26.08.2013 Views

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ikasketa automatikoa HPan 17

hau (emaitza-atributua) da, hain zuzen, ikasi beharreko kontzeptuari buruzko

informazioa daukana. Lehen bi zutabeek (hitza eta kategoria atributuei

dagozkienek) kontzeptu hau ikasteko baliagarriak diren ezaugarrien balioak

gordetzen dituzte. Datu hauek, beraz, kateen ikasketarako prestatuta daude.

III.4.1.1 atalean, xehetasun gehiagorekin arituko gara formatu honetaz.

Adibidea II.1.1

CoNLL 2000ko eginkizun partekaturako corpusaren formatuaren adibide bat.

The DT B-NP

deregulation NN I-NP

of IN B-PP

railroads NNS B-NP

and CC O

trucking NN B-NP

companies NNS I-NP

that WDT B-NP

began VBD B-VP

in IN B-PP

1980 CD B-NP

enabled VBD B-VP

shippers NNS B-NP

to TO B-VP

bargain VB I-VP

for IN B-PP

transportation NN B-NP

. . O

II.1.3 Ikasketa automatikoaren arazoak HPan

Ikasketa automatikoko algoritmo guzti-guztiek zenbait arazori aurre egin

behar izaten diete, bai ikasketa automatikoaren berezko arazoei, eta baita

HPko problemen izaera dela-eta sortzen direnei. Jarraian, garrantzitsuenak

zerrendatuko ditugu:

• Atributu asko:

Atributu asko erabiltzen dira HPan, oro har (Màrquez, 2002). Honek

problemaren ebazpena zailtzen du; izan ere, atributu-konbinazio egokiena

aurkitzea (feature selection edo atributuen aukeraketa delakoa)

konplexuago bilakatzen du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!