26.08.2013 Views

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Tesi-lanaren aurkezpen orokorra

I.1 Gaiaren motibazioa eta kokapena

I.1.1 Nork jan du aita?

I. KAPITULUA

Gizakiak, garuneko hainbat mekanismoren bidez, hizkuntza —bai idatzia, bai

ahozkoa— ulertzeko gaitasuna dauka. Horrek desberdintzen omen gaitu nagusiki

animaliengandik, eta baita makinengandik ere. Baina guk hain erraz

(apenas esfortzurik gabe) egiten dugun prozesu hori, aldamenekoarekin ahoz

edo idatziz komunikatzeko prozesu hori, dirudiena baino askoz konplexuagoa

da; hainbesteraino, ezen hizkuntza —bere osoan— ulertzeko gai den makina

bat sortzea ezinezkoa baita gaur egun. Hizkuntzaren anbiguotasun handia

da, nagusiki, horren erruduna. Hitz bakar batek, adibidez, hiruzpalau adiera

izan ditzake; perpaus baten esanahia ulertzeko, berriz, perpauseko hitz

guztien esanahi egokia bereganatzeaz gain, hitzen arteko loturak —sintaxiak

adierazten dizkigunak— ere ulertu beharko lituzke makinak.

Hizkuntzaren ulermen osoaren utopiaz gaindi, hizkuntzari lotutako eginkizun

espezifikoak eta mugatuak ebaztea posible da, ordea, neurri handiagoan

edo txikiagoan. Hizkuntzaren Prozesamendua 1 (aurrerantzean, HP)

da eginkizun konkretu horiek lantzen dituen alorra. Hala, eremu mugatuko

aplikazioak konbinatuz, ahalmen handiagoko sistemak lor litezke gero.

Itzulpen automatikoa izan zen, 1950. urte aldera, helburu handinahie-

1 Natural Language Processing (NLP)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!