08.05.2013 Views

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

XII

Nahiz hala beharrez, XIX-XX. mendeko literaturagileak, oro har, gutunidazle

amorratuak izaten ziren 1 . Beraienak bai gutun sarri eta luzeak. Ha rri -

tuta geratu nintzen Azkueren korrespondentzia aztertzekoan, gutun luzeak

idazteaz gain, askotan bidaltzen zituen gutunak erregistro moduko koaderno -

txo batean berridazten zituela ikusi nuenean (kalko-paperik ez omen zen urte

haietan, antza).

Domingo Agirreren gutunen garrantziaz

Azken hogeita bost urteotan Domingo Agirreri buruzko ezagutza izugarri

handitu zaigu, Ana Mª Toledoren tesiari esker, 1989ko irailean (Domingo Agi rre:

eleberrigintza eta euskal fikziozko prosaren taxuketa, Bizkaiko Foru Aldundia, 1989) eta

nire tesiari esker ere, 1989ko abenduan (La novela costumbrista de Do min go de Agui -

rre, I eta II, IDTP, Desclée de Brouwer, 1993). Domingo Agi rre ren idatzi ta ko

ohiturazko nobelen gizarte giroaz aritu zen maisuki Ana Mª. Toledo, baita

idazki horiek euskal prosan izandako eraginaz ere. Nik neuk eleberrien azterketa

semiotikoaz gain, argitaratu gabeko dokumentuen bilaketari eman nizkion

ordu ez gutxi. Lan honi esker Domingo Agirreren testu argitaragabe asko

berreskuratu genituen: sermoiak, antzerki lanak, olerki ba tzuk... Ez ditut do -

ku mentu horiek ezkutuan gorde. Euskatzaindiaren artxibo te gian daude, iker tu

nahi dituen edonorentzat prest. Horrez gain, apurka apurka dokumentu

horiek argitaratzeari ekin diot: Ipuiak (Etor, 1990), Txomin Agi rreren olerki guztien

bilduma (Karmel, 1995), Domingo Agirreren Sermoiak (La bay ru-BBK, 2000), eta

gaur egunean, Domingo Agirreren gutun bilduma. Ez dugu gutun haue kin DAren

ma terial osoa argitaratu. Badago, artean, zer aztertu eta argitaratu.

Dena den jakinminari begira (jakinmin sanoari, noski) gutun hauek ga -

rran tzi handikoak direla uste dut. Gutun hauetan aukera dugu DAren la gu -

nen ganako afektibitatea (Carmelo de Echegaray, Francisco de Iturri ba rria 2 ,

Resurreccion M. de Azkue... hurrenkera horretan?) ezagutzeko, DAren idaz -

kien argitalpenei buruzko arazoak, DAren politikarekiko hartu-emanak: filiak

(karlismoa...) eta fobiak (bizkaitarrekikoak) 3 , DAren une euforikoak eta de -

pre siboak, idazleen arteko txutxu-mutxuak.

‘Jakinmina’ aipatu berri dut. Baina, ez dut uste, inolaz ere, jakinmin hutsa

de nik idazle bati buruzko gauza horiek guztiok eta antzekoak ezagutzea, lite -

ra tura testu bat interpretatzeko lagungarriak izaten baitzaizkigu, are eta gehia -

go DA moduko idazle baten kasuan, zeinengan bizitza eta literatura helburu

berdintsueilotuta baitzeuden.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!