01.11.2014 Views

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

[JON MIRANDEREN HAUR BESOETAKOA ELEBERRIA]

19

4 HAUR BESOETAKOA ELEBERRIA

Lehenik eta behin, ba al dakizu zein den haur besoetakoaren esanahia?

Aukera ezazu, zure ustez, erantzun egokia dena:

a. Haur besoetakoa haur txikia da, besoetan eraman beharrekoa, ez dakielako

bere kasa ibiltzen.

b- Bere aitabitxiarekiko edo amabitxiarekiko haurra. Theresa bere osabaren

besoetakoa da, bere haur besoetakoa da berau bere aitabitxia delako.

Segidan, eleberriari buruz hainbat iturritatik hartu ditugun azalpen-testuak irakurriko

dituzu:

Jon Miranderen nobela (1970). Pertsona heldu batek hamaika urteko neskato batekin

dituen harremanak kontatzen ditu. Gaiaren aldetik, guztiz orijinala gertatu zen garaiko

euskal nobelagintzan. Europako literatur korronte berriak oso ongi ezagutzen zituen

Mirandek eta kutsu berri hori ezarri zuen euskal literaturan; besteak beste euskaldunfededun

mitoaren kontra azaldu zen. (Harluxet enziklopedia)

Haur besoetakoa Jon Miranderen nobela polemikoa da. Mirandek 1959an bukatu zuen

Haur besoetakoa, baina ez zuen editorerik lortu. Lapurteraz idatzita zuelarik, gipuzkeraz

jarri zuen, horrela argitaratuko zioten esperantzarekin. Azkenik, Lur Argitaletxeak 1970ean

argitaratu zuen, Gabriel Arestiren aurkezpen kritiko batekin. Kontakizuna baino lehen ohar

bat zekarren edizio hark, "liburua haur listoen eta gizon tontoen eskuetatik urruti gorde"

behar zela esanez. Polemika handia sortu zuen bere argumentu probokatzaileagatik:

inzestua, pedofilia eta suizidioa bezalako gai tabuak ukitzen ditu, moral burgesaren itxurakeriaren

aurkako testu bat aurkeztuz. Arrakasta handia izan zuen eta urtez urte edizio

ugari izan ditu. Ezinbesteko eleberria da euskal literaturaren historian; euskal narratiba

modernoaren mugarrietako bat. Miranderen Haur besoetakoa Vladimir Nabokoven

Lolitarekin alderatu izan da, baina badakigu Mirandek lana idatzi zuenean ez zuela eleberri

horren berri. (Wikipedia)

Duela 48 urte idatzi zuen Jon Mirandek Haur besoetakoa nobela, baina ezin izan zuen

1970 arte argitaratu. Gizon adindun batek 11 urteko ilobarekin dituen sexu harremanen

berri ematen du nobelak, eta garai hartan Euskal Herriko gizartean nagusi zen giro moralak

eragotzi zuen argitalpena. Lur argitaletxeak egin zuen liburuaren lehen argitalpena,

Gabriel Arestik idatzitako hitzaurre batekin. (Erein argitaletxea)

Nobelaren argumentuak 30 urteko gizon baten eta 11 urteko bere haur besoetakoaren

arteko maitasuna kontatzen du. Gizon horrek ez du gizarteak ezartzen dion debeku araua

obeditu nahi, eta bere idealismoak horretatik ihes egitera darama. Neskatoarekiko dituen

maitasun harremanek gizartearekin eta sendiarekin haustera bultzatuko dute eta azkenean,

gizartearen iritzien presioak eta gizonarengan sortzen diren jelosia sentimenduek

irtenbide dramatikora eramango du bikotea. (Bidegileak Saila)

Eleberriari buruzko erreferentzia hauek irakurrita, berridatziko al duzu zure hitzekin nobelaren

argumentu nagusia?

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!