10.07.2015 Views

00 Maketa ama - UK aldizkaria

00 Maketa ama - UK aldizkaria

00 Maketa ama - UK aldizkaria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

k u203. zenbakia / 2011ko urriaren 24a

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIAARGITARATZAILEA: Boluntzarreta ElkarteaHELBIDEA: Martikoena 16, 2. solairua 48992 GETXOe-mail: uk@aldizkaria.biz / Posta Kutxa 171 / Tf. 944 911 337ZUZENDARIA: Maitane NerekanERREDAKZIOA: Zuberoa Iturburu, Julen Nafarrate,Maitane NerekanFOTOGRAFIA: Asier MentxakaTESTUEN ORRAZKETA: Ziortza VegaKOLABORATZAILEAK: Jorje Perez, Bittor Egurrola, Fredi Paia,Algortako Bertso Eskola eta Bizarra Lepoan Euskara ElkarteaMARRAZKILARIA: Dogan GozelPUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Erika Martinez (944 911 337)FILMAZIOA: Laster Grafika S.L / INPRIMATEGIA: GESTINGRAFLEGE GORDAILUA: BI-1878-00ISSN: 1576-6799© BoluntzarretaAldizkari hau Euskal Herrikoherri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea daERAKUNDE LAGUNTZAILEAKNon zer4. GU GEU.5. IRUDIA. Itxartu martxa.6. FACEGUK. Zer egin beharko litzateke Leioako Avanzadagaz.7. LEHEN ETA ORAIN. Areetako Maritimoa.8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.11. ERRETRATUA. Patxi Larrazabal.12. HERRIZ HERRI. Getxo 12. Leioa 16. Erandio 18. Sopela 20.Berango 22. Gainerako herriak 23.25. AGENDA.SAKONEAN26. ALBUMA. Herri-panelak.28. ARGAZKIA. Muruko putzua hilabete geroago non dago?30. BERBETAN. Aritz Gardoki eta Igor Uribe.34. FOTOGRAFIA. Ekoguneko Argazki Lehiaketa.40. SAKONEAN. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea.30 A. Gardoki / I. UribeBerbetanSistemaren arazoei erantzutekookupazioa zilegi dela defendatzendute okupazio mugimenduko kideek.Erandioko UdalaKULTURA ETA AISIA42. ZINEMA. Bertsolari filma.43. MUSIKA. Zuzen-zuzenean.44. LIBURUAK. Auzolanaren kultura.45. KIROLAK. Dimas Ramos.46. ELKARRIZKETA. Jon Ander Alcalde, garagardogilea.11 Patxi LarrazabalPlentziako UdalaTRATU TXARRENBIKTIMAK ARTATZEKOEUSKO JAURLARITZARENTELEFONO ZENBAKIA:900 940 111Urdulizko UdalaAldizkari honekEusko JaurlaritzarenKultura Sailarendirulaguntza jaso duAMAITZEKO49. PINTXOTAN. Pikillo piperrez betetako antxoa.50. HOROSKOPOA.51. KOMIKIA. Dogan Gozel.52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.53. FLASH BACK. Getxoko errefuxiatuak Parisen (Versalles), Parisen.54. AITORMENAK. Maria Rivero.Azala: Uribe Kostako Mankomunitateawww.ukaldizkaria.biz54 Maria RiveroUK 3

[plaza]Armando Llamosas> arkeologoaZer dira txabolatxo horiek!?Algortan aipatzen badugu malakatehitza, guztiek jakingo dute zeri buruz arigaren: Malakate plaza eta bere malakate osoezaguna da-eta. Aitzitik, galdetzen ba dioguzertarako balio duen, edo zer den…Malakate hitz horren atzean bere unekoazpiegitura-lana erraldoia dago. Izan ere, Elo -rrietako Ponpa-etxearen zati dira. Beti danikhiriak oso osasungai tzak izan badira ere,XIX. mendekoak guztiz jasanezinak ziren.Populazioa, industria iraultzari esker, askohanditu zen; zerbi tzuak, ordea, ia-ia ErdiArokoak ziren. Hi gi ene eta Sanea menduezak, eri larriak errazten zituen (tifusa...).Itsasadarra eta al boko ur-bideak kloaka naturalbihurtu ziren. Bizilekuak, lan-baldin -tzak... denak osasunaren kontra egiten zuen.Aro horretako higienismoak uste zuenbaldin tza horiek moteldu behar zuela. Higi -e nis mo horren eragina oso garrantzitsua izanzen XX. mendeko hiri-azpiegituren sorreran.Bilboko udalak konkurtso bat eginzuen, eta Recaredo de Uhagonen proiektuakirabazi zuen: Bilboko ur beltz guztiakElorrietan metatu, eta hortik hango ponparenmedioz, itsasora, urrun, Ge txo raino.Lan erraldoia eta aitzindaria bere aroan,duda barik, orduko Guggen he im. Behinfuntzionamenduan, (1900 in gu ru an) urtegutxian bere onurak bistan zeuden; osasuntxostenek diote infekzio-gai xo tasunak osomurriztu zirela. Horre ga tik, beste estatukohiri batzuek ere ideia kopiatu zuten.Elorrietatik Getxora 10 Km bainogehiagoko tutua. Tutuak igoerak saihestuzituen, ponpak gutxiago lan egiteko, hortaz,Getxon oso sakon daude. Izan ere,azken zati horretan tunel bihurtzen dira, etamalakateak tunelaren erregistroak besterikez ziren, hau da, horretatik ibiltzeko, konpontzeko...(gure oraingo estoldak bezala).5 erregistro egin zituzten, 5 malakate:Ollarretxe kalean; Malakate parkean, Bil bo -4UKko armarriakaz; Andra Mari kiroldegi atzean;Galeako Golfa baino lehen, sastrakazestalita; eta tutu irteera dena, Tunel-bokan,hondartzan. Txikiak geratu zirenean, besteerabilpenak ere izan zituzten, besteak besteazken gudako babesleku. Politak dira,umilak, eta diskretuak: garita harriz etaadreiluz eginda, bata armarriaz, guztietangorri eta zurizko materialaren nahasketa dadekorazio osoa.Gezurra eman arren, malakateakbabestuta daude 1994an Eusko Jaur lari -tzak babes legala eman zien ponpa-etxeazbatera. Hala ere, eta babesa soilik nahikoaez dela adierazteko, Golf on doan dagoenagu geugaldutzat har daiteke, eta Ollarretxekoabidean dago. Besteek, parkeetan edo itsasertzean,arrisku gutxi du te, baina guztizutzita daude. Gainera, Ha rino Panaderabota ondoren, Getxon in dustria ondarea iaiaez dago, Bizkaia Zubia eta malakateak,baino ez (biak azpiegiturak).Getxoztar gehienek ere ez dakite malakatezatzean estatuko ingeniaritza lan erraldoienetakobat dagoela. Orain Bilboko ponpaetxerakoplanak badaude, agian berrizBilboko eragina Getxon nabarituko da,bitartean hor egongo dira gure malakateak,eta hor getxoztarrek eta bisitariek galdetzen,zer demontre txabolatxo dotore horiek. mKonferentziaren azken oharrakLehenengo pertsona singularrean egingo dut berba UK-ko pluralaren sentipenak plazaratzekoerabiltzen dugun tartetxo honetan. Izan ere, Donostian gerraren etorkizunaz berba egiten dutenbitartean, staff-ean agertzeko azken zenbakia heldu zait. Nazioarteko izen handi bakezaleek,Europako herri zahar baten etorkizunean aldaketak iragarri dituzte. Pozez hartu dugu mezuahegazkinak ekarritakoen mezurik behar ez badugu ere, herria bide onetik doala jakiteko. Berbazberba Getxo, Leioa zein Lemoiz euskaratik eta euskaraz eraikitzen jarrituko dugu.Herriaren aldizkaritik, herriaren etxera egingo dut salto, aldaketa niretzat ere; baina 15eanbehin UK-ra begira jarriko naiz falta barik, ea gehien estimatzen dudan kazetak herri aske batenbarri ematen duen. Konferentziako azken oharra Martikoenan uzten ditudanentzat: lasai, egurreemoten eta afarietan agertzen jarrituko dut! Badaude aldatu behar ez diren gauza asko; guraduzuenerako badakizue non nagoen. Besarkada beroa!UK-ko lantaldea[irudia]UNBE, 2011KO URRIAK 12Hartu motxila eta aurrera.../ Urteroko hitzordua da Algortako Itxartu Mendigoizale Taldearen Ibilaldi Neurtua. Urriaren 12an eginzuten XXIX. a eta 915 lagunek parte hartu zuten ibilbide luzean, 16 kilometrokoan, eta 394 gaztek 6 kilometrokoan, beste 385 pertsonak lagunduta.Antolatzaileakaz batera 1.787 pertsona elkartu ziren, parte-hartzaile marka guztiak gaindituz. Rita Eizagirre Gamiok eta Joseba Gorostola Iturraldek irabazi zutenibilaldi nagusia. Laburra, barriz, Olatz eta Eunate Etxebarria Bilbaok irabazi zuten. m / Argazkia: Asier MentxakaUK 5

[talaia]uribitakora > portua yatez gainezkaUdalak erosiko du 200.000 euroren trukekukullaga > azkenean ez da kaleratzerik izangoEHNE-Bizkaia, Berangoko Udala etaherri-mugimenduari esker, KukullagaGoikoa baserriko adineko baserritar biekbertan bizitzeko eskubidea izango dute,bizi artean. Mailegu-emaileagaz nego zia -ketetan ibili ostean, azkenean BerangokoUdalak 200.000 euroren truke XVII.mendeko errota erosteko aukera izangodu (erostekotan, 2012ko martxoa bainolehen ordaindu beharko du). Etor ki zu -[talaia]nean, nekazaritzagaz lotutako jarduerakhartuko ditu Kukullagak. EHNEkokideek Berangon jasotako elkartasunuholdea eskertu, eta horrelako egoerakekiditeko neurriak hartu behar direlaazpimarratu dute: “Erakundeek konpon -bi deak bilatzen parte hartu behar dute, etabankuek malguagoak izan behar dute,horrelako egoeretara barriro hel ez gai te -zen”. mDurangoko Azoka > Galizia da gonbidatuaGalizia izango da aurtengo DurangokoEuskal Liburu eta Disko Azokaren kulturagonbidatua. 46. edizio honetan, sor -tzaile euskaldunek eta galiziarrek hainbatekimen gauzatuko dituzte alkarregaz,Culturgal elkartearen bidez. Halaber,Azokaren kartela aurkeztu dute Gere -diaga elkarteko lagunek. Lehiaketara aurkeztutako28 lanen artean CristobalAguilo Dominguez murtziarrak diseinatuduena aukeratu dute. Antolatzaileen arabera,lan honetan Azokaren osagai nagusibiak uztartzen dira: liburua eta diskoa.Era berean, Topatu atariak sortutakoGazte Sorkuntza gunearen bidez, gazteekeurek sortutako poesiak, ipuinak, animazioak,abestiak, fanzineak edo artelanakplazaratzeko aukera izango dute. Horre -tarako, azoka@topatu.info helbidera ida -tzi beharko dute. mAbenduaren 4tik 8ra ospatuko daTestua: Josu Arroyo / Argazkia: Asier Mentxaka* Doinua: Euskal Herriko lur maite hartanDenok negarrez hasi gintezke,eta amaitu barrezka.Umorez hartu liteke edoamorruz egin protesta.Luxua edo heldu ezina,bizipoza ala kezka.Errealitate kontrajarriak,elkarrengandik iheska.Krisia denon ahotan etaportua yatez gainezka.Begibistan da hemen batzuekburuan zer darabilten;aspaldi daude gure herriaeuren gogora aldatzen.Lehenak ez du ezer balio,iraganak ez du saltzen.Elitekoak izan beharrakdena du justifikatzen.Hamaika yate geldi-geldirikelkarri lekua kentzen…2011ko iraila, Kirol Portua (Getxo)Masta guztiak zerura adi,zein baino zein luzeago.Esango nuke leku bereanegon direla luzaro.Getxoren ikur, askoren ustez;uste ustela zeharo!Beste herri bat bada gurean,horiek baino lehenago.Eta erabat galdu aurretik,mugitu beharra dago!Uribitakoran parte hartu gura duzu? Bidal egiguzu atal honetan agertzea gura zenukeen argazkia eta bertan ikusiko duzu, bertso eta guzti: uk@aldizkaria.bizXarma taldeak egin du aurtengo abestiaikasle eguna > Villabonan azaroaren 5eanIkasturtea hasi eta urtero legez, EuskalEskola Nazionalaren aldeko Ikasle Egunaantolatu du Ikasle Abertzaleak-ek,Ikasleen Nazioarteko Egunaren harira.11. edizio honetarako hitzordua Vi -llabonan (Gipuzkoa) jarri dute, azaroaren5ean. Goizean goiz ikasle topaketakegingo dituzte gazteek. Eguerdian, herribazkariarentxanda helduko da, etaarrastian, besteak beste, ikasle alda rri -kapenez betetako kalejira egingo dute.Gaualderako, ekitaldia eta kontzertuakantolatu dituzte. Ikasleek azpimarratudutenez, “milaka ikasle biltzen dituenegun honek bizi dugun erasoaldia sala -tzeagaz batera, geure eskubideak alda -rrikatu eta ikasle kolektiboa indartzekobalio behar du”. Aurtengo kantarenizenburua “Libre” da eta Xarma musikataldeak sortu du. m8UKUK 9

[publizitatea][erretratua]“Pertsona bakoitzeko 80 gramo indaba botatzen ditugu, baina badira 240 gramo jateko prest daudenak!”10UKPatxi Larrazabal > Indabadako sukaldariaBadator, badator... eta urriaren 29an helduko da Algortara XII. Indabada! “Herria astindu eta berpizteko asmoz”, urtero legezjolasak, poteoa, txaranga, zozketak e.a. izango dira. Eta nola ez, ez da faltako Indabadaren erregina, jaiaren muina eta aitzakia:indabak! Eta oraindino indabak bakarrik prestatzen ez direnez, Patxi Larrazabal ibiliko da jo eta su kazolen artean, indabei so.Lehenengo Indabadan hasi zen sukaldari: “Gazteek eskatu zidaten, baina aurretik Burdinola gaztetxean ere bazkariak prestatzennituen”. Izan ere, sukaldaritza eta herri-mugimendua uztartu ditu Larrazabalek: “Portu Zaharreko jaietako marmitakoan, BerangokoBacaladan, txokoetan... kazolak probatzeko beti deitu didate”. Indabadan 500 bat lagunentzat prestatzen du bazkaria, baina bereustez ez da gaitza kalkulatzea, neurria hartu diolako: “Pertsona bakoitzeko 80 gramo indaba botatzen ditugu, baina badira 240 gramojateko prest daudenak!”. Plater denak bete arte, baina, ez du balio errepikatzeak! Horretaz gain, pertsona bakoitzeko 35 gr. txorizo,50 gr. urdail, 60 gr. saiheski, 60 gr. odoloste... gehitzen dituzte. “Generoa oso ona da. Indabak, esaterako baserritik dakarguzzuzenean”. Peroloen artean egoteaz gain, giroaz gozatzeko aukera ere izaten du Patxik: “Gazteak kazolak kontrolatzen dituztenbitartean, astia izaten dut poteren bat hartzeko! Oso giro ona sortzen da herrian”. m Testua: Julen Nafarrate Argazkia: Asier MentxakaUK 11

[getxo][getxo]Unai Lebrero > Hezetasuna auzoko Jai-Batzordeko kidea“Taula handia Faduran ipiniko dugu, taldeekjotzeko leku zabalagoa behar genuen”—Agian ez dira oso ospetsuak Heze -tasuneko jaiak, baina lanean zabil tzateganorazko jaiak ospatzeko.—Jai-Batzordean jende gutxi gaude,baina gure helburua da jaiek aurrerajarraitzea, eta duela 40 urte bezala, jaiakegin eta jendeak parte har dezala. Auzokobizilagunok osatzen dugu.—Nolakoak dira jaiak?—Auzoa denez, nahiz eta prestaketa errazaizan, badauka bere lana: batzuekaz etabesteakaz hitz egin eta dena lotu beharradago, jaiak ondo aterako badira.Azaroaren 11tik 13ra, erdu Hezetasun auzora!Udako kontua izaten dira herriko jaiak, horrela uste du askok. Bainasantutegia zabala da, ehunka santurentzako ehunka egun behar eta urteosoan zehar egoten dira jaiak, berbarako, Getxoko Hezetasuna auzoan:San Martin jaiak ospatuko dituzte azaroaren 11tik 13ra. Aurtenbereziagoak izango dira, eskenatoki nagusia Fadurara eroango dute-eta.Rock kontzertuak egingo dituzte bertan, eta lasaiagoak auzoko eskenatxikian. Txikiak izanagatik zereginik ez da falta Hezetasun auzoan, SanMartineko krosa ere antolatzen dute urtero.14UK—Aurten berezitasunen bat dakarte?—Iaz arte auzoan bertan egin ditugu ekimenguztiak, baina orain Udalak araudibarria atera du, eta eskenatokiek aldamenekoetxeetatik distantzia jakin bateraegon behar dute. Leku nahikorik ez etataula txikia ipini behar dugu. Baina taldeekjotzeko leku zabalagoa behar genuen,horregatik eroango dugu taula handiaFadurako aparkalekura.—Egoera horretan erraza al da jaiakaurrera ateratzea auzo txiki batean?—Ez. Jaiak hilabete bi lehenago prestatzen«Batzordean gutxi garaeta batzuetan jairik ezegiteko zorian egon gara»hasten gara, orokorrean antzeko gauzakegiten ditugu urtero, baina ekimen barriakegiten saiatzen gara. Jai-Batzordean lagungutxi gara eta asko barriak, beraz, jendeaanimatzen gabiltza, Jai-Batzordean partehar dezan. Kartelak ere ipini ditugu, ea jendeaklotsa kentzen duen. Batzuetan jairikez egiteko zorian ere egon gara, erreta,baina azkenean, harrotasunagatik aurreraegin dugu.—Zer ekimen egongo da aurten?—Barikuan hasiko dira jaiak, azaroaren11n. Umeentzako ikuskizuna eta JosuDoncelen kontzertua izango dira barikuan.Zapaturako umeentzako jolasakprestatu ditugu eta herri-bazkaria egingodugu, paella erraldoia. Idi-probak ereizango dira. Gauean Jai-Batzordeko lagunbik musika ipiniko dute taula txikian.Faduran 21:00etan hasiko dira kontzertuak.Barikuan joko dute Ertz eta Psykotaldeek, eta zapatuan Los bronkos, Eon,Nafarroa 1512 eta Baltzak taldeek. Do -mekan umeen tzako jolasak eta hainbattxapelketa egingo ditugu, Voces Navarrastaldeak abestuko du eta txokolate-janazein txerri-erretzea egingo ditugu.—Azkenik, Udalagaz pozik zaudete?—Ez asko, beste jaiakaz alderatuta dirulaguntzaoso txikia da eta musikari dagokioneztalde handirik ezin dugu ekarri.Gainera, bi urtetan ez digute utzi txosnaipintzen eta oso zaila da horrela dirua ateratzea.Auzoko tabernek eta komertzioeklaguntzen dute, horrek ematen du gutxienekoajaiak aurrera ateratzeko. Bainabeno, badirudi aurten txosna berreskuratukodugula. mHotza kentzeko: indabakIndabada ospatuko dute Algortan urriaren29an, zapatua; eguna ekintzaz beteta datorIndabada mundiala eta erraldoia, urterolegez. Iazko maila gainditzea lortuko aldute algortarrek? Iaz 600dik gora lagunelkartu zen Biotz Alai plazan, hamaikaekimenez, musikaz, jolasez eta indabezgozatzeko. Urriaren 29an ipini dute hi -tzordua oraingoan, hileko azken zapatuan.Goizetik egongo da zer ikusi eta zertanparte hartu, atsedenerako ia astirikbarik. Dianagaz ekingo diote jaiari etahorren ostean Biotz Alai plazan kokatukodira ekitaldiak. Herri-kirolak izango dira,baita txotx musikatua ere: Gibel Urdiñektaldeak girotuko du plaza. Laster iritsikoTxartelak salgai ohiko lekuetanda herri-bazkarirako garaia, mahai etaaulkiak ipintzen lagundu beharko duteguztiek, ezta? Bazkalostean ere ez dira faltakokantuak eta jolasak.Arrastiko poteoan Zpeiz Mukaki txarangaklagunduko du, eta amaitutakoan,azken urtean moduan, musika joko dutekamioian. Kamioiari jarraituz, GetxokoTxorimalo Gaztetxeraino joango diraindaba zale guztiak jaiagaz segitzera,Hamelingo txirula-jotzaileagaz gertatuantzera; izan ere, gaupasa izango da bertan.Azkenik, esatea bazkaritarako txartelakohiko lekuetan eros daitezkeela; zuribili eta erosi amaitu orduko! mEUSKARAZKOAKADEMIEN LIBURUXKAESKURAGARRIUme, gazte zein helduek badaukate aukeraGetxon euskaraz jasotzeko eskolalaguntza,musika, dantza, eskulanak,pintura-tailerrak, euskara-ikastaroak, e.a.Horien barri zabaldu guran, eskaintzaeuskaraz ematen duten akademienliburuxka kaleratu dute, GEHI GetxonEuskara Sustatzeko Hitzarmenaren baitan.Orotara 27 akademiari buruzko informazioajasotzen du eta Udaleko webguneandeskarga daiteke.Info+: www.getxo.netBERBODROMOA IRITSI DAGETXORA, PARTE HARTU!Berbalagun taldeak badaude han etahemen, herri gehienetan. Horregatikantolatzen ari da Egizu Berbodromoa,Getxoko Euskara Jardunaldien baitan.Azaroaren 25ean egingo dute, baina izenaeman behar aldez aurretik. Goiz etaarrastiz, lau txandatan batu gura dute 400pertsona, guztiak euskaraz berba egiteko.Launaka eseriko dira Algortako Biotz Alaiplazako karpapean, barriketa lasaian kafeahartzeko. Hiru gai proposatuko dute,bakoitzarentzat 15 minutu izango dira, etagai baten eta bestearen artean, partehartzaileakmahaiz mugituko diramintzakidez ere aldatuz.Izen-ematea: 619 935 541edo www.egizu.orgEGUR-TAILA EUSKARAZ,AZAROTIK AURRERATailerrak hamaika antolatzen dira urteanzehar eta artisautzagaz lotuta daude asko,baina gutxi egiten dira euskaraz. Egizuelkarteak aukera eskainiko du euskarazegur-taila egiten ikasteko, Algortako AldaiPatronatuan. Azaroaren 7an hasiko datailerra, beraz oraindino garaiz zabiltzaizena emateko. Egizuren webguneantopatuko duzu informazio zabalagoa, baitaizena emateko jarraibideak ere.Info+: www.egizu.orgUK 15

[leioa]Jose Luis Liz > Euskara Zerbitzuko teknikaria“Txilinbueltaka ez da euskara ikasteko jarduera,umeek gai izan behar dute euskaraz egiteko”Aspaldiko programa daTxilinbueltaka. Ume euskalduneizuzenduta dago, aisialdianeuskararen erabilera bultzatuasmoz. Urtean zehar hainbaturteera egiten dute, azaro akabu -an izango da aurtengo azkena,Hondarribira. 1999 eta 2004bitartean jaiotakoek izena emandezakete Euskara Zerbitzuan.—Hondarribira doaz umeak oraingoan,zelako urteerak egin ohi dituzue?—Aspaldiko partez urteko laugarren ur -teera izango da hau. Azken urteotan hirubakarrik antolatu ditugu, udagoienekoakharrera onik ez zeukalako, baina aurtenanimatu gara ostera ere. 1999 eta 2004bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunakjoan daitezke Hondarribira; azaroaren11tik 13ra izango da txangoa. Ez daeuskara ikasteko jarduera, suposa tzen daumeek euskaraz egiteko gai izan behardutela. Kopuru aldetik, 50era mu gatudugu. Maiz 80 eskaera ere izaten du gu,baina ohartu gara hori ez dela kopuruaproposa lortu gura ditugun helburuetarako.Batetik, talde handiegia bilakatzenda aisialdia eta hizkuntza lotu ahal izateko,kontrol ez handia dagoelako. Beste -tik, zenbat eta ume gehiago, orduan etaarazo gehiago aterpeak aurki tzeko.—Helburua aipatu duzu, aisialdian euskaraerabiltzea da, ezta?—Umeen esparru formala hezkuntza daeta hori beteta daukate; euskarazko aisialdiaeskaintzeko asmoa daukagu. Urteerezgain jolasak eta tailerrak egiten dituguastean bitan, umeentzako euskarazko filmakproiektatzen dira, e.a.—Zelako jarrera izaten dute umeek euskararekiko?Leioako Euskara Zerbitzuak utzitako argazkia—Beno, umeak ume dira eta dibertitugura dute, baina saiatzen dira euskarazegiten. Eskolan hartutako jarrera errepikatzendute hemen, hori da daukagunoztopoa.—Datorren urtean ildo bera mantendukoduzue?—Oraingoz ez dugu aldaketarik aurreikusten,baina gerta litezke. Gauza batzukbaloratu eta begiraleen ekarpenak jasobehar ditugu erabaki aurretik. mOsasuna garrantzitsuenaKolon eta ondesteko minbiziaren detekziogoiztiarreko programa abiatu dute LeioanGarrantzitsuena ei da osasuna bizitzahonetan, haren arabera antolatuko dugubizimodua. Baina askotan ez da errazagaixotasuna antzematea eta haren barriez dugu izaten; eritasun batzuk isilak diraeta ondo aurreratuta egon arte ez duteematen beren buruaren barri.Barriz, gaixotasunak ahalik eta azkarrendetektatzea sendatzeko ezinbestekoaizaten da kasu askotan, minbizia duguhorren lekuko eta horregatik abiatu duteOsasun sailak kolon eta ondesteko minbiziarendetekzio goiztiarreko programa.Bertan parte har dezakete 50 eta 69urte bitartean daukatenek, izan ere, programarenhelburua da “hasiera fasekolesioak eta minbizia goiz detektatzea”.Info+: 900 840 070 eta Osasun ZentroanProba oso erraza ei da, nor bere kabuzegitekoa: etxean poltsatxo bat jasoko duproba egitera doanak, plastikozko hodibat barruan; horregaz gorozki-lagin txikibatzuk jaso beharko ditu.Hiru egun baino lehen OsasunZentrora eroango du lagina, eta bertandauden edukiontzian utzi: ez da hitzordurikeskatu behar, ez eta itxaron beharere, poltsatxoa bere hodiagaz BezeroarenArreta Zerbitzuan izango den hozkailuanutz daiteke zuzenean.Proba zein programari buruz informaziogehiago jasotzeko 900 840 070telefono zenbakira deitu edo LeioakoOsasun Zentroan galde daiteke, arazo etaparte hartzeko konpromiso barik. m[leioa]BISITA EGIZU ZIENTZIAETA MEDIKUNTZARENEUSKAL MUSEOAOndarearen Europako Jardunaldiak iritsidira Leioara ere bai, EHUren kanpusera.Medikuntza eta Zientzia Historiaren EuskalMuseoa bisitatzeko aukera dago datozenasteotan. Liburutegiaren eraikinean dago.Medikuntza eta Zientzia arloetako tresnenbilduma ikusi ahalko duzu museoan,horietako batzuk Ilustrazioaren garaikoak.Martitzen eta eguen guztietan hurbilzaitezke, 08:00etatik 14:00etara.Informazioa eta erreserbak egiteko 946 012790 telefonora dei dezakezu.IRRATIEI BURUZKOKONGRESUA EHU-NThe Radio is Dead. Long live the RadioIkus-entzunezko eta PublizitatekoNazioarteko I. Kongresua egingo duteEHUn azaro akabuan, baina parte hartzekoizena eman daiteke. Urriaren 30 artemerkeago da: ikasleek 20 euro ordaindubehar dute eta ikerlari, profesional, irakaslezein komunikazioa aurkezten dutenikasleek 60 euro. Urriaren 30etik aurrera,barriz, ikasleek 25 euro ordainduko duteeta gainontzekoek 75 euro, beraz, azkaribili!Izen-ematea eta info+:congresoradio2011@ehu.esZEU ERE IZAN ZAITEZKEBERBALAGUNMintzapraktika programan parte hartu guradutenek izena eman dezakete LeioakoBerbalagun programan: edozeinek partehar dezake, bardin dio euskaldun zahar,euskaltegiko ikasle ohi edo euskaltegikoikasle izan. Udaleko Euskara Zerbitzua,Berbalamiñe Euskara Elkartea, Lamia AEKEuskaltegia eta Mastitxu Udal Euskaltegiaksustatzen dute egitasmoa herritar ororieuskaraz bizitzeko aukera eskaintzekoasmoz, “euskararen presentzia gurekaleetan eta jendartean beharrezkoa baita”.Aipatu lekuetara jo behar da izena ematera.16UKUK 17

[erandio]Miriam Herbon > trebatzailea, feminista eta barreterapia terapeuta“Barrea aldaketarako tresna bihurtu gura dugu,emakumeen jabekuntza prozesua ahalbidetzeko”Udaleko Berdintasun arloakbarreterapia ikastaroa hasi duAstrabuduan. Lau saio egingodituzte bertan, eta beste lauAltzaga auzoan. Miriam HerbonSortzen, emakumeen aurkakobiolentziaren prebentziorako etajabekuntza prozesuetanespezializatutako aholkularitzakokideak gidatzen du tailerra.—Hau ez da ohiko barreterapia tailerra?—Barreterapia berez trebakuntza antzekoada, orain oso modan dago eta geroeta prestakuntza handiagoa eskaintzenda. Baina guk ez dugu ohiko barreterapiaegiten, guk barrea aldaketarako tresnabihurtu gura dugu. Berdintasun arloetarakoematen ditugun tailerrak jabetzeprozesuen barnean kokatzen dituzte.Beraz, tailer honek emakumeen jabetzeprozesu kolektiboa erraztu edo ahalbidetugura du. Gorputz adierazpena, gorputzarenlanketa, gure emozioen ezagueraeta horiekaz dauzkagun mugak nahastukoditugu zortzi saiotan; barre egingodugu, jolastuko gara, eta gure barnean loeta hezita daukagun neskatoa berreskuratukodugu. Aztertuko dugu emakumeokzergatik ez dugun barre egiten guragenukeen beste, zergatik gauden lotuagotristuragaz poztasunagaz baino, gureburuari galdetuko diogu zeintzuk direnmugak batzuetan gura genukeen bezainalaiak ez izateko. Ikusiko dugu hori denalotuta dagoela emakume gisa gure buruaulertzeko moduagaz: umetatik irakatsidigute ahoa eskuak estalita irribarre egiten,bihurrikeriarik eta bromarik ez egiten.Barrea terapeutikoa da, trabatutakobarrea askatzen joango gara, apurka aterakoda, baita negarra ere batzuetan.Baterako eta besterako arrazoiak topa -Miriam Herbonek utzitako argazkiatzen ere saiatuko gara.—Nork parte har dezake?—Emakume gisa euren burua eta generoagindua zalantzan jartzeko aurretikojoera daukaten, hazi, ikasi eta elkarbanatzekogogoa daukaten emakume guztiekparte har dezakete, tabuak eta lotsakalde batera utzita. Barruan daukagunpailazo jarreratik lan egingo dugu.Inposatu diguten feminitate hori zalantzanjartzeko prest dauden emakumeguztiak etor daitezke. m10. azaroa LutxananTirante Plataformaren Noviembre Kulturalaospatuko dute 4tik 27ra, hamargarrenezKinka larrian egon da aurten Noviembre KulturalaHamarkada bat Lutxanan kultura eginez.Noviembre Kulturalak hamar urtebete du eta ekintzaz blai dator. La culturahace aguas dio aurtengo leloak; izan ere,diru-laguntza galtzekotan eta kinkalarrian egon da.Azaroaren 4tik 27ra izango dira ikuskizunaketa Tiranteko partaideek ekingodiote programari: barikuan, hilak 4, Megusta tu vestido dantza eta antzerki ikuskizunaeskainiko dute 22:00etatik aurreraeta zapatuan, hilak 5, La 52 antzezlana,eta horren ostean, Miss Ovarios 33 umorezkokontzertu “des-kontzertua”. Dome -kan, hilak 6, barriz, Serie impros ikuskizunaegingo du Organik taldeak 19:00etaneta Los Man ones ere arituko dira.Bigarren asteari Katxarrismos izenaipini diote eta egongo da zer ikusi: 11nEunon antzerki musikala (Apropox taldea)eta Combate a KO (4 DJren arteko lehia),12an Aritza Rodriguezen clown ikuskizunaeta Ullanah musika taldea (Balkanak),13an Katillukadak lana (Kontakatillu) etaThe Great Barrier taldearen kontzertua.Hortik aurrera ere izango da zegaz gozatu:orkestra, Gure bide galduak lana, DJVinilos, bazkari auzokoia e.a. Baina hu -rrengo zenbakian emango dizugu horienbarri. Ordura arte, gozatu! m[erandio]BERBALAGUN IZANGURA?Jakingo duzunez, euskaraz berba egitekoohitura dutenak eta mintzapraktika eginnahi duten pertsonak batzen dituenprograma da Berbalagun, euskarahobetzeko, bide horretan laguntzeko,gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzekoeta normalizazioaren alde egiteko. Taldetxikietan elkartzen dira berbalagunakastean behin eta ordubetez tabernan,kalean, eskola ostean edota zaletasunbaten inguruan: txirrindularitza e.a.Erandion ere badaude berbalagun asko.Zuk ere parte hartu gura? Programariburuzko gehiago jakiteko aukera daukazudatorren urriaren 26an, Astrabuduko KulturEtxeko gela urdinean, 19:30ean. Lotsagaldu eta animatu!ATARA GIDABAIMENAEUSKARAZ ERANDION!Euskaldun, utziozu burua hausteari,Erandion B motako gidabaimena euskarazatara dezakezu-eta! Eusko Jaurlaritzakjakinarazi duenez, prestakuntza teorikoazein praktikoa euskaraz eskaintzen duhainbat autoeskolak, Erandioko hirutarteko: Altza (San Jeronimo 16), Arias(Fundacion Jado 19) eta Gaztedi (Trabudu3). Ondoko materialak jasoko dituzu:trafiko araudia euskaraz, multimediaprograma eta azterketak batzen dituenCDa. Gainera, irakasle euskaldunak ereizango ei dituzu. Egingo al duzu proba?GARBITEGIAKBARRITZEN ARI DIRAGure historia eta ondarearen parte diraherrietako garbitegiak, eta horregatik,Erandiokoak barritzen ari da Udala.Batetik, Urgitxikoa konpontzen amaitubarri dute, Urgitxi-Telleribarri bidea etaErandiogoikoa-Magdalena errepidearenarteko bidegurutzean dago Urgitxi iturria.Bestetik, Tartangakoaren barritze lanaosatzeko teilatua konponduko dute laster.Otsailean hasi zituzten lan horiekErandioko zortzi langabetuk.18UKUK 19

[sopela]ANTZERKIA, ZINEMA, IPUINKONTALARIA... KURTZIONUrria jardueraz beteta hasi zuen KurtzioKultur Etxeak, eta hala amaituko du hilea.Urriaren 27an eta 28an zinema egongo da:“Mis tardes con Margueritte” eta “Sukaldekontuak”, 17:30ean eta 19:30ean, hurrenezhurren. Debalde izango dira biak ala biak.Urriaren 29an, barriz, Tearto Teatroren“Autoestigmas” antzezlanaren aurreestreinaldiaegongo da ikusgai. 20:00etanhasiko da, hiru euroren truke. Azaroa, berealdetik, ipuinakaz hasiko du Kultur Etxesopeloztarrak. Hilaren 6an, 18:00etan KontuKantoi ipuin kontalaria izango da Kurtzion.Hiru euroren truke, 4 eta 9 urte bitartekoumeek ipuinak entzuteko aukera izango dute.Ondo pasa!GIDABAIMENA EUSKARAZATERATZEAGATIK JASODIRULAGUNTZAK!17 eta 23 urte artean dituzten sopeloztarrekdirulaguntzak jasoko dituzte aurrerantzeangidabaimena ateratzeko azterketa euskarazegiteagatik. Udalak zehaztu duenez, dirulaguntzamatrikula ordaintzeko emango da,eta ikasleak ez ditu tasak ordaindu beharko.Halaber, azterketa teorikoa euskarazegitekotan, matrikularen %75 jaso ahalizango du. Praktikoaren kasuan, ikasleakdebalde jasoko du lehen eskola. EgitasmoanKaiku auto-eskolak parte hartu du.SOPELBUS ZERBITZUA,URTE AKABURA ARTE!Aurten Sopelbus zerbitzua urte akabura arteerabiltzeko aukera izango dute sopeloztarrek.Udalak iragarri duenaren arabera, asmoa urteosoan mantentzea da eta horrenbestez,aukera hori aztertuko dute aurrekontuan.Ordutegian, baina, aldaketak egin dituzteudakoagaz alderatuta, lan ordutegietaraegokituz. Prezioak berdinak izango dira:bidaia bakoitzak 0,50 euro kostako da, eta 12bidaietako bonoa, barriz, 5 euro.20UKPutxera txapelketa prest!‘Pepetxin’-en omenez, azaroaren 5ean II.putxera lehiaketa antolatu du Zapiko taldeakBigarren urtez, putxera txapelketaizango da Sopelan, ‘Zapiko Taldea’-kan tolatuta. Azaroaren 5ean jarri dutehitzordua, Udaletxe plazan. Parte hartugura duten koadrilek goizeko 09:00etatik11:00etara izango dute izena ematekoaukera, debalde.Kazolak prestatzeko eremua Uda -letxe ingurua izango da. Lehiake tarenhelburua herrian giro ona sortzea etaondo pasatzea bada ere, Jose López‘Pepetxin’ Sopelako auzokide ohiaomentzeko baliatu gura dute eguna.Izan ere, ‘Pepetxin’ sukaldaritza lehia-Azaroaren 12an erakustaldia egingo dute Kurtzio Kultur Etxeanketen zaletu amorratua zen, eta besteakbeste, 2009. urtean Balmase dako pu -txera txapelketa eskuratu zuen.‘Zapiko’ koadrilako lagunek txapelketaiaz antolatu zuten lehenengoz; etajasotako arrakasta ikusita, aurten errepikatzeaerabaki dute. 90 indaba-kazolabaino gehiago aurkeztu ziren iaz, etaSestaoko Matxakito Mallabiak irabazizuen lehen saria: 500 euro, txapela, 12kilo ikatz eta supizteko bat, hain zuzen.Lehen sopeloztarra hamargarren postuanlotu zen, ea aurten sailkapenahobetzerik dagoen! mItxaso Gurrea > “Ni neu izatearen artea” mintegia“Beharrezkoak diren bitartekoak izanezgero, ez da zaila ‘gu geu’ izatea”Azaroaren 18tik 20ra “Ni neu izatearenartea” mintegia izango da KurtzioKultur Etxean, Itxaso Gurrearen eskutik.Parte hartzeko, azaroaren 11 bainolehen izena eman beharko da, 40 eurorentruke.—Gu geu izaten ikasteko hiru egunekomintegia antolatu duzue; hain zaila dagu geu izatea?—Ez, baldin eta beharrezkoak direnteknikak eta bitartekoak baditugu.Arazoa da ez dugula inoiz inteligentziaemozionalari buruzko hezkuntzarikjaso. Gure buruagaz oso deskonektatutagaude, eta askotan politikoki zuzenadena egitera behartua sentitzen gara. Etahorrek oso gutxitan bat egiten du pen -tsatzen dugunagaz.—Orduan jendarteak bultzatzen gaitugure buruari uko egiten...—Faktore asko dira. Hasteko errealitateazer den galdetu behar diogu gureburuari. Hainbat filtro ditugu: familiarrak,hezkuntzakoak, sozialak e.a.[sopela]Itxaso Gurrea sopeloztarra izango da mintegiaren arduradun«Gauza bat pentsatu,baina beste bat esaten dugu,eta beste bat egin»—Mintegian teknika horiek irakatsikodituzue?—Batez ere autoezagutza teknikak irakatsikoditugu, eta pentsamenduak nonenfokatu behar ditugun. Oso garrantzi -tsua da jakitea zein den gure burmuinarenfuntzionamendua; zelan sortzenditugun sentimendu eta pentsamenduak.Horren arabera bizitzarekiko jarrerabat izango dugu, eta askotan, jarrerahorren eraginez ondorioak jasoko ditugu.Artikulu batzuen arabera, etorkizuneangehien eragingo gaituen gaixotasunadepresioa izango da. Izan ere, batzuetangauza bat pentsatu, baina beste gauzabat esaten dugu, eta beste bat egin.Orduan, tailer hauen bidez, saia tzen garapertsonak aukera ezberdinetaz jabetzeneta koherente bihur tzen. mInfo+: www.autoestimapuravida.comUK 21

[berango]Auria Diharce eta Aitor Calvo > Mara-Mara“Normalean umeentzako tailerretan gurasoakkanpoan lotzen dira; gurean parte har dezakete”[plentzia]Miren Erkoreka > Olentzeroko antolatzaile-taldeko kidea“Olentzeroren bidez, euskal kulturaeta mitologia sustatzen dugu”Kopiak SALGAIUK aldizkariaren bulegoanMartikoena 16,2. solairuaAlgorta (Getxo)Mara-Mara topalekuagaz bateraheldu da ‘Slow mugimendua’Berangora. Aitor Calvok eta AuriaDiharcek sustatutako guneakhainbat ekimen antolatuko ditu,lau hankatan banatuta: ‘Slow’, ‘Enfamilia’, ‘Oreka’ eta ‘Txoko’.—Zer topatuko dugu Mara-Mara gunean?—Mara-Marak elkartzeko gunea eskainikodu, gehienbat familientzat eta umeen -tzat, baina heldu eta lagun-taldeei erezuzenduta egongo da. Goizetan familien -tzako jarduerak egongo dira (masajeak,reflexologia...). Hazkuntzarako guneaizango da, topalekua. Aurreko urteko iraileanhasi ginen proiektuagaz: gure bigarrenalabak lau hilabete zituen eta horrelakozer edo zer falta zela igarri genuen.—Tailerrak antolatuko dituzue, besteakbeste, ‘slow’ eta ‘en familia’-ren baitan...—Slow-ak erritmoa moteltzea esan guradu, bakoitzak behar duen erritmoa bila -tzea. Tailer ‘slow’ak izango dira, alegia, tailerlasaiak, familian egitekoak, bakoi tzakbere erritmoan egiteko... Normaleanumeentzako tailerretan gurasoak kanpoanlotzen dira, eta ezin dugu eurekaz jolastu.Gurean, gurasoak ere gonbidatuta daudetailerretan parte-hartzen. Taldeak osatubarik daude, baina programan martitzeneta eguenetan 11:00etatik 14:00etarajarri ditugu tailer horiek. Bi edo hiruurtetik gorako umeentzat, bestalde, tailersor tzaileak antolatu ditugu: musikaterapia,zirkoa, mozorrotzekoak, dantza...mundu magikoko tailerrak! Arrastietanfamilientzako tailerrak ere egongo dira,martitzenetan hazkuntzarako talde batizango dugu Taupadagaz e.a.—’Oreka’-n zer landuko duzue?—Eskola-kontuetan seme-alabak lagun -Lantzarte auzoko 9. zenbakian dago Mara-Marako lagunen lokalatzeko, ikusten dugu gurasoek faltanbotatzen dutela osagarri bat. Ez diraeskola partikularrak, baizik eta taldeangustura egotea, ikastearen gogoeta eginez.—Eta azken hanka ‘Txokoa’ dugu...—Aloka daitekeen txokoa ere izango daMara-Mararen lokala: lagunakaz afariedo bazkariak egiteko, ospakizunak...Eguenetik domekara alokatzeko aukeraegongo da; gauerdira arte. mInfo+: www.mara-mara.comParte hartu gura baduzu, Goñi Portalen eman dezakezu izena: 946 775 541Oraindino nahikotxo falta zaigu Olen -tzeroren bisita jasotzeko, baina Plen -tzian, azaroan hasiko dituzte antzezpenerakoentseguak. Hainbat belaunaldikoauzokideakaz batera, antolatze lanetanibiliko da Miren Erkoreka.—Zelan hasi zineten Olentzeroren an -tzezpena antolatzen?—Orain 28 urte hasi ginen, nik 11 urtenituen garai hartan, eta 25 bat umekparte hartu genuen. Olentzero-panpinaegin, eta kalejira egin genuen herrikoauzoetan. Gotzon Pérez Laraudogoitiaksortutako txistulariakaz eta gurdiagazjoan ginen. Arrakasta izan zuenez, urtezurte errepikatu genuen.—Eta apurka-apurka antzezpena haztenjoan da...—Bai, hasieran jentilak batu genizkion(txikiteroen arropa erabiltzen genuen).Ondoren hankapaluak sartu genituen,dolmena, musika, lamien dantza, sorginak,koreografiak... Narratzailea sartzeaere erabaki genuen, eta azkenean ipuin -txo bat asmatu dugu. Urtez urte ezaugarriakgehitu dizkiogu. Izan ere, Olen -tzeroren istorioa kontatzeaz gain, euskalkultura eta mitologia sustatzeko aukeraona izan zitekeela iruditu zitzaigun.«100 bat pertsonakparte hartzen du, eta herriosoari zabalik dago»Gainera transmisio hori modu tradizionaleanegiten dugu: ahozkotasunarenbidez eta modu antzeztuan.—Herria nahiko inplikatu da, ezta?—Bai, 100 bat pertsonak parte hartzendu, belaunaldi ezberdinekoak. Herriosoari zabalik dago, edozeinek parte hardezake. Herritarren konpromiso barikez dago Olentzero antolatzerik, eta zo -rionez, momentuz belaunaldi barriakere inplikatu dira. mAlangokoOsasun Zentroaren alboanUribe Kostako aldizkariaren ekoizpena22UKUK 23

[herriak]Urr. 24 - Aza. 11[agenda]XV. PERRETXIKO ASTEAABIAN DA PLENTZIANPerretxiko astea ospatuko dute Plentzianurriaren 24tik azaroaren 6ra arte. Hamabosturtez ospatu dute, eta hainbat ekimenantolatu dituzte: aste osoan argazkierakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxean,azaroaren 2 eta 3an hitzaldiak antolatudituzte eta azaroaren 6an, barriz, egunhandia ospatuko dute. Besteak beste,perretxiko dastatzeak eta lehiaketa egongodira.TXINERAZ BERBA EGINGURA DUZU PLENTZIAN?Goñi Portalek eskainiko duen ikastaroariesker, txinatar hizkuntza ezagutzeko aukeraizango duzu. Urrian eman behar da izena, etaeskolak azarotik ekainera arte egingo dira,barikutan 17:00etatik 19:00etara. Errol datuek120 euro ordaindu beharko dute, etaplentziar ez direnek, barriz, 140. Halaber, ar -gazkigintza-ukituak egiten ikasteko tailerraere antolatu du Goñi Portalek. Azaroan izan -go dira eskolak, KZgunean, 15 euroren truke.ETXEBIZITZEN INGURUANGALDEZKA URDULIZENEtxebizitza arloan herritarren beharrizanakzeintzuk diren ezagutzeko asmoz, UrdulizkoUdalak galdeketa abiatu du. Ikerfel enpresada galdetegiaren arduraduna, eta hainbaturduliztarri telefonoz deitu diete, euren iritziajasotzeko. Udalaren arabera, inkesta honenbidez, udal plangintza herritarren kezka etaeskaeretara egokituko dute.MANKOMUNITATEABazen behin... Uribe Kostako XIV. Ipuin Lehiaketa!Euskaraz idatzitako ipuin lehiaketaantolatu du hamalaugarrenez UribeKostako Mankomunitateak, 8 eta 18 urtearteko gaztetxoentzat. Barrika, Gorliz,Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizenbizi edo bertako ikastetxeren batean ikastendutenek izango dute aukera partehartzeko. Gazte bakoitzak lan bakarraaurkeztu ahal izango du, eta gaia libreaizango da.Bost kategoria zehaztu dituzte: lehenhezkuntzako 2. zikloa (lanen luzera 1-38 eta 18 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango duteorrikoa), LH 3. zikloa (2-4 orri), DBH1. zikloa (3-5 orri), DBH 2. zikloa (3-6orri) eta 16 urtetik gorakoentzat (4-8orri). Ipuinak azaroaren 11 baino lehenaurkeztu behar dira, Mankomunitatekoegoitzan. Bestela, Kultur Etxeetan ereuzteko aukera egongo da. Trukean,parte-hartzaileek hainbat sari izangodituzte zain: lehenengo hiru kategorietakotxapeldunek dirua jasoko dute, etabeste bi kategorietakoek, barriz, ordenagailueramangarri bana. mZuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: agendauk@aldizkaria.biz • Tf. 944 911 337ERAKUSKETAKGETXO4Bosteko. Urriaren 31 arte,Algortako Torrene aretoan.LEIOA4Bosteko. Azaroaren 3tik aurrera,Kultur Leioan.PLENTZIA4Perretxiko Astea. Azaroaren 6arte. Goñi Portalen.GORLIZ4Ibaialde. Azaroaren 10etik aurrera.Erakustaretoan.ERANDIO4Erandioko V. Argazki Lehiaketa.Azaroaren 11 arte. Astrabuduko JosuMurueta Kultur Etxean.ANTZERKIAGETXO4Nelson Calderon kolonbiar ipuinkontalaria. Urriak 27, 18:00etan.Villamonteko haur-liburutegian.GORLIZ4Zirika Zirkus. Urriak 29,18:00etan. Gazte Topalekuan.ERANDIO4Zoo. Urriak 29, 19:30ean.Altzagako azoka zaharrean. 5 euro.4Amor al fresco. Azaroak 5,19:30ean. Astrabuduko KulturEtxean. 2 euro.LEIOA4No me hagas daño. Azaroak 4,20:30ean. Kultur Leioan. 12 euro.SOPELA4Kontu kontalaria. Azaroak 6,18:00etan. Kurtzio Kultur Etxean.4JardunaldiakLutxanako gudari buruzko jardunaldiakDuela 175 urte gertatu zen Lutxanako guda, 1836an, Karlistadetan.Bilbora iritsi aurretik guda garrantzitsua gertatu zen eta jardunaldiakprestatu dituzte gertakariari buruz gehiago ikasi guran. Berbots Eran -dion Euskaraz taldeak antolatu ditu eta azaroaren 2tik 4ra izango dira.Hiru egunetan ikusgai egongo da Altzaga ikastetxeko umeek eginda -ko erakusketa, baina barikuan, hilak 4, izango dira ekintza nagusiak,bi hain zuzen. Batetik, Aitzol Altuna historialariak Karlistak eta inde -pendentistak Lutxanako gudan izenburudun hitzaldia eskainiko duAltzagako erakusketa gelan, 19:30ean. Bestetik, Tapia eta Leturiakkontzertua eskainiko dute azoka zaharrean, 22:30etik aurrera.• Non: Altzagan • Noiz: Azaroaren 2tik eta 4raMUSIKAGETXO4Aste Korala. Urriaren 26tik 28ra,19:30ean. Algortako El Redentorelizan. Doan.4Mastretta Sextet. Urriak 29,20:00etan. Areetako Andres IsasiMusika Eskolan. 8/10 euro.BERANGO4Xabi Aburruzaga & Band. Urriak29, 19:00etan. Berango Antzokian.Tapia eta Leturiak kontzertua eskainiko dute azaroaren 4anLEIOA4Kroke eta La Musgaña.Azaroaren 11n, 21:00etan. KulturLeioan. 22 euro.ZINEMAGETXO4Zineforuma: Los colores de lamontaña dokumentala. Urriak 26,19:00etan. Algortako Kultur Etxean.4Zine-kluba: También la lluvia.Urriak 28, 21:00etan. Andres IsasiMusika Eskolan. 2,90 euro.4Kung Fu Panda 2. Urriak 30,17:00etan. Areetako Andres IsasiMusika Eskolan. 2,10 euro.SOPELA4Sukalde kontuak. Urriak 28,19:30ean. Kurtzio Kultur Etxean.Doan.LEMOIZ4Betizu eta xangaduko misterioa.Urriak 29, 18:30ean. Kultur Etxean.BERANGO4Zigortzaileak. Urriak 30, 18:30ean.Berango Antzokian. Doan.BESTEAKERANDIO4Areatzara urteera. Urriak 29.Erandioko mendigoizaleak taldeakantolatuta.4Urederraren iturburura argazkiurteera. Urriak 31. Takolos RadioKlubak antolatuta.GETXO4Tailerra: Kolonbiako mitoak etaelezaharrak. Urriak 28, 18:00etan.Algortako Kultur Etxean. Doan.4Tailerra: Kolonbiakogastronomia. Urriak 29, 11:00etan.Areetako La Sartén de Cordelerían. 5euro.4Tailerra: Kolonbiako dantzak.Urriak 29, 18:00etan. AlgortakoGeltokia plazan. Doan.GORLIZ4Sabel Dantza ikastaroa. Azaroak5, 19:00etan. Gazte Topalekuan.BERANGO4Perretxiko Eguna. Azaroaren 11nurteera perretxikoak biltzera eta 12anerakusketa.24UK UK 25

[berbetan]Taupadaka minduta zeudenak esnatu zituen Bilboko Errekalde auzoko eraikin magiko batek orain 13 urte. Eskuak batuzeraiki zuten, irribarrez, kolorez, musika goxoaren erritmora. Garabien beso luzeek hormak, rokodromoa, eszenatokia etaantzerki gelak bota zituzten irailean. Hala ere, Kukutzako oihartzuna inoiz baino biziago dagoela erakutsi dute azkenhilabeteotako mobilizazioek. Badaude eraikin baten jabe izan barik erabiltzea delitu dela uste dutenak. Ez da hori AritzGardoki (Bilbo, 1983) eta Igor Uriberen (Bilbo, 1981) iritzia. Kukutzako Asanbladako eta Okupazio Bulegoko kideak dirahurrenez hurren. Utzarazpenaz, egoera sozioekonomikoaz, okupazioaz eta proiektu autogestionatuez berba egin digutegazte bilbotarrek; baita horren guztiaren atzean ezkutatzen den herri iraultzaz eta ametsen indarraz.Igor UribeAritz GardokiOkupazioa ez da delituaTestua: Maitane Nerekan / Argazkia: Asier Mentxaka—13 urte beteta zituen Gaztetxeak;asanblada-dinamika, tailerrak, musikajaialdiak,hainbat talde... bat-bateanzurrunbilo itzela sortzen da, medioetanoihartzun handia duena: kaleratzea,erresistentzia, Ertzaintzaren jarrera,Azkunaren erantzuna... Denbora tartebat pasa denean, zelan ikusten duzuebizitakoa?A.G.—Gauza bat beti izan duguna presenteeta kanpotik etorritako brigadistekkomentatu digutena da, ikusita uztaileaneta abuztuan bertan egon ginela 24orduz oporrik hartu barik eta egoeralarrian, beti irribarretsu egon garela. Osoarraroa izan da eta gu behintzat horrekingeratzen gara. Oso ondo pasa dugu denborahonetan, ez bakarrik 13 urteotanbaizik eta azken prozesu honetan ere bai.Une latzak bizi izan ditugu, baina osoaberasgarria izan da gure artean ezagu -tzeko, antolakuntza arloan gehiagosakontzeko eta asanbladak aurrera eramatekometodologian sakontzeko. Nikbehintzat oso aberasgarria ikusten dut.—“Gaztetxea gara” eta “Kukutza aurrera”mezuak Euskal Herri zein mundu30UKmailako eztabaida bihurtu dira. Zer ga tikuste duzue sortu dela fenomeno hori?A.G.—Egoera sozioekonomikoak la -gun du egin du. Orain gutxi Udal hauteskundeakizan ziren eta eraldaketasozioekonomikoaren eztabaida mahaigainean zegoen. Nik behintzat uste dutKukutza okupatutako gunea denez etajabego pribatuaren kontra egiten duenez,asko egin duela azpian zegoen auziaazaleratzeko. Bestalde, azken 13 urteotanlan askotxo egin dugu eta asko saiatugara komunikazio arloan dana beharbezala kaleratzeko. Nazioartetik jendeasko hurbildu zaigu gurekin lan egitekoprest; eratu diren harreman horiek guztieklagundu dute auzoan, Bilbon,Bizkaian, Euskal Herrian, EspainiarEstatuan eta Europan eztabaida pizten.—Espero zenuten erantzun hori?.A.G.—Hasieran agian ez. Nahi genuen,baina ez genuen espero. Euskal Herrimailan Gaztetxeen alde genituen manifestazioerreferentzialenak Euskal Jai etaBilboko Gaztetxearena ziren. Aurtenjende gehiago egon da Kukutzako manifestazioanBilbokoan baino. Horrek esannahi du, edo gehiago garela Bilbon edojende askoz gehiago dagoela Gaztetxeendefentsan eta eraldaketa sozioekonomikobaten alde.—Erantzuna ikusita ausartuko zinateketeesaten iraultza garaian bizi garela?A.G.—Kukutzan ikusi dugu eta bestegertaera askorekin ikusten ari gara.“Uztailean eta abuztuan bertan egongara 24 orduz egunero, baina betiirribarretsu; horrekin geratu gara”Azken hilabeteetan, M-15 mugimendua,Bilduren zurrunbiloa... gauza askomugitzen ari dira mundu osoan.Teknologia berriek gainera, lagundudute ondo egindako lana zabaltzen etamobilizazioetara gero eta jende gehiagoekartzen.UK 31

[fotografia][ekogune]BizikletaEuropako Mugikortasun Iraunkorraren astea aitzakia hartuta,lehen argazki lehiaketa ospatu barri du Ekogunek. Gaia “bizikleta” izan da,eta Uribe Kostako argazkilariek ez ezik, Estatu osoko 150 lagun baino gehiagokparte hartu du. Irabazlea Mikel Planells izan da,‘Cuesta abajo’ argazkiagaz (37. orriko goialdean ikus dezakezu),eta lanek kalitate handia izan dutenez, beste hiru sari sortu behar izan dituzte.UK-ra argazki bilduma txikia ekarri dizugu, baina erakusketa osoa ikusi gura baduzu,zain izango dituzu urriaren 24tik 30era Gorlizko Kultur Etxean,eta azaroaren 7tik 15era Plentziako Goñi Portalen.Argazkiak: Ekogune34UKUK 35

[fotografia][ekogune]36UKUK 37

[fotografia][ekogune]38UK UK 39

[sakonean][mankomunitatea]Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea > Osoko Batzorde barriaHerri txikiak, zerbitzu guztiak;Mankomunitatean 1989tik ari dira laneanBarrika, Berango, Gorliz, Lemoiz,Plentzia, Sopela eta Urdulizekosatzen dute Uribe KostakoZerbitzu Mankomunitatea. Bainazein da bere zeregina? OsokoBatzordearen osaketa aldatu barrida, goazen hobeto ezagutzera.Uribe Kosta ez al dute osatzen gure eskualdekoherri guztiek? Gauza bat da Uribe Kosta,eta bestea Uribe Kostako Zerbitzu Manko -munitatea. Askok ez du ezagutzen ere.Zergatik sortu zen, zertarako? Zein da bereegitekoa?Lemoiz eta Berango arteko herriek osa -tzen dute Zerbitzu Mankomunitatea:Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Urduliz, Barrika,Sopela eta Berangok. Herri txikientzat benetanzaila da hainbat zerbitzu eskaintzea, ezdaukate-eta herri handiek beste baliabide.Gizarte ekintza arloan zerbitzu hobea emanzitekeen batera, horregatik elkartu zirenzazpi herriak 1989an.Hasieran oinarrizko batasun sozialazen, Mankomunitatea 1992ko martxoaneratu zen juridikoki. Gizarte ekintza etakontsumo arloetan lan egiten zuen orduan;apurka eta urteek aurrera egin ahala, bestearlo batzuk jorratuz joan da. Gaur egunhainbat sail dago: gizarte ekintza eta iraunkortasunadira handienak eta menpekoazpisailak dauzkate. Gainera, euskara, berdintasunaeta kontsumo sailak daude.Sail gehienetan sartzen dira herriak,baina euren kabuz ere gauza ditzaketeekintza zehatzak arlo batzuetan.Aipatzekoa da gizarte ekintza eta kontsumoarenkasuan, ordea, Mankomunitatekoteknikariak hurbiltzen direla herri guztietara,herritarrei zerbitzu hobea eskainiasmoz.Osoko Batzordeari dagokionez, zazpiudalerrietako 15 zinegotzik eta alkatekosatzen dute, biztanleriaren arabera banatuta:hiru ordezkari dauzkate Berango,Sailak: zerbitzusozialak,iraunkortasuna,berdintasuna, euskaraeta kontsumoaGorliz eta Sopelak, bi Plentzia etaUrdulizek eta bana Barrika eta Lemoizek.Udabarrian egin ziren azken udal-hauteskundeak,ondorioz, MankomunitatearenOsoko Batzordea erabarritu dute. Orainbi aste eratu zituzten arlokako batzordeak.Presidente barria da Anabel Landa,Berangoko alkatea. Zortzi boto lortu zuenberangoztarrak eta Isabel Zarauza plen -tziarrak 2; beste hiru boto zuriak izanziren; 15 kidetik 13k eman zuen botoa.Mota askotako ekintzak garatzen ditu,batzuk zehatzak eta ikusgarriak, beste ba -tzuk ez horren ikusgarriak (zerbitzu sozialake.a.). Iraunkortasun arloan, adibidez,Saria jaso du Ukanauto proiektu barriakezagunak dira Bizimeta bizikletak alokatzekozerbitzua edota olioa birziklatzeko gailuak.Baina bi egitasmo aitzindari garatzenditu Mankomunitateak: bizikleta elektrikoeta auto mailegua. Ukanauto izena daukabigarrenak, ibilgailu partekatu zerbitzuak;hibridoak edo erregaidunak aloka daitezkeeta DEIA Hemendik Berrikuntza sariaMANKOMUNITATEARENOSAKETA:• Ainhoa Malaxetxebarria (Gorliz): Bildu• Alain Goldaraz (Sopela): Bildu• Anabel Landa (Berango): EAJ• Arantza Etxebarria (Gorliz): EAJ• Dolores Malo de Molina (Berango):PP• Isabel Zarauza (Plentzia):Independentea• Itxaso Martín (Gorliz): EAJ• Izaskun Zubiaur (Berango): EAJ• Javier Bilbao (Urduliz): EAJ• Javier Martínez (Barrika): Bildu• Jose Ignacio Olea (Urduliz): EAJ• Ramón Anasagasti (Plentzia):Independentea• Saioa Villanueva (Sopela): Bildu• Teresa Fernández (Sopela): PSE• Unai Andraka (Lemoiz): EAJlortu du.Herri txikiak izanagatik beharrezkozerbitzu guztien jabe izan behar dute,bide horretan dabil Mankomunitatea.Horregatik bulegoa aldatu gura dute legegintzaldihonetan, zerbitzu osoagoa etahobea eskaintzeko. Norbaitek esan zuenez,baliabide txikiak, ideia handiak. mAnabel Landa > Uribe Kostako Mankomunitateko presidentea“Egoera kontuan hartuta, iraunkortasuna bultzatu behar dugu,baina arreta berezia ipini behar diogu gizarte ekintzari”Datozen urteotangaratu beharrekohainbat ideia dauka buruanpresidente barriak—Sailkako batzordeak eratzekotandaudela, zelan aurre egitera zoaz presidentziari?—Ilusioagaz, Mankomunitateak askoematen du, baina beste asko ematekodauka. Udal desberdinak daude, bainasuposatzen da antzeko arazoak dauzkatela.Udaletan alde politikoa egon daiteke,baina hemen arlo zehatzetako ekintzaketa arazoak konpontzen ematen dugudenbora gehien. Egungo egoera eta krisiakontuan hartuta, iraunkortasunabultzatuz jarraitu behar dugu, bainaarreta berezia ipini behar diogu gizarteekintzari, hobetu beharrean egoera okerreradoa-eta.—Landa eremuan zerbitzu sozialakindartu gura ei dituzu?—Kukullaga baserriagaz gertatu denaburuan, landa eremuaren argazkia eginbehar dela uste dut, eremu horiek zelandauzkagun eta zer behar duten jakiteko,batez ere adinekoei dagokienez.—Bestelako arloetan, zer asmo edoideia daukazu?—Oraindino sailkako batzordeak osa -tzeke daude eta zehaztasunik ez daukat.Lehenik egoera aztertu, eta ondoren erabakibeharko dugu. Dena dela, argidago gauden lokal hau txiki lotu dela,zerbitzua haziz joan delako. Urdulizeraaldatzeko asmoa daukagu, eta uste dutlegegintzaldi honetan gauzatuko dela.Horretarako beharrezko dirua dabordukoaurreztuta dauka Mankomunitateak,urtez urte gorde du-eta. Helburua da zerbitzuakera egokiagoan ematea. Arloetakogai zehatzei buruz ideiaren bat badaukat,baina kontseiluak eratu, martxa hartu etaegoera aztertu arte ezin zehaz dezaket ezer.Iraunkortasun arloan agian errazagoa daargazki orokorra egitea, baina zerbitzusozialen kasuan ez da horren erraza, per -tsonalagoa da eta. m46UK UK 47

[liburuak]Auzo lanean, herria eginezAuzolanaren kultura: bizirik beharrerakoeta harremanetarako sistema[kirola]Dimas Ramos > Getxo Atletismo taldea“Pistako obrak direla eta, 150 federatutik55era igaro gara; eta umeak, 90etik 12ra”44UK“Antolatuta dagoen herriak bere bilakaeraneragiteko gaitasuna du, bere etorkizunagidatzeko ahalmena”. Ideia horretatikabiatuta jaio da UK-ko 201. zenbakiankultura atalean aurkeztu genuenAuzolan ekimena eta ideia horretatikabiatu da Jasone Mitxeltorena nafarraren“Auzo la naren kultura- Iraganaren ondarea,orainaren lanabesa, etorkizunarengiltza” liburua idazteko. Urte bian EuskalHerrian diren auzolan esperien tzien inguruanikertu du Mitxeltorenak; horiek aurkezteazgain, gaur bizi dugun krisi sozioekonomikoariaurre egiteko tresna bezalaaurkeztuko du herritarren arteko elkarlana.Txalaparta argitaletxeagaz argitaraeman du lana eta 22 euroan salgai dago“Auzolanari duen balioa”aitortu gura izan dioMitxeltorenak liburuagazliburu-dendetan. Bai liburua aurkezteko,baita Auzolan ekimenaren zabalpena egitekoEuskal Herriko txokoetara hurreratukodira ekimenaren bultzatzaileak,baita Uribe Kostara ere.“Auzolanari duen balioa aitortu” guraizan dio idazleak: “Talde garela sentitzeak,gure beharrak asetzeko talde-lanean aritze-liburuakScannerLeire BilbaoSusaPoesia euskaldunadastatzeko aukera emangodizu beste behin ere LeireBilbaok. Bere bigarren lanhonetan poesia landuagoaaurkituko duzu. Sei ataletanbanatuta dago liburua, gaienarabera. Familiaz, gizarteazzein esperientzia pertsonalezhausnartu du Bilbaok.Txalapartak argitaratu du Mitxeltorenaren lanaak ematen duen aukeraz ohartzeak”.Herrietako azpiegiturak eraikitzeko, hezkuntzasistema euskalduna abiarazteko,herri eta auzoetako jaiak antolatzeko...gure herrietako hainbat esparrutan erabiliizan dugu auzolana euskaldunok.Baina, auzolana beharrak asetzeko tresnabaino askoz gehiago dela azpimarratugura izan du Mitxeltorenak lan honegaz:“Lan egiteko eta inguruarekin harremanakizateko jokamolde jakin bat da auzolana”.Atzera begiratuz etorkizunari aurre egitekotresna bezala aurkeztuko du auzokideenarteko elkarlana. mInfo+: www.auzolan.infoArgi-itzalen neurriaXabier ArtolaElkarPoesia doinuagaz idatzitakokontakizunak batu ditu Xa -bier Artolak. Istorio samurbe zain gordinak: gerrakurrundutako anaia biki entragedia, euren etor kizu nazzalantzan dauden maita leenpentsamenduak... Inten tsi ta -tea eta indarra transmititzenduten kontuak.1956. urtean, oztopoen 3.000 metroko espezialitatean Europako errekorra lortu zuen RamosekSei hileko konpromisoa hartu zuenDimas Ramos-ek Getxoko Atletismo taldearenzuzendaritzara heldu zenean.Honezkero 26 urte daroa postuan, eta taldeaatletismoaren mailarik goreneankokatzea lortu du. Baina Fadurako pistakoobrek gogor kolpatu dute taldea.—Azkenean atletismo pista barria zabaldukoda Faduran... irrikan egongo zara!—Bai, azaro erdialdean erabiltzeko prestegongo da. Ia urte bi igaro dira... 2009.urteko abenduaren 8an pista itxi zen, etahitzarmenaren arabera, 6 hilean amaituaegon behar zuen. Eta 23 daroaguz... Itxieta lau hilera oraindino obrak hasi barikzeuden, eta obrak hain txarto egin zirenez,ia-ia dena barriro antolatu behar izangenuen.—Horrek taldean eragin nabarmenaizan du...—Noski, kontuan hartuta zenbat urtedaroagun pista horregaz, Getxok atletismoanduen indarra... Estatu mailan,recordman bat dugun talde bakarra gara;Ignacio Sola. Espainiako hirugarren izangara, ohorezko mailan urte asko egongara... Eta Durangoraino joan behar izatealehiatzeko... Errugby zelaian entrenamenduakegin daitezke? Ezin dira altuerajauziakegin, ezin da pertiga erabili... aterakontuak!—Federatuen kopuruan igarri duzue...—Bai, 150 bat federatu izatetik 55 izateraigaro gara. Umeetan, 90 genituen le -«Tartana, pistak izangoduen material barria,munduko onena da»hen, eta orain 12. Eta azkenean kantitateakalitatea da; 100 ume baditugu, 10 korrikalarion sortzeko aukera dago...—Emaitzagaz behintzat pozik lotu zarete?Kolore berezia du gainera... urdina!—Bai, pozik gaude, oso polita gelditu da.Gainera erabili den materiala, tartana,munduko onena da. Arazo bat dago bakarrik:pistak dituen marrek nahasmenasortzen dute. Kolorea Álvaro Gonzálezzinego tziak hautatu zuen; berak eta alkateakegindako lana eskertu gura dugu. mUK 45

[elkarrizketa][ohidanlez]Jon Ander Alcalde Etxeandia > garagardogilea“Gurea ez da garagardo freskagarria nireustez, dastatzekoa baizik”Etxeandia garardaua ekoizten duJon Ander Etxeandiak Urdulizen.Afizio moduan hasi eta dabordukosaltzen hasi da eskualdekozenbait taberna eta dendatan.Bost garagardo mota egiten ditu,probatu gura?—Garardaua egiten duzu, zergatik izenhori?—Kutsu lokala emateko, inguru honetanardaua eta sagardaua esaten baita.Gainera, garagardoa hitza neologismoada, hemen zerbeza esan zaio beti.Erakartzeko ere balio du.—Zelakoa da?—Bost mota ditugu, normalean lau egitenditugu eta bosgarrena urtean behin.Europan oso gauza normala da garagardoarifruta sartzea eta guk basaranakazegin dugu azken hori; Libe izena ipinidiogu eta kupelean lau hilabete beharditu. Beste laurak urte osoan egiten ditugu.Batetik, Lauaxeta garardau baltza.Bigarrenik Mattin Pirata, horia da bainaalkohol asko dauka, bederatzi gradu.Hirugarrenik Mari dugu, horia normala,eta laugarrenik Antzonekoa, ilunagoa,zapore gogorragokoa. Gainontzeko garagardoekbaino zapore sakonagoa daukategureek, nire ustez ez da garagardo freskagarria,dastatzekoa baizik.—Eta zer berezitasun dauka zuen garagardoak?—Batetik, gurea malta da %100. Maltagaragarra edo gariarena izan daiteke,garagardo industrialek %10 izaten dumalta, eta gainontzekoa beste fekula ba -tzuk izaten dituzte: arroza, artoa edopatatarena izaten dira. Gureak ez, gureamalta da. Bestetik, esan behar da garagardomota bi daudela: lager eta ale. Le -46UKhena da normalean hartzen duguna,horia. Ale estilo zaharragoagaz egiten du -te, antzinako legamiakaz. Antzinako erahau berreskuratu gura dut.—Ontzeko zenbat denbora behar dugarardauak kontsumitu aurretik?—Horiak hilabete behar du gutxienez,ilunagoek denbora bat gehiago eta Libeklau hilabete. Baina asko irauten dutegero, ondo gordez gero. Ardoa bezala.Garrantzitsua da ondo zaintzea eta berotanez ipintzea.—Eta erraza al da garagardoa egitea?—Infusioa da. Malta txikitu, infusioaegin eta muztioa ateratzen da. Gerolupuluagaz irakin behar da eta hortikPlentziako ur-azpiko bodegan sartu ditu garardau botila batzuk lau hilabetezaurrera ardoaren prozesu bera du, bainalaburragoa: fermentatu behar du eta geroondu. Altzairuzko kupeletan egiten dagaur egun, bertan egiten du garagardoak15 egun, eta beste 15 botilan, ontzeko;bertan egiten du gasa, txanpaina egitekometodoa esaten zaio, gas naturala da.Esperimentu batzuk ere egiten nabil.“Etxean txakolina eta sagardoa egiten genuen,eta nik garagardoa ere bai;horretaz bizitzeko aukera ikusi nuen”Batetik, egurrezko kupelean egiten arinaiz garardaua. Bestetik, Plentziako urazpikobodegan sartu dut apur bat, eazer gertatzen den.—Nolatan zabiltza honetan?—Etxean txakolina eta sagardoa egitengenuen, nik garagardoa ere bai. Horretazbizitzeko aukera ikusi nuen. mFredi PaiaDenpore eta aroTelebisinoti esaten doskue denporaona eta txarra daozela. Eguzkik urtetendaunen denpora ona da eta auri badaragoio,ostera, txarra. Edadekok baie, sasoinsasoiko in ber daule dineude, larreko eguzkiklurreri eragineko itzebagi eta noz ureztatukoitxedoten ihertu dakezan landareriadi.Gure eskualden denpore eta aro berbakibilten direz auskere batuz eguraldi deretxonariesateko. Denpora ona esaten dako,eztait telebisinon eragin hutsez ala eurretibere holan zalakon, hedoi bako egun eguzkitsuri,eguzki zuriko egune bere ixen leitikena,argitesun handiko geue deskribidutekoirergi zuriko aitatzen dan lez. Denporale,barrez, auri, kaskagaragar edo abazuze etorteriesaten dako. Aro berbek, zeruti datorrenazganera, beste gauze betzuk hartzen dauzkontuten. Ereiteko aro ona esakunek lurrarentenperature, urtaro, irergi edo uren egoerenahi eguzkin ganeko informazino emotendeusku. Ixen bere, beharren bat itekoaro ona egotek, horrek baldintza duztikbetatuten direzela esan gure dau.Hedoi arteti urteten dauen eguzki golperibetzuten, eta sargoriri bestetan, eguzkitxangota dineutse aitite amamek. Eguzkikerraz erreten daun azalari azal zuri esatekojasa badekotsegu bere, azal urdin dineutseedadekok. Arrutze zuringokaz erremedioiten osten amak erreten nintzanen, ixen bere,beti ixen naz azal urdineko. Horrez ganerabero larri esateko usadio bere sano zabaldutedau gure eskualden, bero handiko eguneriesateko. Baso nahi menditen beharrenibilikok, abarobako lanetan jasan deudezanauri, bero larri, kaskagaragar edo haxeteriesateko hamakatxu hozbero pasa duz botatendeude, lehengo sasoik gogon deukezala.Eguzki lamatan egote, eguzkik beten jotendaun lekun egote da. Lemuxen, eguzkipendeskantsun egoteri, katun glorin egote gei -tzen deutse gure lekuko batek.“Batuz tximista danari justuri deretxo Uribe Kostatik Sollubeko bizkerretara”«Lemuxen, eguzkipeandeskantsun egoteri,katun glorinegote geitzen deutsegure lekuko batek»Batuz ekaitza esaten dakonari hedoi alatrugonade esaten dako guren. Batuz tximistadanari justuri deretxo Uribe KostatikSollubeko bizkerretara. Atxine itzeltasuneemoten iaun justurik, eta etxe jo ze dein,edo jo ezteko, axkore iminten zan etxekotailetuko gailurren azpin, duru beradi eukala.Ziri-miri berbe baten baizen giautanbatun badu bere, auri-ugerra dineutse gureedadeko gehienek ortureko balio ez daunauriri. Indertsuau jausten danari euri-lanparraeta horti gora zaparrade edo etxala botaentzun duz aldea-etxetan. Zeruti lehi intedatorren ureri kaskagaragarra dineutseGetxoti Barrikera eta abazuze Lemuxe inge-run. Uden botaten badau harri deretxo,beste barik.Goxen lantzarrak estalduten dauzen urmintzeri errusio edo garo esaten dako.Haxek aitatzen hasite, esan ber du hamakauzen mueta ezbardin batun duzela. Eurenarten arrarona Gorlizen entzun nendun,iper haxeri esateko Genaro haxe esateutsenhango fameli betekok. Euren etxeti iperreradau Genaron etxe, eta iper haxe handi datorrenlez, hori uzena emoten deutse haxeri.Ikus zengien modure, haxek uzen sanoezbardinek koxten deudez, etxe bakotxeneurek ulertuteko modurik argienen esaten -tse ta. Ezpabere, iperreko haxe hotzari esatekoiper-haxe, norteko-haxe, leiaxe, haxe berdeeta haxe baltza berbak ibilten direz. Hegohaxeri, ostera, haxe-iherra, herriko- haxe,enbra-haxe... esaten dako. Mendebalari bendabala,itsosoko-haxe nahi gallegu-haxe dere -txo. Akabateko, sortaldeko haxeri frantsesaeta matacabras esaten entzuten ixen dot. mUK 47

[badaukazu non aukeratu]Taberna eta jatetxe asko dugu gurean. Gida honetan aukeraketa xumea aurkeztugura dizugu, aniztasuna albo batera utzi barik, eta gozatzen has zaitezen.[pintxotan]Erraza eta goxo-goxoaPikillo piperrez betetako antxoakPintxoa egiten hasi orduko beharrezkoa da antxoa ondo garbitzeaZure taberna edo jatetxeahemen agertzeagura baduzuipini gugaz harremanetan:94 491 13 37publiuk@aldizkaria.bizPintxo goxo-goxo prestatzeko, ba -tzuetan ez da beharrezkoa lar konplika -tzea eta errezeta zailak ikastea. Betikopintxoek arrakasta izaten dute gurean,eta gehienek, gainera, ez dute lan handirikeska tzen. Portu Zaharreko lagunekale honetarako prestatu diguten pin txoadugu horren adibide argia: pikillo piperrezbetetako antxoa.Zartagina hartu baino lehen, fun -tsezkoa den urratsa egin beharko dugu:antxoak ondo garbitu. Horretarako,burua eta erdiko hezurra kendu beharkodiegu, eta ezkatak garbitu. Ondoren,antxoa bat hartu, eta azala beherantzjarriko dugu. Gainean pikillo piperrajarriko dugu, eta txapela legez beste an -txoa bat jarriko dugu. Goiko antxoarenkasuan, azala gora begira utziko dugu.Irin-arrautzetan sartu beharko duguhorren ostean, eta amaitzeko frijitukodugu. Frijitu eta gero, aukeran, antxoaklehor tzeko-paperaren gainean utz ditzakegu;horrela, beharrezkoa ez duen olioabotako du. Amaitzeko, ogi xerra batengainean jarriko dugu, eta dekoraziolegez, pikillo piper zati bat jar dezakegupintxoaren gainean, gura dugun formaemanez, eta kitto!Pintxo honen sekretu bakarra erabiltzendugun antxoa mota da. Tamainaertaina izan behar du; ez oso handia ezoso txikia. Eta Kantaurikoa baldin bada,askoz hobeto! mOsagaiak: antxoa bi, pikillo piperra,irina, arrautza, olioa eta ogia.[zure iragarkia hemen][zure iragarkia hemen]Zure taberna edo jatetxeahemen agertzeagura baduzuipini gugaz harremanetan:94 491 13 37publiuk@aldizkaria.biz48UKUK 49

[horoskopoa][komikia]URAt(Abenduak 21 urtarrilak 19)Urtea badoa aurrera eta atzeanlotzen ari da uda goxoa. Lasterbatean dator San Martinekohozkirria, baina txorizo etaodolosteagaz bapo berotuko zara.OTSOAt(Urtarrilak 20 otsailak 18)Gernikako azken astelehena alaazkenaurrekoa egingo duzu, betikolegez? Biharamunean astelehen galantaeduki gura ez baduzu tentuz ibilitxakolinagaz.ADARRAt(Otsailak 19 martxoak 20)Ederra egin duzu! Etxe barriamargotu gura eta zure burua damargotu duzuna. Abileziarik ezbaduzu, utzi lan hori profesionalekegin dezaten.AITZURRAt(Martxoak 21 apirilak 19)Hotz handiegirik ez dago oraindino,baina ez duzu uste praka motzakgordetzeko unea dela? Atara gordetadaukazun txupa, look hori aldatzekounea iritsi da-eta.HOSTOAt(Apirilak 20 maiatzak 19)Udazken arrastietan, iluntzenduenean, hostoak erortzen dira...Badirudi zu ere erortzeko zorianzaudela. Jan txuleta eta txokolatea,energia berreskuratu behar duzu.EGUZKIAt(Maiatzak 20 ekainak 18)Azterketakaz ala barik, zu beti lan etalan, ikasi eta ikasi. Baina denerakotartea dago, beraz, hartu atsedena etazoaz Villabonara Ikasle Egunaospatzera.GARIAt(Ekainak 19 uztailak 18)Azkenean erosi duzu makina ziztrinhori eta gelditu barik zabiltza ogia egineta egin, garia merke daukazunez...Proba egizu beste madalena egiten,obsesioak ez dira-eta onak.LASTOAt(Uztailak 19 abuztuak 17)Berba eta berba zabiltza beti, bainaerdia lastoa! Batzuetan isilik egotenjakin eta albokoari entzun behar zaio,hark ere badauka esateko gauzainteresgarririk.IRATZEAt(Abuztuak 18 irailak 16)Asteotan aurreikusitako bidaia egingoduzu toki exotikoren batera, palmerak,fruta goxoa, edari freskoa eta dantza gurabeste. Kontuz ibili krokodiloakaz, haginzorrotzak dituzte.METAt(Irailak 17 urriak 16)Arazoei aurre egiten hasi zara etaapurka-apurka txikituz doa urtean zeharpilatutako meta pisutsua. Zorionak!Segi horrela eta ez etsi, negua luzeaizango da-eta.HAZIAt(Urriak 17 azaroak 15)Azken hilabeteotan gutxienez bostzentimetro hazi zara eta guztieibegiratzen diezu gainetik, baina hori ezda bidezkoa, ez ona. Ken itzazu takoiak,faborez!NEGUAt(Azaroak 16 abenduak 20)Igeriketa? Ingelesa? Pintura? Dantza? Ezinerabaki ibili zarenez orain ez daukazulekurik inongo ikastarotan. Lasai egon, erosegizu kioskoan saltzen duten horietakoa etagitarra jotzen ikasiko duzu segituan.Udazkenean ere euskarari heldu!euskaraAlgortako Etorbidea 10448991 Algorta - GETXOTf. 94 460 66 71HABEk diruz lagundu -¥ Maila guztiak ordutegi desberdi -netan EGA larunbat ¥e-mail: j.a-agirre@euskalnet.net50UKUK 51

denborapasaLUMA aldizkariaren eskutik[flashback]ez horren gaztetxoak < bilatu eta irabazi > gaztetxoakZein daSantu GuztienEguna?> Aurrekoaren erantzuna: Urduliz> Irabazlea: Araitz Hidalgo *SARIAastekariaren hiru hilabetekoharpidetza doan*deitu telefonoz: 944 911 337Zein da BizkaikoIkastolen jaia?• Nafarroa Oinez• Ibilaldia• Matrako Eguna> Aurrekoaren erantzuna: Izarren distira> Irabazlea: Laida Fuertes *SARIA*deitu telefonoz: 944 911 337“zinema etxean haurrentzako DVDfilmen laugarren bilduma”Bittor EgurrolaJON PELI OLEAGA OLABARRIAK UTZITAKO ARGAZKIAGETXOKO ERREFUXIATUAK PARISEN (VERSALLES), 1938Versalles-eko jauregi eder eta entzutetsuan, ditugu gure getxoztarrak. Ez ziren turismo-bidaian joan hara, FrancorenAltxamendu Militarrak (1936-1939) eraginda baizik. Santander izan zuten abiapuntu; handik urteteko itsasontzianustekabean elkartu ziren Olabarria Torrontegi familiako ama (berak antolatu zuen bere familiako urteera) eta lau semealabak,Getxoko Udalak antolatutako talde bategaz. Nantes-en lehorreratu eta Chinon-en espetxe izandako erakinean egonziren aldi batez beste errefuxiatu askogaz batera. Azkenez Getxoko Udaleko taldea gehi Miren eta Sabin Olabarria nebaarrebakColombes-eko etxe batean bizi izan ziren elkarregaz. Garai horretakoa da argazkia. mMiren Olabarria (zuridun andrea, eserita dagoen neskatoaren atzekoa), Loli Calleja (loredun andrea), Aurora Jauregi (loredun andrearen atzeandagoena ), Jose Mari Jauregi (eserita daudenen artean, erdi-erdikoa); ez dakigu zein lekutan baina badakigu argazkian Maria Jesús San Milláneta Pilar González daudela; Sabin Olabarria ez dago argazkian baina talde honetakoa zen.Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak uk@aldizkaria.biz helbide elektronikora edo 94 491 13 37 telefonora deituOharra: Eskertuko genuke talde honi buruzko informazioa emango bazenigu ( izenak, e.a. ).52UKUK 53

[aitormenak]MARIA RIVERO > Siroka“Egunero erokeria hutsean bizinaiz, sentsazio hori dut behintzat!”Testua: Julen NafarrateArgazkia: Maria RiveroDefini egizu zure burua berba bitan.‘Bai’ eta ‘ez’ dira nire burua definitzen duten berba biak; beti zalantzatannabil, dena hausnartzen...Zein filmetan egingo zenuke protagonistaren papera?Aktore oso txarra naiz, hobeto nire kasuan protagonistaren papera egitenez badut.Aitor dezakezun bizio bat?Alferrarena egitea.Animalia izango bazina zein izango zinateke?Tarantula... bati baino gehiagori bisitatxoa egiteko...Zer barik ezin zaitezke bizi?‘Dena da erlatiboa’ esaten dit nebak behin baino gehiagotan, eta egia da,seguruenik bizi ahal izango nintzateke uste dudan askoz gauzagutxiagorekin, bai materialki baita pertsonalki ere.Musika talderik gogokoena?Asko aukeratuko nituzke, baina bat aipatzekotan, ‘Izia’ talde frantziarra.Parrandarik politenak non?Parrandarik politena egitear dago, oraindik jende asko falta da hemenparranda polit-polita botatzeko!Zer edo nor eroango zenuke zugaz irla isolatu batera?Itsasontzi bat.Azkenaldian egin duzun erokeriarik handiena?Egunero erokeria hutsean bizi naiz, edo sentsazio hori dut behintzat.Zerk ematen dizu beldur?Oso beldurtia naiz, beldurraren gizartean bizi gara... beldurrakalboratzeko lanean ari naiz eta horri ere beldurra diot, ene!Zein galderari ez zenioke inoiz erantzungo?Pelikula, musika talde edota dana dalakoa hautatzekoei, kar-kar! mLABURREAN— Maiatzean ‘Karosi’ bere bigarren lana kaleratu ostean, ‘Hi Vascofona!’ kantaren bideoklipa plazaratu barridute Siroka musika taldeko lagunek. Erandioko Pepok, Leioako Ekaitzek, Ugaoko Gorkak eta Balmasedako Mariak osa -tzen dute taldea, eta aurretik hainbat taldetan ibilitakoak dira. Maria Rivero (1979, Balmaseda) ahotsak, esaterako, lau diskotanparte hartu du: Apurka taldeagaz eta Ahaztuak elkarteko hiru diskotan. Musika eta gimnasia ikasketak uztartu ditu,eta egun, ikasitako guztia praktikan jartzeko, ‘Zelaia ikastaroak’ proiektu barria abiatu du. Era berean, Riverok Hutsa taldeanparte har tzen du, eta buru-belarri dabil Hutsaren lehenengo diskoa grabatzen. Lan barriaren aurkezpenak abenduaren2an Balmasedako Klaret Antzokian eta abenduaren 6an Durangoko Azokaren ‘Ahotsenea’-n izango dira.54UK

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!