Eremu-teorietako objetu hedatuen ezaugarri bitxiak ... - Euskara
Eremu-teorietako objetu hedatuen ezaugarri bitxiak ... - Euskara
Eremu-teorietako objetu hedatuen ezaugarri bitxiak ... - Euskara
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
3.3 Soka elektroahulak eta dumbbell-ak 83

[61] erreferentzian eginiko analisi luze eta korapilatsuaren arabera, Z-sokak parametro-

-espazioko tarte (estu xamar) batean klasikoki egonkorrak dira (ikus 3.1 irudia 4 ).

m

H / m

Z

1

Experiment

Scaling instability

Stable

0 0.23 0.5

0.9 1

sin

w

2θ

Semilocal

3.1 irudia: Z-soka egonkorra da, marraztutako hiruki itxurako parametro-espazioko tartean, [6]

lanaren arabera. Parametroen balio esperimentalak tarte honetatik kanpo daude. sinθW = 0.5

puntuan, sokak eskala-aldaketekiko ez-egonkorra da.

Z-sokek ez dira arrazoi topologikoetan oinarritzen, eta muturrak eduki ditzakete [6] lanean

diotenez. Y eta W eremuen arteko konbinazio da Z-eremua; bada, sokaren barnean bi

eremu horien fluxua dago. Y eremuaren dibergentzia nulua denez ezin da inon bukatu; eta

sokaren muturra eta gero, nolabait jarraitu beharko du. Baina eremu eskalarra masaduna

da sokatik kanpo, eta baita Y eremua ere. Beraz, Y eremua infinitoraino iristeak energia

infinitua eskatuko luke. Alabaina, W eta Y eremuek, A eremu masagabea eratuko dute;

eta A eremuaren bidez Y eremuak jarraitzeko aukera lortuko du. Ondorioz, Z-sokaren

muturra A eremuaren iturri da, i. e., eremu elektromagnetikoaren iturri; (anti)monopoloa,

hain zuzen.

Eta honela, dumbbell-ak lortu ditugu; hau da, monopolo/antimonopolo bikotea, Z-soka

segmentu batez loturik. Objektu horiek Nambu-k [72] aztertu zituen lehendabiziko aldiz:

GSW ereduan era horretako objektuak egon zitezkeela aurresan zuen. Eredu elektroahu-

lean soka infinituak ez dira agertuko; baina, dumbbell-sarea eratuko da. Dumbbell isola-

tuak uzkurtu eta desagertuko diren arren, sare batean denbora gehiago iraun dezakete,

dumbbell-en muturretako (anti)monopoloen arteko elkarrekintza dela-eta.

4 Irudia, [6] artikulutik hartu dugu