08.07.2016 Views

revista

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Prestakuntza

Formación

Elkargoak prestakuntza-jarduera sendotu du

Ingurumenaren kudeaketa, finantza-merkatuen jardunbidea eta iraunkortasun-oroitidazkiak

elkargoak oraingo urteko lehenengo hiruhilekoan ikastaro ezberdinetan prestakuntzarako

sustatuko dituen zenbait gai izango dira. Gai horiek prestakuntzaren atalean nabarmendu

diren azken berrikuntzak barneratzeko prozeduran hautatu dira. Guzti horren xedea

profesionalak jarduteko dituen eremu guztietan ezagutzen eguneratzea bermatzean datza.

Finantza merkatuen oinarriak

Lehenengo aldiz antolatzen den espezializazio-ikastaroa da,

Bilboko Burtsarekin elkarlanean, eta, ondarearen kudeatzaileei

eta finantza-aholkulariei zuzendutakoa. Hori dela bide,

ikastaroaren xedea profesional horiei finantza-merkatuen

jardunbideari eta produktuen ezaugarriak nahiz berrikuntzei

buruzko ezagutza sakona eskaintzea da.

Ingurumenaren kudeaketa eta enpresak izandako kostuak

Mintegi honetan ingurumenaren kostuak kudeatu eta kalkulatzeko

eredu berria kalkulu-orriaren formatuan aurkeztu

zen, betiere enpresako jarduera aintzat hartuta. Bertan, Ihobeko

teknikariek ere parte hartu zuten.

Enpresa Gizarte Segurantzaren araubidearen aurrean

Berrikuntzak aurkeztu ziren, batez ere, enpresak gizarte segurantzari

begira eta atzerriko hiritarrak kontratatzeari begira

dituen betebeharren inguruan.

Ordainketa aldakorra

Ordainketa aldakorraren eredua diseinatzeko eragina duten

kontzeptu ezberdinenak aztertu ziren.

Jasangarritasun memoriak egitea eta egiaztatzea

Auditoreei zuzendutako ikastaroa da. Helburua mota horietako

memoriak egitea da, kudeaketa iraunkorraren eta gobernu

korporatiboaren garrantzia kontuan hartuta, bai eta

gizartean dagoen presioa ere erantzukizun gutxiko jokabideei

aurre egiteko.

Eraikuntza enpresetako eta higiezinen enpresetako kontabilitate

nahiz zerga alorretan sortutako berrikuntzak

Bizkaia eta Gipuzkoako eraikitzaileen elkarteek izandako lankidetzarekin

antolatu dira. Orokorrean, zeharkako zergapena

azpimarratu zen; izan ere, guzti horren eragina higiezinak

sustatu eta igortzeko zereginaren gain antzemango da, baita

berregituraketa-eragiketen gain ere. Kontabilitateko berrikuntzak

TKBak ezarritako arau berrien ondorioz sortu dira.

Foru Zergaren arauketa

Fakturazioaren arautegi berria, sozietateen gaineko zergan sortutako

aldaketak eta PFEZen osteko kanpaina lurralde historiko

bakoitzean antolatutako mintegietan azaldutako gaiak izan dira.

Gainera, Foru Ogasun bakoitzeko arduradunak bertan izan dira.

English for economists and business

Elkargoaren iritziz, ekonomistak enpresaren barruan ingelesez

mintzatzeko gai izan behar dira. Horretarako, laguntza

emango die eta jarduera hori sustatuko du.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!