04.05.2013 Views

Oinarrizko gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman

Oinarrizko gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman

Oinarrizko gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HITZAURREA

Laurogeita hamargarren hamarkadan zehar eta mende honetako lehen urteetan

biziagotu egin da hezkuntza sistemak berritzearen gaineko kezka nazioartean, curriculuma

ulertzeko modu berriengatik eta, azken finean, irakaskuntza eta ikasketa ulertzeko modu

berriengatik.

175/2007 Dekretuan ezarritako curriculum berrian Oinarrizko Irakaskuntzaren

curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan eta oinarrizko gaitasunen

garapenean oinarritzen den derrigorrezko irakaskuntza baten alde egiten du, ELGE eta

Europako Batasunak eremu horretan azken urteotan egindako proposamenak erreferente

hartuta.

UNESCOren “Ezagutza gizarteetarantz” 1 munduko txostenak adierazten du

"aurrerapen teknikoen azkartasunarekin gaitasunek egunerokotasuna galtzen dutenez,

komenigarria da eremu guztietan ikasketa mekanismo malguak sustatzea, ezagutza multzo

oso zehatz bat ezarri beharrean. Ikasten ikastea esan nahi du hausnartzen, zalantzatzen

ikastea, ahalik eta azkarren egokitzen jakitea eta norberaren ondare kultura dudatan jartzen

jakitea, adostutakoak errespetatuz. Horiek dira ezagutzaren gizarteek izan behar dituzten

ardatzak.”

Ildo horretatik, A. Perez Gomezek 2 eransten du: “Horrela, bada, informazioaren eta

jakintzaren gizarte honek hezkuntzari eskaera berriak egiten dizkio eta herritarretan bizitza

guztian zehar ikasteko ahalmena garatzearekin lotura argia dute. Beste era batera esanda,

arazoa ez da ikasleek hartzen duten informazio kopurua, baizik eta kalitatea: ulertzeko,

prozesatzeko, hautatzeko, antolatzeko eta ezagutzan eraldatzeko gaitasuna; eta baita ere

egoera eta testuinguru ezberdinetara aplikatzeko gaitasuna, proiektu propio eta sozialen

balore eta asmoen arabera.”

Planteamendu honek eskaera berriei erantzun nahi die, eguneroko bizitzarekin eta

autonomiaz eta kritikoki moldatzeko benetan erabilgarri diren trebezia eta gaitasunak

garatzearekin lotura dutenak. Horiek guztiak hezkuntzarako oinarrizko ideia dakar: eskolan

lantzen den diziplina bateko edo diziplina arteko ezagutza ulertzea, ez helburu gisa, baizik

eta gaitasunen zerbitzura dagoen tresna pribilegiatu gisa.

1 Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (2005): UNESCOren Munduko

Txostena 2005: Jakintzaren gizarterako bidean.

2 Pérez Gómez, A. (2007): La naturaleza de las competencias básicas y sus aplicaciones

pedagógicas, Cuadernos de Educación de Cantabria 1. zenb., Hezkuntza Saila , Santander.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!