04.03.2019 Views

Magazine n 26-mar 2019-online-4_hojas

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Auzo Lagunen

historia bizia

Gune zoragarri eta iradokitzaile batean, Olandixon, jarri dugu hitzordua Mari Jose Moyarekin, Coro Lazkanorekin eta Amparo

Ibarguenekin, gure enpresari eta 50. urteurrenari buruz hitz egiteko. Hiru emakume hauek ia hasiera-hasieratik bizi izan dute Auzo

Lagunen historia. Gaur egun, kooperatibako bazkide aktibo zaharrenetakoak dira, eta eurei esker lortuko dugu historia honi hasiera

eman zioten 17 emakume haiekin nolabait harremanetan jartzea.

Magazinen etekina atera nahi izan diogu

efemeride honi, atzera begiratu, eta lehen

eskutik jakiteko zer sentimendu sortzen

dituen urteurrenak. Hirurek ezagutu dute

Auzo Lagunen bilakaera eta hazkundea.

Amparok berak azaldu digu, hitzez hitz:

“Apaiz etxean prestatzen genuen jana,

eta hainbat tokitatik zetozen 80tik gora

pertsonari ematen genien jaten eguneroegunero”.

Hazteko ezinbestekoa izan dute

gogor lan egitea, “ahalegin handia egin

behar izan dugu, eta ardura handia izan

dugu, baina ilusio bereziz aritu gara”.

Une haietan, enpresaren estrategia

“lanaldi partzialean aritzea zen, bost ordu

eta erdian”, Corok azaldu digunez, eta

sarri askotan, inguruko beste kooperatiba

batzuetan “utzitako langile” gisa. Coro

eta Mari Jose, esaterako, Copreci, Fagor

Etxetresna Elektrikoak eta beste enpresa

batzuetatik igaro ziren. Oso oroitzapen

onak dituzte. Mari Josek kontatu digunez,

harrera bikaina egin zieten. Ez enpresa

horietan, ez inguruko gainerakoetan, ez

zuten “inolako presiorik jasan ezkondu

ostean lanean jarraitzeagatik”. Izan ere, ez

dezagun ahaztu Auzo Lagunen araua zela

ezkonduta egotea lan egin ahal izateko.

Dena den, baziren salbuespenak, Amparok

barre artean aitortu duen bezala, bera

ezkondu gabe zegoela hasi baitzen lanean.

Eta orain… nola ikusten duzue AUSOLAN?

“Asko baina modu ordenatuan hazi

den enpresa da, eta horri esker gauden

tokian gaude orain. Hasieran egiten zuen

bezalaxe, langileengandik hurbil egoten

ahalegindu behar du”. Eta horretan bat

datoz hirurak, Auzo Lagunen 43 urtez

lanean aritu ostean duten ikuspegitik.

Aurki hartuko dute erretiroa hirurek

(Coro pentsioduna izango da lerrook

argitaratzerako), eta guztiek nahiko

lukete gogoratzea “gogor lan egin duten”

pertsonak direla, “ilusioz, Ausolan gaur

egun dena izatera irits zedin”. Amparok,

Mari Josek eta Corok 17 konformagaitz

haiek hasitako bideari jarraitu diote, eta

atzetik datozenek eredu horri jarraitzea

espero dute, beste 50 urte betetzeko.

Mari José Moya, Oscar Alarcia, Amparo Ibargüen eta Coro Lazkano

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!