19.08.2016 Views

ESCENARIOS MUSICALES DE LA FIESTA

pd01_bilbo_16

pd01_bilbo_16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2016ko abuztuaren 19a | GARA

BILBOKO ASTE NAGUSIA

15

kan sail berezi samarra, euskara

eta euskal kulturaren aldekoa,

non bazegoen ere alderdian

ez zegoen jendea baina

proiektu euskaltzale horrekin

bat zetorrena. EMK bezala ezin

genuen gure burua azaldu eta

Txomin Barullo izena erabili

genuen [Domingo Sagarminaga

zuen benetako izena, Bilboko

pertsonaia historiko bat da].

Ausarta izan zen hartutako erabakia

eta baita ere prestatutako

jai egitaraua, guztiz berritzailea

zena. Egitarau oinarri bat

prestatu genuen, haren zutabeetako

bat jai eremu bat eskuratzea

zelarik: Areatzak, Zazpikaleek

eta itsasadarrak osatua.

Era berean, garai haietan zabortegi

hutsa zen Ibaizabal

itsasadarra berreskuratu nahi

genuen, azken batean, Bilbo

horri lotuta baitago, bere bizkarrezurra

da. Ideia zen bertan,

bereganatutako jai eremu batean,

egun batzuetan biztanleria

elkartzea. Bertan izango ziren

hainbat osagai: txosnak, Iruñeko

peñak bezalako zerbait

[konpartsak izango zirena] eta

beste elementu parte-hartzaile

batzuk… Bagenekien elementu

horietan oinarritutako proiektua

irabazle suertatuko zela.

Txomin Barullo izenaren

atzean nortzuk geunden ikusita,

ikaragarri ikaratu zen Udala,

artean frankista eta ez demokratikoa

baitzen. Alkateak, Jose

Luis Berasateguik –gizon zaharra,

frankista, Sarrikon irakasle–

tiradera batean sartu zuen

hura guztia, gure txosten saritua.

Geuk ez genuen hura onartu.

Orduan, dei egin genien Bilboko

mota guztietako taldeei:

auzo elkarteak, Bilbon dauden

Estatuko eskualdeetako etxeak,

irratiak, txistulariak, autoeskolak,

herri eta musika elkarteak…

Jende pilo bat joan zen Bidebarrieta

kaleko liburutegian

«Mari Jaiak apurtu egin zuen jada

ezartzen ari zen emakume eredua»

Zelan agertu ziren Aste Nagusiko ikurrak,

besteak beste, Mari Jaia?

Bide beretik jaio ziren Aste Nagusiak ikur bezala

dituen zapia eta Mari Jaia pertsonaia. Bilera

batean ikusi genuen sinbolo bat izateko premia,

Gasteizen Zeledon zuten bezala, herritarrek

zuten jai gosea islatuko zuena. Komenigarria

ikusi genuen emakumea izatea, emakumearen

papera aldarrikatzeko, eta tradizioari zein

egunerokotasunari lotuta egon behar zuela. Alde

batetik, Anbotoko Mari genuen buruan, eta

bestetik, erabaki genuen ezartzen ari zen

emakumearen gaineko ereduarekin apurtzea

(argala eta abar). Emakume bete bat, adinekoa,

egin zen bilerara. Eta han eratu

zen behin-behineko jai batzordea,

ahalik eta elkarte gehienetako

jendea sartuz. Hamazazpi

ginen: Angel Camara, Maria Jesus

Lanciano, Santiago Burutxaga,

Alvaro Gurrea, Josepe

Zuazo, Itziar Villa, Natxo de Felipe,

Antonio Caro, Felipe Fernandez,

Jose Manuel Martinez,

sinpatikoa eta alaia sortu zen. Horrela atera zen

Mari Jaia egiteko ideia hura eta Mari Puri

Herrerori enkargatu genion.

Urte hartako kartela ere berezia izan zen.

Kartela egiteko beste aditu bat bilatu genuen ez

zegoelako lehiaketa egiteko astirik eta bilbotar

berritzaile eta apurtzaile bati esatea deliberatu

genuen. Juan Carlos Egileor izan zen aukeratua.

Berak egindako kartela hor geratu da,

erreferente moduan. Oso kartel polita, kolorez

beteta. Zapia, Bilboko urdin kolorekoa,

Egileorrek berak egin zuen; hura saldu genuen

diru apur bat ateratzeko.

Marino Montero, Eduardo Aretxalde,

Iñaki Bengoetxea, Manu

Fernandez, Josetxu Martinez,

Marga Vazquez eta ni neu.

Bertan hartu genuen Udalera

joateko erabakia, era demokratiko

batean hartutako erabakia

bete zezaten.

Udaberria zen, eta Aste Nagusia

antolatzeko epeak gero eta

murritzagoak ziren, beraz. Zelan

prestatu zenuten jai egitaraua?

Agintariak desagertu egin ziren,

arazoa zinegotziei eta funtzionarioei

utziz, desanimatu egingo

ginelakoan. Baina artean,

pauso zehatzak ematen hasiak

ginen: ardurak bereizi genituen

eta nork bere arloan serio ekin

zion lan egiteari. Kontuan izan

behar dugu tartean adituak eta

maila handiko jendea genuela;

jai batzordean eta kantagintza

arloan Natxo de Felipe edukitzea,

besteak beste, benetako luxua

zen. Jai egitaraua denon artean

egin genuen. Behin

guztiok batzartuta, ideiak mahai

gainean botatzen genituen

eta haiek zehazteko esaten genien

adituei. Estropada, esaterako,

erlojupekoa egitea erabaki

genuen, ziklismoaren ereduari

segituz, artean guztiz berria zena.

Gure artean zen Bizkaiko

arraun federazioko presidenteak,

Rafa Bonillak, antolatu zuen

estropada.

Nondik atera zenuten egitaraua

garatzeko dirua?

Udal agintariek ez ziguten dirurik

eman nahi izan eta hedabideetan

kanpaina bat jarri genuen

abian jaiak zapuztu egin

nahi zituztela esanez. Ikaratuta,

dirua eman ziguten, nahiz eta

asko ez izan. Zapia ere atera genuen,

salmentatik diru apur bat

ateratzeko. Lehen urte hartako

aurrekontua oso mugatua izan

zen. Hala ere, uste baino askoz

hobeto atera zen guztia. Lehen

egunetik izan zen arrakastatsua,

eta egungo jai eredua finkatuta

geratu zela esan daiteke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!