01.11.2014 Views

Armando Llanos Ortiz de Landaluze

Armando Llanos Ortiz de Landaluze

Armando Llanos Ortiz de Landaluze

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

onartu zuen, eta Arabako Arkeologia Museoak burutu zuen lan

hori.

Aztarnategi paregabe jakin batzuen ingurunea moldatzen

zuten lurren erosketa izan zen nire beste parte hartze zuzena.

Bi kasu dira nagusiki: Iruña Oka (Biloda/Tresponde) eta La

Hoya (Biasteri). 1971n, garaiko Hezkuntza eta Zientzia

Ministerioko Martín Almagro Bosch, Arte Ederretako

Zuzendaritza Nagusiko Arkeologia Indusketetarako Komisario

Nagusia zenarekin izandako elkarrizketan bat etorri ginen

Iruñakoaren garrantzia duen aztarnategi bat, ezin zitekeela utzi

orduan garatzen ari ziren nekazaritza sistema mekaniko berriek

suntsitua izateko arriskuaren mende. Horrenbestez, mentura

horri aurre egiteko neurri gisa, aztarnategia kokaturik zegoen

lurrak erosi beharra erabaki zen. Operazio hori guztia kudeatu

nuen, eta Madrilgo Arte Ederretako Ministerioak ordaindu zuen.

Geroago, jaio berria zen Eusko Jaurlaritzari transferitu zitzaion,

eta honek hesitu egin zuen. Beste transferentzia batek Arabako

Foru Diputazioaren babespean ezarri zuen, eta horrek osatu

zuen lurren erosketa.

Beste hainbeste gertatu zen La Hoyako aztarnategiarekin.

Arkeologia indusketak hasi aurretik, aztarnategi horrek hartzen

zuen lurra erostea eskaini nion Arabako Foru Diputazioari, eta

1972an burutu zen eragiketa. Hala, indusketa egiterakoan

agerian geratu ziren egiturak ikusgai daude orain, jendeak

begiets ditzan.

Aurreko eragiketen izaerakoak ez badira ere, Monumentu

Multzoen mailan ezarritako Kultura Ondasun izendatzea

aztarnategiak babesteko urratsa da, ezbairik gabe. Behin eta

berriro jardun dut ildo horretatik, eta Castejón de Navaridasko

Burdin Aroko herriskari kalifikazio hori aplikatzeko eskaria izan

da egin dudan azkena.

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!