02.07.2013 Views

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

Arditurriko etxe okupatutik jende asko pasatu da 25 ... - Boga - Hitza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BOGA

Ostirala, 2011ko ekainaren 24a

Euskal kulturari buruz zer nahi zenieke

transmititu zure ikasleei?

Behin eta berriro nabarmentzen diet euskara

eta euskal kultura ez daudela bakarbakarrik

baserriari eta antzinako gizarteari

lotuta eta garai berrietara egokitzen ari

direla: rocka, dantza garaikidea, zinea,

zientzia, literatura, prentsa, telebista eta

ez dakit zenbat gauza gehiago egiten ditugula,

den-dena euskaraz. Gaur egun ere

etengabe kultura sortzen ari garela, eta

euskaraz egiten dugula. Eta eutsi egin behar

diogula, etengabeko lanaren emaitza

dela dena, egoera ez delako behar genukeen

bezain ona.

Errenteriako (2001) eta Oiartzungo

(2007) toponimiari buruzko liburuak

osatu dituzu. Argentinan euskal toponimiaren

arrastoak aztertzea ere lan mardula

izan liteke, ezta?

Ikaragarria da zenbat euskal toponimo

dauden Buenos Aires probintzian bertan,

mapa begiratu orduko antzematen dira:

Nekoetxea, Etxeberri, Olabarria… Nahi

izanez gero, lana badago. Mardula izango

litzateke, azterketa eremua ikaragarri

handia baita. Toponimoak Necochea, Etcheverry,

Olavarria bezalako grafiarekin

idatzita ikusteak begietan min egiten dit.

Baina ohitu egin behar! Euskaldunak hemen

egon zirela zalantzarik ez dago. Hemengo

historiako pertsonaia ospetsu askok

euskal abizenak dituzte, eta nonahi topatzen

dituzu erakunde edo leku

publikoak euskal izena dutenak, Olazabal

edo Hipolito Hirigoien plazak, esate baterako.

Duela urte gutxi batzuk egindako azterketa

batek dionez, argentinarren ehuneko

hamarrak behintzat euskal abizenen

bat du. Ez da broma; 40 milioi dira, beraz,

lau miloi lagunek dute abizen euskaldunen

bat. Inguruan beti topatzen dut abizen

euskaldunen bat duen norbait: dendaria,

taxi gidaria, bizilaguna... Horrelakoetan

etxean bezala sentitzen naiz.

Argentinan euskal etxeen mugimendua

handia da. Izan al duzu ezagutzeko aukerarik?

La Plata hirian Euzko Etxea izeneko euskal

etxea dago; galanta da eta ekintza asko

egiten dituzte: dantza ikastaroak, euskara

eskolak, pilota partidak —frontoia ere bai

baitu—. Jatetxe eder bat ere badago. La

Platatik gertu dagoen Chascomus herriko

euskal etxea eta komunitatea, Zingirako

euskaldunakizenekoa, ezagutzeko aukera

ere izan dut. Buenos Aires hirian lau euskal

etxe daude. 190 bat euskal etxe daude

munduan eta horietako 90 inguru Argentinan

daude. Nahikoa lan izango dut denak

ezagutzen baina mordoska bat ezagutzeko

asmoa dut eta ahal izanez gero, ekarpenen

bat egitekoa ere bai.

Jakin dugu Realaren zaletu argentina-

rrekin partidak ikusten ere izan zarela.

Herrimina edo futbolzaletasun isla da

hori?

Sekulan ez dut futbola maitatu eta ez dut

uste aldatuko naizenik. Hemengo zaletasuna

ikaragarria da. Futbola nola bizi duten

ikusita, jakin-mina sortzen zaizu futbol

zelaiko giroa ikusteko. Horixe dute hemengo

erlijioa.

Zamalbiden jaio, Hernanin bizi eta Oiartzunekin

ere lotura handia duzu. Zer du

gure inguruak eta La Platak berdina eta

ezberdina?

Inguruari dagokionez, La Platak eta gure

parajeek ez dute zerikusirik; hemen ez

dago mendirik, hau ere Pamparen zati baita.

Ez dakite zer den mendira joatea. Zorionez,

hiria bera eta inguruak berde samarrak

dira, nahiz eta Zamalbideko Tellegiñeta

gure baserria zenaren zelaiak ez izan.

Pertsonei dagokienez, hiri handietan harremanak

beste era batera izaten dira, baina

esaerak dioen bezala, bazter guztietan

txakurrak hankutsik ibiltzen dira.

Argentinarrei euskal kulturari buruzko

kontzeptuak erakusten ari zara. Zu Argentinako

kultura ezagutzen ari al zara?

Hori izan zen etortzera bultzatu ninduen

arrazoietako bat. Ezinbestekoa iruditzen

zait hona etorri eta bertako kultura edo

kulturak, asko baitira, ezagutzea; errespetu

falta izango litzateke hala ez egitea. Euskaldunok

eskarmentua dugu, gure larruan

bizitu dugulako kanpotarren errespetu

eza, eta uste dut, horregatik, tokian

tokiko ohiturak errespetatzen saiatzen garela.

Ez al dugu hori bera nahi guretzat?

Zuen izeba ere Argentinara joan zen,

Euskal Herritik Ameriketara migrazio

handia izan zenean. Historia errepikatzen

dela diote batzuk…

Joxepa Lekuona, izeba Joxepa, 20 urte inguru

zituela etorri zen Oiartzungo Aranburu

baserritik. 84 urte inguru ditu eta ez

da sekula bueltatu Euskal Herrira. Hogei

egun baino gehiago eman omen zituzten

itsasontzian. Herrimina zer den pittin bat

sumatu eta gero, ez dut pentsatu ere egin

nahi zer pasako zuten orduan! Orain joanetorrian

ibil daiteke pertsona. Hona etorri

baino lehen, krisia zela eta, bati baino

gehiagori entzun nion ez zela astakeria

pentsatzea berriz ere Ameriketara

etorri beharko dugula bizimodu bila. Espainiatik

hasi omen dira etortzen. Argentinarrak

kexu dira, Espainiako Estatuan

sartzeko gero eta traba gehiago jartzen dizkietela-eta

batzuei itzularazi ere egin

omen diete. Euskal migratzaileez

harago, deigarria da estatuek nola maneiatzen

dituzten migrazio mugimenduak

beren komenentziara. Garai eta leku ezberdinetan

baina historia errepikatu egiten

da, bai.

Lehenengo urteko taldea. [BOGA ]

Bigarren urteko taldea. [BOGA ]

Aurtengo taldeko ikasle batzuekin. [BOGA ]

ELKARRIZKETA 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!