11.07.2015 Views

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

Ahozko Euskal Literatura Antologia liburua_interneterako

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8 Joxerra GarziaZabal hartuz gero, artikulatu gabeko orro haiek dirateke giza-kiaren ahozko adierazpen lehenak. Uste izatekoa da hizkuntza izenamerezi duen ahozko soinu artikulatuen sistema dezentez geroago sortuzela, baina ez dago inola ere jakiterik noiztik den gizakia hizkuntzarenjabe. Dakiguna da, John Foley irakasle handiak zioen bezala, gizakiaahozkotasunean murgilduta bizi izan dela bere historiaren puskarikhandienean (ikus horretaz Xabier Payak, Foley hizpidera ekarrita,liburu honen Azken Hitza atalean dioena). Zuhur jokatuta ere, esangenezake, beraz, gutxien jota duela ehun mila urte bihurtu zela gizakiahiztun. Pentsa zenbat gauza esan, kontatu eta kantatzeko astia izanduen gure espezieak! Lehenago ere sortuko zituen ahoz soinuak, bainaez dirudi zentzuzkoa denik hizkuntza osatu aurreko ahozko soinuhoriei toki bat eskaintzea hizkuntza jakin baten ahozkotasunaren sis-teman (erabaki hori bera ere ez da dirudien bezain xalo eta erraza:non sailkatu, esaterako, Kanarietako txistu-hizkera eta gisakoak?).Hala, bada, hizkuntza jakin baten hiztunek esan, kontatu edokantatu duten guzti-guztia sartzen da hizkuntza horren ahozkota-sunaren sisteman. <strong>Antologia</strong> honetan, hainbat modutan esaten zaieinoiz esan, kontatu edo kantatutako horietako bakoitzari: (ahozko)adierazpen, sorkari, agerkari… Zoro lana litzateke hizkuntza batenahozkotasunaren antologia osatzen saiatzea, eremu zabalegia delako,eta etengabe emendatzen dena. Asko ez ezik askotarikoak dira ahozkosorkari edo adierazpenak, eta nahi adina sailkapen egin litezke, nahiizanez gero. Hemen ari garen konturako, ordea, oraingoz bi sail handibereiziko ditugu:1) <strong>Ahozko</strong> adierazpen huts (edo) diren sorkariak, eta2) Hortik gorako ezaugarriak dituztenak (teknikoki esanda,“genero” bat osatzeko ezaugarriak dituztenak, ahozko adie-razpen ez ezik “ahozko literatura” izenekoaren sorkari erebadirenak.<strong>Antologia</strong> hau, izenburuak iradokitzen duen bezala, bigarren sailhori osatzen duten ahozko adierazpenetara mugatzen da. Egia esan,kanpoan geratzen direnak ez dira garrantzi txikikoak: eguneroko hiz-keta arruntak, esaterako, berealdiko interesa duen ikergaia da gauregun, baina nekez esan daiteke ahozko literatur genero bat denik.Idazten den guztiari ere ez zaio literatura gradua aitortzen, nahiz gero

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!