ONDO ILTZEN IKASTEKO, TA ONDO ILTZEN LAGUNTZEKO EJERZIZIOAK ETA BIDEZ ERIARI ONDO ITZEGITEKO MODUA: AZKENIK GURE NEKAZARIAK ONDO BIZI, TA ONDO ILTZEKO BIDEA, BEARREN DIRAN DOTRINA, TA EJENPLOETAN Ejerzizioen Irugarren Partea Agustin Kardaberaz 5
IRAKURLEA EUSKALDUNARI PAKEA, ETA ERIOTZA ONA Zori onekoa zu izateko, zure izate, ta egiteko guzia dago, Jainkoaren Fedeko, ta Legeko gauzak ondo ikasi, ta sinistu, ta orietan, eta oriekin ondo bizi, ta ondo iltzean. Ezta asko ondo jakitea, ta ez ondo asitzea. Eskritura Sagraduak, ta beste Libruak diotenez, asko ondo asi, ta gaizki akabatu, edo asakatu ziran. Orregatik, bada ondo asitzeko ondo prestatzeko, ta ondo iltzeko Ejerzizio au orañ eman nai dizut. KRISTIÑAU DOTRINEA Agustin Kardaberaz Ien. EGITEKO AU ZER DAN Kristabak, lurrean bizi dan artean, egiteko andiagorik ez du, pakean Jainkoaren grazian illtzea baño. Zure, ta nere egitekorik bearrena au da. Jesu Kristok Ebanjelioan dion gauza bakarra, ta bearra au da. Au da Jaunaren miserikordia guzien andiena, doai guzien doaia, grazia guzien grazia. Au da zeruko Atearen giltza, mesede guzien sillua, meritu guzien saria, ta fabore guzien koroa. Argatik ondo iltzen ikastea da zeruko leziorik egokiena: ta ondo iltzen laguntzea da Aingeruen ofiziorik onena. Naizu, bada, ondo ill, edo ondo illtzen ikasi? Jakizu, bada, Jainkoak S. Pabloren aotik diona: bat bizi dan bezala geienean illtzen dala. Bizitza nolakoa, eriotza alakoa. Naizu ondo ill? Jakizu, bada, Jainkoak Dabiden aotik diona: KENDUpekatari, edo injustia eriotzan gaitzak arrapatzen dutela: gaitz guzien gaitza eriotza gaiztoa da. Naizu ondo ill? Jakizu, bada, Jainkoak beraren aotik diona: pekatarien eriotza aren begietan nazkagarria dala. Naizu ondo ill, edo ondo illtzen ikasi? Jakizu, bada, Espiritu Santuak diola biotz gogorra azkeneko egunean txit gaizki arkituko dala. Orrela ondo illtzen ikastea zer da? Da eriotza baño len, edo zure bizitzan illtzea. Ondo illtzen ikastea da, eriotzan naiko dezuna, orañ, ta beti egitea. Ondo illtzen ikastea da, demonio, mundu, ta aragiarenzat zu bereala illtzea. Ondo illtzea bera da, pekatu gabe, Jainkoaren grazian irautea. Iraute onek lenago grazian egotea, Jainkoaren adiskide izatea, berez eskatzen du, edo esan nai du. Ill gaitean, bada, Kristaba, zu, ta ni gure bizitzan bizi gaitean gure eriotzan. Eriotza beti begien aurrean badakargu, eriotzan zer egiñik izango ez degu. Onela bizitzan illagatik, munduko eroak baño tristeago biziko ez gera; baizik aiek baño alegereago. Aien alegria akabatuko da, ta gurea betiko izango da. Aien alegria azaletik, ta kanpotikakoa da; baña gurea mamitik, ta barrendikakoa da. Aien alegria mundu gezurrian, gure Jainko egiazkoan beti dago. Jesu Kristo zeruko Maisuak, Aita amorosoak bezala esaten diguna da: Estote parati: Vigilate: estote parati. Ez beñ, ezpada biarretan, ta iru aldiz dio: kontuan maniaturik, eta prest gaudela, zeren, gutxien uste degunean, ill bear degun: eta egun, ta ordu segururik ez degula. Kristok ez dio: prestatu, maneatu, edo prepara gaitela; ezpada maneatu, paratu, ta prestaturik beti gaudela. Mandatu au zuk, eta nik bertatik ar dezagun. Artzen bade- 6 7
- Page 1: Iturria: Euskal lan guztiak, Agusti
- Page 5 and 6: TESTAMENTUA EGITEA Gauza arrigarria
- Page 7 and 8: AZKENEKO KONFESIOA Ondo illtzeko, P
- Page 9 and 10: Jaunaren bendizioa artzera joan zir
- Page 11 and 12: 22 Atoz, Jauna, atoz ordu onean, ne
- Page 13 and 14: 26 KRISTIÑAU DOTRINEA INDULJENZIA
- Page 15 and 16: 30 KRISTIÑAU DOTRINEA Pablo Aposto
- Page 17 and 18: 34 KRISTIÑAU DOTRINEA tzen diranen
- Page 19 and 20: 38 KRISTIÑAU DOTRINEA gauza biziro
- Page 21 and 22: 42 AMA BIRJIÑARI AFEKTOAK KRISTIÑ
- Page 23 and 24: 46 KRISTIÑAU DOTRINEA FEDE, ESPERA
- Page 25 and 26: 50 KRISTIÑAU DOTRINEA »Begira, Ja
- Page 27 and 28: 54 KRISTIÑAU DOTRINEA »JESUS, MAR
- Page 29 and 30: 58 KRISTIÑAU DOTRINEA San Alejo ba
- Page 31 and 32: 62 KRISTIÑAU DOTRINEA rosoa ikusi
- Page 33 and 34: 66 KRISTIÑAU DOTRINEA rik ezbaliz
- Page 35 and 36: 70 KRISTIÑAU DOTRINEA ta olioareki
- Page 37 and 38: 74 KRISTIÑAU DOTRINEA AMA BIRJIÑA
- Page 39 and 40: 78 KRISTIÑAU DOTRINEA ORAÑ GURASO
- Page 41 and 42: 82 KRISTIÑAU DOTRINEA EZKONDUEN JA
- Page 43 and 44: 86 KRISTIÑAU DOTRINEA Bada zer, gi
- Page 45 and 46: 90 KRISTIÑAU DOTRINEA gora jaso, t
- Page 47: 94 KRISTIÑAU DOTRINEA edo eserita