01.03.2013 Views

354. zkia - Ttipi-Ttapa

354. zkia - Ttipi-Ttapa

354. zkia - Ttipi-Ttapa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

04

ERREPORTAUA ERREPORTAIA

ttipi-ttapa

ARTXIBOKOA

Larrungo mazeletan pottokak aske ibiltzen dira. Primaderatik goiti, lau astetatik biltzen dira Azkaingoak, Oletakoak,

eta Sarakoak, eta tratatzen dituzte eulien kontra, lakasten kontra eta nahi duenak zizarien kontra ematen die ahoan.

BERTAKO ARRAZAKO EHUN BEHOR BILTZEN DIRA

Pottokaren Eguna zortzigarren aldiz

eginen da Saran uztailaren 26an

Orai zortzi urte, 1996an, hasi ziren Pottokaren Eguna ospatzen

Saran. Konkurso nazionala izanik, Euskal Herriko eta Frantzia

osoko ehun behor inguru biltzen dira: «Jujatzeko baduzu

nahikoa» dio Battitte Laborde, Pottoka Elkarteko

antolatzaileetako batek. Elkarte hau ez da oraikoa, 1970ean

sortu zen, Paul Dutournier Sarako auzapeza zenaren lanari

esker. Euskal Herriko zaldi arraza hau ez galtzea eta indartzea

izan zen elkartea sortzearen xedea. Elkarteak antolatzen duen

Pottokaren Eguna uztailaren 26an izanen da aurten Saran.

Nerea MARTIARENA

Pottoka zer den jakiteko, zaldi honen

historia eta ezaugarrietaz jabetzeko,

Battitte Laborderekin solas egin

behar da. Arraza bakarra izanik, hiru

kategoriatan banatzen dituzte Iparraldeko

pottokak eta horren arabera

jujatzen dute Sarako Pottokaren Egunean:

«Bada mendiko potoka, sorotako

edo pentzetako potoka eta hiru-

2003/07/17 • 354. zbk.

garrenei “livre B” erraiten zaie. Behar

du ama potoka, eta aita izaiten

ahal du araba edo zaldi odolekoa, eta

horien bien umea Livre B erraiten zaio,

bertzela die Livre A. Azken horiek dira

potokak, besteak dira nahasiak.

Badituzu beraz bi urtekoak mendikoak,

sorokoak, livre B; hiru urtekoak

berdin, etabar… Behorrak umeekin,

behorrak umerik gabe eta orduan hel-

du da askora. Banazka pasa arazi eta

sariak ematen dira berehala». Gero

Herriko Etxeak zintzur bustitzea eskaintzen

du eta haren ondotik 200 lagunentzat

zikiroa bada. «Zikiroa batez

ere hazkuntzan ari direnentzat da

–dio Labordek– eta kanpotik ez da

hainbeste jende, fite betetzen da 200

toki. Zikiroa egiteko Zugarramurdiko

bi erretzaile etotzen dira. Atsaldean

batzutan zaldiz edo potoken gainean

egiten dute haurrek itzuli bat, beraz

eguna 18:00ak arte irauten du».

Hazkuntzako jendea Garazitik, Heletatik,

Azkaindik, Hendaia eta kosta

bazter hortik etortzen da. Baina bada

Euskal Herritik kanpotik ere Sarara

etortzen dena: «Maiz batto Paue ondotik

etortzen da, gaskoin bat… ez

aunitz. Deretxoa dute Euskal Herritik

kanpokoek etortzeko, elkarte nazionalak

antolatzen baitu. Gainera, Pauen

bada zaldien diputazionea, eta he-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!