17.12.2012 Views

Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Asociación Promotora Fundación de Ayuda

a Niños y Jóvenes de Altas Capacidades

-2-

Liburuxka honen helburua gaitasun handiko haurrei buruzko

oinarrizko informazioa eskaintzea da. Garrantzitsua da jakitea ez

dagoela gaitasun handiko haur eredu bakarra. Aparteko

adimena duten haurrek multzo hetereogeneoa osatzen dute;

hortaz, hezkuntza-erantzuna kasu jakin bakoitzari egokitu behar

zaio, eskola inklusiboaren baitan ikaslea erabat gara dadin.

Euskal Autonomia Erkidegoak 341.723 ikasle ditu Haur Hezkuntzan,

Lehen Hezkuntzan, DBHn, Lanbide Heziketan eta Batxilergoan

(EUSTATen 2010/11ko datuak). Hezkuntza Ministerioaren arabera,

ikasleen %2–%5ek du adimen gaitasun handia. Portzentaje horiek

gurera ekarriz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema

ez unibertsitarioan 6.800-17.000 ikasle bitartean adimen gaitasun

handikoak direla esan nahi du. Haur horien ikasteko modua

berezia da, eta hezkuntza behar berezi horiei erantzuteko hainbat

neurri indarrean jartzea derrigorrezkoa bada ere, errealitate honi

buruzko ezjakintasunak, mitoek, eta estereotipo faltsuek

oztopatu egiten dute askotan erantzun egokia eskaintzea.

Adimen gaitasun handiko haurrek nola ikasten eta

sentitzen duten hobe jakinez gero, horri buruzko

informazio gehiago izanez gero, ateak zabalduko

genizkieke sormenari, ezaguerari, logikari eta

hausnarketari, horiek baitira haur hauek bizitzako

arlo guztietan erabiltzen dituzten elementuak:

harremanetan, ikasteko garaian, jolasean, kiroletan…

�� Eskola kideek baino azkarrago eta desberdin ikasten dutelako. Beraien

ikasteko moduari egokitutako lan metodoak eta beraien adimenari

dagokion estimulazioa behar dituzte, asper ez daitezen eta motibazioa gal

ez dezaten.

�� Haur hauek oso sentikorrak direlako. Antzemate goiztiarrak gurasoei eta

irakasleei haur hauek izaten dituzten hainbat jokabide ulertzeko aukera

emateaz gain, beren hezkuntza hobe bideratzeko, eta behar emozionalei

modu egokian erantzuteko aukera ere eskainiko die.

�� Gainerako pertsonek bezala, beraiek ere aintzat har eta uler ditzagun

behar dute. Gelan talentuak garatzeko lan metodoak erabiltzen baditugu,

gaitasun handiko ikasleentzat ez ezik, gainerakoentzat ere izango dira

mesedegarri, talde osoa suspertuko dutelako, frustrazioa saihestuko

dutelako eta ikaskideen arteko harremana hobetuko dutelako.

�� Lana eta esfortzua oinarrizkoak direlako, gaitasunak etekinak eman ditzan.

Askotan, erraz eta azkar ikasten duen ikasle batek ez du helburu akademiko

orokorrak betetzeko esfortzurik egin behar izaten eta, ondorioz, behar duen

garaian ez ditu ikasteko eta antolatzeko ohiturak hartzen, ezta garapen

akademiko egokia lortzeko beharko dituen esfortzu eta diziplina bilakatzen ere.

�� Hezkuntza neurri egokiak ez hartzeak, haurra gelan integratzea eragotz

dezake eta, era berean, jokabide desegokiak, arreta eza, antsietatea,

autoestima baxua eta, batzuetan, depresioa eragin ditzake.

�� Adimen gaitasun handia izateak ez duelako esan nahi gaitasun handiko

ikasleak dena dakienik, baizik eta ikaslea intelektualki prest egon daitekeela

bere adineko gelakideei dagokien curriculuma baino eduki konplexuagoak

lantzeko.

�� 1989ko Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenak 29. artikuluan

aintzatetsitako eskubidea delako, haurraren nortasuna, ahalmenak, gaitasun

mentalak eta fisikoak, ahal den neurrian garatzeko aukerak ematea.

�� 2/2006ko Lege Organikoak (LOE) Hezkuntza Administrazioek gaitasun

handiko haurrak txikitatik identifikatzeko prozedurak eta baliabideak izan

behar dituztela xedatzen duelako, eta antzematen dituzten unetik haurrei

arreta osoa eskaini behar zaiela agintzen duelako.

-3-

-4-

�� Eskolan hasi aurretik edota oso azkar ikasi du irakurtzen

�� Hiztegi oso aberatsa du bere adinerako

�� 18 hilabeterekin koloreak ezagutzen ditu

�� 2 urte eta erdirekin 10 arte zenbatzen du

�� Alfabetoa 2 urte eta erdirekin ikasten du

�� Gauza berriak ikasteko jakin-min handia du

�� 3 urte eta erdirekin batuketa eta kenketak 10 arteko

zenbakiekin buruz egiten ditu

�� “Intuizioz” ebazten ditu problemak, gainerako ikaskideek

erabiltzen ez dituzten metodoen bitartez

�� Denbora ordutan zenbatzen ikasten du 5 urterekin

�� Gaika ikasten du: zenbakiak, letrak, auto matrikulak,

logotipoak, unibertsoa…

�� Gazteagoak edo helduagoak diren haurrekin hobeto moldatzen

da adin berekoekin baino

�� Ezohiko galderak egiten ditu: originalak,

desberdinak, sakonak, abstrakzio

handikoak edota gai askotarikoak

Zure ikaslea gaitasun

handikoa izan daiteke,

eta baliteke hezkuntza-

erantzun berezia behar

izatea bere garapen

emozionala eta

intelektuala egokia

izan dadin.

Eskolako talde pedagogikoa eta gurasoak jakinaren

gainean jarri. Eskola dagokion Berritzegunearekin

harremanetan jarri behar da, eta Berritzeguneak

berak emango ditu haurraren hezkuntza-premiak

zeintzuk diren zehazteko lehen urratsak.

Familiarekiko komunikazioa ezinbestekoa

da, umeak eskolan trebetasun intelektual

eta sozialak ezkutatu ahal baititu. Etapa

honetan haurra egokien identifikatu ohi duena

familia denez, gaitasun handietan aditu den

profesional batengana jotzea komenigarria

izango litzateke, hark haurra ebalua

dezan, eta haren bizitza akademikoa

eta emozionala bideratzeko jarraibideak

eman ditzan. Umearen heziketan inplikatuta

dauden guztien arteko harremana ona izatea

oso garrantzitsua da.

Etapa honetan egokitzapen informalak egin daitezke: eduki

aberatseko irakurketak eta idazketak eskaini; eduki desberdinen

arteko loturak egitea eskatzen duten jarduerak proposatu;

haurraren beraren iniziatibak bultzatu; edukiak zabaltzeko eta

aberasteko lan-txokoak sortu eta liburuz, baliabide informatikoz,

jokoz, eta bere gaitasun eta interesei egokitutako materialez

hornitu. Hori guztia malgutasunez, jakin-mina eta sormena

bultzatzeko giroa sortuz, eta lan errepikakorrak saihestuz.

Era berean, oso garrantzitsua da eskolarekiko eta gelakideekiko

haurrak dituen sentimenduak ezagutzea eta aintzat hartzea.

Salbuespeneko kasuetan hezkuntza-maila ere bizkor daiteke.

-5-

-6-

�� Edukiak oso azkar ikasten ditu

�� Inork azalpenik eman gabe dakizki gaiak. Batzuetan

aurrea hartzen die irakaslearen azalpenei

�� Ikaskideek baino mintzaera eta errekurtso linguistiko

sofistikatuagoak erabiltzen ditu

�� Beharrezkoak diren eragiketa aritmetikoak ezagutu gabe

ebazten ditu problema matematikoak

�� Ikuspegi originalak eta sormen handikoak ditu

�� Gustuko dituen gaietan piztu egiten dela dirudi, eta lan

bikainak egiteko eta gogoz parte hartzeko gai da

�� Batzuetan jokabide arazoak ditu

�� Bihurria, urduria edota marmartia izan daiteke

�� Iritzi oso independenteak ditu

�� Justizia, heriotza eta antzeko gai transzendentalek

kezkatzen dute

�� Errendimendu akademiko urria izan dezake

Zure ikaslea gaitasun handikoa izan daiteke, eta

baliteke hezkuntza-erantzun berezia behar

izatea bere garapen emozionala eta intelektuala

egokia izan dadin.

Eskolako talde pedagogikoa eta gurasoak jakinaren

gainean jarri. Eskola dagokion Berritzegunearekin

harremanetan jarri behar da, eta Berritzeguneak

berak emango ditu haurraren hezkuntza-premiak

zeintzuk diren zehazteko lehen urratsak.

Familia gaitasun handietan aditu den profesional

batengana jotzea komenigarria izango litzateke,

hark haurra ebalua dezan, eta haren bizitza

akademikoa eta emozionala bideratzeko jarraibideak

eman ditzan. Umearen heziketan inplikatuta

dauden guztien arteko harremana ona izatea

oso garrantzitsua da.

Hezkuntza-erantzun desberdinak erabil daitezke, gaitasun handiko

ikasle- multzoaren heterogeneotasuna dela medio. Neurriak lau

taldetan bana ditzakegu, eta elkarren baztertzaile ez direla hartu

behar da kontuan, hainbatetan aldi berean erabili beharko baitira:

�� AZELERAZIOA: Haurrak ikasturte bat edo gehiago aurreratzea,

bere gaitasun, ezaguera- maila eta ikaste-erritmora hobe

egokituko den ingurunea izan dezan.

�� TALDEKATZEA: Ikas mailari dagozkion egitarauak eskaintzeko

ikasleak gaitasun mailaren arabera taldekatzen direnean.

�� ��������������������������AK: Eskola orduetan

banakako hezkuntza egitarauak eskaintzean datza. Egokitzapena

HORIZONTALA denean curriculumaren edukiak sakonduko ditu eta

edukien arteko lotura konplexuagoak ezarriko ditu, baina maila

altuagoko edukiak irakatsi gabe (eragiketa aritmetiko berririk

-7-

-8-

ikastea eskatzen ez duten problema matematiko korapilatsuagoak,

irakurketa eta idazketa zorrotzagoak, ikerketa lanak, etab.).

Egokitzapena BERTIKALA bada, haurrak gaitasun handiak dituen

ikasgaietan hezkuntza-maila altuagoko edukiak eta helburuak

ezarriko dira.

�� ����������������������������������������������: Eskolaz

kanpoko ordutegian eskainitako banakako hezkuntza egitarauak.

Ikasle bakar batentzat (Tutoretza/Mentoretza) edota talde

batentzat antola daiteke, eskolarekin harremanik ez duen

irakasle edo aditu baten eskutik.

Neurri horiek eraginkorrak izan daitezen, ezinbestekoak dira honako

baldintza hauek:

�� Irakasleen formakuntza egokia, gaitasun handiko ikasleen beharrak

ulertzeko baliagarriak izango zaizkion bitartekoak ezar ditzan.

�� Ordutegien, taldeen eta espazioen erabilera malgutuz, eskolaantolaketa

doitzea (gelan ikerketa txokoak sortu,

liburutegia eta informatika gela erabili, etab.).

�� Erabiliko den metodologia zehaztea.

Horren barne, informazioa eskuratzeko

eta bilatzeko estrategiak eta ikasteko

ohitura egokiak irakastea.

�� Helburuak, edukiak eta ebaluaketa

irizpideak zehaztea, ikaslearen

abiapuntua kontuan hartuz beti ere,

eta ez gelakideena (curriculumaren

konpaktazioa).

�� Baliabideak eta tresnak eskura

jartzea.

�� Jakin-mina, sormena eta ikasteko

gogoa bultzatuko duen giroa

sortzea gelan.

�� Familiaren laguntza.

�� Ikasketetan emaitza oso onak ditu eta ezagupideen arteko

loturak erraz egiten ditu.

�� Sormen handia du eta galdera konplexuak egiten ditu, bere

ezaguera zabaldu nahian.

�� Era askotako ekintzetan nabarmentzen da (matematika eta

zientzia lehiaketetan, xake txapelketetan, musikan, etab.).

�� Eskolako hainbat taldetan parte hartzeko gogoa azaltzen du

(aldizkarian, antzerki taldean, irratian, etab.).

�� Irakaslearekin duen harremanaren araberakoak dira emaitzak

eta oso desberdinak izan daitezke ikasgai batetik bestera.

�� Ikasgai konplexuetan alde handia egon daiteke ebaluaketa

batetik bestera lortzen dituen emaitzetan. “Gutxiegi” batetik

“bikain” batera pasa daiteke. Ikasgai sorta gainditzen du

ikasturte amaieran, eta emaitza onarekin, ikasturtearen zati bat

ahaleginik egin gabe igaro eta gero.

�� Emaitzetan “efektu orekatzailea” ikus daiteke, hau da, azterketa

batean nota ona ateratzen badu, hurrengoan

erdi parekoa edota nota baxuagoa ateratzen

saiatzen da, azken nota bikaina izan ez

dadin eta ikaskideek bazter ez dezaten,

edota “empollón” eta “pelota” esan

ez diezaioten. Adimen handikoa

izatea eta nabarmentzea batzuetan

ez dago ondo ikusia, batez ere

nesken artean eta, bereziki, adin

jakin batzuetan.

-9-

-10-

�� Gurasoek eta irakasleek gaztea ikasle adimentsua eta bikaina,

baina era berean alferra dela uste dutenean.

�� Eskolari nahiz irakasleari buruhausteak ematen dizkio.

Zure ikaslea gaitasun handikoa izan daiteke, eta baliteke hezkuntzaerantzun

berezia behar izatea bere garapen emozionala eta intelektuala

egokia izan dadin.

Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura eta neurriak Lehen

Hezkuntzako berberak dira.

Liburuxka hau FANJAC EUSKADI eta AUPATUZ

elkarteek osatua da. Gaitasun handiko haurren

eta gazteen senideek osatutako bi elkarte gara, eta

eskola inklusiboaren baitan gure seme-alabak ikaskideekin batera

hazi eta bilaka daitezen nahi dugu, beti ere beren ikasteko modu

berezia aintzat hartuz, LOEk agindu eta adituek gomendatzen

dutenari jarraituz.

Irakasleentzat eta eskolentzat gaitasun handiei buruzko

informazioa dugu (bibliografia, dokumentazioa, gelarako

baliabideak, baliabideak sarean, etab.). Gurekin harremanetan

jartzeko:����������������������eta �����������������

ESKER ONAK

EHUko irakasle den Izaskun Etxebarria

andereari, edukietan laguntzeagatik eta

edukien gainean emandako aholkuengatik;

Alcagiri, banaketan laguntzeagatik;

Zubiaurre S.L.-ri maketazioagatik eta Copytec-eri

inprimatzeagatik.

Dokumentu honen edukia eta gomendioak honako argitalpen hauetan oinarrituta daude: Hezkuntza Ministerioak argitaratutako

“Alumnos precoces, superdotados y de altas capacidades” eta Yolanda Benito anderearen “Superdotación y

Asperger”. Fanjac Euskadi eta Aupatuz elkarteek ez dugu gure gain hartuko ez hemen adierazitakoa, ezta azaldutako

neurriak hartzearen ondoriorik ere. Liburuxka honen hartzaileek ez dute lan hau aldatzeko baimenik. Arau hau aldatzeko

edo bertan behera uzteko, Fanjac Euskadi eta Aupatuz elkarteen baimen idatzia beharko da. Hitzez adierazitako

baimenik ez da ontzat hartuko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!