13.11.2013 Views

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

GIDA Zerga Gipuzkoako - Gipuzkoa.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. Jarduketen barruan atzematen denean zergapekoak Zerga Administrazioari bere jarduera

enpresarial edo profesionaletako bat ezkutatu diola.

1.3.4.7.6 Egiaztapen eta ikerketa prozedura amaitzea

Hiru eratara bukatu daiteke prozedura hau:

1. Akta bidez. Beste elementu batzuen artean, hau aipatu behar da: zerga-gaiaren funtsezko

elementuak edo zerga betebeharraren eta zergapekoari egindako egozpenaren izatezko

oinarria, bai eta erregularizazioaren zuzenbidezko oinarriak ere.

2. Txosten bidez. Baldin eta erregularizazioa bidezkotzat hartzen ez bada Ikuskapen Planean

sartzea ekarri zuten zantzuak funsgabeak zirela egiaztatzeagatik edo prozedura garatzea

ezinezkoa izan bada arauz jasotzen denari jarraituz.

3. Ikuskapen Plana onartzeko eskumena duen organoaren idatzizko aginduaren bidez.

1.3.4.7.7 Akta motak

Tramitazioaren ondorioetarako, adostasunezkoak edo desadostasunezkoak izan daitezke

ikuskapen aktak.

1. Adostasun aktak

Noiz?:

a) Zergapekoak edo ordezkariak zerga ikuskarien aktaren proposamen osoarekin ados dagoela

adierazten duenean eta horrela espresuki jasota uzten denean.

b) Zerga ikuskarien iritziz zergapekoaren zerga egoera zuzena bada eta inolako

erregularizaziorik bidezkoa ez bada, zergapekoak berak adostasuna emanda.

Urraketak eginez gero, diruzko zigorren zenbatekoa %40 murriztuko da zergapekoak

erregularizazioari nahiz zigorrari adostasuna ematen dienean.

2. Desadostasun aktak

Noiz?:

Zergapekoa edo ordezkaria agertzen ez bada horretarako adierazitako tokian eta egunean edo,

behin agertuz gero, akta jasotzeari edo izenpetzeari uko egiten dionean.

Baldin eta aktan formalizatutako erregularizazio proposamena aldatzen bada haren

Administrazioaren proposamenean jasotakoaren aldean, alegazioak aurkeztu ahal izango dizkio

zergapekoak ikuskapenean diharduen organoari, behin espedientea aztertuta, hamabost egun

naturaleko epean akta egin edo jakinarazi denetik aurrera, edo, bestela, adostasuna eman ahal

izango dio proposamenari; azken kasu horretan, tramitazioak adostasun akta gisa jarraituko du.

1.3.4.8 Egiaztapen murriztuko prozedura

Noiz erabiltzen da? Zerga Administrazioko beste organo batzuek eskatuta egiaztatzen duenean

zergapeko batek aurkeztutako aitorpenen elementuren bat zerga araudiarekin bat datorrela. Era

berean, eskatutako itzulketa bat, zerga pizgarri jakin bat edo zergapekoak eskatutako araubide

berezi baten aplikazioa bidezkoa ote den egiaztatu behar denean erabili ahal izango da.

Sei hilabeteko epean amaitu beharko dira, zergapekoari haren hasiera jakinarazi zaionetik

aurrera eta amaitutzat hartuko da, zerga ikuskarien iritziz, bidezko administrazio egintzak

oinarritzeko behar diren datu eta frogak lortu direnean, bai zergapekoaren aitorpena zuzentzat

hartuta edo bai hori zuzenbidearen arabera erregularizatzea proposatuta.

Prozedura osoa txosten batean dokumentatuta utziko da eta zergapekoari jakinarazi beharko

zaio, jarduketa konkretuak zehaztuta. Gainera, zergapekoari informatuko zaio txostena haren

zerga egoera erregularizatzeko behar diren administrazio egintzak emateko eskumena duen

organoari igorriko zaiola, eta hamabost eguneko epea emango zaio egoki deritzen alegazioak

aurkeztu diezazkion aipatutako organoari.

------------------------------------------------------------------------ 24 ------------------------------------------------------------------------

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!