19.08.2016 Views

ESCENARIOS MUSICALES DE LA FIESTA

pd01_bilbo_16

pd01_bilbo_16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

14 BILBOKO ASTE NAGUSIA 2016ko abuztuaren 19a | GARA

A.H. | BILBO

Franco diktadorea hilda bazegoen

ere, irmo segitzen zuen

erregimenak 1978an. Zelan

jaio zen Aste Nagusi berri bat

sortzeko ideia?

Frankistek, udaletik zein garai

haietako elite taldeetatik, erabat

lapurtua zuten jaia. Festa

guztiz desterratua zen, zezenketak

eta opera zituen bere gogoko

eredua. Hura guztia oso

jende zehatzaren eskuetan zegoen,

eta ekitaldietara joateko

ohikoa zen gonbidapenak eduki

behar izatea. Horrela, abuztuan,

herritarrek alde egiten

zuten eta Bilbo basamortu

bihurtzen zen. Modu paradoxikoan,

gugandik gertu diren hirietan,

Iruñean eta Gasteizen,

esaterako, herri jaiak ospatzen

zituzten. Beraz, Bilbon ere,

jaiak herriaren eskuetara itzultzeko

mugimendua sortu zen

hainbat esparrutan. Herri Irratian,

Zorion Egileor esatari eta

kantaria hasi zen hainbat irratsaiotan

mugimendu hura aldarrikatzen,

baita Aste Nagusi

ezberdin bat edukitzeko kalejira

erreibindikatiboa antolatzen

ere. Bitartean, mugimendu haren

aurrean, El Corte Ingleseko

enpresari azkar batek, Quico

Mochalesek, pentsatu zuen aukera

ona zela publizitatea egiteko,

eta Aste Nagusia berreskuratzeko

ideia lehiaketa abian

jarri zuen, bertan bildutako

ideia onak baliatu zituelarik jai

berriaren oinarriak ipintzeko.

«Frankismoaren ondoren, kristoren egarria

zegoen herri jaiak egiteko»

KARMELO LANDA, LEHEN JAI BATZORDEKO PARTAIDEA

Karmelo Landa (Ea, 1952), euskal politikaria eta EHUko irakaslea da,

baita Aste Nagusia sortu zuen kolektiboaren eta lehen jai batzordeko

partaidea ere. Atzera begiratuz, 1978. urtean hartutako erabaki hura

oso «ausarta» izan zela nabarmentzen du.

Ez dirudi enpresa batek eta

Udalak antolatutako lehiaketa

hura eredu berriak eta partehartzaileak

zabaltzeko gune

aproposa zenik, ezta?

Guk erabaki genuen hartara

gure burua aurkeztea. Garai

hartan, EMK-n [Euskadiko Mugimendu

Komunista] bageneu-

Argazkiak: Marisol RAMIREZ - Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!