02.08.2013 Views

2 - CRDP Aquitaine

2 - CRDP Aquitaine

2 - CRDP Aquitaine

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4

Editoriala

Laborantza, artzaintza eta oihan aktibitateak betidanik izan dira nagusi Euskal Herriko mendietan. Bortuen

kudeaketa sistemari esker –bortuak ondasun bateratu gisa kudeatuz-, egungo bazterrak moldatu eta zaindu

ahal izan dira, natur ondasuna eta nortasun kulturala babestu ahal izan dira eta herriek bizirik iraun dute.

Halere, azken hamabost urteetan, laborantzaren eta artzaintzaren ekonomia ahuldu denez eta turismoaktibitateak

garatu direnez, Euskal Herriko mendiek aldaketa handiei buru egin behar diete. Mendiko baliabide

desberdinek –laborantza eta artzaintza alde batetik, eta turismoari loturiko aktibitateak bestetik-, gatazkak

sortzen dituzte; lurralde horien kudeatzaile publiko girelako, geroan sustatu behar den garapen motei buruz

zalantzak sortzen zauzkigu: nolako mendia utzi nahi diegu seme-alabei?

Ezer ez badugu egiten, Euskal Herriko mendiaren bizitasun berezia ahulduz joanen da, hain segur, Pirinioetako

mendiguneko beste hainbat tokitan gertatu den bezala. Laborantzaren gibelaldiak, emeki-emeki, lurraldea

jendez huts lezake; hala balitz, epe luzera, laparra berriz nagusituko litzateke mendietan.

Geroari buru egiteko, Mendi elkargoek eta herri elkargoek Euskal Herriko mendien garapen iraunkorrerako

ituna sortzea erabaki dute, lurraldeko erabiltzaile guziekin; bai mendian bizi direnekin, bai mendiari esker bizi

direnekin, baita ezagutzera eta pausatzera heldu direnekin ere. Mendi ituna etorkizuna elkarrekin eraikitzeko

bidea da, mendiak bizirik, aktiboa eta zaindua iraun dezan.

Bestalde, Mendi elkargoek elkartasunaren, mutualizazioaren eta taldeko inplikazioaren baloreetan

oinarritutako kudeaketa-modua eramaten dute. Mendi itunari esker, Euskal Herriko mendien garapenaren

kalitatearen alde aritzen ahalko dira.

Euskal Herriko mendien garapen iraunkorrerako ituna egiazko erreferentziazko dokumentua da; 56.000

biztanle inguruko lurraldeko obragintzaleen ekintzak bideratzeko ekintza printzipioak eta norabide

estrategikoak zehazten ditu.

Mendi itun hori finkatzeko, 2007ko maiatzetik uztailera, tokiko 200 eragile inguru ari izan dira elkarrekin

lanean: hautetsiak, abere hazleak, artzainak, oihanzainak, ehiztariak, arrantzaleak, mendizaleak, turismo

alorreko profesionalak, naturalistak eta abar.

Abian ezarri den dinamika segitu behar da, orain ekintza-programa zehaztu behar baita. Gutarik bakoitzari

dagokio Mendi itun hau biziaraztea, lurraldearen zerbitzurako tresna dinamikoa izan dadin eta mendiko

ingurumena kontuan hartzen eta errespetatzen duten giza aktibitateak babesten segi dezan.

Michel Bidart, Président de la Commission syndicale de la Vallée de Baïgorry

Jean-Louis Caset, Président de la Commission syndicale de l'Ostabaret

Joseph Goyenetche, Président de la Commission syndicale du Pays de Cize

Jean-Pierre Mirande, Président de la Commission syndicale du Pays de Soule

Paul Baudry, Président de la Communauté de communes de Errobi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!