01.11.2014 Views

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

jon miranderen haur besoetakoa eleberria - Hobekuntza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

[JON MIRANDEREN HAUR BESOETAKOA ELEBERRIA]

21

6 HAUR BESOETAKOA ELEBERRIKO HAINBAT GERTAKARI

Elkarrizketa-pasarte batzuk aukeratu ditugu horretarako eta egitekoa, berriz,

hauxe: Testu-zati bakoitzari buruzko izenburu bat idatzi dugu, testuei behar bezala

lotzen saia zaitezen. Kontuan izan lau testu daudela eta zazpi izenburu. Hiru,

beraz, sobera daude.

a) Zuregandik aldendu baino, heriotza nahiago

b) Senideen erabakiaren jakinarazpena

c) Bera ala ni, zeure esku dago

d) Umezurtza eroetxean

e) Haserrea adieraziz

f) Ezinegona baretu nahian

g) Hilko zaitut

1 ..............................................................

—«Barka gaitzitzen ba zaizu, hasi zen, zure onetan etorri nauzu...» «Haurrarentzat hobe

izango duzu...» jarraitzen zuen besteak, «hazieragatik... kolegio batean... hala erabaki dizugu

etxekoek...».

—«Ez dizut uste Theresa kolegio batean hemen baino hobekiago izango litzatekeenik, ez

irakaskintzari dagokionaz, ez eta hazierari dagokionaz ere».

—«Zuk nahi ala ez, gaurtik hamar egunen barru hemen izanen nauzu berriro, Theresa etxe

madarikatu honetatik urruti eramateko; ene damu bakarra duzu oraindik hamar egun zurekin

utzi behar baitut... Eta gogoan har ezazu, edozertan eragozten banauzu haren bila etorriko

naizelarik, ez dudala den gutxien lotsarik izanen hiri-zaintzari dei egiteko!».

2 ..............................................................

—«Theresa, hasi zen berriz, nahi haute enegandik urrundu, nahi gaitinate biok elkarrengandik

berezi!...».

—«Ez nauk joanen!» oihu egin zuen Theresak bere bihotzaren barrutik, «Ez nauk utziko, ez

da?»

—«Ez, Theresa, esan zion, ez haut utziko joaten... baina hamar egunen buruan hona etorriko

ditun jende gaiztoak, eta eraman nahi izanen haute urruti, betiko... indarrarekin etorriko

ditun, eta neuk ez dudala zuzenik hire gordetzeko zionate... O Theresa, zer eginen

dugu?».

—«Ez nauk joanen, ez itzak utz eraman nazaten!» «Ez nauk joango! Nahiago diat hil!»

3 ..............................................................

—«Ba zekiat ezkondu behar duala, eta orduan joan beharko diat».

—«Ez Theresa, ezkondu ondoren ere, neurekin gordeko haut, hago lasai...».

4 ..............................................................

—«Eta non ezarriko dut?».

—«Nahi duan lekuan, eni berdin zaidak nigandik urruti dagoen ber. Badituk etxe bereziak

Theresa bezalako umezurtzentzat; ez duk han gaizkiago izanen, eta ni, askoz hobeki izanen

nauk hura gabe!».

—«Nahi izan beharko duk. Edo Theresak etxe honetatik alde eginen dik ahalik eta lasterren,

edo ni nauk hemen ez sartuko! Heurorrek aukera ezak».

—«Aukera aisa dinat: Theresa hemen egonen dun, eta hi, joan haiteke berehala».

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!