26.05.2017 Views

TXOSTENA1

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kapital jabetza

Sozietate anonimo diren enpresetan jabetza ziurtatzen duen agiri akzioa, akzio bat

daukana enpresaren zati txiki baten jabea da eta bere erantzukizuna akzioaren baliora

mugatzen da. Akzioak etengabe eta modu askean eskualdatzen dira burtsan.

Enpresaren jabetza-motak eta ondoriozko nortasun juridikoak enpresaren helburuak eta

antolakuntza, erabakiak hartzeko eskumena eta hartzekodunekiko erantzukizuna

eragiten dituzte. Enpresaren nortasun juridikoei buruzko legeria herrialde bakoitzaren

merkataritza -kodean biltzen da batez ere.

Enpresa baten kapitalaren jabetza kontuan hartuta, hiru enpresa mota daude:

Enpresa publikoak: Estatuaren edo erakunde publiko baten jabetzakoa da.

Estatua enpresaren jabea da eta horietan helburua ez da izaten ahalik eta irabazi

handienak lortzea, baizik eta errentagarritasun ezagatik ekonomia kapitalistako

merkatuak batzuetan eskaintzen ez dituen ondasun eta zerbitzuak ekoiztea.

Esaterako, Euskotren eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Enpresa pribatuak edo kapitalistak: pertsona fisiko edo juridiko partikularren

jabetzakoa da. Adibidez, Danone, Telepizza, edo etxe ondoko edozein taberna.

Enpresa mistoak: jabetza Estatuaren eta partikularren artean banatuta duen

enpresa da. Esaterako, Altadis. Kapitalaren zati handiena publikoa bada, enpresa

publikoa dela esaten da.

Etekinen helburua

Enpresaren etekinak zertarako erabiltzen diren kontuan hartuta, bi mota desberdinekoak

izan ahal dira:

Irabazi- asmoak dituzten enpresak: Enpresaren helburua irabaziak lortzea da eta

ondarea handitzeko balio dute. Enpresa mota ohikoena da.

Irabazi- asmorik ez duten enpresak: enpresaren estatutuetan jasotzen da

irabaziak helburu sozialetarako erabiliko direla edo enpresa bera hartzeko eta ez

jabeei ordaintzeko.

Neurriaren arabera

Enpresak, neurria aintzat hartuta, handiak, ertainak eta txikiak izan daitezke. Zenbait

irizpide daude enpresak neurriaren arabera sailkatzeko. Irizpide nagusiak:

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!