21.03.2014 Views

Berri osoa irakurri - Gipuzkoa Kirolak

Berri osoa irakurri - Gipuzkoa Kirolak

Berri osoa irakurri - Gipuzkoa Kirolak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ı >>

07

IÑAKI GALDOS

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Saileko diputatu berria izateak gure lurraldeko

kirol-maila bikaina zuzenean berresteko aukera eman dit azken hilabeteetan. Hori

horrela izanik, zorionekotzat du neure burua, kirola nire pasioen arteko bat baita,

baita Gipuzkoako gizartean garrantzi handia duen alderdien arteko bat ere, eta hura

kudeatzeko aukera baitut orain. Egiteko honetan nire aurretik lanean aritu zen

Fernando Tapia zoriondu nahi dut lerro hauen bidez, azken urteetan egindako

kudeaketa-lan bikainagatik.

Urtekariak kirolak Gipuzkoan duen esanahiari buruzko iritzi orokorra izateko aukera

ematen digu. Orri hauek Gipuzkoako kirolaren aberastasuna eta aniztasuna islatzen

dituzte, kirol-jarduerari berari lotutako berezko balioez gain. Aberastasun eta aniztasun

horien erakusgarri dira, adibidez, hemengo kirol-diziplina eta kirol-mota ugariak,

bakarkako edo taldekako kirolarien presentzia eta Gipuzkoako gertakari-egutegi

mamitsua (hari esker da Gipuzkoa erreferentziazkoa kirolaren esparruan).

Aurten lurraldeko talde garrantzitsuenen kategoria-beherakadak jasan ditu

Gipuzkoak. Gertaera horrek giroan ezkortasun-arrastoa utzi izan arren, sinetsita

nago ez dela egoeraren araberako arazoa besterik izango, baldin eta lasaitasuna

mantentzen badugu eta erantzukizunei heltzen badiegu. Edonola ere, ez litzateke

bidezkoaa gure kirolariek honako ekitaldi honetan erdietsitako garaipen baliotsuak ez

baloratzea; beraz, geure burua zoriontzeko moduan gaude, Gipuzkoan kirolak osasun

ona duelako eta etorkizunera begira lan egiteko ilusio handia dugulako.

Gure erronka garrantzitsuenen arteko bat 2008ko Pekineko Olinpiadetan Gipuzkoako

kirolarien presentzia handitzen laguntzea da. Baditugu horretarako baliabideak, eta

espero dut Gipuzkoa Txinara ordezkaritza oparoa bidaltzeko moduan izango dela.

Halaber, Kirolgi Fundazioaren hamargarren urteurrena ospatuko dugu. Beste lurralde

batzuetan erreferentziazko tresna da Kirolgi. Haren bidez erdietsi ahal izan dituzte

kirolari askok beren helburuak ahalegin eta sakrifizio handiak eginez eta, halaber,

Kirolgiri esker garatu ahal izango dugu asmo handiko kudeaketa-plana, lurraldeko

kirol-instalazioetan inbertitzen jarraitzeaz gain.

Zorionak guztioi eta Urte Berri On!

Iñaki Galdos Irazabal

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatua

ıııııı ıı ıııııı ııııııııııııııııı ııııı ı ıı ı >>

204 > >> 521

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!