26.08.2013 Views

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hitzaurrea

Euskaran bezala bizitzan, gauza ustez txiki baina guztiz beharrezkoak

baztertzeko joera dugu eta nahiago ditugu proiektu pinpirinak. Baina

elementalena –-eta neketsuena–- koma baten garrantzia eta gisakoak

azpimarratzea da.

A. Lertxundi (Berria; 2010/07/15)

Ez da erraza azaltzea bost urte baino gehiago eman ditudala komaren

azterketa linguistiko-informatikoan, euskarazko koma-zuzentzaile automatiko

bat sortzeko ahaleginean. Bost urte baino gehiago eman ditudala koma ziztrin

bat non jarri behar den esango dizun tresna bat eraikitzeko prozesuan. Lagunek

barre egiten dizute (“ez nekien horrenbeste aspertzen zinenik”), ezezagunak

zugandik urruntzen dira (eroengandik urruntzen garen mesfidantza berberaz)

eta etxekoak... Beno, etxekoak etxekoak dira.

Hemen aurkezten dugun tesi-lana zertaz doan azaldu behar izan dudan ia

guztietan, komaren garrantzia zenbaterainokoa den esplikatu behar izan dut.

Legendak dioenez, printzesak gehitutako koma batek libratu omen zuen

printzea, berehalako heriotza-zigorretik. “Haserretu egin zen emaztea beste

batekin ikusi zuenean.” esaldian ere, koma non jartzen den, dezente aldatzen

dira gauzak. Nor ikusi zuen beste batekin nork, eta nor izan zen haserretu zena:

Haserretu egin zen emaztea, beste batekin ikusi zuenean.

Haserretu egin zen, emaztea beste batekin ikusi zuenean.

Puntuazio-markak euli-kakak bezalakoak omen dira: txikiak, beltz-beltzak,

ezdeusak; ez omen diegu garrantzirik ematen. Hala zioen Anjel Lertxundi

idazleak Berriak-eko bere zutabean. Bere ustez, ordea, puntuazio-marka ondo

erabiliek morfosintaxiaren ezagutza sakona islatzen dute. Iritzi berekoak dira

hainbat hizkuntzalari ere. Eta aurreko adibidean ikus daitekeen moduan,

esaldiaren semantikan eragin zuzena izan dezake koma soil batek.

Sarritan, proiektu handiek (pinpirinek) ez dute justifikaziorik behar; txikiek, aldiz,

proiektua bera baino handiagoa behar izaten dute justifikazioa. Badirudi

ikerketa-lan baten kalitatea ez dagoela bermatua ez bada urrutiko leku

exotikoren batean egindako biltzar ponpoxo batean aurkezten. Australiako

txoko ezkutuenean emango dugu gure lanaren berri, baina Bilbon inork ez du

jakingo zertan ari garen. Hizkuntzarekin zer esanik ez: ingelesa erabiliko dugu,

ahalik eta zabalkunde handiena emateko arrazoi ondo justifikatuarekin, baina

nekez egingo dugu hemen egindakoa euskaraz zabaltzeko saiakerarik. Diru

asko balio eta ematen duten proiektuak –-eta hizkuntzak–- soilik dira

errentagarriak gure gizarte aurreratu honentzat; dirurik ematen ez dutenek ez

dute zipitzik balio. Artearen esparru askotan ere antzekoa gertatzen da maiz:

ikusi besterik ez dago nola famatzen ditugun gehien leitutako liburuak, gehien

ikusitako pelikulak. Ongizatea diruarekin neurtzen duen gizarte gaixo baten

arrakalak dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!