20.01.2015 Views

XX. mendeko testuliburuetako pertsona ezagunak ... - Mendebalde

XX. mendeko testuliburuetako pertsona ezagunak ... - Mendebalde

XX. mendeko testuliburuetako pertsona ezagunak ... - Mendebalde

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hauen bidez erregulatzen da eskoletan irakatsiko

dena, horrelaxe bermatzen delarik ikasle guztien

ezagutzaren bateratzea (Apple 1993). Liburu

berezi horietan, maila jakin batean eta dagokion

ezagutza arloan irakatsiko dena guztiz mugatuta

dago, baita azalduta ere, ezen beharrezko diren

azalpen teorikoak prestatuta baitaude, eta

horrekin batera, gauzak hobeto ulertzeko

lagungarriak diren irudiak ere badira. Ikasleak

ulertu eta ikasiko duena prest dago.

Gimenoren hitzetan (1995), ikasle bakoitzak

bere liburua dauka, ikasle guztiek liburu bera.

Horretara, liburua da kultura komuna bermatzen

duen tresna. Bestalde, XVI. mendearen

erdialdetik datorren gertakaria da, orduko

eskoletako ikasleentzat sortu baitzen

irakaskuntza simultaneoa. Sasoi hartarik heldu

zaigun geletako irudia da hau: ikasle guztiek

irakaslearen agindupean aritzea liburu

berberarekin ekintza berean.

Curriculum ofizialaren eta irakaslearen

bitartean kokatzen da testuliburua. Gainera,

curriculumaren interpretazioa egiteaz gain,

irakasleei aurkeztu ere egiten zaie erabil

dezaten. Modu zuzen-zuzenean erabil daiteke

gainera, ez da behar besterik, liburua bera

nahikoa baita gelako lana bideratzeko.

Liburuetan bertan landuko diren edukietatik

gora, mailako helburuak lortzeko beharrezko

metodologiaren berri ere ematen da, ikasleak

betetzeko ekintzen bidez. Batzuetan, ikasleak

ebaluatzeko balio duten ariketak ere bertan

agertzen dira. Azkenean, liburuan datorrena

izango da eskolan irakatsi eta ikasiko dena,

Apple-k (1996: 24) dioen moduan, son el

artefacto que constituye el curriculum real en la

mayoría de las escuelas.

Argitaletxeen esku daude irakasleak, eurek

ez baitaukate beharrezko litzatekeen

prestakuntza berezirik gelarako material guztiak

sortzeko. Area-k (1994: 85-113) irakasleek

testuliburuekiko duten menpekotasuna azaltzeko

autore desberdinek aurkitutako arrazoiak honela

laburtzen ditu:

- Curriculumaren egitura, irakasleriaren lan

baldintzak eta beraien formazioa dira gaitasun

ezaren nahiz kontrol ezaren errudunak laneko

betebeharren aurrean, irakaste-ikaste prozesuen

planifikazioa, garapena eta ebaluazioa, hain

zuzen.

- Asko dira betebehar horien ondorioz

eskatzen zaizkion lanak: edukiak aukeratu eta

antolatzeaz gain, ikasle bakoitzaren eskakizunak

eta beharrak erantzutea eta bere kideekin batera

ikastetxeak berak eskatzen dituenak betetzea.

Ezin ahaztuko dugu berea dela gelako

irakaskuntza zehatzaren erantzukizuna, berak

prestatu, berak garatu, berak materialak

aukeratu eta behar denean sortuko dituela.

Horrez gain, ebaluazioa ere bete egin behar du.

-Egoera honen aurrean zeregin batzuk

konpontzen lagunduko dion tresna da

testuliburua, ezinbestekoa, bestalde, gelarako

plangintza egina duten tresnak baitira. Orduan

nola ez erabili Ez dauka behar besteko erarik

planifikazio propioa sortzeko ez eta bere

tresneria prestatzeko aukerarik ere. Hori horrela,

ezaguna da gaurko eskolan testuliburuen

bidezko curriculum ofiziala eta haren aplikazio

zehatza bilatzen dela.

Gainera, irakasle eta gurasoen artean ez

dago liburua ezbaian jartzeko abagunerik,

dakitelarik hezkuntza arduradunek gainbegiratu

eta onespena emana diotela eta halakoak izanda

tresna legalak direla, seguruak, zuzenak, edo

horrela hartu behar direnak, saldu ere horrela

saltzen dira eta. Irakaskuntzarako liburugintza

berezitua da bestalde, testuliburuok ezin baitira

argitaratu, saldu edo irakaskuntzan erabili

administrazioaren onarpena barik. Aldez

aurretiko kontrola pasatzen duten liburu

bakarrak dira. Erraza da, beraz, testuliburua

ikaste-irakaste prozesuen kontrol tresna

bihurtzea, bertan islatzen diren ezagutzen bidez

gizarte eredu jakina proposatzen den neurrian.

Testuliburuetako testu idatzian eta

ikonografian aurki daitezke, bestalde, sasoi

bakoitzeko gizartearen balio, ideologia edo

estereotipoak. Testuliburuaren irakurketak

emango digu sasoian sasoiko curriculumaren

berri. Oso tresna garrantzizkoa da, datu asko

gordetzen ditu eta. Hala eta guztiz ere, ez dugu

behar den neurrian baloratzen. Ez dira behar

bezala jagon. Ez diraute inon gordeta; ez eskola,

ez argitaletxe, ez unibertsitateetan ez dago

testuliburuen fondorik. Ados gaude Chopin-ekin

(2000:113), testuliburua jagotea guztiz bertan

behera lagata egon dela dioenean. Hainbestean

non desagertzeko zorian ere badiren. Euskal

Herrian berton ere ez dugu aurkitu testuliburuen

bildumarik eta, kasu batzuetan, guztiz zaila izan

zaigu behar genuena aurkitzea. Hausnartu

beharreko arazoa da hau, ardura hartu

beharrekoa, lehengo zein oraingo liburuen

errolda egiteke baitago. Uste dugu hain ondare

aberatsa, ikerketarako hainbesteko balioa duen

liburugintza berandu baino lehen bildu behar

dela. Aipagarria da zentzu honetan Harper-rek

ematen dituen arrazoiak gogoan hartzea, alegia,

testuliburuak arakaturik, bestelako dokumentu

pedagogikoen gainetik bertan islatuta aurki

daitekeela sasoi oso bateko informazioa zein

filosofia, oro har, bizitzari buruzkoa zein eskola

eta pedagogiaren gainekoa (Delgado

1983:352-358).

Liburuetan islatuko da gizartearen ezagutza

legitimoa eta benetakoa, egiazko ezagutza

moduan ulertu eta onartuko dena. Era horretan

ikasliburuak irakasten dutena normaltasun osoz

onartuko da, egia balitz legez. Bizitzan ordea,

talde espezifikoa da ikasliburuen egilea,

ezagutza ofiziala mugatzen duena, ez gizarte

© Mendebalde Kultur Alkartea, 2002 74

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!