte,

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik

20:00etara.

Hendaia: Bihar, su artifizialak botako dituzte

portuko gune teknikotik, 23:30ean.

Hendaia: Bihar, herri olinpiadak izango

dira Kanttu ostatuan, 16:30ean hasita.

e r t a k o i n f o r m a z i o a

tokiko informazioa eta herrialdekoa,

eskaintza osatua

ostiralero boga

asteartetik

ostiralera

oarso bidasoko

hitza

tokiko informazioa eta herrialdekoa,

eskaintza osatua

bertako euskarazko informazioa jaso nahi baduzu,

harpidedunen arreta zenbakira deitu

902 82 02 01

(astegunetan 08:30-20:30 eta larunbatetan 09:00-13:00)

edo idatzi

oarsobidasoa@hitza.info

Santa Klara 22 • 20100 Errenteria-Orereta

ostiraletan

gipuzkoako

hitza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!