05.04.2015 Views

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PRANTXISKA

BAT

PRANTXISKA

BAT

PRANTXISKA

Senarrarengana noa. (isil antzean) Gobernadorea dator

arratsaldean eta kaleak miratzen hari lagundu behar diote

alkateak eta erregidore argienek; ez gero inori esaten ari!

Esan dit Martxeliñek lehenago, Prantxiska.

Ez zizun esango Doote goizean etxetik alde egina dela

horratik; hori nik bakarrak nekien.

Zelatan oraintxe nengoen, Prudentxi Gregoriari kontatzen ari

dela, eta dena entzun diot.

Inori ez esateko egiten zidan gero, eta ni baino lehenago

denei kontari ari da. Agur, agur, gero arte (joaten da).

HAMAIKAGARREN IRUDIA

(Josepe bakarrik azaltzen da txit apaindua, erloju kate zintzilo handiarekin, bastoi

borladunarekin eta zapataren azpian, egurra bota kolorekoa duela, bi hankak berdintzeko).

JOSEPE (Patxada handiarekin) Hona ni hemen, gobernadoreari

laguntzeko prest; ez da edozein ibiltzen gero

gobernadorearekin. Gaur hankaren gainean ezin egon naiz

eta hori... azpitik postiatua nagoelarik hanka batean.

Bazkaritan ere ezin egon nintzen, saltoka nenbilen, ez dakit

zer dorpekeria egin ditudan etxean. Arrebak esan didanez,

ogiaren ordez botilaren tapa ahoan sartu dut, ja! ja! ja! ardoa

platerera bota, koilararen kirtenarekin ogia ebakitzen hasi,

kafeari pitarra bota eta katua jo beharrean, arreba bera jo. Nik

ez dakit behinik behin zer gertatzen zaidan, gobernadorea

burutik ezin kendu; badut zerekin ere bai. Gobernadoreari

laguntzen gero... eja! ez dela edozein ibiltzen. Noan oraintxe

herriko etxera; (abiatu eta berriz jiratuaz) gainera Mañuel

soldadu joan da... ja! ja! (eskuak igurtziaz) Doote ere oraintxe

niretzat da, orain aisa neureganatuko dut, batez ere honela,

dotore ikusten nauenean. Suerte izugarria dut (Joaten da eta

jaisten da burtina, iruditegirako puskatxo bat gelditzen dela).

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!