02.07.2013 Views

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

Eglantins futbol taldea mendeurrena ospatzen ari da ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8 ASTEKO ERREPASOA

Zoom Asteko irudia

«Ez», ez da

Maizegi, herriko festetan, emakumeen kontrako sexu erasoak izaten dira. Irungo

festetan ere hala izan da: bi eraso jasan dituzte bi emakumek. Hori salatzeko,

Irungo hainbat eragilek deituta, elkarretaratzea egin zuten joan den asteko

ostiralean. Maizegi errepikatzen dira gisa horretako erasoak, eta ondorioz, maizegi

egiten dira horrelako elkarretaratzeak. Horrekin bukatu beharra dago.

Emakume batek ezetz esaten duenean, ezetz da. «Ez» horrek gizonen ahotik

ateratzerakoan duen balio berbera du. Ez, eta kitto. Ulertu nahi ez duenak, min

egin nahi duenak, errespeturik ez duenak, gehiago dela uste duenak bakarrik ez du

ulertzen ezezko horren esanahia. «Ez» gehiago egongo dira Oarsoaldeko eta Bidasoko

festetan. Ulertu behar duenak uler dezala, eta ez badu ulertu, etxean geldi

dadila, bakarrik, inori kalterik ez egiteko.

BOGA

BOGA

Ostirala, 2012ko uztailaren 13a Ostirala, 2012ko uztailaren 13a

ASTEKO ERREPASOA 9

[ASIER PEREZ-KARKAMO]

Kareletik

Eñaut

Gantxegi

Kirol eskirol

Kirola eta biolentzia. Biolentzia eta kirola. Bi

izenburu horietako bat aztertzen ari nintzen

aste honetako artikuluari izena jartzeko.

Baina horretan ari nintzela, hara non

hainbat gauza irakurri, eta ez bata ezta bestea jartzea

deliberatu dut, azken finean biak sinonimo direla ohartu

bainaiz; ez pentsa gaur egun biolentzia exogenoaz

ulertzen denaz hitz egingo dizuedala, biolentzia endogenoaz

baizik, kirola egitea ez al da ba gure aurka egitea

maila batean? Ez al da gure kalterako sekulako palizak

hartzea? Eta maila profesionalean zer esanik ez,

hainbesteko esfortzuk osasungarritik harago doan

maila batean paratzen baititu kirolari horiek. Eta hori

lan istripuez hitz egin ez dugula. Galdegin bestela Mikel

Astarlozari, hain gogotsu itxarondako Tourra kareletik

joan baitzaio eroriko batengatik. Lastima sanpedrotarra

bizikletatik jaistera behartu izana, zoritxarrez

ohikoegi bilakatu zaizkigun eroriko horrekin. Bide batez

Astarloza Taldeak prestaturiko irtenaldia bertan

behera geratu dela adierazi du kirolari pasaitarraren aldeko

kolektibo honek.

Kiroletik aparteko biolentzia, kirolzalea hala ere badago,

ez baitu zer ikusirik kirolarekin jende batek hartzen

duen jarrera. Horren adibide azken egunotan Gipuzkoan

jokaturiko Donostia Cup-en izandako gertakari

latzak, non hiru gazte atxilotuak izan ziren. «Gazteak

dira», «odola bero dute» eta bestelako betikokeriak entzun

izan badira ere, ez dut uste neurririk hartu denik

gaiaren gainean; tira, atxiloketak izan dira, baina horiek

neurriak baino, zigorrak dira niretzat, neurria zer

edo zer txarra gertatu aurretik hartzen direnak baitira.

Eta politika kirol bezala hartu duten hainbat alderdik

txartel gorria atera diote Juan Carlos Alduntzini,

beraien aurrean ispilu bat jarri eta dituzten mitxelin ustelak

ikustarazteagatik. «Gora gu ta gutarrak!» batekin

amaitu zuen bere urtebete inguruko ibilera; nik, ordea,

honakoa diot: gora zu ta zutarrak, Juancar! Hainbesteko

txaparroi mediatikoa jasan eta oraindik zutik eta

irribarre batekin ikusi izanak lasaitu gintuen maila batean,

karguarekin bai, baina pertsonarekin ezin izan

dutela argi utziz. Bere ordez lezoar bat, Haritz Salaberria

alkate ohi eta artista bikaina (zentzu literarioan

behintzat bai). Zero zabor hortzmugan, eta sin sabor

ugari bere aurka ibiliko dela argi izanda ere, Martix reload!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!