24.11.2014 Views

SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza

SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza

SORGINAK EGON BADAUDE - Hobekuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

NOLAKOA DA FISIKOKI?

- Nolako gorputza dauka?

- Eta aurpegia? Badu gauza berezirik (garatxoak, sudur handia,...)?

- Nola dago jantzita?

NOLAKOA DA IZAERAZ?

- Nola dago une honetan (haserre, pozik,...)?

- Zure ustez zergatik dago horrela?

- Zure ustez nolakoa da normalean (gaiztoa, ona,...)?

INGURUA:

- Zer dauka inguruan?

- Sorginen gauzak dira?

- Zertarako erabiltzen ditu?

EKINTZAK:

- Zer egiten ari da?

- Zer egiten du normalean, zure ustez?

ZAPATARIA ETA SORGINAK

Behin herrixka batean sorgin talde bat bizi zen. Emakumeok zaletasun zantar bat zuten: herritarren

sotoetako ardoa edatea. Larunbat gauero biltzen ziren, ZAPATARIA soto batera joan eta bertan ETAzegoen SORGINAK

ardo guztia edaten

zuten. Sorginetako bat zapatariaren emaztea zen, eta zapataria susmo txarrak hartuta zegoen.

Zer gertatzen zen jakiteko, larunbat gau batean zapataria zelatan geratu zen. Oheratu eta lasterrera

emaztea altxatu eta sukaldera joan zen. Han, laratzetik zintzilik zegoen lapikoan eskuak sartu eta gorputza

igurtzi zuen. Hori egin bezain laster tximiniatik atera zen. Zapatariak gauza bera egin zuen: gorputza igurtzi

eta tximiniatik hegan atera. Herriko soto batera iritsi zen. Bere emaztea eta beste sorgin asko zeuden han.

Sorginetako bat buruzagia zen eta beste guztiak honen inguruan

ibiltzen ziren ardoa edaten eta dantzan. Zapataria ere dantzan hasi zen.

Emakumeek, buruzagiaren ondotik igarotzerakoan, musua ematen zioten

ipurdian. Zapatariak lanerako erabiltzen zuen orratza aldean zeraman eta

bere txanda iritsi zenean, musua eman beharrean ziztatu egin zuen.

Bigarren txanda iritsi zitzaionean, sorgin buruzagiak esan zion:

- Zu segi aurrera eta ez eman musurik, bizarraz ziztatu egiten nauzu-eta.

Dantzan eta musuka aritzen ziren bitartean, sorginek ardoa edaten

zuten etengabe. Sorginetako batek doministiku egin zuen, eta...

ASMATU AMAIERAK. HONA HEMEN GURE AMAIERA:

... zapatariak "San Blas" erantzun. Bat-batean emakume guztiak desagertu egin ziren. Zapataria bakarrik

geratu zen sotoan.

Biharamunean etxeko morroiak ardotan joan zirenean zapataria aurkitu zuten sotoan. Ez zen ardo tanta

bat ere geratzen eta erru guztia zapatariari leporatu zioten. Egurtzeko puntuan zeudenean zapatariak

gertatutako guztia zehatz-mehatz kontatu zien, eta morroiek sinistu. Puf! Eskerrak horri!

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!