19.08.2016 Views

ESCENARIOS MUSICALES DE LA FIESTA

pd01_bilbo_16

pd01_bilbo_16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2016ko abuztuaren 19a | GARA

HOGEITA HAMASEI OHE HUTS

BILBOKO ASTE NAGUSIA

13

A.H. | BILBOHogeita hamasei

dira

B i l b o k o

preso politikoak,

Estatu

frantseseko

nahiz espainoleko 23

espetxetan sakabanatuta. Euskal

Herritik gertuen dagoena

285 kilometrora dago. Badira,

gainera, 40 urteko zigorra bete

behar duten hamabost preso.

German Urizar da, gaur egun,

espetxealdirik luzeena bete duena,

25 urte daramatza-eta kartzelaturik.

Aste Nagusiko egun

handian, abuztuaren 26an, gogoraraziko

dituzte horiek denak,

preso ohiek eta errepresaliatuek

deituriko manifestazioan eta

herri bazkarian.

Euskal Herritik 600 kilometrotik

gorako distantzian espetxeratuta

dauzkate Bilboko 36

preso politiko horietatik 28.

Orain dela 27 urte ezarritako espetxe

sakabanaketaren ondorioak.

Algecirasko presondegian diren

San Inazioko Unai Fano eta

Zazpikaleetako German Urizar

eta Jon Igor Solana dira urrutiratuenak,

hain zuzen, 1.040 kilometrora.

Gertuen daudenak

(nahiz eta 300 kilometro ingurura

egon) Santutxuko Gotzon

Amaro eta Kepa Legina dira, 285

(Valladolid) eta 325 (Zuera) kilometrora,

hurrenez hurren.

ONDORIOAK

Iaz Bilboko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa.

Etxekoek espetxeratuak bisitatzeko

pairatzen dituzten ondorioak

anitzak dira, hala nola istripuak,

irainak, kalte fisikoak

zein psikologikoak eta gastu

ekonomikoak. Azken horri erreparatuta,

hain zuzen, senideek

egin beharreko joan-etorrien

kostua, ibilbidearen arabera,

pertsonako 65 eta 120 euro artekoa

da furgonetetan, eta 110

Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

German Urizar, 25 urtez espetxeratuta

German Urizarren 25 urteko espetxealdia

salatu zuen manifestazio batek ekainaren 3an.

Izan ere, bera da espetxeraturik urte gehien

daroan preso politiko bilbotarra. Gaur egun

Algecirasen daukate, eta aurretik Carabanchel,

Valdemoro eta Almerian izan dute.

German gogoratu ez ezik, manifestazioan

ozen salatu zuten Arantza Zuluetak eta

Harriet Iragik jasaten duten bakartzea ere,

baita artean Fresnesko espetxean gose

greban zeuden Saul Curto eta Itziar Moreno

bilbotarren borrokak ere. Egun berean,

Lyon-Corbas-eko (950 km) espetxeko

administrazioak Valenceko kartzela

zentralera (900 km) lekualdatu behar zutela

jakinarazi zion Aletxu Zobarani. Horren

aurrean, Zobaranek gose grebari ekin zion.

Bitartean, Fleury-ko espetxean zegoen Ibon

Gogeaskoetxea, aurretik abisatu gabe,

Valenceko espetxe berera aldatu zuten. Hori

jakinda, sei egun pasatu eta gero, gose greba

amaitutzat eman zuen Aletxuk. A.H.

eta 125 euro artekoa autobusean.

Umeekin bidaiatu behar duten

senideen zama ekonomikoa

arintzeko, haurrei ez zaie txartela

ordainarazten, ez autobusetan

ez furgonetetan. Garraiobide

horiek erabili ezin dituztenentzat,

trenez edo hegazkinez

joatera behartuta, gastuak eramanezinak

izaten dira. Garestiago

ateratzen da, jakina, gaua

espetxetik gertuko hotel batean

igaro behar izanez gero. Eta

esan bezala, dirutan ez ezik,

beste alde askotatik ere gogorrak

dira baldintzak.

Esaterako, bidaiarik luzeena

egin behar dutenek zer-nolako

joan-etorria egiten duten ikustea

besterik ez: Algeciraseraino

iristeko, ostiraleko 20.00etan

abiatu, eta biharamuneko

06.00etan heltzen dira. Larunbatean

bertan, 19.00etan, abiatzen

dira Euskal Herrirantz, eta

igandeko 06.30ean heldu.

Bestalde, 145 dira, egun, 40

urteko zigorra bete beharrean

diren euskal preso politikoak,

eta horietatik hamabost Bilbokoak:

German Urizar, Fernando

Garcia Jodra, Juankar Iglesias,

Asier Mardones, Sebastian Prieto,

Felipe San Epifanio, Jon Igor

Solana, Iñigo Zapirain, Ibon Gogeaskoetxea,

Beatriz Etxebarria,

Garikoitz Aspiazu, Luis Angel

Galarza, Harriet Iragi eta

Andoni Ugalde. Guztiak

1995eko zigor kodearen erreformaren

ostean epaitu zituzten.

Kontuan izan behar da baita

ere, 2003an, zigor kodea beste

behin aldatuta, «terrorismoa»

eta «krimen handiak» akusaziopean

kondenatuak izan zirenen

zigorrak 30 urtetik 40ra luzatu

zituztela.

Murriztapenak eta debekuak

gero eta gehiago izan arren, Aste

Nagusiak presoak gogorarazteko

eguna izango du aurten

ere. Abuztuaren 26an, ostiralean,

12.30ean, abiatuko da manifestazioa

Moyua plazatik, “Amnistiaren

norabidean, preso eta

iheslariak etxera” lelopean. Gero,

ohiko herri bazkaria izango

da Areatzako jai eremuan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!