18.01.2014 Views

Baldintza Orokorrak [PDF] - Iberdrola

Baldintza Orokorrak [PDF] - Iberdrola

Baldintza Orokorrak [PDF] - Iberdrola

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BaIDINTZa OrOKOrraK

ENErGIa ElEKTrIKO HOrNIKUNTZa KONTraTUa

aZKEN BAlIaBIDEKO TarIFaN

1.- KONTRATUAREN HELBURUA

1.1.- Kontratu honen helburua IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.

enpresak (IBERDROLA, aurrerantzean) energia elektrikoa hornitzea da, azken baliabideko tarifan

(ABT), hari heltzeko eskubidea duten kontsumitzaileei, aplika daitekeen araudiaren arabera,

Bezeroaren helbideari dagokion Hornikuntza Puntuan (CUPS).

1.2.- Izaera oso pertsonala du Hornikuntza-kontratu honek; beraz, Bezeroa izango da

Kontratuan adierazitako instalazioetan hornitutako energia elektrikoaren egitezko erabiltzailea

eta ezingo dio kontratatu ez den beste erabilera bat eman eta ezingo du eman, besterendu edo

hirugarrenen esku utzi.

1.3.- Kontratuan bertan adierazitako akordioek eta unean uneko indarreko araudiak zuzenduko

dute Kontratu hau.

2.- KONTRATUAREN IRAUPENA

2.1.- Kontratu honek urte beteko (1) iraupena izango du, hornidura hasten den egunetik aurrera.

2.2.- Bezeroak ez badu Kontratua aldatzeko nahirik agertzen, automatikoki luzatuko da iraupen

bereko epeetan. Aldatu nahi izanez gero, Kontratua edo edozein luzapen iraungi baino,

gutxienez, hamabost (15) egun natural lehenago adierazi behar da.

2.3.- Alabaina, Kontratu honen iraunaldia baldintzatzen duen Bezeroren kaudimen

egiaztatzearen menpe geratuko da aurrekoa. Kaudimenaren egiaztatze horren ondorioz, edo

ez ordaintzeagatik sortutako egoera baten ondorioz, ordainketa-bermea aurkezteko eska

diezaioke IBERDROLAK Bezeroari, lehenak hornitzen jarraitzeko. Kasu bakoitzean, IBERDROLAk

emandako ereduaren arabera, banku-gordailu edo banku-abal moduan aurkez daiteke

ordainketa-berme hori. Kontratua amaitu ondoren itzuliko dio jasotako bermea IBERDROLAk

Bezeroari. Eskubidea erreserbatuko du, ordea, ordaindu gabeko zordunketa horien zenbatekoa

beretzat hartzeko. Era berean, Bezeroak bete gabeko beste edozein baldintzen ondorioz

sortutako zordunketen zenbatekoa hartzeko eskubidea beretzat gordeko du. Kontratu hau

ebatzi egingo da IBERDROLAk Bezeroari eskatu dion egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean

bermea ematen ez bada, eta IBERDROLAk ez du inolako kalte-ordainik emateko betebeharrik

izango.

3.- KONTRATUA AMAITZEA

3.1.- Iraupen-epea igarotakoan amaitzeaz gain, beste egoera hauetan ere amaituko da Kontratu

hau: bi alderdiek adostu dutelako, Kontratua ez delako bete, batez ere, Kontratu honek

adierazitakoagatik zor izandako edozein kopuru ez ordaintzeagatik, eta Bezeroak IBERDROLAri

jakinarazita uzteagatik, gutxieneko bost (5) egun balioduneko epea bete gabe. Hornikuntzari

baja eman nahi zaion eguna baino bost egun lehenago jakinarazi behar zaio IBERDROLAri,

interesdunaren nortasuna eta nahia jasota geratzeko bide ematen duen edozein modu erabilita.

Horrek guztiak ez du kaltetuko indarrean dagoen tarifa-araudia aplikatuta erator daitezkeen

baldintza ekonomikoak.

4.- BEZEROAREN ESKUMENAK

4.1.- Kontratu hau sinatuta, Bezeroak baimena ematen dio IBERDROLAri Kontratua behar bezala

betetzeko beharrezko instalazioetara sartzeko, Bezeroaren ordez Enpresa Banatzailearen

kontratuetara harpidetzeko. Beraz, helburu guztietarako, Bezeroaren postua izango du

IBERDROLAk sarbide-kontratuetan. Edonola ere, aplika daitekeen araudiarekin bat etorriz,

sarbide-kontratuari dagozkion eskubide guztiak mantenduko ditu Bezeroak Enpresa

Banatzailearekin. Kontratu hau ebatziz gero, berriz, Bezeroa izango da egon litekeen bermegordailuaren

titularra, baita instalaziorekin lotutako beste edozein eskubiderena ere. Enpresa

Banatzaileak, gainera, ezingo du inolako eguneratzerik eskatu, kontratua berritzeagatik.

Halaber, baimen hori betez eta baliozko araudia aplikatuz, Bezeroak ez dio sarbide-tarifarik

ordaindu behar Enpresa Banatzaileari; betiere, IBERDROLAri ezer zor ez bazaio.

4.2.- Kontratura harpidetuz gero, Bezeroak baimena ematen dio IBERDROLAri Enpresa

Banatzailearen aurrean jarduteko, hau da, hornikuntza ona izateko eta, Kontratu honen hasieraeguna

baino lehenago, beste merkaturatzaileren batekin ezarritako hornikuntza-kontratua

aldatzeko edo bertan behera uzteko behar adina kudeaketa egiteko.

5.- HORNIKUNTZAREN KALITATEA

5.1.- Indarrean den araudiak ezarritako kalitate-baldintzen arabera (1955/2000 Errege Dekretua,

101-103 artikuluak) edo beroriek ordezten edo aldatzen dituzten arauen arabera egingo da

hornikuntza. Arreta jarriko zaio, batez ere, hornikuntzaren jarraipenari (kopurua eta etenaldien

iraupena) eta produktuaren kalitateari (tentsio-uhinaren ezaugarriak).

5.2.- Inguruko Enpresa Banatzaileak izango du bitartekoaren eta hornikuntza-kalitatearen

ardura. Halaxe baitio indarrean dagoen araudiak.

5.3.- Kalitate-adierazleak betetzen ez badira, 1955/2000 Errege Dekretuaren 105. artikuluan edo

hura ordezkatzen edo garatzen duen araudian ezarritako deskontuak egingo dira fakturazioan.

IBERDROLAk bideratuko ditu Enpresa Banatzaileak Bezeroari eman beharreko hobarien eta

deskontuen erreklamazioak. Hornikuntza-kalitatea ez betetzeagatik egingo da azken hori eta,

onartu ondotik, fakturan islatuko dira.

6.- NEURGAILUAK

6.1.- Enpresa Banatzaileak konektatuko ditu instalazioak eta neurgailuak, arauz ezarritako

(1955/2000 Errege Dekretuaren 103. art. eta hurrengoak) edo hura ordezten edo aldatzen

duten arauek zehaztutako baldintzetan eta epeetan.

6.2.- Bezeroak baimena emango die IBERDROLAri eta Enpresa Banatzaileari neurketainstalazioetara

sartzeko, instalatze-, irakurtze-, ikuskatze-, mantentze- eta kontrol- eta

egiaztatze-lanetarako. Orobat, kontsumo-datuetarako sarbidea emango die.

6.3.- Instalatutako elektrizitate-kontagailua alokairu-erregimenean egonez gero, baliozko

araudian ezarritako alokairua fakturatuko da. Prezio horrek barne hartzen ditu: instalazioa,

mantentze-lana, kontsumoa irakurtzea eta balioztatzea eta, bere eskaeren arabera,

Elektrizitate-sistemaren Operadoreari bidaltzea. Elektrizitatea neurtzeko beste osagai

batzuk (adibidez, transformadorea) badaude eta alokairu-erregimenean badaude, fakturatu

beharreko alokairuaren prezioa unean uneko indarrekoa izango da, Enpresa Banatzaileak

merkaturatzaileari fakturatzen diona. Neurketa-zerbitzu osagarriak hitzartuz gero, Baldintza

Partikularretan edo Berezietan adieraziko dira euren prezioak. Prezio horrek barne hartzen ditu:

instalazioa, mantentze-lana, kontsumoa irakurtzea eta balioztatzea eta, bere eskaeren arabera,

sistemaren operadoreari bidaltzea.

7.- HORNIKUNTZAREN PREZIOA

7.1.- Horniduraren prezioa bat etorriko da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak une

bakoitzean ezarritako azken baliabideko tarifarekin (ABT).

7.2.- Bezeroak ordaindu beharko ditu hartune-eskubideak, krokadurak, egiaztatzea,

berme-gordailua eta, baliozko araudia betez, Enpresa Banatzaileak eskuratu beharreko

zerbitzuei dagozkien bestelako edozein zenbateko. IBERDROLAk araututako balio horiek

Enpresa Banatzaileari ordainduko dizkio eta Bezeroari ordaindu araziko, faktura bakarrean,

hornikuntzaren prezioaren barruan. Era berean IBERDROLAk Bezeroari jasanaraziko dio

Bezeroaren hornikuntza-puntuari dagokion Enpresak Banatzaileak birfakturazioaren edo

ikuskatze-akten emaitzen ondorioz eskatutako edozein zenbateko.

7.3.- Azken baliabideko tarifaren (ABT) aldaerak eta, Kontratu hau indarrean egongo den

bitartean, Administrazioak onar ditzakeen araututako gainerako kontzeptuen, jardueren eta

balioen beste edozein aldaera edo aldaketa automatikoki pasako dira hornikuntzen prezioetara

–betiere, aplikagarriak badira–, 14. baldintza zehaztutako kontratu-baldintzen aldaketatzat jo

gabe.

8.- FACTURACIÓN Y PAGO

8.1.- Fakturazioa: IBERDROLAk bezeroari fakturatuko dio, hilean behin, Enpresa Banatzaileak

egindako kontsumo-irakurketekin bat etorriz, indarrean den araudiaren arabera. Fakturazioaldi

baterako neurgailuen benetako irakurketa eskura egon ezean, Enpresa Banatzaileak

2009ko maiatzaren 14ko Energia eta Meatze Politika Zuzendaritza Nagusian aurreikusitako

energia elektriko kontsumoaren eta benetako irakurketekiko erregulazio-prozeduraren arabera

kalkulatuko du hileko fakturazioa. Fakturek kontsumoak zehaztuko dituzte, eta haien izaera

zenbatetsia adierazi; kasu horretan, ondorioztatuko diren ordainketak konturako ordainketatzat

hartuko dira. benetako irakurketa bidez egiten den lehen fakturazioan erregularizatuko dira.

Aplikatutako prezioak ere zehaztuko dira, baita gainerako fakturazio- eta zerga-kontzeptuak ere

eta prezioan jasotako gainordainak ere; honi, kasuan kasu, Kontratuak indarrean dirauen artean

Administrazioak onetsi ditzakeen gainontzeko guztiak ere gehituko zaizkio.

Baliozko araudian ezarritakoaren arabera egingo da energia erreaktiboaren fakturazioa,

bidezkoa denean.

Fakturazio elektronikoa: faktura elektronikoa jasotzeko nahia adierazi duen Bezeroaren kasuan,

Bezeroak emandako helbide elektronikoan dagokion fakturaren igorpen-oharra jasotakoan,

Bezeroaren Bulego Birtualean, www.iberdrola.com, deskarga ditzake fakturak.

Bezeroaren Bulego Birtualera sartzeko, IBERDROLAk emandako erabiltzaile-gakoekin eta

pasahitzarekin baimendu beharko du bere burua eta bertan adierazitako erabilera-baldintzen

arabera egingo du.

8.2.- Ordainketa: Ordaintzeko epea faktura eman eta hogei (20) egun naturaletan ezartzen

da. Ordaintzeko epearen azken eguna larunbata edo jai-eguna balitz, hurrengo lehendabiziko

lan-egunean amaituko da Ordaintzeko epearen barruan, Bezeroak fakturatutako zenbatekoak

Bezeroak adierazitako banku-kontuan ordaindu ahal izango ditu banku-helbideratze bidez,

edo IBERDROLAk ezarritako kontuen bitartez, IBERDROLAren kobrantza-bulegoetan edo

honek eskuordetutakoetan. Aurreko sistemak erabiltzeko arazorik eman dezaketen eskualde

geografikoetan, kontsumitzaileak fakturatutako zenbatekoa posta bidezko igorpen edo

antzeko bideren baten bitartez ordaindu ahal izango du.

Ordainketa hileroko kuota finko baten bidez ere egitea adostu daiteke; kontsumo historikoekiko

proportzionala izango da, edo estimatua halakorik ez balego, eta urtero benetako kontsumoaren

fakturazioarekin erregularizatua izango da.

8.3.- Ordainketarekin Atzeratzea: Bezeroaren aldetik ordainketa atzeratuz gero, osoa edo

zati bat, aldez aurreko errekerimendurik gabe, lege-interesari dagokion urteko atzerapenaren

interesa gehi portzentajezko bi (2) puntu sortuko ditu, ordainketa-epea amaitzeko dataren

hurrengo egunetik hasita. Aurrekoari kalterik egin gabe, ordaindu ez izaneko kasuan,

eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren betekizunekin bat, IBERDROLAk diruobligazioak

betetzeari buruzko informazio-zerbitzuei horren berri eman diezaieke, Bezeroari

aurretik eskakizuna eginda, 12. baldintzan jasotakoaren arabera. Halaber, ordaindu gabeko

kontsumitzaileei buruzko informazioa bakoitzaren Enpresa Banatzailearen Hornikuntza

Puntuen Informazio Sisteman sartuko da eta bertara sartzeko baimena izango dute Hornitzailez

Aldatzeko Bulegoak eta informazio hori eskatutako merkaturatzaileek.

8.4.- Hornikuntza Etetea: IBERDROLAk Enpresa Banatzaileari Bezeroaren hornidura eten

dezala eska diezaioke, indarrean den araudiaren arabera, ordainketa modu frogagarrian

eskatu eta bi (2) hilabetera gutxienez, ordainketa gauzatu ez bada. Hartara, eskakizuna

Kontratuan komunikazioetarako jasotako helbidera igorriz gauzatuko da, interesdunak edo

bere ordezkariak jaso egin duela, baita haren data, nortasun eta edukia frogatzeko modua

eman dezakeen edozein bideren bitartez; IBERDROLAk egindako jakinarazpenaren egiaztagiria

bere gain gorde behar izango du. Jakinarazpenari uko eginez gero, jakinarazpen saiakeraren

baldintzak zehaztu egingo dira eta tramitea egintzat hartuko da. Jakinarazpen horrek barne

hartu beharko du hornidura ez ordaintzeagatik eteteko tramitea, zein egunetik aurrera etengo

den zehaztuta, egun hori baino lehenago zor diren zenbatekoak ordaintzen ez badira.

Ez ordaintzeagatik hornidura eteteari ekiteko ezin izango da etendura jai-egun batean ezarri,

ezta, edozein arrazoi dela medio, bezeroarentzako arreta-zerbitzu komertzial zein teknikorik

ez dagoen egun bat ere, hornidura berrezartze aldera, ezta baldintza horietakoren bat eman

daitekeen egunen bezperan ere.

Hornikuntza eteteko IBERDROLAk duen eskubideak ez du libratzen Bezeroa ordaindu gabeko

fakturazioaren zenbatekoa ordaintzeko betebeharraz, Kontratuan zehaztutakoaren arabera.

Hornidura etenda, hauxe zorretan utzitako kantitatea osorik, sortutako berandutze-interesak

eta horniduraren etete eta balizko birkonexioak eragindako gastuak barne, ordaindu eta

hurrengo egunera berrezarriko da, gehienez ere. Halaber, egoera hauetan ere berehala etengo

da hornikuntza: zuzeneko edo iruzurrezko krokadura hautematen denean, Kontratuan aurreikusi

gabeko instalazio bat energiaz hornitzeko desbideratzen denean, neurgailua edo kontrolagailua

manipulatzean edo, instalazio arriskutsuen kasuan, ondo funtzionatzea eragozten denean

edo, lan-orduetan, IBERDROLAK ikuskatu behar dituen instalazioetarako lokalera edo lokaletara

sartzea eragozten denean. Kasu horiei gehitzen zaizkie segurtasunarentzako arrisku handiko

egoerak eta ezusteko eta ezinbesteko egoerak ere.

8.5.- Kontratua Desegitea: hornikuntza eten eta bi (2) hilabete igarota, Kontratua zuzenbide

osoz deuseztatu egingo da. Iruzur-kasuetan hornikuntza edo sarbidea eteteak berekin ekarriko

du, automatikoki, Kontratua deuseztatzea.

8.6.- Ordainketak Egoztea: ordainketa nagusia ordaindu aurretik, berandutze-interesak eta zor

dituen gainerako gastuak ordaindu behar ditu Bezeroak.

IBERDROLArekin beste hornikuntza eta zerbitzu batzuk ere kontratatuta baditu eta zatikako

ordainketak egiten baditu Bezeroak eskumena izango du zein zor ordaintzen ari den adierazteko,

Kode Zibilean zehaztutako baldintzetan. Bezeroak eskumen hori erabiltzen ez badu eta

dagoeneko interesak eta gastuak estali baditu, IBERDROLAk emandako edozein hornikuntzaren

edo zerbitzuren antzinatasun handieneko muga-eguna duen fakturak egotziko dira.

9.- ERANTZUKIZUNAK

9.1.- IBERDROLAk erantzungo du Bezeroaren energia elektrikoaren hornikuntza-kontratuaren

eta sarera sartzeko kontratuaren aurrean, baliozko araudian eta Kontratu honetan zehaztutako

baldintzetan.

9.2.- Bezeroak erantzungo du bere barneko instalazioen aurrean. Halaber, instalazio hartzaileak,

kontsumo-tresnak barne, kontserbazio-egoera bikainean mantentzeko azterketak egin eta

horiek behar bezala erabiliko ditu.

9.3.- Inguruko Enpresa Banatzaileak erantzungo du operazioen aurrean, sareen hornikuntzen

aurrean eta hornikuntzaren erabilgarritasunaren eta kalitatearen aurrean. Halaxe baitio indarrean

dagoen araudiak.

9.4.- Aldeek hitzartu dute ezinbesteko eta ezusteko kasuetan biak ala biak erantzukizun orotatik

libratuko direla.

10.- SUBROGAZIOA ETA EMATEA

10.1.- Kontratuaren eskubideak eta betebeharrak subrogatzeko, nahikoa izango da titulartasun

aldaketa IBERDROLAri modu frogagarrian jakinaraztea. Betiere, ordainketa guztiak eginda

egon behar dute. Bezero berriaren onespenaz gain, datu hauek izan behar ditu komunikazio

horrek: Bezero berriaren datu pertsonalak, fakturak bidaltzeko helbidea, IFK edo IFZ eta bankuhelbideratzearen

datuak.

10.2.- Kontratua edo bertatik eratorritako eskubideak eta betebeharrak IBERDROLAren edozein

elkarte parte-hartzaileri, harekin lotutakoari edo ondorengoari emateko ahalmena izango du

IBERDROLAk, etorkizunean Kontratuaren xedeko zerbitzua eskain badezake. Nahikoa izango da

Bezeroari dagokion jakinarazpena egitea.

11.- URRUTIKO KONTRATAZIOA

11.1.- Alderdiek adosten dute telefonoz edo bitarteko telematikoen bidez gauza daitezkeela

Kontratuaren garapenarekin lotutako auzi guztiak, jakinarazpenak barne, baita IBERDROLAk

Bezeroari eskain diezazkiokeen beste produktu eta zerbitzu batzuen kontratazioa ere.

IBERDROLAk eskainitako identifikazio-gakoen sistemak eta segurtasun-sistemak erabiliko dira

horietarako.

11.2.- Alderdiek adosten dute baliozkotasun juridiko osoa ematea Bezeroak, erabilerabaldintzetan

IBERDROLAk eskainitako gako eta/edo kode bidez, adierazitako onespenari,

horretarako identifikazio pertsonalak eskainitako moduan.

12.- BEZEROAK IBERDROLAREKIN DITUEN KONTRATU-HARREMANAK

KUDEATZEKO DATU PERTSONALEN TRATAERA

12.1.- Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako (DBLO) 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoa

betez, Bezeroari jakinarazi zaio Kontratu honetan emandako datuak SDT bezeroen fitxategian

sartu direla, baita kontratuaren harremanetik geroago eratorritako datuak ere. IBERDROLA

COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. da fitxategiaren titular eta erantzule. Bere

IFK. zenbakia A-95554630 da eta egoitza soziala, berriz, Gardoki Kardenala kalea, 8, 48008

Bilbon du. Datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzen du eta helburu du

IBERDROLArekin dituen kontratu-harremanak kudeatzea.

Bezeroa da IBERDROLAri aldi oro jakinarazitako datuen egiazkotasunaren arduradun. Gainera,

konpromisoa hartzen du, beharrezkoa den guztietan, datu horiek aldatzea eskatzeko,

kontratatutako zerbitzuak ondo emango direla ziurtatzeko.

12.2.- Kontratu hau kudeatzeko, kontratua egiten duen pertsona ez beste pertsona fisiko baten

izaera pertsonaleko datuak komunikatu behar badira, Bezeroak betebeharra du, aldez aurretik

eta berariaz, klausula honetako edukiaren datuak titularrari adierazteko eta haren onespena

lortzeko, beroriek komunikatzeko aldez aurreko izaerarekin. Halaxe eskatzen baita DBLOren 5.4.

artikuluan.

12.3.- Bezeroa ohartarazi da IBERDROLAk, interesdunaren kaudimen ekonomikoa epaitu behar

badu, balitekeela diru-betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategiak kontsultatzea. Ondoren,

kontsulta horietan oinarrituta, IBERDROLAk gaitasuna izango du ondorio juridikoko erabakiak edo

harengan eragina izango duten erabakiak hartzeko. Horren ondorioz, baliteke haren iraunaldia

baldintzatzeko ordainketa-berme bat eskatzea. Alabaina, IBERDROLAk beti emango dio Bezeroari

bere eskubideak edo interesak defendatzeko bidezko ikusten duen guztia alegatzeko aukera.

Bezeroari ohartarazi zaio diru-betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategietan sartu ahal izango

direla ez ordaintzeari buruzko datuak, baldin eta ordainketa ez bada Kontratu honetako 8.

baldintzan aurreikusitako moduan egiten eta ez badira 1720/2007 Errege Dekretuan eskatutako

betebehar guztiak betetzen.

12.4.- Bezeroa ohartarazi da Hornikuntza-kontratu honi buruzko datu guztiak eman ahal izango

zaizkiola Zerga Administrazioari, 58/2003 Zerga Lege Orokorrean eta/edo 36/2006 Legean,

iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzkoan, aurreikusitako xedeetarako. Halaber, beste

edozein Administraziori ere bidaliko zaizkio datuak, legeak zehaztutako xederako. Halaber,

zera jakinarazi diogu: sarera sartzea kudeatzeko beharrezko datuen, Bezeroaren nortasunaren,

helbidearen, kontsumoaren eta ez ordaintzeagatiko egoeren berri emango zaiola Enpresa

Banatzaileari, eta Hornikuntza Puntuen Informazio Sistemaren fitxategian sartuko direla. Enpresa

Banatzailea da fitxategi horren erantzule eta sarbidea izango dute Hornitzailez Aldatzeko

Bulegoak eta hala eskatzen duten merkaturatzaileek. Bezeroak berariaz debeka dezake datu

horiek zabaltzea, Enpresa Banatzaileari idatziz jakinarazita. Haatik, ezingo da horrela jokatu ez

ordaintzeagatiko egoera batean egonez gero, bere CUPS eta egoera horren berri ematen duen

informazioa izango baita.

12.5.- Bezeroak ahalmena du datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, horien aurka

egiteko eta ezerezteko eskubideak idatziz gauzatzeko. Horretarako, honako helbide honetara

zuzendu behar du: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. - Oficina del

Cliente, Apartado de Correos nº 1732, 28080 Madrid. Edo, IBERDROLAren beste edozein bide

erabil dezake: Bezeroaren Arretarako telefonoa, 902 20 15 20; posta elektronikoa: Bezeroaren

Arretarako telefonora 902 20 15 20 deitu, Oficina_cliente_DICOM@iberdrola.es helbide

elektronikora idatzi edo presentziazko arretarako edozein IBERDROLA Puntura ere jo dezake.

Identifikazio-datuak eta helbidea adierazi behar ditu bertan, baita bere nortasuna egiaztatzen

duen baliozko dokumentuak ekarri ere.

13.- MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO DATU PERTSONALEN

TRATAERA

13.1.- Bezeroak berariazko onespena adierazten du emandako datuak bezero potentzialen

fitxategian sartzeko. IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. da fitxategi

horren titular eta erantzule. Bere I.F.K. zenbakia A-95554630. Egoitza soziala, berriz, Gardoki

Kardenala kalea, 8, 48008 Bilbon du. Fitxategiak helburu du IBERDROLAk berak edo hirugarrenen

bidez eskainitako produktuen eta zerbitzuen informazio banatua eta pertsonalizatua ematea.

Energiaren, telekomunikazioen, finantzen, etxearen eta aisialdiaren alorreko produktu edo

zerbitzu familiei buruzko informazioa jasoko du Bezeroak. IBERDROLAk datu horiek sustapen

xedeetarako erabiltzerik nahi ez badu Bezeroak, Kontratu honetako Merkataritza Komunikazioak

atalean, horretarako ezarritako laukitxoa markatu behar du edo IBERDROLAri azaldutako bideen

bitartez jakinarazi.

13.2.- Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002

Legean eta Telekomunikazioen 32/2003 Lege Orokorrean agindutakoa betetzeko xedearekin,

Bezeroari jakinarazi zaio eta berariaz bere onartzen du IBERDROLAk merkataritza-komunikazioak

bidaltzea, emandako bitarteko elektronikoen bidez. Baldintza honetako lehen paragrafoan

adierazitako sustapen-informazioa izango dute aipatu komunikazio horiek. Bezeroak ez badu

bitarteko elektronikoen bidez inolako merkataritza-komunikaziorik jaso nahi, Kontratu honetako

Baldintza Partikularren Merkataritza Komunikazioak atalean horretarako ezarritako laukitxoa

markatu behar du, edo IBERDROLAri adieraztiako bideen bitartez jakinarazi.

Bezeroa da IBERDROLAri aldi oro jakinarazitako datuen egiazkotasunaren arduradun. Gainera,

konpromisoa hartzen du, beharrezkoa den guztietan, datu horiek aldatzea eskatzeko, gure

komunikazioen kalitatea ziurtatzeko.

13.3.- Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena atzera bota dezake Bezeroak, bai

bitarteko elektronikoen bidez, bai ohiko bitartekoen bidez Bezeroaren Bulegora idatziz

zuzenduta: Apartado de Correos nº 1732, 28080 Madril, eta identifikazio datuak eta

helbidea adieraziz; edo IBERDROLAren edozein kanalen bidez: Bezeroaren Arretarako

telefonoa, 902 20 15 20; posta elektronikoa: lssi@iberdrola.es; presentziazko edozein

IBERDROLA Puntura ere jo dezake.

14.- KONTRATUKO BALDINTZEN ALDAKETA

14.1.- Kontratu honetako Baldintzak aldatuz gero, indarrean sartu baino, gutxienez, hilabete

(1) lehenago jakinaraziko zaio Bezeroari, baliozko araudiaren ondorio direnean izan ezik.

Aldaketarekin ados ez badago, zigorrik gabe Kontratua ebazteko eskubidearen berri emango

zaio orduan.

14.2.- Kontratuaren Baldintza Orokorren, Baldintza Partikularren eta Baldintza Berezien artean

alderik egonez gero, ordena honetan gailenduko dira: Bereziak, Partikularrak eta Orokorrak.

15.- ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

15.1- Kontratua urrutitik (telefonoz edo Internet bidez) kontratatuz gero edo IBERDROLAren

saltokietatik kanpo sinatuz gero, eta kontratazioa 1/2007 Legezko Errege Dekretuko,

azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren testu

bategina onartzen duenaren, 3. artikuluaren edo beste arau osagarrien arloan aplika badaiteke,

aplikagarria izango da aipatu arau horretan eta 7/1996 Legean, urtarrilaren 15ekoan, Txikizkako

Merkataritzaren antolamenduari buruzkoan, ezarritakoa. Beraz, Bezero kontsumitzaileak

eskubidea izango du Kontratu honetan atzera egiteko, bere erabakia arrazoitzeko beharrik gabe

eta inolako zigorrik gabe, Kontratua egindako egunetik hasi eta hurrengo, gehienez, zazpi (7)

egun balioduneko epean. Kontratuan atzera egiteko, IBERDROLAri Atzera Egite Dokumentua

bidali edo Bezeroaren Arretarako telefonoan, 902 20 15 20 jakinarazi behar du.

15.2.- Atzera egitearen erregimenari eta emandako hornikuntzaren eta ordaindutako

zenbatekoen elkarrekiko lehengoratzea lege hauetan zehaztukoaren araberakoa izango da:

1/2007 Errege Dekretu Legegilea (68-79 art.) eta 7/1996 Legea (44 eta 45. art.), baita Kode Zibila

eta indarrean den gainerako legeria ere. Atzera egite eskubidetik kanpo geratzen dira enpresajardueratik

edo jarduera autonomotik eratorritako hornikuntza-kontratuak.

16.- ERREKLAMAZIOAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

16.1.- Kontratu honekin lotuta, egoki iritzitako erreklamazioak egin diezazkioke Bezeroak,

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-ri helbide honetara bidalitako

idazki baten bitartez: 61090 Posta Kutxatila - 28080 Madril. Edo, IBERDROLAk Bezeroaren eskura

jarritako beste edozein bide erabil dezake: Bezeroaren Arretarako telefonoa, 902 20 15 20; posta

elektronikoa: clientes@iberdrola.es; www.iberdrola.com webgunearen bidez eta presentziazko

edozein IBERDROLA Puntura jota.

16.2.- Erreklamazio bat jarri ostean, hilabeteko (1) epean ebatzi ez bada edo, ebatzi bada ere,

ez bada aintzat hartu, Bezeroak eskubidea izango du erreklamazioa Autonomia Erkidegoetako

Kontsumoko Arbitraje Batzordean aurkezteko eta IBERDROLA aipatu arbitraje horren menpe jarri

duten hipotesietarako.

16.3.- Espainiako legeriak zuzentzen ditu Baldintza Orokor hauek. Zerbitzua ematen den tokiko

Epaitegien eta Auzitegien eraginpean jartzen dira alderdiak.

BaIDINTZa OrOKOrraK

aZKEN BalIaBIDEKO TarIfarI HelTzekO ESKUBIDErIK EZ DUTEN

KONTSUMITZaIlEENTZAKO ENErGIa ElEKTrIKO HOrNIKUNTZa KONTraTUa

1.- KONTRATUAREN HELBURUA

1.1.- Kontratu honen helburua IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.

enpresak energia elektrikoa hornitzea da, azken baliabideko tarifari heltzeko eskubiderik izan

ez, aldi baterako merkaturatzaile batekin indarrean den hornikuntza-kontraturik izan ez eta

elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen duten eta aurreko hornikuntza edo sarbide-kontratua

ordaindu ez izanagatik bertan behera utzi ez zaien kontsumitzaileei.

1.2.- Izaera oso pertsonala du Hornikuntza-kontratu honek; beraz, Bezeroa izango da

Kontratuan adierazitako instalazioetan hornitutako energia elektrikoaren egitezko erabiltzailea

eta ezingo dio kontratatu ez den beste erabilera bat eman eta ezingo du eman, besterendu edo

hirugarrenen esku utzi.

1.3.- Kontratuan bertan adierazitako akordioek eta unean uneko indarreko araudiak zuzenduko

dute Kontratu hau.

2.- KONTRATUAREN IRAUPENA

2.1.- Indarrean den araudiarekin bat, Kontratuak sei (6) hilabeteko iraupena izango du eta

automatikoki desegingo da Bezeroak ez badu, epe hori igarota, hornikuntza merkatu librean

kontratatu.

2.2.- Aurrekoaren kalterik gabe, Bezeroaren kaudimena egiaztatzearen emaitzak baldintzatuko

du Kontratu honen iraunaldia. Kaudimenaren egiaztatze horren ondorioz, edo ez ordaintzeagatik

sortutako egoera baten ondorioz, ordainketa-bermea aurkezteko eska diezaioke IBERDROLAK

Bezeroari, lehenak hornitzen jarraitzeko. Kasu bakoitzean, IBERDROLAk emandako ereduaren

arabera, banku-gordailu edo banku-abal moduan aurkez daiteke ordainketa-berme hori.

Kontratua amaitu ondoren itzuliko dio jasotako bermea IBERDROLAk Bezeroari. Eskubidea

erreserbatuko du, ordea, ordaindu gabeko zordunketa horien zenbatekoa beretzat hartzeko.

Era berean, Bezeroak bete gabeko beste edozein baldintzen ondorioz sortutako zordunketen

zenbatekoa hartzeko eskubidea beretzat gordeko du. Kontratu hau ebatzi egingo da

IBERDROLAk Bezeroari eskatu dion egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean bermea ematen ez

bada, eta IBERDROLAk ez du inolako kalte-ordainik emateko betebeharrik izango.

3.- KONTRATUA AMAITZEA

3.1.- Iraupen-epea igarotakoan amaitzeaz gain, beste egoera hauetan ere amaituko da Kontratu

hau: bi alderdiek adostu dutelako, Kontratua ez delako bete, batez ere, Kontratu honek

adierazitakoagatik zor izandako edozein kopuru ez ordaintzeagatik, eta komunikatutako

Bezeroak IBERDROLA uzteagatik, gutxieneko bost (5) egun balioduneko epea bete gabe.

Hornikuntzari baja eman nahi zaion eguna baino bost egun lehenago jakinarazi behar zaio

IBERDROLAri, interesdunaren nortasuna eta nahia jasota geratzeko bide ematen duen edozein

modu erabilita. Horrek guztiak ez du kaltetuko indarrean dagoen tarifa-araudia aplikatuta erator

daitezkeen baldintza ekonomikoak.

4.- BEZEROAREN ESKUMENAK

4.1.- Kontratu hau sinatuta, Bezeroak baimena ematen dio IBERDROLAri Kontratua behar bezala

betetzeko beharrezko instalazioetara sartzeko, Bezeroaren ordez Enpresa Banatzailearen

kontratuetara harpidetzeko. Beraz, helburu guztietarako, Bezeroaren postua izango du

IBERDROLAk sarbide-kontratuetan. Edonola ere, aplika daitekeen araudiarekin bat etorriz,

sarbide-kontratuari dagozkion eskubide guztiak mantenduko ditu Bezeroak Enpresa

Banatzailearekin. Kontratu hau ebatziz gero, berriz, Bezeroa izango da egon litekeen bermegordailuaren

titularra, baita instalaziorekin lotutako beste edozein eskubiderena ere. Enpresa

Banatzaileak, gainera, ezingo du inolako eguneratzerik eskatu, kontratua berritzeagatik.

Halaber, baimen hori betez eta baliozko araudia aplikatuz, Bezeroak ez dio sarbide-tarifarik

ordaindu behar Enpresa Banatzaileari; betiere, IBERDROLAri ezer zor ez bazaio.

4.2.- Kontratura harpidetuz gero, Bezeroak baimena ematen dio IBERDROLAri Enpresa

Banatzailearen aurrean jarduteko, hau da, hornikuntza ona izateko eta, Kontratu honen hasieraeguna

baino lehenago, beste merkaturatzaileren batekin ezarritako hornikuntza-kontratua

aldatzeko edo bertan behera uzteko behar adina kudeaketa egiteko.

5.- HORNIKUNTZAREN KALITATEA

5.1.- Indarrean den araudiak ezarritako kalitate-baldintzen arabera (1955/2000 Errege Dekretua,

101-103 Artikuluak) edo beroriek ordezten edo aldatzen dituzten arauen arabera egingo da

hornikuntza. Arreta jarriko zaio, batez ere, hornikuntzaren jarraipenari (kopurua eta etenaldien

iraupena) eta produktuaren kalitateari (tentsio-uhinaren ezaugarriak).

5.2.- Inguruko Enpresa Banatzaileak izango du bitartekoaren eta hornikuntza-kalitatearen

ardura. Halaxe baitio indarrean dagoen araudiak.

5.3.- Kalitate-adierazleak betetzen ez badira, 1955/2000 Errege Dekretuaren 105. artikuluan edo

hura ordezkatzen edo garatzen duen araudian ezarritako deskontuak egingo dira fakturazioan.

IBERDROLAk bideratuko ditu Enpresa Banatzaileak Bezeroari eman beharreko hobarien eta

deskontuen erreklamazioak. Hornikuntza-kalitatea ez betetzeagatik egingo da azken hori eta,

onartu ondotik, fakturan islatuko dira.

6.- NEURGAILUAK

6.1.- Enpresa Banatzaileak konektatuko ditu instalazioak eta neurgailuak, arauz ezarritako

(1955/2000 Errege Dekretuaren 103. art. eta bat datozen art.) edo hura ordezten edo aldatzen

duten arauek zehaztutako baldintzetan eta epeetan.

6.2.- Bezeroak baimena emango die IBERDROLAri eta Enpresa Banatzaileari neurketainstalazioetara

sartzeko, instalatze-, irakurtze-, ikuskatze-, mantentze- eta kontrol- eta

egiaztatze-lanetarako. Orobat, kontsumo-datuetarako sarbidea emango die.

6.3.- Instalatutako argindar-kontagailua edo beste edozein osagai (transformadoreak, esaterako)

alokairu erregimenean badaude, etengabe indarrean dagoen araudian zehaztutako prezioa

fakturatuko da. Eta Enpresa Banatzaileak Merkaturatzaileari fakturatuko dion kopuru bera

izango da. Enpresa Banatzaileak egindako lan hauek sartzen dira prezioan: ekipoak instalatzea

edo egokitzea, mantentze-lana, egiaztatzea eta kontsumoak balidatzea. Merkaturatzaileak

zuzenean alokatuko balitu neurgailuak, edo neurketarako zerbitzu gehigarriak eskainiko balira,

Baldintza Partikularretan islatuko da hitzartutako prezioa. Prezio horrek barne hartzen ditu:

instalazioa, mantentze-lana, kontsumoa irakurtzea eta balioztatzea eta, bere eskaeren arabera,

sistemaren Operadoreari bidaltzea.

7.- HORNIKUNTZAREN PREZIOA

7.1.- Hornikuntzaren prezioa une bakoitzean eta konexio-tentsio bakoitzerako Industria, Turismo

eta Merkataritza Ministerioak ezartzen duena izango da, azken baliabideko tarifari heltzeko

eskubiderik izan ez eta aldi baterako merkaturatzaile batekin indarrean den hornikuntzakontraturik

izan gabe elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen duten kontsumitzaileentzako.

7.2.- Bezeroak ordaindu beharko ditu hartune-eskubideak, krokadurak, egiaztatzea,

berme-gordailua eta, baliozko araudia betez, Enpresa Banatzaileak eskuratu beharreko

zerbitzuei dagozkien bestelako edozein zenbateko. IBERDROLAk araututako balio horiek

Enpresa Banatzaileari ordainduko dizkio eta Bezeroari ordainaraziko, faktura bakarrean eta

hornikuntzaren prezioaren barruan. Era berean, IBERDROLAk Bezeroari jasanaraziko dio

Bezeroaren hornikuntza-puntuari dagokion Enpresak Banatzaileak birfakturazioaren edo

ikuskatze-akten emaitzen ondorioz eskatutako edozein zenbateko.

7.3.- Hornikuntzari aplikatu beharreko prezioaren aldaerak eta, Kontratu hau indarrean egongo

den bitartean, Administrazioak onar ditzakeen araututako gainerako kontzeptuen, jardueren

eta balioen beste edozein aldaera edo aldaketa automatikoki pasako dira hornikuntzen

prezioetara –betiere, aplikagarriak badira–, 14. baldintza zehaztutako kontratu-baldintzen

aldaketatzat jo gabe.

8.- FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA

8.1.- Fakturazioa: Enpresa Banatzaileak egindako dagokion kontsumoaren irakurketen arabera

fakturatuko dio IBERDROLAk Bezeroari. Dena den, Enpresa Banatzaileak emandako estimatutako

kontsumo-datuekin fakturatzeko aukera erreserbatzen du, irakurketarik ez dagoen kasuetan.

Baina beti kontuan hartuko dira aurreko urteko epe bereko proportzionaltasun-irizpideak eta,

ez balego, irakurritako kontsumoa duten aurreko hilekoak. Aurreko hilekoetan kontsumorik ez

balego, ezaugarri bereko bezeroen proportzionaltasun-irizpideak erabiliko dira kontsumoak

balioesteko. Benetako kontsumoak ezagutu ostean, fakturazio osagarriak egiteko eskubidea

izango du IBERDROLAk. Horrelaxe baitio indarrean dagoen araudiak.

Kontratuan adieraziko da fakturazio-aldizkakotasuna. Edonola ere, Enpresa Banatzaileak

IBERDROLAri emandako kontsumo-irakurketen maiztasunaren araberakoa izango da.

Kontsumoak eta hitzartutako prezioak zehaztuko dira fakturetan, baita gainerako fakturaziokontzeptuak

ere. Prezioan sartutako zergak eta errekarguak zehaztuko dira fakturan eta, hala

balegokio, Kontratuak indarrean dirauen bitartean Administrazioak onartutako gainerako

zergak eta errekarguak ere sartuko dira.

Baliozko araudian ezarritakoaren arabera egingo da energia erreaktiboaren fakturazioa,

bidezkoa denean. Hilero edo bi hilez behin, dagokion faktura bidaliko zaie Bezeroei, eta

horrek ez dio eragingo, IBERDROLAren Interneteko orrialdean, beren kontsumo-xehetasunak

eskuratzeko aukerari.

Fakturazio elektronikoa: faktura elektronikoa jasotzeko nahia adierazi duen Bezeroaren kasuan,

Bezeroak emandako helbide elektronikoan dagokion fakturaren igorpen-oharra jasotakoan,

Bezeroaren Bulego Birtualean, www.iberdrola.com, deskarga ditzake fakturak.

Bezeroaren Bulego Birtualera sartzeko, IBERDROLAk emandako erabiltzaile-gakoekin eta

pasahitzarekin baimendu beharko du bere burua eta bertan adierazitako erabilera-baldintzen

arabera egingo du.

8.2.- Ordainketa: Bezeroak, ahal dela, hautatutako banku-kontuaren helbideratzen bidez

egingo da ordainketa eta bankuak fakturaren zenbatekoaren berri izaten duen datan egin

beharko da.

Fakturazio-epeari dagozkion kontsumo errealekin edo balioetsitakoekin bat etorriko da

ordainketa. Edo, hala hitzartuz gero, hileko kuota finkoarekin etorriko da bat. Kontsumo

historikoak aintzat hartuta finkatuko da hileko kuota finkoa. Sei hilero berrikusiko da eta urteko

kontsumo errealekin erregularizatuko da urtero.

8.3.- Ordainketarekin Atzeratzea: Bezeroak ordainketa atzeratuz gero, zenbateko osoa edo

zati bat delarik ere, berandutzeagatiko interesak eta merkataritzako eragiketen berandutzearen

aurkako abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako kobrantza kostuengatiko kalte-ordaina

sortuko ditu, aldez aurreko errekerimendurik gabe. Ordainketak helbideratuta badaude,

fakturaren datatik hasi eta 7 egun naturaletik aurrera sortuko dira interesak. Helbideratu gabeko

ordainketen kasuan, aldiz, Baldintza Partikularretan adostutako ordainketa-epea amaitu eta

hurrengo egunetik hasiko dira interesak sortzen.

Aurrekoari kalterik egin gabe, ordaindu ez izaneko kasuan, eta 1720/2007 Errege Dekretuan

ezartzen diren betekizunekin bat, IBERDROLAk diru-obligazioak betetzeari buruzko informaziozerbitzuei

horren berri eman diezaieke, Bezeroari aurretik eskakizuna eginda, 12. baldintzan

jasotakoaren arabera. Halaber, ordaindu gabeko kontsumitzaileei buruzko informazioa

Enpresa Banatzailearen Hornikuntza Puntuen Informazio Sisteman sartuko da eta bertara

sartzeko baimena izango dute Hornitzailez Aldatzeko Bulegoak eta informazio hori eskatutako

merkaturatzaileek.

8.4.- Hornikuntza Etetea: IBERDROLAk eskubidea izango du Enpresa Banatzaileari

Bezeroaren hornikuntza etetea eskatzeko, baliozko araudiaren arabera, ordainketa-epea

amaitu eta IBERDROLAk aldez aurretik errekerimendua Bezeroari idatziz jakinarazita,

mugaeguna pasatako fakturak oso-osorik ordaindu ez badira.

Hornikuntza eteteko IBERDROLAk duen eskubideak ez du libratzen Bezeroa

ordaindu gabeko fakturazioaren zenbatekoa ordaintzeko betebeharraz, Kontratuan

zehaztutakoaren arabera.

Halaber, egoera hauetan ere berehala etengo da hornikuntza: zuzeneko edo iruzurrezko

krokadura hautematen denean, Kontratuan aurreikusi gabeko instalazio bat energiaz

hornitzeko desbideratzen denean, neurgailua edo kontrolagailua manipulatzean edo,

instalazio arriskutsuen kasuan, ondo funtzionatzea eragozten denean edo, lan-orduetan,

IBERDROLAK ikuskatu behar dituen instalazioetarako lokalera edo lokaletara sartzea

eragozten denean. Kasu horiei gehitzen zaizkie segurtasunarentzako arrisku handiko

egoerak eta ezusteko eta ezinbesteko egoerak ere.

8.5.- Kontratua Desegitea: hornikuntza eten ostean, eskubide guztiekin desegin dezake

kontratua IBERDROLAk, Bezeroari aldez aurretik jakinarazita. Zor dion guztia ordaindu arte,

baita berandutze-interesak eta hornikuntza eteteak eta berriro jartzeak sortutako gastuak

ordaindu arte ere, IBERDROLAk ez du Bezero horrekin kontratu berririk egingo. Ezta, hala

balegokio, eskatutako ordainketa egiteko bermea duela ikusi arte, IBERDROLAk 2.2. baldintzan

zehaztutakoak halaxe baitio.

8.6.- Ordainketak Egoztea: tronkoa ordaindu baino lehenago, Bezeroak berandutze-interesak

eta, hala badagokio, zorretan utzitako gainerako gastuak ordaindu beharko ditu. Bezeroak

IBERDROLArekin beste hainbat hornikuntza eta zerbitzu hitzartuta izango balitu eta ordainketa

partzialak egingo balitu, Bezeroak erabakiko du ordainketa zein zorrari aplikatuko zaion, Kode

Zibilak ezartzen duenaren arabera... Bezeroak eskumen hori erabiltzen ez badu eta dagoeneko

interesak eta gastuak estali baditu, edozein hornikuntzaren edo zerbitzuren antzinatasun

handieneko mugaeguna duen fakturak egotziko dira.

9.- ERANTZUKIZUNAK

9.1.- IBERDROLAk erantzungo du Bezeroaren energia elektrikoaren hornikuntza-kontratuaren

eta sarera sartzeko kontratuaren aurrean, baliozko araudian eta Kontratu honetan zehaztutako

baldintzetan.

9.2.- Bezeroak erantzungo du bere barneko instalazioen aurrean. Halaber, instalazio hartzaileak,

kontsumo-tresnak barne, kontserbazio-egoera bikainean mantentzeko azterketak egin eta

horiek egoki erabiliko ditu.

9.3.- Inguruko Enpresa Banatzaileak erantzungo du operazioen aurrean, sareen hornikuntzen

aurrean eta hornikuntzaren erabilgarritasunaren eta kalitatearen aurrean. Halaxe baitio indarrean

dagoen araudiak.

9.4.- Aldeek hitzartu dute ezinbesteko eta ezusteko kasuetan biak ala biak erantzukizun orotatik

libratuko direla.

10.- SUBROGAZIOA ETA EMATEA

10.1.- Kontratuaren eskubideak eta betebeharrak subrogatzeko, nahikoa izango da titulartasun

aldaketa IBERDROLAri modu frogagarrian jakinaraztea. Betiere, ordainketa guztiak eginda

egon behar dute. Bezero berriaren onespenaz gain, datu hauek izan behar ditu komunikazio

horrek: Bezero berriaren datu pertsonalak, fakturak bidaltzeko helbidea, IFK edo IFZ eta bankuhelbideratzearen

datuak.

10.2.- Kontratua edo bertatik eratorritako eskubideak eta betebeharrak IBERDROLAren edozein

elkarte parte-hartzaileri, harekin lotutakoari edo ondorengoari emateko ahalmena izango du

IBERDROLAk, etorkizunean Kontratuaren xedeko zerbitzua eskain badezake. Nahikoa izango da

Bezeroari dagokion jakinarazpena egitea.

11.- URRUTIKO KONTRATAZIOA

11.1.- Alderdiek adosten dute telefonoz edo bitarteko telematikoen bidez gauza daitezkeela

Kontratuaren garapenarekin lotutako auzi guztiak, jakinarazpenak barne, baita IBERDROLAk

Bezeroari eskain diezazkiokeen beste produktu eta zerbitzu batzuen kontratazioa ere.

IBERDROLAk eskainitako identifikazio-gakoen sistemak eta segurtasun-sistemak erabiliko dira

horietarako.

11.2- Alderdiek adosten dute baliozkotasun juridiko osoa ematea Bezeroak, erabilerabaldintzetan

IBERDROLAk eskainitako gako eta/edo kode bidez, adierazitako onespenari,

horretarako identifikazio pertsonalak eskainitako moduan.

12.- BEZEROAK IBERDROLAREKIN DITUEN KONTRATU-HARREMANAK

KUDEATZEKO DATU PERTSONALEN TRATAERA

12.1.- Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako (DBLO) 15/1999 Lege Organikoan adierazitakoa

betez, Bezeroari jakinarazi zaio Kontratu honetan emandako datuak bezeroen fitxategian

sartu direla, baita kontratuaren harremanetik geroago eratorritako datuak ere. IBERDROLA

COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. da fitxategiaren titular eta erantzule. Bere IFK.

zenbakia A-95554630 da eta egoitza soziala, berriz, Gardoki Kardenala kalea, 8, 48008 Bilbon du.

Datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzen du eta helburu du IBERDROLArekin

dituen kontratu-harremanak kudeatzea. Bezeroa da IBERDROLAri aldi oro jakinarazitako datuen

egiazkotasunaren arduradun. Gainera, konpromisoa hartzen du, beharrezkoa den guztietan,

datu horiek aldatzea eskatzeko, kontratatutako zerbitzuak ondo emango direla ziurtatzeko.

12.2.- Kontratu hau kudeatzeko, kontratua egiten duen pertsona ez beste pertsona fisiko baten

izaera pertsonaleko datuak komunikatu behar badira, Bezeroak betebeharra du, aldez aurretik

eta berariaz, klausula honetako edukiaren datuak titularrari adierazteko eta haren onespena

lortzeko, beroriek komunikatzeko aldez aurreko izaerarekin. Halaxe eskatzen baita DBLOren 5.4.

artikuluan.

12.3.- Bezeroari ohartarazi zaio diru-betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategietan sartu ahal

izango direla ez ordaintzeari buruzko datuak, baldin eta ordainketa ez bada Kontratu honetako 8.

baldintzan aurreikusitako moduan egiten eta ez badira 1720/2007 Errege Dekretuan eskatutako

betebehar guztiak betetzen.

12.4.- Bezeroa ohartarazi da Hornikuntza-kontratu honi buruzko datu guztiak emango zaizkiola

Zerga Administrazioari, 58/2003 Zerga Lege Orokorrean eta/edo 36/2006 Legean, iruzur

fiskala prebenitzeko neurriei buruzkoan, aurreikusitako xedeetarako. Halaber, beste edozein

Administraziori ere bidaliko zaizkio datuak, legeak zehaztutako xederako. Halaber, zera jakinarazi

diogu: sarera sartzea kudeatzeko beharrezko datuen, bezeroaren nortasunaren, helbidearen,

kontsumoaren eta ez ordaintzeagatiko egoeren berri emango zaiola Enpresa Banatzaileari, eta

Hornikuntza Puntuen Informazio Sistemaren fitxategian sartuko direla. Enpresa Banatzailea da

fitxategi horren erantzule eta sarbidea izango dute Hornitzailez Aldatzeko Bulegoak eta hala

eskatzen duten merkaturatzaileek. Bezeroak berariaz debeka dezake datu horiek zabaltzea,

Enpresa Banatzaileari idatziz jakinarazita. Haatik, ezingo da horrela jokatu ez ordaintzeagatiko

egoera batean egonez gero, bere CUPS eta egoera horren berri ematen duen informazioa izango

baita.

12.5.- Bezeroak ahalmena du datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, horien aurka

egiteko eta ezerezteko eskubideak idatziz gauzatzeko. Horretarako, honako helbide honetara

zuzendu behar du: IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. - Oficina del

Cliente, Apartado de Correos nº 1732, 28080 Madrid. Edo, IBERDROLAren beste edozein bide

erabil dezake: Bezeroaren Arretarako telefonoa, 902 20 15 20; posta elektronikoa: Oficina_

cliente_DICOM@iberdrola.es helbide elektronikora idatzi edo presentziazko arretarako edozein

IBERDROLA Puntura ere jo dezake. Identifikazio-datuak eta helbidea adierazi behar ditu bertan,

baita bere nortasuna egiaztatzen duen baliozko dokumentuak ekarri ere.

13.- IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA

MERKATARITZA-JAKINARAZPENAK BIDALTZEKO

13.1.- Bezeroak bere onespena adierazten du emandako datuak SDT bezeroen fitxategian

sartzeko. IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. da fitxategi horren titular

eta erantzule. Bere I.F.K. zenbakia A95554630. Egoitza soziala, berriz, Gardoki Kardenala kalea, 8,

48008 Bilbon du. Fitxategiak helburu du IBERDROLAk berak edo hirugarrenen bidez eskainitako

produktuen eta zerbitzuen informazio banatua eta pertsonalizatua ematea. Energiaren,

telekomunikazioen, finantzen, etxearen eta aisialdiaren alorreko produktu edo zerbitzu familiei

buruzko informazioa jasoko du Bezeroak. IBERDROLAk datu horiek sustapen xedeetarako

erabiltzerik nahi ez badu Bezeroak, kontratu honen Baldintza Partikularren Merkataritza

Komunikazioak atalean, horretarako ezarritako laukitxoa markatu behar du edo IBERDROLAri

azaldutako bideen bitartez jakinarazi.

13.2.- Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002

Legean eta Telekomunikazioen 32/200 Lege Orokorrean agindutakoa betetzeko xedearekin,

Bezeroari jakinarazi zaio IBERDROLAk merkataritza-komunikazioak bidaltzerik izango duela,

emandako bitarteko elektronikoen bidez.

Baldintza honetako lehen paragrafoan adierazitako sustapen-informazioa izango dute aipatu

komunikazio horiek. Bezeroak ez badu bitarteko elektronikoen bidez inolako merkataritzakomunikaziorik

jaso nahi, Kontratu honetako Baldintza Partikularren Merkataritza Komunikazioak

atalean horretarako ezarritako laukitxoa markatu behar du.

Bezeroa da IBERDROLAri aldi oro jakinarazitako datuen egiazkotasunaren arduradun. Gainera,

konpromisoa hartzen du, beharrezkoa den guztietan, datu horiek aldatzea eskatzeko, gure

komunikazioen kalitatea ziurtatzeko.

13.3.- Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena atzera botatzeko eskubidea gauzatu

dezake Bezeroak, bai bitarteko elektronikoen bidez, bai ohiko bitartekoen bidez Bezeroaren

Bulegora idatziz zuzenduta: Apartado de Correos nº 1732, 28080 Madril, eta identifikazio

datuak eta helbidea adieraziz; edo IBERDROLAren edozein kanalen bidez: Bezeroaren Arretarako

telefonoa, 902 20 15 20; posta elektronikoa: lssi@iberdrola.es; presentziazko edozein

IBERDROLA Puntura ere jo dezake.

14.- KONTRATUKO BALDINTZEN ALDAKETA

14.1.- Kontratu honetako Baldintzak aldatuz gero, indarrean sartu baino, gutxienez, hilabete

(1) lehenago jakinaraziko zaio Bezeroari, baliozko araudiaren ondorio direnean izan ezik.

Aldaketarekin ados ez badago, zigorrik gabe kontratua ebazteko eskubidearen berri emango

zaio orduan.

14.2.- Kontratuaren Baldintza Orokorren, Baldintza Partikularren eta Baldintza Berezien artean

alderik egonez gero, ordena honetan gailenduko dira: Bereziak, Partikularrak eta Orokorrak.

15.- ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

15.1- Kontratua urrutitik (telefonoz edo Internet bidez) kontratatuz gero edo IBERDROLAren

saltokietatik kanpo sinatuz gero, eta kontratazioa 1/2007 Legezko Errege Dekretuko,

azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren testu

bategina onartzen duenaren, 3. artikuluaren edo beste arau osagarrien arloan aplika badaiteke,

aplikagarria izango da aipatu arau horretan eta 7/1996 Legean, urtarrilaren 15ekoan, Txikizkako

Merkataritzaren antolamenduari buruzkoan, ezarritakoa. Beraz, Bezero kontsumitzaileak

eskubidea izango du Kontratu honetan atzera egiteko, bere erabakia arrazoitzeko beharrik gabe

eta inolako zigorrik gabe, Kontratua egindako egunetik hasi eta hurrengo, gehienez, zazpi (7)

egun balioduneko epean. Kontratuan atzera egiteko, IBERDROLAri Atzera Egite Dokumentua

bidali edo Bezeroaren Arretarako telefonoan, 902 20 15 20 jakinarazi behar du.

15.2.- Atzera egitearen erregimenari eta emandako hornikuntzaren eta ordaindutako

zenbatekoen elkarrekiko lehengoratzea lege hauetan zehaztukoaren araberakoa izango da:

1/2007 Errege Dekretu Legegilea (68-79 art.) eta 7/1996 Legea (44 eta 45. art.), baita Kode Zibila

eta indarrean den gainerako legeria ere. Atzera egite eskubidetik kanpo geratzen dira enpresajardueratik

edo jarduera autonomotik eratorritako hornikuntza-kontratuak.

16.- ERREKLAMAZIOAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA

16.1.- Kontratu honekin lotuta, egoki iritzitako erreklamazioak egin diezazkioke Bezeroak,

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-ri helbide honetara bidalitako

idazki baten bitartez: 61090 Posta Kutxatila - 28080 Madril. Edo, IBERDROLAk Bezeroaren eskura

jarritako beste edozein bide erabil dezake: Bezeroaren Arretarako telefonoa, 902 20 15 20; posta

elektronikoa: clientes@iberdrola.es; www.iberdrola.com webgunearen bidez eta presentziazko

edozein IBERDROLA Puntura jota.

16.2.- Erreklamazio bat jarri ostean, hilabeteko epean ebatzi ez bada edo, ebatzi bada ere, ez

bada aintzat hartu, Bezeroak eskubidea izango du erreklamazioa Autonomia Erkidegoetako

Kontsumoko Arbitraje Batzordean aurkezteko eta IBERDROLA aipatu arbitraje horren menpe jarri

duten hipotesietarako.

16.3.- Espainiako legeriak zuzentzen ditu Baldintza Orokor hauek. Zerbitzua ematen den tokiko

Epaitegien eta Auzitegien eraginpean jartzen dira alderdiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!