SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza
SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza
SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
1B maila

Mitologia

Ipuinak

Sorginak

Ataza honetan sorginez

hitz egingo dugu.

Horretarako:

a. Hainbat sorginen

deskripzioak irakurri

eta sortuko dituzu.

b. Sorginei buruzko

ipuin batzuk irakurri eta

ahoz azaltzeko ipuin

baten eskema egingo

duzu. Honez gain,

komiki batean falta

diren aditz laguntzaileak

jarriko dituzu.

SORGINAK

EGON BADAUDE

AUTOIKASKUNTZA
T UTOREAREN

ORRIA

A

ATAZA: SORGINAK EGON BADAUDE

(2:30)

HAINBAT SORGINEN DESKRIPZIOAK IRAKURRI ETA SORTUKO DITU.

TUTORETZAN

Ikasleak sorgin baten deskripzioa irakurriko dizu, eta zuk irudietan zein sorgin deskribatu dizun asmatu

beharko duzu. Bide batez zuzenketak egingo dituzu.

Irudiei begira berak sortutako esaldiak egia edo gezurra diren esan beharko duzu, eta, bide batez, esaldiak

zuzenduko dituzu.

Ikasleak egindako sorgin baten deskripzioa emango dizu zuzen dezazun.

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN

Ezagutzen dituen sorgin istorioak zerrendatu eta aukeratutako sorgina deskribatuko du. Gainontzekoek

zein istoriotako sorgina den asmatu beharko dute.

B

SORGINEI BURUZKO IPUIN BATZUK IRAKURRI ETA AHOZ AZALTZEKO IPUIN BATEN ESKEMA EGINGO DUZU. HONEZ

GAIN, KOMIKI BATEAN FALTA DIREN ADITZ LAGUNTZAILEAK JARRIKO DITUZU.

TUTORETZAN

“Sorgina eta usoa” ipuina gustuko izan duten galdetuko diegu.

“Sorginen seinalea” gramatika ariketan zailtasun berezirik izan duten galdetuko diegu.

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN

"Zapataria eta sorginak" ipuina kontatuko du ikasleak, baina bi amaiera emango dizkio. Bata, berak

asmatutakoa eta bestea, irakurri duena. Gainontzekoek, ikasleak asmatutakoa zein ote den asmatzen

saiatuko dira , eta gustuko amaierak izan diren esango dute.

Mintza saioan gaiaz aritzeko proposamena

SORGINAK EGON

BADAUDE

Sorginak deskribatu, istorio bati amaierak asmatu, eta gaiaz hitz egin

Txikitan sorginen beldur ote ginen komentatuko dugu.

Sorginen irudiekin jolas bat egingo dugu:

- Hirunaka ikasleek hiruna sorgin deskribatuko dituzte (ikus 16. eta 17. orriak).

- Gainontzekoek 5. orriari begiratuta deskribatu dituzten sorginen zenbakiak

apuntatuko dituzte ezkutuan.

- Amaieran ea asmatu dugun ikusiko dugu. Deskripzioetan zer gehiago esan

zitekeen ere komentatuko dugu irudiei begira.

Ipuin bat irakurriko dugu, eta bikoteka amaiera bat asmatuko diogu (ikus 17. orria).

- Bikote bakoitzak idatzi duena dinamizatzaileari emango dio, eta berak amaiera

guztiak irakurriko ditu ozen norena den esan eta erakutsi gabe.

- Ikasle bakoitzak amaiera bat aukeratuko du, eta arrazoiak emango ditu.

- Amaiera arrakastatsuenak zeintzuk izan diren ikusiko dugu.

Ezagutzen ditugun sorgin istorio guztiak zerrendatuko ditugu, eta gustukoenak

zeintzuk izan diren komentatuko dugu.

Oharra: 16. eta 17. orriak ez zaizkio ikasleari fotokopiatu behar, mintza saiorako baitira.

2
I KASLEAREN

ORRIA

ATAZA: SORGINAK EGON BADAUDE

A

HAINBAT SORGINEN DESKRIPZIOAK IRAKURRI ETA SORTUKO DITUZU.

EGINKIZUNAK

"Denetariko sorginak" ariketan irakurri bi

deskripzioak dagozkion irudiarekin lotu.

Ondoren idatzi beste deskripzio bat (4.-5. orr.).

ZUZENKETAK

Erantzunak 12. orrian.

Irakurri tutoreari zuk sortutako deskripzioa, eta

irudiei begira zein sorgin den asma dezala.

"Sorginak alderatzen" ariketan esan esaldiak

egia ala gezurra diren eta asmatu beste hainbat

esaldi egia edo gezurra izan daitezkeenak (4. or.).

Erantzunak 12. orrian.

Irakurri tutoreari zuk sortutako esaldiak, eta

irudiei begira esan dezala egia ala gezurra diren.

Egin ezagutzen dituzun sorgin istorioen zerrenda

eta deskriba ezazu horietako sorgin bat (6. or.).

Erakutsi idatzitakoa tutoreari.

Jarri duzuna azaldu ikaskide, mintza-lagun

edota tutoreari, ea zein ipuinetako sorgina

deskribatzen ari zaren asmatzen duten.

B

SORGINEI BURUZKO IPUIN BATZUK IRAKURRI ETA AHOZ AZALTZEKO IPUIN BATEN ESKEMA EGINGO DUZU. HONEZ

GAIN, KOMIKI BATEAN FALTA DIREN ADITZ LAGUNTZAILEAK JARRIKO DITUZU.

EGINKIZUNAK

Irakurri “Sorgina eta usoa” ipuina eta ordenatu

eskema (7. or.).

Erantzunak 12. orrian.

ZUZENKETAK

Irakurri “Zapataria eta sorginak” ipuina eta egin

eskema bat ahoz kontatzeko. Ondoren asmatu

bukaera (8. or).

Azaldu ikaskide, mintza-lagun edota tutoreari

ipuina eta bi amaierak: zurea eta ipuinarena (ikus

12. orrian ipuinarena). Ea zein duten gogokoen!

“Sorginen seinalea” komikian falta diren aditz

laguntzaileak jarri behar dituzu hutsuneetan

(9.-11. orr.).

Erantzunak 13., 14., eta 15. orrietan.

3
DENETARIKO SORGINAK

Irakurri lehen bi deskripzioak eta asmatu zein irudiri dagozkion. Ondoren,

aukeratu sorgin bat eta zuk idatzi hirugarren deskripzioa.

a

Sorgin hau nahiko itsusia da. Ile argia dauka, baina zapi bat darama, eta ile gehiena ezkutuan geratzen

zaio. Erratza gainean doa ziztu bizian. Mauka motzeko jantzi bat darama, eta gona belaunetaraino geratzen

zaio. Horregatik marradun elastikoak agerian geratzen zaizkio. Ez dakigu ona edo txarra den, baina irudian

norbait izutu nahian dabilela ematen du. Ahoa zabal-zabalik darama, mingaina eta guzti ikusten zaio. Eta oso

sudur luze eta fina dauka. Inguruan zerua besterik ez du.

b

Sorgin hau edabe magiko edota ukendu miragarri bat prestatzen ari dela dirudi. Ile luzea dauka, gerriraino

iristen zaio! Begiak zabal-zabalik ditu, sudurra handia eta itsusia du, eta kokotsa sudurra baino are handiagoa

eta luzeagoa. Apaingarri gisa badu lepoan bere kuttuna izan litekeena zintzilik, baina agian edabe magiko

arriskutsu bat egiteko osagai preziaturen bat gordetzen du bertan! Soineko luze-luzea du. Oinak ez zaizkio

apenas ikusten, eta besoak ere ongi estaliak ditu. Esku batean sugandila bat edo antzeko narrastitxo bat

dauka eta badirudi animaliatxo honek lapikoan bukatuko duela. Beste eskuan koilara handi bat dauka, baina

momentuz sugandilarekin nahikoa lan duenez, ez da edabea eragiten ari.

c

SORGINAK ALDERATZEN

Esan lehen bi esaldiak egia ala gezurra diren eta asma itzazu egia edo gezurra izan daitezkeen beste hainbat

esaldi beheko formak erabiliz.

1. Lehen irudiko sorginaren sudurra bosgarren irudiko sorginarena bezain luzea da.

2. Hirugarren irudiko sorginaren erratza ez da bosgarren irudiko sorginarena bezain malgua.

baino ...-ago(ak) ........................................................................................................................................................

ez / baino ...-ago(ak) .................................................................................................................................................

bezain ........................................................................................................................................................................

ez / bezain .................................................................................................................................................................

4
SORGINAK

Gainontzekoei egokitu zaizun sorginaren deskribapena azalduko diezu, eta haiek irudi hauen artean

identifikatuko dute. Kontuz, irudi batzuk antzekoak dira-eta!

1 2

3

4 5

6

7

8 9

10 12

11

5
IPUINETAKO PERTSONAIAK

Zerrenda itzazu sorginak agertzen diren ipuin, istorio, film zein telesail guztiak (zeuk ezagutzen dituzunak, jakina).

1. ................................................................................................................

2. ................................................................................................................

3. ................................................................................................................

4. ................................................................................................................

5. ................................................................................................................

6. ................................................................................................................

7. ................................................................................................................

8. ................................................................................................................

9. ................................................................................................................

10. ..............................................................................................................

11. ..............................................................................................................

12. ..............................................................................................................

Aukeratu hauetako ipuin, istorio, edota film bat eta prestatu azalpena: istorioaren nondik norako nagusiak,

sorgina nolakoa den,... Deskripzioa egiten laguntzeko hemen duzu galdera sorta bat.

NOLAKOA DA FISIKOKI?

- Nolako gorputza dauka? Eta aurpegia? Badu

gauza berezirik (garatxoak, sudur handia,...)?

- Nola janzten da normalean?

INGURUA:

- Zer dauka inguruan? Sorginen gauzak dira?

- Zertarako erabiltzen ditu?

- Zeintzuk botere ditu? Zer daki egiten?

NOLAKOA DA IZAERAZ?

- Zure ustez nolakoa da normalean (gaiztoa,

ona, alaia, erretxina, azkarra, tuntuna,...)?

EKINTZAK:

- Zer egiten du istorioan?

- Zein da bere eginkizuna?

6
SORGINA ETA USOA

Irakurri ipuin hau eta begiratu hiztegian ulertzen ez duzun guztia.

SORGINA ETA USOA

Bazen behin familia zoriontsu bat: senar-emazteak eta ume jaioberria. Auzoko

guztiek miresten zuten familia hura: "Ah ze bikote ederra, eta semea zer esanik ez!".

Behin batean emaztea zuhaitz baten itzalpean zegoen haurtxoa magalean

hartuta. Atso itsusi bat hurbildu eta...

- "Kaixo polit hori. Ilea orrazten utziko didazu?"

- "Ez, eskerrik asko, ez daukat orrazteko premiarik",

- "Nik uste komeni zaizula. Utzidazu, utzidazu!",

- "Tira, komenigarria dela uste baduzu,... orraztu!"

Eta orrazten hasi zen. Baina atso temati hura sorgina zen, sorgin maltzurra, eta orratz beltz bat sartu

zion lepoan. Orratza sartu eta emakumea uso bilakatu zen. Usoa, bai: hegoak zabaldu eta, pla-pla-pla, alde

egin zuen! Atsoak, berehala, emakumearen tokia hartu zuen: zuhaitzaren itzalean eseri zen haurtxoa magalean

jarrita. Auzokoak, haurra atso ezezagun itsusi haren eskuetan ikusita, harritu egiten ziren.

- "Aizu, nor zara zu?"

Eta sorginak gezurra.

- "Ume honen ama! Nor izango naiz, bada! Itxuraldatuta nago, bai, lehen emakume ederra nintzen, baina

sorgin gaizto batek itxura hau eman zidan"

Hasieran inork ez zion sinetsi, baina hainbestetan esaten zuenez gauza bera, azkenerako denek ziria

irentsi zuten. Baita senarrak ere. Sorginak emakumea ordezkatzea eta etxe zoriontsu hartan sartzea lortu

zuen.

Etxeak lorategi polit bat zeukan eta egun hartatik aurrera egunero uso zuri bat hurbiltzen zen bertara.

Senarrari uso hura asko gustatu eta harrapatzen saiatzen zen. Sorginak, berriz,:

-"Zertarako nahi duzu uso nazkagarri hori! Ea! Goazen barrura!"

Baina behin, zorionez, senarrak usoa harrapatu zuen. Gizonak burua laztandu zionean, zerbait arraro

aurkitu zion. Horixe arraroa! Orratz beltza zeukan kokotean sartuta. Gizonak orratza atera eta usoa emakume

ederra bilakatu zen! Bere emaztea zen!

Emakumeak gertatutakoaren berri eman zuenean, herritarrek sorgina atxilotu zuten. Enparantzan

epaitu eta herritik bota egin zuten.

Hemen ipuinaren eskema jarri dizugu, baina desordenaturik dago. Ordenatuko al duzu?

..... - Atsoa sorgina zen, eta orratz bat sartu zion andreari lepoan.

..... - Atsoak guztiak konbentzitu zituen: sorgin gaizto batek itxura aldatu zion.

..... - Atsoak ilea orraztu zion andreari.

..... - Uso zuri bat joaten zen familiaren lorategira.

..... - Atsoak andrearen lekua hartu zuen.

..... - Emaztea eta haurtxoa lasai zeuden eta atso bat hurbildu zen.

..... - Sorgina harrapatu, epaitu eta herritik bota zuten.

..... - Andrea uso bihurtu zen.

..... - Behin senarrak usoa hartu eta kokotean zuen orratza kendu zion.

..... - Familia bat zoriontsu bizi zen.

..... - Usoa emakume bihurtu zen berriro, eta emazteak dena kontatu zion senarrari.

7
ZAPATARIA ETA SORGINAK

Irakurri ipuin honen zati hau eta asmatu amaiera.

ZAPATARIA ETA SORGINAK

ZAPATARIA ETA SORGINAK

Behin herrixka batean sorgin talde bat bizi zen. Emakumeok zaletasun zantar bat zuten: herritarren

sotoetako ardoa edatea. Larunbat gauero biltzen ziren, soto batera joan eta bertan zegoen ardo guztia

edaten zuten. Sorginetako bat zapatariaren emaztea zen, eta zapataria susmo txarrak hartuta zegoen.

Zer gertatzen zen jakiteko, larunbat gau batean zapataria zelatan geratu zen. Oheratu eta lasterrera

emaztea altxatu eta sukaldera joan zen. Han, laratzetik zintzilik zegoen lapikoan eskuak sartu eta gorputza

igurtzi zuen. Hori egin bezain laster tximiniatik atera zen. Zapatariak gauza bera egin zuen: gorputza

igurtzi eta tximiniatik hegan atera. Herriko soto batera iritsi zen. Bere

emaztea eta beste sorgin asko zeuden han.

Sorginetako bat buruzagia zen eta beste guztiak honen inguruan

ibiltzen ziren ardoa edaten eta dantzan. Zapataria ere dantzan hasi zen.

Emakumeek, buruzagiaren ondotik igarotzerakoan, musua ematen zioten

ipurdian. Zapatariak lanerako erabiltzen zuen orratza aldean zeraman eta

bere txanda iritsi zenean, musua eman beharrean ziztatu egin zuen.

Bigarren txanda iritsi zitzaionean, sorgin buruzagiak esan zion:

- Zu segi aurrera eta ez eman musurik, bizarraz ziztatu egiten nauzu-eta.

Dantzan eta musuka aritzen ziren bitartean, sorginek ardoa edaten zuten etengabe. Sorginetako

batek doministiku egin zuen, eta...

Egin ipuinaren eskematxo bat gero ipuina ahoz azaldu ahal izateko.

1. Herri batean sorgin talde bat bizi zen.

2. Sorginek herritarren sotoetako ardoa edaten zuten larunbatero.

3. Sorgin bat zapatariaren emaztea zen, eta zapatariak horren susmoa zeukan.

8
SORGIN SEINALEA

Komiki honetan neska batek sorginekin bizi izandako esperientzia kontatuko digu. Kontakizunean aditz batzuk

falta dira. Aditzak idatzi behar dituzu. Kontuan hartu:

-Neska horrek bere esperientzien berri emango digu. Orduan, kontakizunaren zati batzuetan honelako

aditzak erabiliko ditu: "ni joan NINTZEN", "nik egin NUEN / NITUEN", “niri esan ZIDAN / ZIDATEN",

"niri eman ZIDATEN / ZIZKIDATEN",...

- Beste batzuetan berak ikusitakoak kontatuko dizkigu, baina beste batzuek egindakoak: "joan ZEN

/ZIREN", "egin ZUEN / ZUTEN / ZITUEN / ZITUZTEN", "eman ZION / ZIZKION / ZIZKIOTEN /ZIOTEN",...

Esan zer gertatu

zitzaizun!

Zuek, jaun-andere agurgarriok,

badakizue nor naizen;

umezurtza eta eskalea naiz.

Egun batean Elbira

Goitiarekin topo egin

Gau hartan bertan,

Uztaritze inguruko haritz

handi baten ondora

joateko esan

Han gizon aberats bat

aurkituko ...............-la

eta berak lagunduko

.......................-la esan

Horrela ez nuen diru

gehiago eskatu beharko.

Bere hitzekin burua berotu

...................... eta

esandako lekura joan

Leku bakarti hartan mehatxu

izugarriak egin ......................

Gurutzea zapaltzeko esan

.................... eta Jainkoari uko

egiteko ere esan......................

Gero hatzak ahoan sartu

.........................eta gurutze

santuaren gainera gonbitoak

bota...............................

Ondoren bere etxera joan

ginen.

Etxean zapo handi eta nazkagarri

bat........................ eltze

batean eta makilatxo batez jo

....................... lerde zikin bat

ateratzeko.

Lerde hori, sorgin-belarra, urriloaren

zainak, bataiatu gabeko ume baten

begia eta urkatu baten giza-hazia nahasi

eta ukendua egin .................................

Ukendu horrekin bere gorputza igurtzi

Gero galtzarpetik hartu eta leihotik atera

ginen hegan.

9
SORGIN SEINALEA

Beldur izugarria pasa

...................... han behean

etxeak eta soroak ikusi

.......................-enean.

Hegaldia azkarra izan

Baso batera iritsi ginen;

jende asko .....................

han.

Aulki dotore batean eserita deabrua .............................., eta

inguruan sorgin asko.

Erabat ikaratu ......................

Elbirak eskutik hartu eta

deabruaren aurrean

belaunikatzeko esan ..............

Deabruak atzea eman

........................ eta ipurdian

musu emateko agindu

Nazka ematen .................,

baina egin .........................

Orduan nire bizkar gainean

jarri .........................bere

atzapar ikaragarri hura eta...

.. azkazalak sartu

........................ Gero zapo bat

eman ..................... eta

urrezko lau txanpon zorrotxo

batean, eta inguruko ume

batzuekin putzuaren ertzean

zapo-talde bat zaintzeko

agindu...............................

10
SORGIN SEINALEA

Putzuaren ondotik sorginak ikusi

............................ Banan-banan joan

........................... deabruarengana,

egindako gaiztakeria guztien berri

ematera.

Sorginek euren aitortza

bukatu.......................-enean,

deabruak arropa luze bat

jantzi .......................... eta

mezaren antzeko zeremonia

bat egin............................

Deabruzko meza itsusi hura

bukatu zenean, deabrua

Elbirarengana hurbildu

....................... Elbira...................

akelarreko erregina, eta larrua

jotzen hasi .......................

Harrituta gelditu

......................... Deabrua

denekin ibili ........ larrutan.

Gizonezkoekin atzetik

egiten ...................... eta

emakumeekin atzetik eta

aurretik.

Gauza itsusi haiek

bukatu ....................-

enean, eta sorginak su

handi baten inguruan

dantzan ari.................

bitartean, andre hori

deabruaren gainean jarri

Eta hegan joan ................

hodeietara. Handik hauts

zikin batzuk bota ...............

deabruak. Hauts horiek

ekaitzak sortzen dituzte.

11
ZUZENKETA ORRIA

DENETARIKO SORGINAK

ERANTZUNAK:

A-9, B-7

SORGINAK ALDERATZEN

ERANTZUNAK:

1-G, 2-G

SORGINA ETA USOA

ERANTZUNAK:

SORGINA ETA USOA

4. - Atsoa sorgina zen, eta orratz bat sartu zion andreari lepoan.

7. - Atsoak guztiak konbentzitu zituen: sorgin gaizto batek itxura aldatu zion.

3. - Atsoak ilea orraztu zion andreari.

8. - Uso zuri bat joaten zen familiaren lorategira.

6. - Atsoak andrearen lekua hartu zuen.

2. - Emaztea eta haurtxoa lasai zeuden eta atso bat hurbildu zen.

11. - Sorgina harrapatu, epaitu eta herritik bota zuten.

5. - Andrea uso bihurtu zen.

9. - Behin senarrak usoa hartu eta kokotean zuen orratza kendu zion.

1. - Familia bat zoriontsu bizi zen.

10. - Usoa emakume bihurtu zen berriro, eta emazteak dena kontatu zion senarrari.

ZAPATARIA ETA SORGINA

IPUINAREN AMAIERA:

ZAPATARIA ETA SORGINAK

Dantzan eta musuka aritzen ziren bitartean, sorginek ardoa edaten zuten etengabe. Sorginetako

batek doministiku egin zuen eta zapatariak "San Blas" erantzun. Bat-batean emakume guztiak

desagertu egin ziren. Zapataria bakarrik geratu zen sotoan.

Biharamunean etxeko morroiak ardotan joan zirenean zapataria aurkitu zuten sotoan. Ez zen

ardo tanta bat ere geratzen eta erru guztia zapatariari leporatu zioten. Egurtzeko puntuan

zeudenean zapatariak gertatutako guztia zehatz-mehatz kontatu zien, eta morroiek sinistu. Puf!

Eskerrak horri!

12
ZUZENKETA ORRIA

SORGIN SEINALEA

Esan zer gertatu

zitzaizun!

Zuek, jaun-andere agurgarriok,

badakizue nor naizen;

umezurtza eta eskalea naiz.

Egun batean Elbira

Goitiarekin topo egin

__nuen________.

Gau hartan bertan,

Uztaritze inguruko haritz

handi baten ondora

joateko esan

__zidan________.

Han gizon aberats bat

aurkituko __nue____-la

eta berak lagunduko

___zida______-la esan

__zidan_______.

Horrela ez nuen diru

gehiago eskatu beharko.

Bere hitzekin burua berotu

_zitzaidan_________

eta esandako lekura joan

nintzen__________.

Leku bakarti hartan mehatxu

izugarriak egin _

zizkidan__________.

Gurutzea zapaltzeko esan

_zidan________ eta Jainkoari

uko egiteko ere esan

__zidan_______.

Gero hatzak ahoan sartu

_zizkidan_________ eta

gurutze santuaren gainera

gonbitoak bota

____nituen_____.

Ondoren bere etxera joan

ginen.

Etxean zapo handi eta nazkagarri

bat _zegoen________

eltze batean eta makilatxo

batez jo _zuen________

lerde zikin bat ateratzeko.

Lerde hori, sorgi-nbelarra, urriloaren

zainak, bataiatu gabeko ume baten

begia eta urkatu baten giza-hazia nahasi

eta ukendua egin

_zuen_____________.

Ukendu horrekin bere gorputza igurtzi

__zuen_______.

Gero galtzarpetik hartu eta leihotik atera

ginen hegan.

13
ZUZENKETA ORRIA

Beldur izugarria pasa

_nuen______ han

behean etxeak eta soroak

ikusi __nitu________-

enean.

Hegaldia azkarra izan

_zen_____.

Baso batera iritsi ginen;

jende asko

_zegoen________ han.

Aulki dotore batean eserita deabrua _zegoen_______, eta

inguruan sorgin asko.

Erabat ikaratu

__nintzen_______.

Elbirak eskutik hartu eta

deabruaren aurrean belaunikatzeko

esan

__zidan_____.

Deabruak atzea eman

zidan________ eta ipurdian

musu emateko agindu

_zidan________.

Nazka ematen

__zuen________, baina egin

___nuen______.

Orduan nire bizkar gainean

jarri _zen______ bere atzapar

ikaragarri hura eta...

... azkazalak sartu

__zizkidan___________.

Gero zapo bat eman

___zidan________ eta

urrezko lau txanpon zorrotxo

batean, eta inguruko ume

batzuekin putzuaren ertzean

zapo-talde bat zaintzeko agindu

ZUZENKETA ORRIA

Putzuaren ondotik sorginak ikusi

___nituen_______. Banan-banan

joan __ziren________ deabruarengana,

egindako gaiztakeria guztien

berri ematera.

Sorginek euren aitortza

bukatu _zute________-

enean, deabruak arropa luze

bat jantzi __zuen________

eta mezaren antzeko zeremonia

bat egin

__zuen________.

Deabruzko meza itsusi hura

bukatu zenean, deabrua

Elbirarengana hurbildu

_zen_______. Elbira

_zen______ akelarreko erregina,

eta larrua jotzen hasi

___ziren______.

Harrituta gelditu

__nintzen________.

Deabrua denekin ibili

__zen____ larrutan.

Gizonezkoekin atzetik

egiten __zuen______ eta

emakumeekin atzetik eta

aurretik.

Gauza itsusi haiek

bukatu __zire________-

enean, eta sorginak su

handi baten inguruan

dantzan ari

_ziren_______ bitartean,

andre hori deabruaren

gainean jarri

__zen______.

Eta hegan joan

_ziren_______ hodeietara.

Handik hauts zikin batzuk

bota __zituen_________

deabruak. Hauts horiek

ekaitzak sortzen dituzte.

15
M INTZA

SAIORAKO

ORRIA

"Sorginak egon badaude"

NOLAKOA DA FISIKOKI?

- Nolako gorputza dauka?

- Eta aurpegia? Badu gauza berezirik (garatxoak, sudur handia,...)?

- Nola dago jantzita?

NOLAKOA DA IZAERAZ?

- Nola dago une honetan (haserre, pozik,...)?

- Zure ustez zergatik dago horrela?

- Zure ustez nolakoa da normalean (gaiztoa, ona,...)?

INGURUA:

- Zer dauka inguruan?

- Sorginen gauzak dira?

- Zertarako erabiltzen ditu?

EKINTZAK:

- Zer egiten ari da?

- Zer egiten du normalean, zure ustez?

NOLAKOA DA FISIKOKI?

- Nolako gorputza dauka?

- Eta aurpegia? Badu gauza berezirik (garatxoak, sudur handia,...)?

- Nola dago jantzita?

NOLAKOA DA IZAERAZ?

- Nola dago une honetan (haserre, pozik,...)?

- Zure ustez zergatik dago horrela?

- Zure ustez nolakoa da normalean (gaiztoa, ona,...)?

INGURUA:

- Zer dauka inguruan?

- Sorginen gauzak dira?

- Zertarako erabiltzen ditu?

EKINTZAK:

- Zer egiten ari da?

- Zer egiten du normalean, zure ustez?

16
NOLAKOA DA FISIKOKI?

- Nolako gorputza dauka?

- Eta aurpegia? Badu gauza berezirik (garatxoak, sudur handia,...)?

- Nola dago jantzita?

NOLAKOA DA IZAERAZ?

- Nola dago une honetan (haserre, pozik,...)?

- Zure ustez zergatik dago horrela?

- Zure ustez nolakoa da normalean (gaiztoa, ona,...)?

INGURUA:

- Zer dauka inguruan?

- Sorginen gauzak dira?

- Zertarako erabiltzen ditu?

EKINTZAK:

- Zer egiten ari da?

- Zer egiten du normalean, zure ustez?

ZAPATARIA ETA SORGINAK

Behin herrixka batean sorgin talde bat bizi zen. Emakumeok zaletasun zantar bat zuten: herritarren

sotoetako ardoa edatea. Larunbat gauero biltzen ziren, ZAPATARIA soto batera joan eta bertan ETAzegoen SORGINAK

ardo guztia edaten

zuten. Sorginetako bat zapatariaren emaztea zen, eta zapataria susmo txarrak hartuta zegoen.

Zer gertatzen zen jakiteko, larunbat gau batean zapataria zelatan geratu zen. Oheratu eta lasterrera

emaztea altxatu eta sukaldera joan zen. Han, laratzetik zintzilik zegoen lapikoan eskuak sartu eta gorputza

igurtzi zuen. Hori egin bezain laster tximiniatik atera zen. Zapatariak gauza bera egin zuen: gorputza igurtzi

eta tximiniatik hegan atera. Herriko soto batera iritsi zen. Bere emaztea eta beste sorgin asko zeuden han.

Sorginetako bat buruzagia zen eta beste guztiak honen inguruan

ibiltzen ziren ardoa edaten eta dantzan. Zapataria ere dantzan hasi zen.

Emakumeek, buruzagiaren ondotik igarotzerakoan, musua ematen zioten

ipurdian. Zapatariak lanerako erabiltzen zuen orratza aldean zeraman eta

bere txanda iritsi zenean, musua eman beharrean ziztatu egin zuen.

Bigarren txanda iritsi zitzaionean, sorgin buruzagiak esan zion:

- Zu segi aurrera eta ez eman musurik, bizarraz ziztatu egiten nauzu-eta.

Dantzan eta musuka aritzen ziren bitartean, sorginek ardoa edaten

zuten etengabe. Sorginetako batek doministiku egin zuen, eta...

ASMATU AMAIERAK. HONA HEMEN GURE AMAIERA:

... zapatariak "San Blas" erantzun. Bat-batean emakume guztiak desagertu egin ziren. Zapataria bakarrik

geratu zen sotoan.

Biharamunean etxeko morroiak ardotan joan zirenean zapataria aurkitu zuten sotoan. Ez zen ardo tanta

bat ere geratzen eta erru guztia zapatariari leporatu zioten. Egurtzeko puntuan zeudenean zapatariak

gertatutako guztia zehatz-mehatz kontatu zien, eta morroiek sinistu. Puf! Eskerrak horri!

17