08.05.2013 Views

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

Gutun bilduma - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

XIV

Bildu ditudan Domingo Agirrek idatzitako gutunik gehienak lagunik mi -

nenena izan omen zitzaion Carmelo de Echegarayri bidali zizkion: “Hermano

mío del alma”, “Hermano queridísimo”, “Hermano verdadero”.

Gutun horiek Carmelo de Echegaryren iloba izan zen Joakin (edo Karmen)

Gonzalez de Echegarayk utzi zizkion Euskaltzaindiari kopiak ateratzeko,

80ko hamarkadan edo. Jakingarria benetan, zeren Carmelo de Echegarayren

paperik gehienak erre egin baitziren Gernikako bonbardaketan. Zelan salbatu

ziren Do mingo Aguirreren gutunak (gutun batzuk behinik behin)? Zer gertatu

zen Francisco de Iturribarriaren eta Carmelo de Echegarayren arteko gu -

tunekin? Erre ote ziren?

Domingo Aguirrek Azkueri bidalitako gutunak ere nahiko ugariak izan

omen ziren. Agustin de Zubikarayk La Gran Enciclopedia Vascan argitaraturiko

artikulu bati esker dugu gutun horien berri 7 . Dena den, non daude Eus kal -

tzaindian (Azkueren artxiboan) egon behar luketen eskuizkribu ho riek? Buel -

taka eta bueltaka ibili arren, artikulu horren kopiekin konformatu behar du -

gu, oraingoz bederen. Agertuko ahal dira noizbait!

Badakigu Domingo Agirreren eta Iturribarriaren arteko gutunak ere oso

ugariak izan zirela, baita afektibitate handikoak eta konfidentziaz beteak. Ez

dugu multzo horretatik gutun bat ere eskuratu 8 . Agirreri Iturribarriarenak

desagertu omen ziren “manos piadosas’ delako ‘affaire’ horretan, baina Iturri -

ba rriari Agirrerenak? Iturribarriaren senitartekoekiko harremanetatik ez dugu

gutun horien lorratzik ere aurkitu. Hutsune beltz bat balitz bezala.

Ez zion, bestalde, D. Agirrek gutunik bidaliko Mariano Jose de Ibarguengoitiari,

Gasteizko seminarioan eman zituen urte bietan? Arraro egiten zait

kontuan hartuta bazituztela euren artean konpontzeko gauza asko (be ka rena,

Agirre ‘ad patrimonium’ ordenatua izateko Don Mariano Josek Gas teiz ko

Banco de Españan ipini beharreko gordailua, Agirreren osasun gora be he rak...

eta abar), baina orain arte gutun horien atzetik alferrik ibili naiz jo eta ke:

lehenik Bilboko Elizbarrutiaren artxiboan, bigarrenik, Bilboko El Refugio dela -

ko komentuan, ez azkenik Bilboko Jesusen eta Mariaren Mirabeen egoitza

nagusian ere 9 . Ziur nago denboraz Domingo Agirren (Agirreri) beste gutun

batzuk agertuko direla. Ni ez nago etsita eta horretan dihardut buru-belarri,

baina, oraingoz, lortu dudana euskal irakurleen eskuetan utzi behar dudala

uste dut. Gerokoak gero, eta beste norbait animatzen bada, are eta hobeki,

bide-markak non utzi ditudan jakinean baitago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!