02.03.2014 Views

Conservación, Uso y Gestión de los Sistemas Forestales

Conservación, Uso y Gestión de los Sistemas Forestales

Conservación, Uso y Gestión de los Sistemas Forestales

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Guztiok dakigu basoak aberastasun iturri zuzena eta ez zuzena ere, badirala. Basoetatik egurra

eta beste gai batzuk ateraten doguz, eta, honen bidez, egurgintzako industria mantentzen da, aberastasuna

eta enplegua sorturik. Hala ere, hain begibistan ez dagozan beste onura batzuk ere emoten

deuskuez, gure bizitzan guztiz garrantzitsuak eta eraginkorrak izan arren, konturatzen ez garalako,

edota, epe laburreko irabaziekaz txunditzen garalako, jaramonik ere egiten ez deutsaguzan

onurak.

Gure basoek beteten dabezan eginkizun garrantzizkoenen artean, ondorengoak aipa daikeguz:

– Erosioa ekiditen dabela, eta, beraz, gure lurren aberastasuna gordeten; bai nekazaritzan, eta,

baita basogintzan ere, lur horreek emonkorrak izaten jarraitu daien lagunduz.

– Ziklo hidrologikoa erregulatzen dabe, eta honegaz, lehorte arazoak eta urjolak eta izadiaren

beste ezbehar batzuren arriskua txikitzen. Aldi berean, gure ur-iturrietako mailak mantentzen

dabez.

– Negutegi eraginaren kontrolean laguntzen dabe.

– Eta, azkenik, paisai ederrak sortzen laguntzen dabela ere, esan daikegu. Bioaniztasun handiko

lekuak, turismoa eta aisialdiko jarduerak erakarriko dabezanak.

Baina zoritxarrez, basoen gaur eguneko gestioak, munduan, ez dauz bateratzen goian aipatu

doguzan onura mota biak. Epe laburreko onurei emoten jake lehentasuna era nabarian, etorkizunari

begiratu ere egin barik. Esandakoaren isla, Amazoniako basoetan gertatzen ari dana dogu.

Hala ere, gure inguruetatik asago gertatzen danaren aurka protesta egitea eta horregaz aztoratzea

ondo dago, baina, egoera hau aldatzen hasteko, hemen berton hasi behar gara lanean, gure ahalegintxoa

egin behar dogu hemen, Bermeon, eta Urdaibaiko Biosfera erreserban.

Bai, hemen ere epe laburreko baso-gestioaren emaitzak ikusten hasi gara. Gure herriko basogunerik

gehienak produktore txikien eskuetan dagoz eta arin hasten diran zuhaitzez landatuta, pinua

eta eukalitua, batez ere.

Ustiaketa hau burutzeko era oso trinkoa da. Makineria astuna erabili behar da aldatzik handienetan

ere, eta horrek lurraren geruza azalekoak aldarazten dauz. Gainera, lurra zati txikietan banatzeak,

egurra garraiatzeko kontrolpean ez dagozan hainbat bide sortaraztea ekarri dau, eta, horren ondorioz,

baso-ustiaketak oso eragin handikoak gertatzen dira eta lurrazalaren drenatze antolakuntzak bere

oreka galtzen dau. Guzti horren ondorioak argi ikusten doguz, lurra galdu egiten jaku eta ziklo hidrologikoa

ere kaltetu. Etorkizunean horrek ez dau ekarriko onik, ez basoetako jabeentzat, ez eta beste

guztiontzat ere.

Egoera honen aurrean, Herri Administrazioen eginkizuna da Basoen Plangintzan eskua sartzea,

eta ahalegindu alkartzen jabetza pribatuak lortu gura dauzan onura ekonomikoak baso-sistemak

hobetu eta iraunarazteagaz. Garapen sostengarriaren abiaburuei jarraiturik bideratu behar da gaur

egun plangintza hau, 1992. urtean Rio de Janeiro hirian izan zan Ingurugiroa eta Garapenari buruzko

Nazio Bauten Mintegian ezarrita geratu zan moduan. Euskal Baso Plangintzan (1994-2030) ere, ondorengo

helburuak jarri dira:

I Zuhaizdun mendien aniztasuna eta iraunarazpena eta ekologia eta paisaia bermatzea, basolurraldea

mugatuz, antolatuz eta arautuz.

II Ondasunen eta zerbitzuen hornidura iraunkorrean eta baita aurreikusitakoan ere, ingurugiroa

gordez, Basoaren Gestioa garatzeko Irizpideak ezartea era eragingarrian.

III Baso-lurraldea hornitu, komunikaziorako eta aurre-hartze eta defentsarako beharrezkoak

diran azpiegiturekaz, eta baita ikerketa, informazio iraunkorra eta prestakuntza teknikoetarako

egitura malguekaz.

IV Baso-sektorea kohesionatu, haren ahalmenik handienetarantz abiaraziz; baina, hori bai, lehen

aipatutako helburuekaz bat etorrita eta enpresen jarduna erraztuz.

V Basogintzak gizarteagaz (bai baserrikoa eta baita herrikoa ere) lotura izatea lortu behar da eta

Ingurugiroa eta basoaren kultura bat sortu.

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!