26.08.2013 Views

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gaiaren motibazioa eta kokapena 5

(Aduriz et al., 1998), MORFEUSen oinarritutako Xuxen euskarako zuzentzaile

ortografikoa (Agirre et al., 1992; Alegria et al., 2008b), zenbait analizatzaile

sintaktiko (Aduriz et al., 2006a), corpusak (Aduriz et al., 2006b; Agirre

et al., 2006), hiztegi elektronikoak (Arregi et al., 2003; Díaz de Ilarraza et al.,

2007), sare semantikoa (Pociello, 2008) eta beste hainbat.

Baina orain arte, IXA taldean, eta batez ere sintaxiaren eta erroreen tratamendu

automatikoaren alorrean, landu diren tresna eta baliabide gehienak

lehen hurbilpenari jarraiki garatu dira; alegia, hizkuntzaren ezagutzan oinarritzen

diren teknikak baliatuz.

Sintaxiaren alorrean, adibidez, (Aduriz, 2000) eta (Arriola, 2000) lanei

segida eman zaio (Aranzabe, 2008) tesi-lanean, eta desanbiguazio morfosintaktikorako

euskararen murriztapen-gramatika, kateen detekzioa egiten duen

gramatika eta dependentzien gramatika finkatuta geratu dira. Hiru tesi-lan

hauetan landutako teknikak hizkuntza-ezagutzan oinarritutakoak izan dira.

Corpusetan oinarritutako teknikekin ere, egin da lanik, ordea. Ezeizak (2002)

euskarako etiketatzaile morfosintaktikoa burutzeko desanbiguatzaile estokastiko

bat eraiki zuen, esate baterako. Gainera, dependentzietan oinarritutako

euskarako analizatzaile sintaktiko estatistiko bat (Bengoetxea eta Gojenola,

2007) ere bidean da, dagoeneko.

Euskarako erroreen tratamenduan, berriz, (Maritxalar, 1999), (Oronoz,

2009) eta (Uria, 2009) tesi-lanak aipatu beharrean gaude. Lehenengoan,

bigarren hizkuntzako ikasleen hizkuntza-ezagutza eskuratzeko sistema bat

diseinatzeaz gain, ikasleari, idazteko prozesuan, laguntza ematen dion aplikazioa

ere sortu zen. Hala, erroreen tratamenduan eta hizkuntzen ikaskuntzan

aurrera jotzeko lehen urratsa izan zen tesi-lan hau. Beste bi lanetan,

euskaraz egin ohi diren zenbait erroreren azterketa eta detekzioa landu zen.

Oronozek (2009), esaterako, komunztadura-erroreak, datetan egindako erroreak

edo postposizio-lokuzioetan egindakoak detektatzeko lana egin zuen;

Uriak (2009), berriz, determinatzaile-erroreak detektatzeko gramatika bat

osatu zuen, besteak beste. Errore mota hauek guztiak automatikoki detektatzeko

erabilitako teknikak, halaber, hizkuntza-ezagutzan oinarritutakoen

artean kokatzen dira; hau da, hizkuntzari buruzko ezagutza erregeletan edo

antzeko adierazpideetan adierazia dator modu esplizituan.

Sintaxiaren eta erroreen tratamenduaren alorretatik kanpo, semantikaren

eta itzulpen automatikoaren arloetan, esaterako, gehiago landu dira corpusetan

oinarritutako teknikak IXA taldean. Hala, teknika hauek baliatu

zituzten, besteak beste, Martinezek (2004) eta Lopez De Lacallek (2009) hi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!