05.04.2015 Views

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

Liburu osoa PDFn - Euskaraz.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DOOTE

JOSEPE

DOOTE

JOSEPE

Noski, hala uste dut nik.

Zuzenduko dute ederki. Kenduko dizkiote harrotasunak eta

fanfarroikeria; merezi ere badu, trapu bat egina dago. Baina

zu, Doote, zu zarenarekin neskatxa formala, argia... nola

jarduten duzu harekin? Zer bizimodu eraman behar zenuke?

Ez duzu ikusten jornal-biderik ez daukala, izanda ere modu

txarretan hondatzen dituela? Bizimodu tristearen jabe

zinateke horren mendera ezkero eta, Doote, nik ez dut nahi,

Doote, inolaz ere zu gaizki izatea; presarik ez dago, oraindik

gazteak gara... zu, eta zure amak ere ondo pentsatzen du, ez

da hiru egun esan didala, josten, sukaldean eta emakume

batere denak ikasi behar dituen gauzak ikasi behar

zenituzkeela; ontza-urre bat altxatua daukat zure amaren

desio hori konplitzeko. Bai, Doote, bai; juizio pixka bat, buru

pixka bat izan behar da mundu honetan bizitzeko,

txorakeriak dira gaztearen nahitasun horiek; haizea bezala

dira, ezkongaitan hego-haizearen modura eta ondoren

horma-haizea baino hotzago; gainera, gosea eta jipoiak

senarrarengandik. Zer deritzozu, Doote?

Ez dakit bada nik, Josepe; horiek denak hala izango dira

baina... Prudentxik eta gainerako nire lagunek zer esango

lukete? eta Mañuel gizajoak pena ematen dit, ez litzaidake

ahaztuko behin ere, Josepe.

Ahaztu?... bai, bai; erraz gainera. Begira, Doote, hemen

gauzak garbi esan behar dira. Mañuelekin ezkonduz gero,

inorekin ez duzu traturik izango, eta zera... Doote... zuk

behar zenuke... zera... zerbait horrela koarto batzuk dituena;

nik ere behar nuke etxean norbait lagun, eta uste dut

erreparorik ez duzula izango, baizik... poz handi bat hartu

duzula iruditzen zait, Doote, je! je! je! Konforme zaude ala?

(Doote isilik beti burua makurtuarekin) Bai, bai, bai; interes

puskatxo bat ere badut eta. Begira, Doote, gerora zeratzen

garenean, ez duzu izango etxeko garbitasun pizarra egin eta

tertulian Prantxiska alkatearen emaztearekin egon besterik;

elizara ere eseri aulkiarekin joango zara eta etxean ere ez

duzu behinik behin zezin eta zikirokiaren eskasiarik izango;

eraztuna ere behatzean ibiliko duzu, On Kamiloren emazteak

bezala, eta neskatxa ere aurkituko dugu baldin eta iruditzen

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!